sarenaiz

Soraluze

Atxikimenduak



Barañain

Atxikimenduak



Jon Maya Sein


Oskar, Olatz eta Aretx

Atxikimenduak



Pertsona ezberdinak, helburu bera

Kepa Junkera, Idoia Muruaga, Rosa Rodero, Nazario Oleaga, Tasio Erkizia, Tontxu Campos, Juan Daniel Barandiaran, Edurne Brouard, Gorka Espiau, Begoña Errazti, Andoni Txasko, Iñaki Zarraoa,  Iñaki Lasagabaster, Juanito Oiarzabal, Garbiñe Biurrun eta Kirmen Uribek u9an Bilbo eta Baionara joateko deia egin dute.

Urtarrilaren 9ko mobilizazioei atxikimendua adierazteko, euskal jendarteko dozena bat lagun baino gehiago bildu dira gaur Abando hotelean. Izen handiko pertsonak dira han bildu direnak, eta ideologia politiko oso ezberdinetakoak ere; bertan egon dira, besteak beste, Idoia Muruaga, Kepa Junkera, Rosa Rodero, Begoña Errazti edota Iñaki Lasagabaster. Ideologia ezberdinak baina Giza Eskubideen defensa amankomunean; hori dela eta, harriak mugitzeko deia egin dute bertaratutakoek, dispertsioari amaiera lehenbailehen emateko.

Kepa Junkerak eta Idoia Muruagak egindako irakurketan Giza Eskubideen gorazarrea egin dute, Abandora bertaratutakoen izenean hauek ez urratzeko dei eginez. “Horregatik, argi eta garbi esaten dugu: mendekuan oinarritu eta presoen zein euren senitartekoen eskubideak urratzen dituen espetxe politikaren aurka gaude. GURE IZENEAN ez dugu onartuko” adierazi dute.

Larriki gaixorik dauden presoen egoera salatu ostean, dispertsioa gogor kritikatu dute: “27urte bete dituen dispertsio politika honen ondorioak oso latzak izan dira, eta izaten jarraitzen dute: 16 pertsonek bizitza galdu dute errepidean, istripu larrietan zauritutako senide eta lagunak … Eta ezin ahaztu karga sentimentalak, ekonomikoak, psikologikoak … Eta hau pairatu behar dutenek izen abizenak dituzte: senide edo lagunak dira, besterik ez”.

Agerraldia, Urtarrilaren 9an Bilbo eta Baionara joateko deiarekin bukatu dute, haiek ere bertan egongo direla adierazi eta gero. “Sufrimenduari eta minari ateak ixteko unea da, esperantzari eta bizikidetzari parez pare irekitzeko. Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan ikusiko dugu elkar”.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Llaman a defender los derechos por encima de ideologías o adscripciones políticas.

Una quincena de personas, perfectos exponentes de la diversidad de la sociedad vasca en todos sus ámbitos, han llamado esta mañana a llenar las calles de Bilbo y Baiona el próximo día 9 porque, «por encima de las ideologías o adscripciones políticas, está la defensa de los derechos humanos».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

“Ez dugu isilik jarraitu nahi”

Gizarteko alor guztietako pertsona ezagunek bat egin dute Sarek datorren larunbaterako deitutako manifestazioarekin. Besteak beste, Kirmen Uribek, Kepa Junkerak, Juanito Oiartzabalek, Txontxu Camposek, Garbiñe Biurrunek eta Iñaki Zarraoak egin dute Bilbora eta Baionara joateko eskaera, “giza eskubideen urraketen aurka” daudelako.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Hilaren 9ko mobilizaziora batzeko deia egin du Sarek

Bilbon egindako agerraldian, esparru desberdineko hainbat aurpegi ezagun izan dira manifestazioari babesa ematen, tartean, Kepa Junkera.

Jarraitu irakurtzen


Abel Azcona