Albisteak

Elkarretaratzeak hainbat lekuetan larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko

Elkarretaratzeak hainbat lekuetan  larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko

Osasun arloko langileok SARErekin elkarlanean, larriki gaixo dauden presoen egoerak horrela eskatuta, elkarretaratzea deitu dugu. Denbora daramagu egoera hau salatuz, eta egoera honekiko gure kezka azalduz. Badira hilabete batzuk, sinadura bilketa bat hasi genuela, eta oraindik horretan jarraitzen degu. Sinadura hauek, dagokion arduradunari eramango dizkiogu, eta bitartean egoera hau salatzen jarraituko dugu.

Tamalez, Azken asteetan, arrazoi ezberdinak medio, larriki gaixorik dauden euskal presoen gaia berriro albiste izan da.

Batetik, Jaiki Hadi elkartearen azken informeak preso hauen kopuruak eginiko igoera ikaragarria nabarmentzen zigun, 22 euskal preso direlarik jada zerrenda hau osatzen duten euskal presoak, 13 izanik zerrenda hau publikoki osatzen duten izen-abizenak.

Bestetik, Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Manu Azkarate eta Oier Gomezen egoerak direla eta, alarma guztiak piztu direla esan behar dugu; eta hori dela eta, hainbat eta hainbat herrietan, aldarrikapen ekimen ezberdinak antolatu dira.

Eta azkenik, gizatasunik gabeko, “Instituciones Penitenciarias” espetxe erakundearen barne zirkular baten berri ere jakin dugu.

Gertakari guzti hauek, pertsona guztiek daukaten eskubideei bete betean ematen die, eta bereziki osasun tratamendu duin bat eukitzearen eskubideari.

Izan ere, 2016 amaieran eritasun larriekin espetxean zeuden euskal presoen kopurua 11 lagunetan zerrendatzen bagenuen, egun 13 lagunekoa izatera igaro izana kezkagarria delakoan gaude. Finean, hilabete gutxian kopurua hazi izanak zer pentsatua eman behar liguke guztioi.

Zer pentsatua, eta kezka handiz gainera. Azken asteetan, Aitzol Gogorza eta Manu Azkarate ospitalizatuak izateak; Ibon Iparragirre birritan erasotua izateak, edota aita bere alboan hiltzen ikusi ondoren, inolako artatze medikurik egin gabe berriro Madrilera urrundua izateak;

Baina bereziki, Oier Gomez-en egoera larria nabarmendu nahi dugu. Oierren bizia arriskuan da. Metastasidun tumore txarra du, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote: «Presondegian egotearekin batera ezina da» dio ospitaleko medikuen txostenak eta gaixotasun hau ezagutzen duen edozein profesionalek.

Egoera hauek gutxi balira, “Instituciones Penitenciarias”-ren barne zirkularrak gure kezka oraindik gehiago areagotzera garamatza. Bertan larriki gaixorik diren euskal presoak, soilik heriotzaren atarian aurkitzen direnean askatuko dituztela adierazten da.

Gogor salatzen dugu, beste behin, beraien legedien eta nazioarteko itunen gainetik, salbuespeneko legedia eta mendekua oinarri izaten jarraitzea oraindik orain. Gizatasunik eza hizpide izaten jarraitzen du espetxe politika honek.

Guzti honegatik, SAREk antolatu duen apirilaren 8ko manifestazio orokorrean parte hartzera deit egiten degu, 17:30tan Gasteiz-en, Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean.  Preso hauekin egiten dihardutena, bidegabea, injustizia handikoa eta gizatasunik gabea baita.

Gainera, martxoak 25ean ere BAGOAZek deitzen duen mobilizazioan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu,

Pertsona guztien eskubidea delako, larriki gaixoak etxera!

Salatzen Dut!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu gara euskal presoen egoera aztertzeko

Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu gara euskal presoen egoera aztertzeko

Gaur goizean, SAREren ordezkaritza bat; Inaxio Oiarzabal, Luis Galdos eta Joseba Azkarragaz osatua, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Bakea eta Elkarbizitzako idazkari nagusia den Jonan Fernandezekin bildu da.

Aipatutako bilera, Sare Herritarra alderdi politiko eta instituzio ezberdinekin egiten ari den harremanen barruan kokatzen da, non, egiten duen lanaren eta euskal presoen eskubideen defentsan beharrezkoen ikusten dituzten arazo nagusien berri ematen ari den.

Bilera honetan, gai hauek landu dituzte, baina bereziki, larriki gaixorik dauden euskal presoen egoeraz hitz egin da.

Hauek, geroz eta gehiago dira, eta gaixotasun larriagoekin gainera, eta beharrezkoa dute beraien askatasuna lortu, behar bezela tratatuak izan daitezen eta kartzelaren ingurunetik kanpo.

SAREk apirilaren 8an Gasteizen 17:30etan deitu duen manifestazioaren berri eman diote, egoera ikusita, deialdi honek duen garrantzia azpimarratuz, eta jendartearen gehiengoaren parte hartzearen beharra azalduz, jendarte honek justizia eta gizatasuna eskatzen baitu egoera larri honen aurrean.

Azkenik, SAREk politikagintzatik eta parlamentutik helburu hauen baitan aurrera pausoak ematearen beharra helarazi du, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte baten eraikuntzan aurrera egin ahal izateko.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Apirilaren 8an larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatuko dugu Gasteizko kaleetan

Azken asteetan, arrazoi ezberdinak medio, larriki gaixorik dauden euskal presoen gaia berriro albiste izan da.

Batetik, Jaiki Hadi elkartearen azken informeak preso hauen kopuruak eginiko igoera ikaragarria nabarmentzen zigun, 22 euskal preso direlarik jada zerrenda hau osatzen duten euskal presoak.

Bestetik, Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Manu Azkarate eta Oier Gomezen egoerak direla eta, alarma guztiak piztu direla esan izan dugu; eta hori dela eta, hainbat eta hainbat herrietan, aldarrikapen ekimen ezberdinak antolatu izan ditugu.

Eta azkenik, gizatasunik gabeko, “IIPP” espetxe erakundearen barne zirkular baten berri ere jakin izan dugu.

Arrazoi guzti hauek, gure kezka areagotzea eragin dute; eta hori dela eta, beste behin, mobilizazio jendetsu baten premia dagoelakoan gaude.

Izan ere, 2016 amaieran eritasun larriekin espetxean zeuden euskal presoen kopurua 11 lagunetan zerrendatzen bagenuen, egun 22 lagunekoa izatera igaro izana kezkagarria delakoan gaude. Finean, hilabete gutxian kopurua bikoiztu izanak zer pentsatua eman behar liguke guztioi.

Zer pentsatua, eta kezka handiz gainera. Azken asteetan, Aitzol Gogorza eta Manu Azkarate ospitalizatuak izateak; Ibon Iparragirre birritan erasotua izateak, edota aita bere alboan hiltzen ikusi ondoren, inolako artatze medikurik egin gabe berriro Madrilera urrundua izateak;

Baina bereziki, gaur Gasteiztik, bere jaioterritik, Oier Gomez-en egoera larria nabarmendu nahi dugu. Oierren bizia arriskuan da. Metastasidun tumore txarra du, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote: «Presondegian egotearekin batera ezina da» dio ospitaleko medikuen txostenak.

Egoera hauek gutxi balira, “IIPP”-ren barne zirkularrak gure kezka oraindik gehiago areagotzera garamatza. Bertan larriki gaixorik diren euskal presoak, soilik heriotzaren atarian aurkitzen direnean askatuko dituztela adierazten da. Gogor salatzen dugu, beste behin, beraien legedien eta nazioarteko itunen gainetik, salbuespeneko legedia eta mendekua oinarri izaten jarraitzea oraindik orain. Gizatasunik eza hizpide izaten jarraitzen du espetxe politika honek.

Guzti honegatik, euskal jendarteari mugitzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Hori dela eta, apirilaren 8an manifestazio orokorra antolatu dugu Gasteiz-en, Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean. Gure nahia, ahalik eta jendetsuena izatea da. Preso hauekin egiten dihardutena, bidegabea, injustizia handikoa eta gizatasunik gabea baita.

Deialdi hau gorpuzte aldera, martxoak 14ean goizeko 11:00tan Donostiako ospitalaren aurrean elkarretaratzea, eta arratsaldez hainbat herrietan kontzentrazioak egitera deitzen dugu ere.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare advierte de la gravedad de la situación del preso enfermo Oier Gómez

Sare ha denunciado la grave situación de Oier Gómez, que continúa preso pese a padecer un tumor maligno con metástasis. La red ciudadana ha convocado una manifestación para el próximo 8 de abril en Gasteiz bajo el lema «Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera!». Además, este martes celebrarán concentraciones en difenrente localidades de Euskal Herria, la cita de la mañana tendrá lugar a las 11.00 frente al Hospital Donostia.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Manifestaziora deitu du Sarek apirilaren 8rako, larriki gaixo dauden presoen alde

Oier Gomezen egoera «oso larria» dela ohartarazi du Sare plataformak, eta salatu du 22 direla dagoeneko larriki gaixo dauden presoak. Datorren astearte goizean elkarretaratzea egingo dute Donostia ospitalearen aurrean.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Larriki gaixo dauden presoen alde manifestatuko da Sare Gasteizen

Apirilaren 8an egingo den manifestazio horren aurretik, elkarretaratzeak egingo dituzte martxoaren 14an, Donostia ospitalearen aurrean eta beste zenbait udalerritan.

Jarraitu irakurtzen


Sare Sestaok, Fernan presoaren egoera dosier batean bildu du, pairatzen dituen eskubide urraketak salatzeko asmoz

Sare Sestaok, Fernan presoaren egoera dosier batean bildu du, pairatzen dituen eskubide urraketak salatzeko asmoz.

2016ko abuztuaren 17an 20 urte bete ziren Fernando Alonso Abad Sestaoko euskal presoaren atxiloketatik. Orduztik, ia denbora guzti honetan bere herritik, senideengatik eta lagunengatik urrun egon da, espainiar estatuko kartzela ezberdinetan sakabanaturik, eskubideak etengabe urraturik.

Dossier honetan saiatu gara Fernanen eta bere gertukoen egunerokoa nolakoa den biltzen, sakabanaketak nola eragiten duen presoarengan eta bere ingurunean, eta zer suposatzen duen euskal presoa izateak eta salbuenezko kartzela politikapean egoteak.

Saretik desio dugu euskal presoen eguneroko errealitatearen berri edukitzea lagungarri izatea egoeraren irakurketa oso bat egiten eta dispertsioa eta salbuespeneko politikekin amaitzeko indarrak biltzeko orduan baliagarri izatea.

JEITSI DOSIERRA

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sareren II. Batzar orokorra burutu genuen pasa den larunbatean

Sare herritarrak, bere II. Batzar Orokorrean, Giza Eskubideak, Konponbidea eta Bakearen aldeko ibilbide orriaren aldeko hautua berretsi nahi izan du. Euskal jendarte osoaren etorkizunaren, guztion etorkizunaren aldeko apustua delako berak duena.

Izan ere, Sare bezalako herritarren sare bat, sortu zen egunean bezain beharrezko da egun ere. Espetxeetan giza eskubideak urratzen jarraitzen dutelako; espainiar eta frantziar gobernuek konponbide prozesu bati uko egiten jarraitzen diotelako; eta baita ere, bake eta elkarbizitza eskenatoki bateruntz urratsak emateko saiakera oro oztopatzen delako.

Baina, 2017an zehar, eskenatoki horretarantz urratsak ematea bada euskal jendarteak duen erronka, bihar bertatik, Sare indartu beharra dugu, gutxienik ondorengo hiru gakoetan.

Batetik, ideologia ezberdineko sentsibilitateak barnebiltzen eta zabaltzen jarraitu behar dugu; hau da, urtarrilak 5eko eta 14ko argazkietan gero eta jende gehiago barnebiltzen, otsailak 14koan egin genuen gisara. Bestetik, sarea ahalik eta herri gehienetara biderkatu behar dugu, jendearen bizi lekuetan eragin asmoz. Eta azkenik, gure helburuak lortze bidean Elkargunea indartzea ezinbestekoa da, sare guzti hau, eraginkorragoa izan dadin.

Zentzu horretan, gure lehentasuna euskal jendartea bere osotasunean aktibatzean datza. Batez ere, larriki gaixorik diren euskal presoen etxeratzea lortu dezagun. Preso hauen egoera muturrekoa da. Zerrenda gero eta handiagoa. Ezin gara eskuak gurutzatuak gelditu. Eta hau guztiagatik, apirilaren 8an Gasteizen mobilizatzera deitzen dugu.

Honekin batera, urruntze politikaren amaiera eta salbuespen legediaren indargabetzeak ere lehentasun ditugu. Argitu beharrekoa deritzogu, Estrasburgoko auzitegiek ez dutela euskal presoen urruntze politikaren inguruko sakoneko epairik eman. Gainera, Errusia eta Ukrania horrelako espetxe politikengatik zigortzen zituen ebazpenetan oinarrituriko doktrina mantentzen dutela adierazi dute.

Estrasburgok, soilik Lyon eta Pariseko espetxeen arteko distantziaz eman du epaia, epaiketa baten ondoren hor dauden preso batzuen helegiteari erantzunez.

Zaintza epaileak Sara Majarenas-en inguruan hartutako erabakiari dagokionez, gutxienik batera jarraitu ahal dutela bermatzen duen heinean, pausu baikorra dela deritzogu. Baina ezkorra da ere, eta beraz salatu beharrekoa, urruntze politika mantentzen delako. Eta baita ere, Sarak duela urte batzuetatik, aske egon beharko lukeelako, zigorraren 2/3k edota 3/4k beteta izanik. Beraz, dagoenekoz biak batera eta etxean izan beharko lukete, salbuespen legedia ezartzen zaielako ez balitz.

Hau guztiagatik, euskal jendarte osoari, eta bereziki alderdi eta instituzioei, hitzetatik ekintzetara pasa gaitezen deitzen diegu. Hainbat egoera direlako urgentziazko bultzada behar dutenak. Finean, pertsona guztien eskubideak, euskal presoenak barne, behin betikoz errespetatuak izatea bermatuko duen ekinbide bateratuaren beharra dutenak.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sare Gasteizek gaixo larrien egoera salatzeko dinamika abiatuko du

Azken hilabete eta asteotan larri gaixorik dauden presoen egoerak oso nabarmen egin du okerrera; izan ere, ospitaleratze eta eraso berriak egon dira… eta  zerrenda hori handituz doa: 10 preso gaixo egotetik, 13ra pasatu gara, gehi publikoki agertu nahi ez duten beste 9 presoren kasuak.

El último caso conocido es el del preso gasteiztarra Oier Gómez Mielgo, encarcelado en la prisión de Meaux y al que se le acaba de diagnosticar un sarcoma de Ewing con metástasis en cabeza y pelvis.

Una situación que ya veníamos advirtiendo desde hace tiempo, y es que no hay razón humana, jurídica ni política para que se siga vulnerando el derecho a la salud de las personas privadas de libertad. Sin embargo los gobiernos de España y Francia siguen aplicando políticas de odio y venganza contra un pueblo que desea vivir en paz, utilizando para ello a los presos y presas vascas, muestra de ello es la comunicación enviada por instituciones penitenciarias para alargar al sufrimiento, y acortar la vida, de quienes de los y las presas vascas.

Sakabanaketa, osasun asistentzia-eza, zigorren luzapena eta abar luze bat onartzen eta bultzatzen duen salbuespen legedia, estatuek euskal presoen kontrako estrategiaren islada.

Presoen giza eskubideen urraketa, baita euren ingurune sozial eta afektiboarena ere, politika hau ezartzen duten bi estatuen erantzukizuna da.  Bai eta egoera hau desagertarazi eta gainditzeko eskumena izanda, egiten ez dutenena ere.

Ante esto la sociedad vasca, comprometida con los derechos humanos, la solución y la paz, necesita activarse, redoblar esfuerzos para poner en libertad a todos los presos gravemente enfermos antes de que sea tarde, por ello En Gasteiz vamos a realizar una asamblea de activación mañana jueves, a las 19:00 en el frontón Auzolana, para articular iniciativas que permitan tener con nosotras a Oier y a Abetxuko, al igual que al resto de personas en la misma situación, y así poder recibir la asistencia sanitaria que necesitan, rodeadas de sus entornos sociales y familiares.

Por último, queremos dar la adhesión de la red ciudadana SARE a la manifestación que Bagoaz ha convocado para el 25 de Marzo en Baiona.

LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOAK ETXERA!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Ehundaka lagunek Aitzolen askatasuna eskatu zuten Orereta-Errenterian egindako agerraldian

Ehundaka lagunek Aitzolen askatasuna eskatu zuten
Orereta-Errenterian egindako agerraldian

AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!

Gaur, hemen bildu gara, Herriko plazan. Oreretakoentzat oso sinbolikoa den leku batean: hemen dantza egin dugu, disfrutatu, borrokatu, kantatu, irri egin, baita negar ere.

Gaur, tamalez, egoera oso larria salatzeak ekarri gaitu hona: gure bizilaguna den Aitzolen egoerak, zehazki. Aitzolek 19 urte daramatza preso eta momentu honetan Basauriko espetxean dago. Azken urteetan 27 aldiz izan da ingresatuta, bere gaixotasunaren ondorioz. Horietako bi, tronbolismo baten eraginez. Baina ez dugu azalduko bere osasun egoera, aski ezaguna baita.

Hausnarketa bat plazaratu nahi dugu, ordea. Zerk bultzatzen du pertsona bat, horrelako egoeran egonda, gose greba egitera? Zergatik estatuak ez du bere lege propioa betetzen? Azken honen erantzuna argi dugu: MENDEKUA. Estatuak iraganeko sufrimenduari lotuta eduki nahi gaitu. Baina guk, sufrimenduaren atea itxi eta etorkizunaren leihoa ireki nahi dugu.

Pertsona orori dagozkion giza eskubideak betearaztea eskatzen du Aitzolek. Hau da, 100.2 artikuluaren aplikazioa. Non, horrelako egoera baten aurrean espetxealdi arindua aurreikusten duen legea edota kondena espetxetik kanpo betetzeko aukera ematen duena. Euskal gizartean gehiengo sozial, politiko eta sindikalak, adierazpen batzuen bidez, adostasuna adierazi du aldarrikapen honekin.

Oreretako Errenteriako Sare jaio zenetik, pertsona ezberdinen arteko zubiak eraikitzen ari da Aitzolen askatasunaren alde. Eta, hala jarraituko dugu. Gose greba berta behera utzi duen arren, bere egoerak larria izaten jarraitzen du. Horregatik, norberaren ideologia alde batera utzita, Aitzolen giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, beharrezkoa da indar guztiak metatzea. Baita gizartearen aktibazioa.

Horretarako, DENAK, bai DENAK, beharrezkoak gara. Eta zihur gaude lortuko dugula!

Azkenik, gure besarkadarik beroena bidali nahi diogu Aitzoli, eta bere senide eta lagunei. Baita beste larriki gaixorik dauden presoei eta haien senideei. Honekin batera, deia egiten dizuegu datozen egunetan Sarek antolatuko dituen dinamiketan parte hartzera.

LORTUKO DUGU! AITZOL ETXERA
AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!

 

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Manu Azkareteren askatasunaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten pasa den larunbatean

Manu Azkarate, larriki gaixorik dagoen euskal preso tolosarraren askatasuna eskatzeko adierazpena aurkeztu zuten hainbat herritar ezagunek

ADIERAZPENA

LARRIKI GAIXORIK  DAUDEN PRESOAK ASKATU! MANU ETXERA!

Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Manu Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.

Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.

Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.

1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.

Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna, ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute.

Giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotako bizitza eskubidea urratzen du Espainiako eta Frantziako kartzela-politikak; ez da zilegi gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan edukitzea.

Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu.

SINATZAILEAK


  • Javi Hernando (famili-medikua)
  • Iñaki Arratibel (kirol-medikua)
  • Alhoa Karrera (famili-medikua)
  • Xabier Mitxelena (famili-medikua)
  • Mikel Belloso (famili-medikua)
  • Alberto Izagirre (kardiologoa)
  • Iñaki Artola (pelotaria)
  • Eugenio Lopetegi (ibarra sokatira lehendakaria)
  • Patxi Renobales (Intxurre futbol)
  • Ainhoa Artolazabal (txirrindulari ohia)
  • Martxelo Otamendi (kazetaria)
  • Enrike Rubiños «Vendetta» (musikaria)
  • Jon Arruabarrena (musikaria)
  • Aiora Zulaika «pirritx» (pailazoa)
  • Kike Amonarriz (aurkezlea)
  • DJ Bull (diska jartzailea)
  • Elixabete Nosellas (dantza)
  • Oihana Iguaran (bertsolaria)
  • Julen Telleria (aurkezlea)
  • Laida Zubillaga (LAB)
  • Juan Mari Arozena Lopetegi (barku kapitaina, jubilatua)
  • Joxe Luis Arzallus (preso ohia)
  • Axun Lasa (Joxean Lasaren arreba)
  • Cristina Iruretagoiena (Luis «Suni»ren arreba)
  • Jose Inazio Goikoetxea «Fiti» (preso ohia)

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare