sarenaiz
Aitzol mendira! ekimena Orereta-Errenterian
AItzol mendira mendi martxa antolatu zuen Sare Orereta-Errenteriak
Pasa den igandean Orereta-Errenteriako Panierreko zubian goizeko 8etan elkartu ginen.
Handik kotxeetan Bexabi jatetxeruntz habiatu ginen eta bertan Oiartzundik etorritako beste talde batekin elkartu ostean mendian gora hasi ginen. Ordu batez izerditan mendian gora aritu ondoren talde osoa gailurrera iritsi zen. Ohikoak eta merezitako hamaiketako eta ur tragoa edanda pankarta eta Aitzol Etxera aldarrikatzen zuten banderolak atera eta argazki batzuk atera genituen. Adarra inguruan dauden zenbait monumentu megalitiko bixitatu ostean berriz ere beherako bidea hartu genuen.
Sareren aurkezpena Iruñean
Azaroaren 27an, arratsaldeko 18:00etan Condestable jauregian.
Hizlariak: Teresa Toda eta Joseba Azkarraga.
Aurkezlea: Carlos Aitor Yuste.
Cortometraje Cuarenta Minutos, un viaje
Dispertsiaoren inguruko Road movie-a.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Nafarroako Parlamentuko gehiengoak bat egin du dispertsioaren aurka
Euskal presoen giza eskubideak eta baldintza duinak ziurtatu daitezela eskatu dugu, gaur, Nafarroako Parlamentuko Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean egin dugun agerraldian.
Sareren izenean, Joseba Azkarraga, Euskal Gobernuko Justizia sailburu ohiak, Pepe Moulia kartzeletako funtzionario ohiak eta Marilo Gorostiaga preso gaixo ohiak beharrezkotzat jo dute frantziar eta espainiar agintariek euskal presoei aplikatzen dizkieten salbuespen neurriak indargabetzea. Sareren iritziz, espetxetako politikak ez du betetzen bertako legedia ez Europakoa, ezta bermatzen gaixotasun sendaezinak dituzten presoen zaintza egokia. Gainera presoen senideei sufrimendua eta trabak eragiten dizkie. EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldetako kideek bat egin dute Sarek azaldutakoarekin.
Behin eta berriro aldarrikatu dugu behar beharrezkoa dela beraz, dispertsioa eta salbuespenezko neurriekin bukatzea, horrek jendartearen bizikidetza indartuko bailuke, eta baita gatazkaren konponbidea erraztu ere.
Duela 26 urte abian jarri zen euskal presoen dispertsio politikaren eta bere ondorioen berri ere eman dugu agerraldian datu ezberdinak eskeiniz.
Gure iritziz, presoen urruntze sistematikoa betetzen ari diren kartzela aldiari gehitzen zaion legez kanpoko zigorra da, are larriagoa presoen senideei eta lagunei eragiten dielako. Marilo Gorostiagak espetxean gaixotasunari aurre egiteko bere esperientzia azaldu du eta egun gaixotasun larriak dituzten 11 presoen egoera salatu eta beraien askatasuna aldarrikatu du, hauen giza eskubideak egunero urratuak baitira.
Azkarragak, Mouliáak eta Gorostiagak nabarmendu dutenez giza eskubideak daude jokoan.
Nafarroako Parlamentuko EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldetako ordezkariek bat egin dute adierazi dugun iritziarekin, euskal presoak jaioterritik urruntzearen politika salatu dute.
@ainhoaaznarEZ ‘la dispersión fue una decisión política, la resolución deberá ser también política’
UPN ‘creemos que la dispersión ha sido eficaz’
@BakartxoR ‘jendartearen presioak mugituko ditu harriak’ ‘presoek ere giza eskubideak dituzte’
@geroabai “Rara vez se piensa en los colectivos en exclusión social.No hay excusa q valga para no respetar los Derechos de presos”
@EzkerraN ‘nuestra postura es contraria a la dispersión; la política de alejamiento vulnera los derechos de los presos y de sus familiares’
Premiazkoa da gaixotasuna duten presoak etxera ekartzea
Itziar Mujika Garitano | 2015/11/17 |
Lau urte pasa dira 2011ko urrian ETAk bere aldetik su etena iragarri zuenetik. Lau urte motz geratzen dira batzuetan, luze egiten dira besteetan. Motz batzuei, luze besteei.
Euskal Herrian ordutik hainbat pauso eman dira konponbidearen eta bakearen alde. Elkarbizitza hobetu da. Baina ez da sufrimendua amaitu. Espainiar eta frantziar Gobernuek ez dute jokabiderik aldatu eta aldatzekotan okerrera, beti ere, euskal presoen zigorra luzatzeko eta baldintzak gogortzeko. Kartzeletako egoerak erantzun urgentea eskatzen du. Gaixotasun larriak dituzten presoak sufritzen ari dira egoera latzena. Heriotza zigorrik ez da espainiar legedian baina, aldaketarik ezean, ostera berri txarrak jasoko ditugu kartzeletatik.
Gatazken konponbideek oro har bere denbora behar dute, ez dira epe motzeko prozesuak. Ikuspegi horretatik, aurreko mendeetatik datorren afera politikoa dela jakinik, lau urte ez dira asko. Gerora epe laburtzat hartuko dute, ukaezina da hori. Hala ere, luze egiten ari zaigu. Lau urte hauetan euskal jendarteak gehiago espero zuen, presoen senide eta lagunok baldintzak arintzea espero genuen. Presoek eta iheslariek ere, agintariek nahita bultzatzen ari diren zentzugabekeria sufritzen duten pertsonek, horien beste jarrera bat espero zuten. Luze egin zaigu tarte hau. Izan ere, denbora erlatiboa da.
Egoera larria da, urgentea, baina, denok elkartuta, presoak etxera ekarriko ditugu. Salaketa horretan herritar guztiok parte hartu behar dugu. Zabaldu dezagun aldarrikapena jendarte osora.
Orain, premiazkoenari heldu behar diogu. Gaixotasun larriak dituztenak ez dute beste egun bakar bat gehiago kartzelan egon behar. Lehenbailehen ekarri behar ditugu tratamendu egokia jaso dezaten. Horrekin batera presoen sakabanaketa zentzugabekeria handia da, ez dauka oinarri juridikorik, bere helburua euskal presoen baldintzak gogortzea da eta senideei ere eragiten die. Europako Giza Eskubideen epaitegiak emandako ebazpenek argi adierazten dute ez dela zilegi. Euskal presoek duten kartzela zigorra zakartzeko espainiar gobernuaren erabaki politikoa da.
Gaur egungo egoeran, oraindik onartezinagoa da mendekuan oinarritutako erabaki hori. Baina egungo agintariek, ez dute aldatzeko borondaterik, mugitzeko zaila den harri handi bat da, eta abenduak 20ko hauteskundeetan Gobernu aldaketarik ez bada egoerak berdinean segituko dugu.
Premiazkoa eta urgentea da kartzela politikaren aldaketa. Eta horretarako euskal jendarteak serio heldu behar dio gaiari. Arnasa eman behar diegu kartzela politikaren baldintza gogor horiek jasaten dituzten presoei eta senideei. Lehenengoa eta premiazkoena gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea da, eta gainontzekoak hurbiltzea. Urtarrilaren 9an egingo diren manifestazioetan, Bilbon eta Baionan, elkartuko ditugu horren alde dauden guztiak. Euskal jendarte osoa, oro har. Kartzeletako giza eskubideen urraketez jabetu eta gogaituta gauden denok joango gara Bilbora eta Baionara.
Ezkortasun, etsipen, tristura eta egonezin horiei guztiei aurre egiteko proposamena da Sare eta Bagoazena. Madril eta Pariseko harritzarra dugu mugitzeko. Ez etsi eta aldaketa etorriko da. Lagunak behar ditugu tiratzeko eta mugitzeko. Berdin da zein kolore, indar eta tamainakoak. Ondo ari gara. Hemen inork ez du babesten horrelako kartzela politikarik, aldarrikapena asko hedatu da. Aldaketa badator.
Mugituko ditugu.
“hay sentencias que más corresponden a panfletos políticos que a una argumentación plenamente jurídica”
Esta mañana en Kalegorrian hemos querido analizar la última sentecia de la AN española que ha rechazado el recurso presentado por una veintena de presos vascos contra la decisión del Juzgado Central de Vigilancai Penitenciaria de mantenerles dispersados en cárceles del Estado español.
[otw_shortcode_button href="http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20151109/sentencias-de-la-an-espanola-sque-parecen-mas-panfletos-politicos-que-argumentos-juridicos" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Elkarrizketa entzun[/otw_shortcode_button]
Egilea: Info7 Irratia
Urtarrilaren 9ko manifestazioekin bat egin dute legelariek
Preso daudenen giza eskubideak errespetatzeko eskatu dute
Zuzenbidearen alorreko zenbait pertsonek bat egin dute Bilbon eta Baionan urtarrilaren 9an Sarek eta Bagoazek deituta euskal presoen giza eskubideen alde burutuko diren manifestazioekin, euren ustez, egun Gobernu eta Epaitegiek aldiro-aldiro urratzen baitituzte oinarrizko eskubide horiek. Jokabide horiek legez kanpokoak direla baieztatzeko argudio juridikoak eman dituzte Begoña Atxak eta Juan Mari Vidartek guztien izenean; bereziki zigorra etxetik gertu dagoen kartzelan betetzeko eskubideari, eta Europar Batasuneko bi Estatutan betetako zigorra aintzat hartzeko erabakiari dagozkien arrazoiak azpimarratu dituzte.
Pentsaera eta izaera ezberdineko legelariak izan arren denek bat egin dute eta nabarmendu, Madrilgo eta Parisko neurri horiek arintzen saiatzen ari direla Europako erakundeak eta baita, Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegia ere. “Hala ere, espainiar eta frantziar agintari politiko eta judizialek epaitegi goren horren ebazpenak saihesten dituzte euskal presoei dagozkien kasuetan”.
Juristen ustez kartzeletako politikak ez ditu bertako arauak ez Europakoak betetzen. Presoak etxetik ehunka kilometrotara urruntzea eta sakabanatzea, giza eskubideen aurkakoa da, Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren zenbait ebazpenen arabera. Horixe erabaki zuten hurrenez hurren, Errusia eta Ukrainako Khodorkovskiy eta Lebedev kasuetan. Hain juxtu, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean, 1978ko Espainiako Konstituzioan eta maila baxuagoko beste araudi batzuetan aitortzen den intimitate eta famili bizitza edukitzeko eskubidea urratzen du dispertsioak. Kezka adierazi dute juristek Entzutegi Nazionalak presoei etxetik gertu dagoen kartzela batera eramateko eskaera atzera bota dielako, “batetik Europako giza eskubideen arloko jurisprudentziaz erakutsi duten ezjakintasunarengatik; bestetik, epaia ez delako egokitzen euskal jendartearen egungo egoera sozial eta politikoari”.
Aldi berean, publikoki salatu dute beste herrialde batzutan betetako kartzela zigorren kontaketa zehazten duen Europako Erabaki markoari buruz espainiar epaitegiek duten jarrera; “Kezkatzeko modukoa da, erabaki hori beteko balute, preso batzuk jadanik etxean edo askatzear liratekeelako. Entzutegi Nazionaleko 11 epailek 9ren aurka erabaki zuten Europako Justizia epaitegiari ez galdetzea, zuzentarau horren aplikazio murriztailea Europako irizpideen aurkakoa den ala ez”. Abando Hotelean prentsaurrekoa eman duten juristen iritziz, ”jasotako zigorra erabat beteta duen pertsonak libre izateko duen eskubidea zapuzten ari da Audientzia Nazionala. Gainera, gizatasun aldetik neurri oso gogorra dela deritzogu, kontuan izanik preso horiek kartzelan 20 urte baino gehiago daramatzatela eta 40-60 urte artekoak direla”.
Salbuespen neurriak indargabetzeko eskatu dute legelariek, “legedia nahita presoen eskubideen aurka behartzeari eta makurtzeari uzteko. Izan ere, gure ustez, egungo legediari dagokion kartzela politika soila bera aurrerapausoa litzateke, jendarteak sarri aldarrikatu eta hainbeste desiratzen duen bake eskenatokira iristeko bidean lagungarri”.
- Begoña Atxa
- Juan Maria Bidarte
- Felix Cañada
- Amaia Izko
- Iñigo Santxo
- Juan Daniel Barandiaran
- Nazario Oleaga
- Iñaki Lasagabaster
- Arantxa Itsasmendi
- Begoña Crespo
- Mikel de la Fuente
- Iñigo Urrutia






















