Gutunak Taubira ministroari, Frantziako espetxeetako dispertsioarekin bukatzeko
Frantziako espetxeetan dauden euskal presoak euren etxeetara hurbiltzeko, Christiane Taubira Frantziako justizia ministroari gutunak bidaltzeko eskatu du Bagoazek. Gutun hauen bidez, euskal presoak Euskal Herritik hurbilen dagoen espetxean (Mont de Marsan) kokatzeko eskatuko zaio Frantziako Gobernuari. Aldi berean, presoak bere borondatea agertu ezean, Espainiako espetxeetara ez mugitzea eskatzen zaio Tubiria ministroari.
Saretik ere gutunak bidaltzeko deia egiten dugu, euskal presoek eta euren senideek Frantziako espetxeetan pairatzen duten ankerkeria honekin bukatzen laguntzeko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















