Aurten, aurpegi eta sentsibilitate berriak gehitzea lortu dugu. Horregatik, milaka eta milaka hatz salatzailek Bilbo erdialdea hartuko dutela espero dugu, eta beraz, baikorrak gara.

Baina tamalez, badira batzuk bere hutsegitea arrazoitzeko, deialdiaren izaera zabala zalantzan ipintzeko gai izan direnak. Pankartaren osaketak bakarrik adierazten duena, eta lan alor ezberdinetatik deialdiarekiko babesa adierazi duten 100 pertsonen izaerak, nahikoa behar lukete, SARE-ren eta bere ekimenen izaera zalantzan ez ipintzeko era etengabean.

Biharko martxa euskal jendartea bezain zabal eta ezberdinez osatua izango da.

Ondo legoke, deialdi hau aukera politiko zehatz bati leporatzen diotenek, Sare-n eskuz esku, ideologia eta alderdikerien gainetik, giza eskubidearen, konponbidearen eta bakearen inguruan urratsak emate aldera lanean ari garenoi, errespetu pixkat izango baligute.

SARE-k da antolatzailea, eta euskal jendartea da Bilboko kaleak gainezka jartzera aterako dena.

Guzti honegatik,  euskal jendartea aski heldua da, ideologiez gaindi, biharko zitaren garrantziaz jabetzeko, aurrera egin nahi dugun guztiontzat behinik behin.

> Pankarta eramango dute:

  • ATXA, BEGO (Sare)
  • AZKARRAGA, JOSEBA (Sare)
  • BIZKARRALEGORRA ELISABETE (Abokatua)
  • BROUARD, EDURNE (GAL-en biktima)
  • CALLEJO, GENTZANE ( Jagoba Codó, larriki gaixorik den presoaren senidea)
  • GALDOS, MERTXE (Preso ohia)
  • ITURRIAGA, UNAI ( Bertsolaria)
  • LEICIAGUEZAHAR, ALICE (Bagoaz)
  • MARTIN, ALAIA (Bertsolaria)
  • MORRAS, XABIER (Margolaria)
  • OLANO, JUAN MARI (Preso ohia)
  • RODERO, ROSA (ETA-ren biktima)
  • ZALLO, RAMÓN (EHU-ko Komunikazio Katedraduna)

> Bukaerako ekitaldian parte hartuko dute:

  • KEPA JUNKERA eta  SORGINAK.

> Eta dokumentua irakurriko dute:

  • NEREA ALIAS (TB aurkezlea) y ANDONI AIZPURUA (TB aurkezlea).

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Bilboko kaleak «milaka hatz salatzailez gainezka betetzeko» deia egin du Sarek.

«Milaka eta milaka hatz salatzailek Bilbo erdialdea hartuko dutela espero dugu» adierazi du Sarek bihar, bizkaitar hiriburuan, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den mobilizazioari begira. Mobilizaziora batu ez diren alderdi eta instituzioei pankarta eramango duten pertsonen jatorri anitzari begiratzeko eskatu diete.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Pentsamolde askotariko hamahiru lagunek eramango dute pankarta, biharko manifestazioan

‘Euskal presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea’ leloa duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sentsibilitate ezberdineko 13 pertsonak eramango dute pankarta

Sarek azpimarratu duenez, “Sare da antolatzailea”, eta parte hartzeko gonbidapena egin dio euskal gizarteari.

Jarraitu irakurtzen

> Deia

Sare insiste en que su manifestación es plural y no de la izquierda abertzale

El portavoz de Sare, Joseba Azkarraga, ha insistido hoy en que la manifestación en apoyo a los presos de ETA convocada para mañana en Bilbao es una iniciativa “plural” y no un acto de la izquierda abertzale.

Jarraitu irakurtzen