Albisteak

Bi hilabete daramatzate motxiladun haurrak euren gurasoak ikusi gabe, espetxe-bisiten debekua ezarri zenetik

  • Iratiren kasua bereziki aipatu nahi dugu, Bea Etxeberria eta Iñigo Zapirainen euskal presoen alaba; Iratik bi urte ditu eta gurasoekin espetxean egotea dagokio, baina larrialdi egoera honek aiton-amonekin (espetxetik kanpo) harrapatu zuen eta, oraindik orain, amarengana itzultzea debekatua du, konfinamendua dela medio.

  • Gaur jakin dugunez, BOEren publikazioaren arabera, preso diren pertsonak irteera baimenak eta lokutorio bidezko bisitak berreskuratzen hasiko dira. Berri pozgarria da hau, baina gogorarazi nahi dugu, euskal presoen senideen kasuan, salbuespen legedia dela eta senideengadik ehundaka eta milaka kilometrotara preso dauden pertsonez hitz egiten ari garela, eta beraz, zirkulazio mugimenduaren debekua dela eta, baimen honen aplikazioa nolakoa izango denaren zain gaude. Beste behin ere, urrunketa politika hau salatu eta presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatuak izan behar dutela exijitzen dugu. Senide eta haur hauek larrialdi egoera honen erdian, gurasoak ikusi ahal izateko, bidaia luzeak egin eta hainbat probintzia zeharkatu behar izango baitituzte, errepidean ibiltzearen arriskuari Covid-19aren kutsatze arriskua gehituz.

Saretik, beste behin, gure kezka adierazi eta salaketa errepikatu nahi dugu, oro har euskal presoek eta, bereziki, seme-alaba txikiak dituzten euskal presoek bizi duten egoeraren aurrean.

100 haur baino gehiago dira, gaur egun, ama edo aita, edo haietako hamabost baten kasuan, bi gurasoak kartzelan dituztenak.

Jasaten ari garen pandemiaren aurretik, haur horiek ehunka kilometro egin behar zituzten, beren gurasoak espetxean ikusi ahal izateko. Bidaia luzeak, irteerak ostiraletan eta itzulerak igande gauetan, eta horrela urteetan zehar.

Covid-19a dela eta ezarritako alarme egoeraren ondorioz, bi hilabetet luze hauetan haurrek ezin izan dituzte euren gurasoak bisitatu, eta, kasu askotan, bideokonferentzia bidez ere ezin izan dituzte ikusi. Hori da, hain zuzen ere, euskal presoen kolektiboari aplikatzen zaion salbuespen legediak eragiten duen beste errealitateetako bat; hain zuzen ere, senideengan eragin zuzena duen zigor gehiagarri bat, are gogorragoa dena haur txikientzat.

Gaur jakin dugu, BOEn argitaratuz, presoen irteera-baimenak eta lokutorioko bisitak berriro ere baimentzen hasiko direla. Sarek pozez hartu du erabakia, baina baita kezkaz eta zuhurtziaz; izan ere, euskal presoei ezarritako urruntze-politika dela eta, eta gaur egun Espainiako Estatuko egoiliar guztientzat indarrean dagoen zirkulazio askearen debekuaren aurrean, ez baitakigu euskal presoen senideek (eta presoen haurrek) bisita horiek egin ahal izango dituzten. Horrek, alde batetik, agerian uzten du beste behin ere, salbuespen legediarekin behingoz amaitzeko beharra, eta, bereziki, euskal presoei ezarritako urruntze-politikarekin. Bestalde, gogorarazi nahi dugu urruntze-politika hori arrisku egoera bat dela presoen senideentzat eta, bereziki, presoen seme-alabentzat; izan ere, errepideko bidaia luzeek dakartzaten arriskuei aurre egiteaz gain, orain Estatuko hainbat probintzia gurutzatzeko beharra gehituko litzaieke, Covid-19az kutsatzeko arriskuari ere aurre eginez. Zentzu honetan, Sarek, Espetxe Zuzendaritzen Idazkaritza Nagusiari, euskal presoei ezarritako urruntze politikak dakarren egoera berezitua haintzat hartu eta bisiten berrezartzean ezinezkotasun horri irtenbidea emango dion proposamena helarazteko eskaria luzatua zion jada. Gaurko Boletinean ordea, ez da kasuistika honi begirako adierazpenik barnebiltzen.

Bea Etxeberria eta Olatz Lasagabasterren kasu zehatzak

Prentsa-ohar honen bidez, bi euskal presoren (ama direnak) egoera ere ezagutzera eman nahi dugu: Bea Etxebarria eta Olatz Lasagabaster.

Bi presoak Aranjuezko espetxean daude, beraz, euren herritik ehunka kilometrora.

Bea Etxebarriaren kasuan, berak eta Irati alabak bizi duten egoera aipatu nahi dugu: Iratik bi urte ditu eta gurasoekin espetxean egotea dagokio, baina larrialdi egoera honek aiton-amonekin (espetxetik kanpo) harrapatu zuen eta, oraindik orain, amarengana itzultzea debekatua du, konfinamendua dela medio. Martxoaren 1ean irten zen Irati aiton amonekin eta Martxoaren 7an, berriro amarena itzuli behar zuenean, ezinezkoa zela jakinarazi zieten COVID19 delakoaren ondorioz neurriak jada ezarri baitzituzten.

Bea Etxeberria 2011n atxilotu zuten, Iñigo Zapirain bikotekidearekin batera. Biek bederatzi urte daramatzate kartzelan.

Olatz Lasagabasterren egoera ere antzekoa da. Olatz, Xua alabarengandik banandu zuten urtarrilean, honek hiru urte betetzean. Aita ere, Patxi, kartzelan dago. Olatz Lasagabaster berriro haurdun dago eta hamaika hilabete barru Auzitegi Nazionalak ezarritako 12 urteko zigorra beteko du. Hala, Olatzek, aspaldi egon beharko luke baldintzapeko askatasunean, zigorraren 3/4ak beteak izanda.

Espainiako Gobernuak publikoki adierazi du argibideak eman direla amek espetxez kanpoko bizitza-erregimenak eskuratu ahal izan ditzaten, haien eta seme-alaben osasuna bermatzeko, baina, beste behin ere, adierazpen horietatik baztertuta geratu dira espetxean seme-alabak dituzten euskal presoak.

Sare Herritar Sarean, presako irtenbide bat kudeatzen ari gara Espetxe Erakundeetan, talde urgente horri behin betiko irtenbidea eman ahal izateko.


Giza eskubideak beteko direla bermatuko duen espetxe-deseskalatze plan bat eskatu diote erakunde sozialek Barne Ministerioari

2020ko maiatzaren 12a. Gaur, giza eskubideen aldeko hainbat gizarte erakundek “Covid-19ren testuinguruan Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko espetxeetan deseskalatzeko proposamenak” aurkeztu dizkiote Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari. Jarduera plan hori bultzatu duten erakundeen arabera, “Beharrezkoa da neurriak hartzea kartzeletan konfinamendua kentzeko eta ‘normaltasunera’ itzultzeko”. Kritikatu dutenez, “astebete baino gehiago da Gobernu zentralak deskonfinamendua egiteko faseak onartu zituela, baina oraindik ez da informazio espezifikorik argitaratu espetxeetan nola egingo den azaltzeko”.

Eskatutako neurrien artean dago “hirugarren graduak kontrol telematikoarekin, telefonikoarekin edo pertsonalarekin ezartzea, presoen kopurua murrizten jarraitzeko”. “Orain arte neurri hori modu eraginkorrean aplikatu da eta emaitza onak eman ditu, bai espetxeetako administrazioarentzat, bai askatasunik gabe dauden pertsonentzat eta haien familientzat”. Hala ere, “askatasunean edo erdi-askatasuna ardatz duten bestelako neurriak ezartzea” beharrezkoa dela azpimarratu dute. Haien esanetan, premiazkoa da, oro har, “neurriak hartzea Espetxe Erregelamenduaren 100.2 artikuluko erregimenean dauden pertsonei begira, 65 urtetik gorakoei begira, haurdun dauden emakumeei edo seme-alabak espetxean dituzten amei dagokionean edo gaixo kronikoei dagokionean, hauek etxeko atxilotze-erregimen irekiak jaso dezaten”. Era berean, nazioarteko erakunde askok bezala, “kondena laburrak dituzten pertsonentzat edo konfinamenduaren aurretik baimenak zituzten pertsonentzat eta kondenaren hiru laurdenak beteta dituzten pertsonentzat hirugarren gradurako progresioak egitea” gomendatzen dute.

Bestalde, “presondegiko bizitza normalizatzeko prozesua hasteko jarduerak suspertzea” ezinbestekoa dela adierazi dute. Tratamendu-jarduerak, prestakuntza-jarduerak edo kanpo-baliabideetara bideratzekoak “espetxeetan berreskuratzen hasi behar dira, jarduera horiek betetzen dutelako askatasunaz gabetzeko zigorraren konstituzio-agindua: presoak birgizarteratzea”. Puntu horretan, azpimarratu dute bereziki garrantzitsua dela “tratamendu-batzarrak egiteko legezko erritmoa berreskuratzea, eta, horrekin batera, presoen sailkapenari, baimenak emateari eta programatutako irteerak egiteari buruzko erabakiak hartzea”. Halaber, funtsezkoa da “programatutako baimenak eta irteerak berrezartzea, tratamenduaren barruan oro har eta espetxe-onura gehiago emateko duten garrantziagatik”.

Komunikaziora bideratutako neurriei dagokienez, proposamen hau bultzatzen duten erakundeek eskatzen dute “askatasunaz gabetutako pertsonen senideekin eta gertuko pertsonekin bideo-deiak mantentzea, bai eta konfinamenduan adostutako ezohiko deiak eta dei arruntak ere”. Era berean, “espetxean senideen bisitak pixkanaka berrezartzeko plan bat egitea eta gauzatzea ezinbestekoa” dela adierazi dute. Hori egungo osasun-egoeraren arabera egin ahal izateko, hau eskatzen dute: “senideen bisita-egunak luzatzea, espetxeetako sarreretan pertsona gehiegi zain egon ez daitezen”, eta “senideei eta hurbilekoei espetxeetara bisitak egiteko lekualdatzeko baimena ematea, eta, nolanahi ere, polizia-kidegoekin koordinatzea, bisitetara joaten diren pertsonek inolako zigorrik jaso ez dezaten”.

Azkenik, erakundeek Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiari eskatzen diote “presoek tratamendu-jardueretan eta programetan parte hartzerik izan ez duten denbora konpentsatzeko neurriak aztertu ditzala, ziurtatuz honela, askatasun gabetzearen zigorrak dituen helburuak behar lukeen zentzu positiboa bermatzen duela”. Era berean, “Covid-19aren aurrean antigorputzak garatu dituzten eta askatasunaz gabetuta dauden pertsonen ehunekoa aintzat hartzen duen seroprebalentzia-azterketa” egiteko eskatu dute.

Ohar honen sinatzaileak:

Altsasu Gurasoak,
Asociación Libre de Abogadas y Abogados,
Asociación Libre de Abogadas y Abogados de Zaragoza,
Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA),
Centre Irídia,
Comisión de Asesoramento Xurídico Penitenciario de Ourense,
Comision Legal Sol,
Etxerat,
Grupo Derechos Civiles 15-M Zaragoza,
Ilustre Colexio da Avogacía de Ourense,
Observatorio del Sistema Penal y los Derechos Humanos de la Universidad de Barcelona,
Oteando,
Red Jurídica,
Salhaketa Araba,
Salhaketa Bizkaia,
Salhaketa Nafarroa,
Sare Herritararra – Red ciudadana Sare.


Euskal Herriko eta Espainiako espetxeetako koronabirusaren kudeaketaren salaketa

Salhaketak, Sarek eta Etxeratek dei egiten diegu eragile politiko, sozial eta sindikalei “Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketa” adierazpenarekin bat egin dezaten.

Gaur gainera, prentsaurrekoa eman dugu, on line, kartzeletako osasun-epidemiari buruzko datuak emateko, eta Espainiako espetxeetako covid-19 delakoaren kudeaketa salatzeko, osasun eta segurtasun eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku dutenak barne, baita presoen eskubideen etendura ere.

>> Hona hemen esku-hartzeen laburpena:

Joseba Azkarraga (Sare);

Euskal presoen kasuan, ehuneko handi batek nazioarteko erakundeen jarraibideak betetzen ditu,beraz beren etxeetara bidali eta beraiengandik hurbil egon daitezke. Adineko presoak dira; horietako askok gaixotasun larriak dituztenak eta 161ek 15 urtetik gorako espetxe zigorra bete dutenak.

Orain dela gutxi hiru presoei graduan aurrera egiten utzi dieten bezala, kondenaren laurden bat baino gehiago bete dutenei edo gaixotasun larriak dituztenei graduan aurrera egiten uzteko eta beraien etxeetara bidalitzeko eskatzen diegu berriro ere Espetxe Erakundeei. Eta hirugarren gradurako progresio horretan 86.4 artikulua aplikatu dezatela, gaur egungo egoera dela eta kartzelan gaua pasatzera behartuta ez daudelarik.

Urtzi Errazkin (Etxerat)

Espetxeetan pixkanaka normaltasuna berrezartzean ez dira, berriro ere, euskal preso politikoak eta haien senideak baztertu behar, ez da berriro salbuespenean oinarritu behar. Ezin ditu alde batera utzi presoen senideak, beren inguruneetatik urrun.

Orain hasten den deseskalada honetan, ahal den neurrian, presoak Euskal Herrira hurbildu beharko dira, baina salbuespenari eusten dieten iraganeko errezetei men egiten dieten atzerapenik gabe. Izan ere, denontzat hain gogorra eta zaila den ziklo hau igarotzean eta euskal gizartea normalizaziorantz doanean, behingoz egin behar da, lastrerik gabe eta sufrimendurik gehitu gabe.

César Manzanos (Salhaketa Araba);

Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera azpimarratu nahi dugu, EAEko kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumena izanik, datuak ezkutatu dituelako eta ez direlako izurritearen transmisioarekin espetxeetan gertatzen ari zena eta gertatzen ari dena jakiteko behar diren frogak egin.

Hego Euskal Herrian gure koordinazio-lana garatzen jarraituko dugu Salhaketatik, osasun larrialdi egoera honetan dauden presoei eta haien familiei laguntzeko.


Sare Herritarrak positibotzat jo du Jagoba Codo, Fernando Alonso eta Xabier Agirreri hirugarren gradua eman izanaren inguruan jasotako berria.

Saretik, Honen egikaritzea nolakoa izango den oraindik ikustear dagoen arren, eta hori hala izanda, zuhurtziaz jokatu arren, berri positiboa dela azpimarratu nahi dugu. Sare Herritarretik denbora daramagu euskal presoei orain artean modu orokortua blokeatuta izan duten gradu progresioa eskatuz, ulertuta, preso orok duela progresio hori egiteko eskubidea eta progresio hori bera dela etxeratze prozesuan abian jartzeko eman beharreko urrats eta bidea.

Zentzu honetan, adierazi nahi dugu, oraindik orain, euskal presoen gehiengoak ez duela graduen progresio hori egiteko aukera eskuratu, baldintzak bete arren. Horregatik, berri honen aurrean, gainontzeko euskal presoei ere bide hau egiteko aukerak ezartzea eskatzen dugu eta espero dugu, gaurkoa ez dadila hiru preso hauei ezarritako kasu isolatu bat izan, aurrera begira salbuespen legediarekin amaitu eta legedia arrunta ezartze bidean emango diren urratsen lehen zantzuak baizik. Bada garaia egoera honekin amaitu eta presoek euren etxerako bidea, dagokien legediaren baitan, abian jartzekoa.

Egun bizi dugun egoera berezi honen baitan, ez dugu ahazterik nahi, Covid-19a espetxeetan ere sartu den honetan, oraindik orain baldintza bereziki zaurgarrietan dauden euskal presoak dagokien konfinamendua etxean betetzen egon behar luketela, Europak gomendatu moduan. Zentzu honetan, jakinarazten dugu Saretik Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari, modu zuzenean, eskari honen aplikazioa 86.4 artikuluaren arabera ezarri dadila eskatu diogula, zeinak ahalbidetzen duen preso hauen etxeratzea beharrezko diren segurtasun neurriak ezarriaz.


Eragile sozialek Barne ministroa zein Espetxe Zaintzak askatasuna ukatua duten pertsonei errespetuzko neurriak ezar ditzan eskatzen jarraitzen dute.

Eragile sozialek Barne ministroa zein Espetxe Zaintzak askatasuna ukatua duten pertsonei errespetuzko neurriak ezar ditzan eskatzen jarraitzen dute.

  • 70 urtetik gorakoen, larri gaixo edo gaixotasun kronikoak dituztenen eta haurdun diren emakumeen kaleratzea premiazkoa da.

  • Espetxe barruko aktibitatea berrartzeko neurriak har ditzatzen galdegiten da.

2020ko apirilaren 23a. Barne ministroa den Fernando Grande-Marslaskak goiz honetan egingo duen agerraldiaren aurrean, hainbat eragile sozialek Covid-19 gaitzaren aurrean Espetxe Zaintzak hartu beharreko neurrien inguruko idatzia bidali die Espainiar Gobernua osatzen duten diputatuei, espetxetan preso diren pertsonen duintasuna eta eskubideak errespetatuak izan daitezen helburu.

Eskari hau pasa den martxoaren 23an Diputatuen Kongresuko Barne Komisioa osatzen duten alderdi ezberdinek egindako eskariaren jarraipena da. Aurreko idatzian, Covid-19 gaitzak askatasuna ukatua duten pertsonei eragindako egoeren berri emateaz gain, preso diren pertsonen eskubideei dagozkien errespetuzko neurriak hartzea eskatu zen.

Nahiz eta milatik gora pertsona egon behaketa medikuan edo berrogeialdian eta 238 Covid-19 kasu positibo egon preso diren pertsonen zein funtzionarioen artean, erakundeek diotenez “Barne Ministeritzak eta Diputatuen Kongresuko Barne Komisioak muzin egin dute askatasuna ukatua duten pertsonen egoeari, baita beraien senitarteko zein gertukoen egoerari” eta, are gehiago, ez dute Eragile Internazionalek ezarritako neurriei kasu egin. Hori guztia Espainiar Herriaren Defendatzaileak Munduko Osasun Erakundeak eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako batzordeak espetxetan Covid-19 arazoaren aurrean egindako gomendioak instituzio horrek ‘erabat’ konpartitzen dituela esan baldin badu ere.

Idazkaritza Nagusiak une honetan hartutako neurrien inguruan, erakunde hauek “preso diren pertsonei eta espetxetako funtzionarioei inongo test-ik egiteko aukerarik ez utzi izana salatzen dute. Ez da prebentziorako eta asistentzia berezirako inongo jarduera egitasmorik diseinatu, ez da profesional sanitarioen pertsonalean errefortzurik egin eta ez da bitarteko telefoniko eta telematikoen bermerik eman preso diren pertsonek zein senideek jasaten ari diren estutasun eta desinformazioaren aurrean.” Atzo MUFACErekin onartutako protokoloa, berandu datorren neurri bat izateaz gain, funtzionarioei begirako protokolo hutsa da eta ez preso diren pertsonei begirakoa. Berriki estatuan dauden 50.500 presoentzat 200 mugikor eskuratu izana, Katalunia kontatu gabe, ez du soluziobide izateko bermerik.

Azkenik, hilabeteko isolamendu egoeraren ostean, entitate sozialek pasa den martxoaren 12tik sortutako egoeraren indargabetzearen beharra nabarmendu nahi dute eta “preso diren pertsonen eta beraien senitartekoen arteko kristal bidezko komunikazioak lehenbailehen berrartzea galdegiten dute, senitarteko eta lagunen espetxetarako mugimenduei baimena emanez”. Halaber, “espetxe barruko aktibitatea berrartzea eskatzen dute; bereziki adikzio edo osasun mentalen tratamentua daramatena, komunitate terapeutikotik datorren deribazioena, harrera-etxeena…” Konstituzioaren 25. artikuluak dioenaren baitan zigor pribatiboen aurrean egokitzapena bideratzen dutelako.

Orobat, mendebaldeko Europan Estatu espainiarra espetxeratuen tasarik handienetakoa eta askatasun ukapen media altuenetakoa duen herrialdeetako bat dela oroitarazten dute. Baita osasun arreta minimoa emateko osasun profesional kopuru bajuenetakoa duen herrialdeetakoa da espainiar Estatua, hori onartu izan du Barne Ministeritzako Idazkaritza Nagusiak.

Izenpetu duten erakundeak:

  1. Asociación Libre de Abogadas y Abogados,

  2. Asociación Libre de Abogadas y Abogados de Zaragoza,

  3. Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía,

  4. Centre Irídia,

  5. Comisión de Asesoramento Xurídico Penitenciario de Ourense,

  6. Comision Legal Sol,

  7. Etxerat,

  8. Grupo Derechos Civiles 15-M Zaragoza,

  9. Ilustre Colexio da Avogacía de Ourense,

  10. Observatorio del Sistema Penal y los Derechos Humanos de la Universidad de Barcelona,

  11. Oteando,

  12. Red Jurídica,

  13. Salhaketa Araba,

  14. Salhaketa Bizkaia,

  15. Salhaketa Nafarroa,

  16. Sare Herritararra - Red ciudadana Sare.


Zenbait gizarte entitateren deia Nafarroako Gizarteari, Espainiako Gobernuari espetxe politikaren arloko plan bat egin dezala eskatzeko

Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak manifestu bat plazaratu dute gaur goizean, dei egitekoNafarroako herritar guztiei, instituzioei eta eragile sozial, sindikal eta politikoei bat egin dezaten Espainiako Gobernuari honakoa exijitzearekin: lehenbailehen diseinatu eta gauzatu dezala espetxe politikaren arloko neurri plan bat, haren bidez betetzeko Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak (CPT) emandako gomendioak”.

Martxoaren 12an Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki zuen kartzelak bakartzea eta soilik kartzeletako funtzionarioei uztea bertara sartzen. Orduz geroztik Espainiako Estatuko 70 erakunde sozialek baino gehiagok behin baino gehiagotan eskatu dugu, beste neurri batzuen artean, presoak aska ditzatela, hori delako neurririk onena espetxeetan Covid-19aren kutsapenei aurrea hartzeko eta presoen osasunerako nahiz bizitzarako eskubidea bermatzeko.

Gizarte entitateek diotenez, estatu askotan neurriak hartu badira ere kartzelan dauden milaka preso askatzeko”, Espainiako Estatuko Gobernuak halakorik egin ez izana tamalgarria da: “Hemen, espetxe politikaren arloan, neurri bakarra hartu da, kartzelak bakartzea alegia, eta horrek ekarri du, praktikan, presoen eta haien gertukoen eta familien arteko komunikazioa murriztea eta bertan behera gelditzea barruko jarduera guztiak, tratamendukoak barne.”

Horregatik, Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak dei egiten diete Nafarroako herritar guztiei eta eragile sozial, sindikal eta politikoei, bat egin dezaten manifestu horrekin, Espainiako Estatuko Gobernuari eskatzeko OMSk eta Europako Kontseiluko CPTk egindako gomendioak bete eta presoak aska ditzala, berma dezala presoen eta beren familiakoen eta gertukoen arteko komunikazioa, eta berrezar ditzala presoen bisitak eta kartzela barruko jarduerak.

Entitateek adierazi dutenez, “egoera honetan borondate politikoak agintzen du, eta, orain inoiz baino gehiago, borondate politikoak herritar guztien osasunaren eta bizitzaren zerbitzuan egon behar du, baita presoen kasuan ere.”


SAREren iritzia, pandemiak espetxeetan sortu duen egoera dela-eta

Pandemia hau hasi zenean, SAREk bere kezka plazaratu zuen COVID-19aren ondorioz espetxeetan sortu ahal ziren arazoen aurrean.

Orduan, Europako zenbait erakundek gobernuei eta estatuei helarazitako gomendioak aipatu genituen. Hain zuzen, gomendio horien bidez eskatzen zen kartzelatik ateratzeko adin handiko presoak, gaixotasun larriak dituztenak edo kondenaren zati handi bat beteta dutenak. Izan ere, uste zuten espetxeak ez zirela mota honetako pandemia bati aurre egiteko lekurik egokiena.

Bada, Espainiako gobernuak eta bere justiziak ez dute aintzat hartu Nazio Batuek edo Europako Kontseiluak neurriak hartzeko egindako eskaera, ezta Erresuma Batuak edo Kataluniak preso asko aske uzteko hartu duten erabakia, konfinamendua etxean betetzeko aukera izan dezaten.

Espetxeetan gertatzen ari denari dagokionez Espainiako Gobernua opakotasunez jokatzen ari bada ere, baditugu datuak salatzeko birusa gogor sartu dela kartzeletara, eta espetxe askotan COVID-19a dutela bizikide, hala nola, Picassenten, Brievan, Cordoban edo Estremeran, non euskal preso ugari dauden.

Gaur egun, presoak, oro har, mundutik erabat isolatuta daude; ez daukate komunikazio arruntik ez apartekorik. Baina euskal presoen egoera are gogorragoa da, ez baitaukate senideei bideo-deirik egiteko aukerarik, eta horrek areagotu egiten du kanpokoen eta barruko osasun-egoeraren inguruan sortutako kezka eta angustia.

Eta oraindik gogorragoa da motxilaren umeentzat –100 baino gehiago dira–, aita, ama edo biak etxetik oso urrun espetxeratuta baitituzte. Egoera normalean sakrifizio handia da haientzat hain distantzia luzeak egitea, baina beti dute elkartzeak edo elkar ikusteak eragiten duen poztasuna. Baina, orain, aurrez aurreko komunikazioak kenduta edo bideokonferentziak erabiltzeko aukerarik gabe, umezurtz daude baterako. Alferrikako krudelkeria da, eta kofinamendu bikoitza dakarkie alde biei.

Bertan behera utzi behar dira preso hauek mendeku-tresna bihurtzen dituzten salbuespen-legeriak.

Hala ere, egoera hori izanda ere, SARE itxaropentsu dago etorkizun hurbilari dagokionez. Covid-19a dela eta, komunikabideetan “Gaindituko dugu hau!” eta antzeko esapideak entzuten ditugunean, bat egin nahi dugu mezu horiekin, baina ea lortzen dugun, gainera, elkartasuna eta bizikidetza eraikitzeko asmoarekin.

Gakoa da konpromisoa hartzea urruntze-politika desagerraraztearen alde lan egiteko, politika horren ondorioz, besteak beste, ume asko eta asko milaka kilometro egiten jarraitu behar izango dutelako beren senideak minutu batzuetan besarkatu ahal izateko.

Egoera honen aurrean, berriro eskatzen dugu aske uzteko gaixotasun larriak dituzten presoak, adin handikoak direnak eta kondenaren hiru laurdenak aspaldi bete zituztenak.


Saretik, honako irakurketa hau partekatu nahi dugu gobernuek, nazioarteko hainbat erakundek eskatu duten bezala, adin aurreratuko presoak eta/edo gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeari uko egin diotelako:

Joseba Azkarragaren adierazpenak Euskarazko azpitituloekin

Ez Gobernuak, ez Espainiako Justiziak, ezin dute nazioarteko hainbat erakundek presoak askatzearen baitan egindako deiei muzin. Batez ere, larriki gaixo diren presoei, adin aurreratukoak edota haien bizkar urte luzetako espetxealdiak dituzten presoei dagokienean.

Koronabirusaren pandemiak sortutako egoera larriaren aurrean Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak edo Nazio Batuen Goi Komisarioak, ahalik eta bizkorren, preso horiek aske uzteko eskatu die gobernuei. Eta neurri hau presoen artean inolako salbuespenik gabe ezarriz.

Birusa dagoeneko hasi da espetxeetan sartzen. Askatasunean mantendu daitezkeen zaintza-neurriak ez dira pertsonen gune masifikatuetan aplika daitezkeen neurri berak, espetxean beraz, ezinezkoa da hauek ezartzea. Espetxeetako osasun-arretarako neurriak ere ez dira egoera honi aurre egin ahal izateko ezinbesteko gutxienekora iristen.

Erresuma Batua bezalako herrialdeek horrela ulertu dute eta preso asko aske uzten hasi dira. Espainiako Gobernuak eta Justiziak ezin diete muzin egin erabaki horiei, eta hala berauek aplikatzen hasi behar dira, espetxeetan benetako tragedia gertatu aurretik.

Sare Herritarretik, Espainiako eta Frantziako Gobernuei helarazi nahi diegu mezu hau, baina baita euskal erakundeei ere eta EHko herritarrei.

Ez dugu onartzen berehala hartu behar diren neurri horiek, beste behin ere, euskal presoak baztertuz aplikatzea.

Salbuespen-araubide hori ezin zaie aplikatu, halaber, preso diren pertsonei, osasunerako eta tratu duinerako eskubide osoa duten pertsonak baitira.

240 preso inguru, Estatuko 40 espetxetan baino gehiagotan eta Frantziako 10 espetxetan banatuak daude egun. Ezin dira salbuespena izan espetxeen barruan tragedia hori saihesteko beharrezkoa den edozein neurri aplikatzerakoan.

-60 eta 70 urte dituzten 40 preso inguru daude.

-Hemezortzi dira, gaixotasun larri sendaezinak dituztenak.

– 237 preso horietatik 53k hogei urte baino gehiago daramate espetxean.

– Eta 158k, 15 urte baino gehiago.

– Gainera, 75 presotik gora dira zigorraren 3/4enak beteak dituztena, eta baldintzapeko askatasunean egon beharko lukete, hirugarren gradura igaroz.

Berriro diogu: egin ezazue zerbait, baina egizue berehala. Beranduegi izan baino lehen. Orduan aieneek ez dute balioko. Orduan, arduragabekeria itzelaren aurrean geundeke.


Albiste gehio …

IRITZIA | Arrisku larrian dago presoen osasunerako eskubidea
>> Irakurri hemen

Orain inoiz baino gehiago, larriki gaixo diren presoak etxera!

GORKA FRAILE PRESOAREN BALDINTZAPEKO ASKATASUNAREN HARIRA >>Irakurri hemen

 Elkarrizketa Mikel Mundiñanori Leitzako Karrape Irratian. 


OHARRA | GORKA FRAILE PRESOAREN BALDINTZAPEKO ASKATASUNAREN HARIRA

Gorka Fraile euskal presoaren baldintzapeko askatasuna berri oso ona da, eta bat egiten du SARE aldarrikatzen ari den bidearekin.

Gorka Frailek espetxe-baimen batzuk izan ditu orain arte eta, hirugarren gradura pasatu ondoren, posible izan da baldintzapeko askatasuna ematea, Espetxe-zaintzaren Epaitegi Zentralaren autoaren arabera.

Espainia eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dauden 237 euskal presoetatik, Gorka Fraile da hirugarren espetxe-graduan zegoen bakarra. Preso horietatik % 80,5 lehen graduan dago oraindik, gehienek kondenaren hiru laurdenak beteta izan arren. Hori dela eta, hirugarren espetxe-graduan egon beharko lirateke.

Espero dugu Gorka Fraileren kasuan hartutako erabakia ez izatea anekdota bat, beste espetxe-politika baten hasiera baizik; hiru hamarkada luzez bere eskubideak urratuta ikusi dituen kolektiborekiko humanismoa arau nagusitzat hartuko duen politika baten hasiera hain zuzen.


Sare Herritarrak zenbait bideoen bilduma berezia egin du

Orrialde honetan azken hilabeteetan Sareko youtubeko kanalean eskegi ditugun bideoak jaso ditugu bilduma gisa. Bertan, hitzaldi, azalpen, elkarrizketa eta bestelako formatuan emakumea eta espetxea, motxiladun haurrak, salbuespen legediaren nondik norakoak… gisako gaien inguruko informazioa eskuragarri jarri dugu. Bideo gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu Sare Herritarraren yotubeko kanalera. Gozatu!

HITZALDIAK / CHARLAS 

Charla de Amaia Izko y Joseba Azkarraga sobre situación actual de los presos vascos, progresiones de grado…

 

EMAKUMEA ETA ESPETXEA 

Tolosan “Emakumeak aterabidera: gatazkak, espetxea, justizia, elkarbizitza eta bakea eztabaidagai” mahainguruan parte hartu zuten lau ponenteen hitzartzeak youtube kanaleak jasoak:

GARBIÑE BIURRUN (Justiziaz)

AINHOA AZNAREZ (Bakegintzaz)

MARIA RUIZ (Espetxeaz)

MAIDER GALARDI (Gatazkak)

GRADU ALDAKETAK 

Espainiako espetxe sistemak hiru gradutan banatzen ditu presoak. Haietako bakoitzak, azalpena

Euskal Herritarrok nahi baino gehiagotan entzuten dugu kartzelaren berri. Nahi baino izen-abizen, xehetasun eta albiste ilun gehiago. Nahiago genuke hala ez bailitz. Baina hala den bitartean, ezinbestekoa da hainbeste entzuten ditugun “erregimena” “lehen gradua” eta antzeko hitzak zer diren ulertzea.

EMAKUMEAN ESPETXEAN

Espetxeen izaera patriarkalak preso diren emakumeengan duen zigor erantsiaren eta presoen seniden diren emakumezkoen gaineko zaintza lanen inguruko irakurketa laburra.

Poltsa bete kontu: emakumea, espetxea eta sostengu lanak. Rolen banaketaren eta zaintza lanen gaineko hausnarketa bildu dugu lau emakume*ren esperientzia jasoz.

GOTZONE IJURJO (senidea)

EDURNE EPELDE (senide eta laguna)

OIHANA ETXEBARRIETA (senidea eta aditua)

ESTI AMENABARRO (senidea)

SARE HERRITARRAREN 5. URTEURRENA

#SAREk5Urte | Arantza Aldezabalen eta Oihana Mujikaren hitzartzea

#SAREk5Urte | Intervención de Inaxio Oiarzabal y Joseba Azkarraga

Euskal Telebistak egindako erreportai ezberdianak 

EITB | La dispersión: asunto pendiente

EITB | Ur Handitan La mujer en su soledad (+Subs ES/EU)

EITB | Galderaz jositako bidaia | Katebegia

EITB | UR HANDITAN | Motxiladun umeak