sarenaiz
Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu | Xabier Soto
Pasa den apirilaren 21ean, Deustuko unibertsitatera joan nintzen EH Bildu, PSE, EAJ eta PPren Donostiako alkatetzarako hautagaaien arteko mahai-inguruan publiko bezala parte-hartzeko.
Nahiz eta antolatzaileen arauak urratu ahal izan nituen, ikasle ez izanda hitza hartzean, eta nire galderaren helburua alderdikoi bezala gaizki interpretatu zitekeen arren - El Mundok egin zuen moduan-, uste dut merezi izan zuela; izan ere, iruditzen zait presoen egoera gazteen artean ezagutarazteko, eta batez ere, gai honen inguruan alderdiek dituzten posizioak pentsa daitekeena baino hurbilago daudela erakusteko balio izan zuela.
Nire hitz-hartzean, Donostian eraildako ehun pertsona baino gehiago izan zirela aipatu, eta erailketak burutu, lesioak eragin edo kalte material hutsak sortu dituztenei eragindako minaren aitortza eskatu beharraz hitz egin ondoren; hautagaiei galdegin nien ea zer eskaintzen zieten 66 preso donostiarrei, zeintzuk sakabanatuak izan diren (Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak urratuz); horietako bat konfinatua izan den (Espainiar Konstituzioan aipatzen den birgizarteratze helburua baztertuz); gutxienez zortzi Segiko kide izateagatik kartzelaratuak izan diren (Entzutegi Nazional beraren ondorengo sententziak urratuz, non inkomunikazio-aldian lortutako polizia-aitorpenetan soilik oinarrituta inor ezin dela kartzelaratu adierazten den); pertsona bat (Arkaitz Rodriguez) Bateragune kasuagatik kartzelaratua izan den, bere egoerara kartzelan egoteagatik pairatutako mugikortasun arazoak gehituz; eta beste bat (Carlos Trenor) Egin-eko Administrazio Kontseiluko kide izateagatik kartzelaratua izan den, kasu honetan 70 urte baino gehiago dituela kontuan hartuz eta beraz, egungo Zigor Kodea aplikatuz baldintzapeko askatasunean egon behar lukeela gehituz. Era berean, galdetu nuen ea zer eskainiko zuketen donostiar presoren batek gaixotasun larri eta sendaezin bat pairatuko balu, kasu honetan ere egungo legedia urratuko baitzen.
[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/bakerako-bidean-sakabanaketarekin-amaitu" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]
Egilea: NAIZ
Lasterbidean, Ekainaren 7an Berriozarren
Herri ekimena da Lasterbidean, nazio elkartasun lasterketa bezala definitzen dena. Kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun keinua egin nahietik sortu zen Lasterbidean herri ekimena.
Etxetik urrun bizi direnak etxera ekartzeko bidea irudikatu nahi dute egiten diren lasterkete herrikoietan.
Argi dute, desagertzeko bokazioarekin jaio zela. Jaioarazi zuten arrazoiak desagertzearekin batera bukatuko dela, errepresaliatu guztiak etxean izatean. Baina bizirik gauden bitartean herrialdez herrialde mugituko da ekimena.
Izen Ematea zabalik dago, Ibilbide txikia eta ibilbide handia aurki ditzakezue, parte hartzea da garrantzitsuena. Eta lasterketaren ostean egitarauak jarraituko du.
Informazio guztia www.lasterbidean.com webgunean topatuko duzue. Onena bertara sartu eta zuzenean ikustea!
Gaixo dauden presoen egoeraz solasaldia
bon Fernandez Iradi herriko presoaren lagunek solasaldia antolatu zuten bart kultur-etxean. Honetan gaixotasun larria espetxean bizitakoa den Iñaki Erro preso ohia izan zen hizlari eta berarekin batera Jabi Hernando medikua.
Iñaki Errok bihotzeko gaitz larria izan zuen eta espetxeko sendagile eta funtzionarioekin orduan egon zen harreman eta tratuaz mintzatu zen bart kultur-etxean Ibonen Lagunak taldeak antolatutako solasaldiaren baitan. Honen esanetan, “mediku eta gaixoaren artean ez da konfiantzarik egoten eta horrek ez du bermatzen zaintza eta zerbitzu ona”. Esaterako, urgentziazko eta gaueko mediku zerbitzua orokorrean, txarra dela esan zuten eta botikina espetxe askotan “zaharra eta eskasa”.
Ospital penitentziarioak eta atentzio espezializatua ordea, ez dela txarra aipatu zuten bi hizlariek. "Txarrena" dira froga medikuak egiteko baldintzak, trasladoa, nola sartzen den kontsultara, esplorazioan poliziak egotea, medikuarekin intimitate eza. “Mingarria da”.
Hernandok esan zuen "kalean gaixo egotea astuna bada. Espetxean dena astunagoa da, beste gaixotasun baten iturburua ere izan daiteke". Izan ere, “gaixotasunen aurrean, izugarrizko bakardadea sentitzen du presoak, ez balitz beste preso batzuen babesagatik, psikologikoki oso zaila da eramatea”.
[otw_shortcode_button href="http://txintxarri.eus/albisteak/gaixo-dauden-presoen-egoeraz-solasaldia-12249/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]




