Albisteak

400 lagun baino gehiago bildu ziren Arrasaten kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko

400 lagun baino gehiago bildu ziren Arrasaten kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko.

Pertsonak gara, herritarrak gara. Denon eskubideak errespetatuak izan daitezen sinesten dugun herritarrak, eta beraz, euskal presoek bizi duten egoeraz kezkaturik gaudenak. Kezka horrek ekarri gaitu elkar baturik ekimen honetan parte hartzera. Beharrezkoak garelako denok, beharrezkoak direlako horrelako ekimenak, askotariko ekimenak, espetxeetan giza eskubideak urratzen jarraitzen duten bitartean, mugitzea beharrezkoa delako, bizi dugun egoera behin betiko aldatzeko.

Eta ez gaude geldi. Mugitzen ari gara. Salatzen Dut, Salatzen Dugu, Salatzen Duzu… ahots askotarikoak gaude hemen, askotarikoak eta asko garelako espetxe politika aldarazi behar dela uste dugunak. Azken asteotan ere, gero eta gehiago gara salatzen dugunak.

Sakabanaketa eta urruntzea, larriki gaixorik dauden euskal presoak, zigorren batuketa eza, isolamendua eta bakartzea, salbuespeneko legedia… Nahikoa da eta salatzen dugu; gaur egun indarrean dagoen espetxe politikak, eskubide urraketa sistematikoa dakarrela eta berehala amaitu behar duela.

Salatzen dugu ehundaka kilometrotara bahituta dauzkaten preso arrasatearren egoera: Unai, Julen, Txus, Kepa, Premin, Aratz eta Josurekin egiten ari diren eskubide urraketen mapa larria. Eta berriz gogoratu nahi dugu, Josu Arkauzek dagoeneko kalean egon behar lukeela, zigorra beteta izanik, legea bete nahi ez dutela eta 2023ra arte atzeratu dutela bere askatasuna.

Badira 5 urte ETAk armak uzteko erabakia hartu zuela, eta oraindik orain, bakeak eta konponbideak urruti jarraitzen dute herri honetan. Garaile eta garaituen lerro okerra jorratu nahi dute, konponbidea eta bakea oztopatu nahi dituzte, etorkizunari ateak itxi nahi zaizkio, baina mezu argia dugu estatuentzat eta gizarte osoarentzat, herri honek behin betiko konponbidea eta bakea eskuratu behar dituela berandu baino lehen.
Sare, Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen aldeko lanean martxan ari da eta gure hondar alea jarri nahi dugu bide honetan. Guztion artean, behin betiko konponbidea eraikitzeko unea da. Hamarkadatako sufrimenduari amaiera emateko unea da. Bake justu eta iraunkorrerako unea da.  Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzeko bidean, urratsak emateko unea da. Harria bera bakarrik ez da mugituko, guk mugituko dugu.

  • Giza eskubideen errespetua exijitzen dugu.
  • Dispertsioa, bakartzea eta isolamendua amaitu daitezela eskatzen dugu.
  • Gaixo larriak eta kondena beteta duten presoak kalean behar luketela aldarrikatzen dugu.
  • Salbuespen legediarekin amaitu eta legea bete dadila eskatzen dugu.

Salatzen Dut, Salatzen Dugu, Salatzen Duzu… herritarrok elkarrekin salatu behar dugulako, gaur hemen herriko plazan eta datorren urtarrilaren 14an Bilbon… kaleak bete ditzagun, espetxeak hustu daitezen.

Entzun eta Senti gaitzatela,

OHARRA: Bilbora joateko autobusetarako tiketak dagoeneko salgai daude tabernetan. Ez itxaron azken unera arte!

KALEAN BEHAR LUKETELAKO. 

Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Ibon Muñoa eta beste euskal presoen egoera salatzeko jaialdia burutu zuten Eibarren

Ibon Muñoa eta beste euskal presoen egoera salatzeko jaialdia burutu zuten Eibarren.

Maite Arroitajauregi, Zaloa Urian, Arrate Gisasola, Norton, Asier Serrano, Mikel Arrieta, Aitor Gorosabel, Josu Gil eta Joseba Arrilaga entzuteko aukera izan zen.

> Ibonen egoera

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare nafarroa

Sare Nafarroak euskal presoen giza eskubideen aldeko manifestua aurkeztu du

Hemen elkartu garenok ez gara etorri mobilizazio baten aldeko aldarria egiteko. Hemen gaudenok adierazi nahi dugu Nafarroako Sare Herritarraren kide garela. Eta adierazi nahi dugu, garbi, gure arteko desberdintasun ideologikoak gorabehera, giza eskubideen aldeko konpromisoak batzen gaituela.

Adierazten dugu ez dugula nahi preso nafarren senitarteko eta lagunek astebururo ehunka kilometro egitea eta beren bizia arriskuan jartzea. Ez dugu nahi larri gaixorik dauden pertsonak hemendik ehunka kilometrora egotea preso.

Hemen gaudenok garbi diogu pertsonen giza eskubiderik urratzen ez duen gizarte batean bizi nahi dugula.

Pentsamolde eta ideologia desberdineko pertsonen artean egin dugun manifestua aurkezten dizuegu, gure eskaerak biltzen dituena. Bidea eman nahi diogu maitasunari eta ez gorrotoari. Giza eskubideak nafar guztientzat. Hemen gaudenok ez dugu nahi sufrimendu-gehigarririk inorentzat, eta horregatik ari gara lanean. Dibertsitatea da gure ezaugarri nagusia, eta ezaugarri hori are gehiago indartu nahi eta indartuko dugu. Sinetsiak gaude gure gizarte osoak onartu eta babestuko duela, azkenean, giza eskubideen defentsa hau.

Denen artean egin dugu manifestu hau; elkarrekin hartu dugun konpromisoaren isla da. Denok onartutako mezuaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, bazterrean utzi baitugu desadostasuna pizten zuen edozer. Horregatik, balio erantsia du, bizikidetzarena eta enpatiarena, aurrera egin nahiarena, pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzen dituen gizarte bat nahi dugulako. Hauxe da, bada, gure manifestua:


sare nafarroaMANIFESTUA espetxe-zigorrak Nafarroan betetzeko eskubidearen alde

Nafarroako herritarrek maiz adierazi dute pertsona guztien giza eskubideen aldeko konpromiso erabatekoa. Giza eskubideak pertsona orori errespetatu behar zaizkio, inolako salbuespenik gabe: aitzakiarik ez dago horiek ez errespetatzeko. Urte askotan oinaze eta minak jasan ondoren, Bizi garen une historiko honetan konpromisoak garrantzi handiagoa du denok nahi dugun gizartea eraikitzeko: denekiko eta elkarrekiko errespetua oinarri duen gizartea. Hala ere, nafar askoren giza eskubideak oraindik urratuak dira egunero. Beren familiengandik ehunka edo milaka kilometrora dauden edo gaixotasun larriak dituzten presoez ari gara.

Behean sinatzen dugunon ustez, ezin diogu ez ikusiarena egin egoera honi, pertsona guzti-guztien giza eskubideen aldeko apustu zintzo eta serioak ezinbestean baitakar bi eskaera egitea: bukaera izan dezala urruntzearen eta sakabanaketaren bidegabekeriak, eta tratu humanitarioa izan dezatela gaixo dauden presoek. Bestetik, argi salatu nahi dugu Nafarroako presoei edo Nafarroan sustraitutako presoei aplikatzen zaien espetxe-politika, presoak etxetik urrun edo sakabanaturik edukitzeko helburu duena, Espainiako eta Frantziako legeak ez ezik nazioartean arlo honetan indarra duten arau eta iradokizunak urratzen baititu.

Eta, hain zuzen ere, eskubideak betetzen dituen tratu humanitario eta errespetuzkoak ondorio hauek izan behar ditu: kartzelatik ateratzea gaixotasun larriak dituzten pertsonak, eta presoentzako eta haien familiak eta lagunak zigortzeko salbuespen-legeriari uko egitea. Beharrezkoa eta premiazkoa da lehenbailehen etetea sufrimenduaren katea, metatutako minari sufrimendu gehiago ez gehitzea, pertsona guzti-guztien duintasuna uneoro errespetatuz. Modu bakarra dugu helburu hori lortzeko: borondate politikoa eta legeriaren aplikazioa uztartzea, betiere, inolako bidegabekeriarik gabe, zorrotz-zorrotz bermatuz giza eskubideak.

Horrela baizik ez da lortuko erabat errespetatzea Nafarroako gizartearen gehiengoak defendatzen dituen giza eskubideak.


SINATZAILEAK:

  • Ioseba Lima Pagola
  • Mikel Mundiñano Larraza
  • Maite Lanpreabe Juanbeltz
  • Carlos Aitor Yuste Arija
  • Andoni Serrano Zabalza
  • Juana García Santa
  • Fernando Viedma Molero
  • Kevin Lucero Domingues
  • Ainhoa Azkarate Etxaniz
  • Xabier Morrás
  • Miren Aranoa Astigarraga
  • Oier Morrás Aranoa
  • Luis Zazpe Ancin
  • Amaia Izko Aramendia
  • Aitor Etxeberria Iturriza
  • Fernando Armendariz Arbizu
  • Felix Jiménez Morales
  • Natalia Nilo Ferrari
  • Beatriz Villahizán Lagunas

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Azken urtean Euskal presoen egoerak okerrera egin du

Azken urtean Euskal presoen egoerak okerrera egin du.

AZAROA 2015

> DISPERTSIOA

  • 403 euskal preso 74 espetxeetan sakabanatuta.
  • Guztira 406 euskal preso.
  • 2 euskal preso Euskal Herriko espetxeetan.
  • 312 euskal preso Espainiar estatuko 45 espetxeetan sakabanatuta.
  • 87 euskal preso Frantziar estatuko 27 espetxeetan sakabanatuta.
  • Euskal preso 1 Portugaleko espetxean.
  • Euskal preso 1 Italiako espetxean.
  • 4 adingabe beraien ama presoekin batera sakabanatuak.

> URRUNKETA

  • 55 euskal preso Euskal Herritik 1000 – 1100 km-tara.
  • 114 euskal preso Euskal Herritik 800 – 990 km-tara.
  • 160 euskal preso Euskal Herritik 500 – 790 km-tara.
  • 18 euskal preso Euskal Herritik 400 – 490 km-tara.
  • 57 euskal preso Euskal Herritik 400 km-tara.

> LARRIKI GAIXORIK DAUDEN EUSKAL PRESOAK

  • 11 euskal preso larriki gaixorik espetxean.
  • 3 euskal preso larriki gaixorik espetxealdi arinduan.

EMAKUME PRESOAK

  • 50 euskal emakume preso espetxeratuak.
  • Horietatik 14 bakartuak.

ZIGORREN BATUKETA

  • Zigorren batuketa ez ezartzearen ondorioz, 7 euskal preso afektaturik.

* Datuak: Etxerat.

AZAROA 2016

> DISPERTSIOA

  • 348 euskal preso 68 espetxeetan sakabanatuta.
  • Guztira 351 euskal preso .
  • 2 euskal preso Euskal Herriko espetxeetan.
  • 271 euskal preso Espainiar estatuko 42 espetxeetan sakabanatuta.
  • 78 euskal preso Frantziar estatuko 22 espetxeetan sakabanatuta.
  • Euskal preso 1 Portugaleko espetxean.
  • Euskal preso 1 Suitzako espetxean.
  • adingabe beraien ama presoekin batera sakabanatuak.

> URRUNKETA

  • 49 euskal preso Euskal Herritik 1000 – 1100 km-tara.
  • 104 euskal preso Euskal Herritik 800 – 990 km-tara.
  • 135 euskal preso Euskal Herritik 500 – 790 km-tara.
  • 14 euskal preso Euskal Herritik 400 – 490 km-tara.
  • 48 euskal preso Euskal Herritik 400 km-tara.

> LARRIKI GAIXORIK DAUDEN EUSKAL PRESOAK

  • 11 euskal preso larriki gaixorik espetxean.
  • 3 euskal preso larriki gaixorik espetxealdi arinduan.

EMAKUME PRESOAK

  • 52 euskal emakume preso espetxeratuak.
  • Horietatik 13 bakartuak.

ZIGORREN BATUKETA

  • Zigorren batuketa ez ezartzearen ondorioz, 7 euskal preso afektaturik.

* Datuak: Etxerat.

ESPETXE POLITIKAREN BALANTZEA (2015-2016)


  • Euskal presoen kopurua gutxitu den arren (2015 amaieran 403 euskal preso 74 kartzeletan zeuden, eta 2016 amaieran 348 euskal preso 68 kartzeletan, %13,6 euskal preso gutxiago 2015 amaieran baino), azpimarratu behar da salbuespespen batzuk salbu, zigor osoa betetzearen ondorioz jaitsi dela kopurua – kasu askotan zigor oso luzeak-.
  • 2015 amaieran espetxe ezberdinetan sakabanaturiko 403 euskal presoetatik, soilik 2 zeuden Euskal Herriko espetxeetan,%0,5a. 2016 amaieran, 2k jarraitzen dute, portzentaia %0,57an mantenduz. Honek esan nahi du, % 99,43ak sakabanatua jarraitzen duela Euskal Herritik kanpo.
  • Esan beharra dago ere, sakabanatuak dauden espetxe kopurua ez dela asko murriztu (2016an baino 6 espetxe gutxiagotan daudelarik sakabanatuta).

Senide eta hurbilekoek eginbeharreko kilometroen bataz bestekoa ere, ez da gutxitu:

  • 2015 amaieran  55 euskal preso zeuden Euskal Herritik 1100 – 1000 kilometrotara, %13,6a. 2016 amaieran 49 dira distantzia horretan urrunduak daudenak, %14,1a. Honek esan nahi du, %0,5ean igo dela 1100-1000 kilometrotara diren euskal presoen kopurua.
  • 2015 amaieran 114 euskal preso zeuden Euskal Herritik  990 – 800 kilometrotara, %28,3a. 2016 amaieran 104 dira distantzia horretan urrunduak daudenak, %29,9a. Honek esan nahi du, %1,6an igo dela 990-800 kilometrotara diren euskal presoen kopurua.
  • 2015 amaieran 160 euskal preso zeuden Euskal Herritik 790 – 500 kilometrotara, %39,7a. 2016 amaieran 135 dira distantzia horretan urrunduak daudenak, %38,8a. Honek esan nahi du, %0,9an jaitsi dela 790-500 kilometrotara diren euskal presoen kopurua.
  • 2015 amaieran 18 euskal preso zeuden Euskal Herritik 490 – 400 kilometrotara, %4,5a. 2016 amaieran 14 dira distantzia horretan urrunduak daudenak, %4,02a. Honek esan nahi du, %0,48an jaitsi dela 490-400 kilometrotara diren euskal presoen kopurua.
  • 2015 amaieran 57 euskal preso zeuden Euskal Herritik 400 kilometrotara, %14,1a. 2016 amaieran 48 dira distantzia horretan urrunduak daudenak, %13,8a. Honek esan nahi du, %0,3an jaitsi dela 400 kilometrotara diren euskal presoen kopurua.

Finean, 2015ean baino %2,1 euskal preso gehiago dago 800 kilometrotatik gora, eta %1,68 gutxiago 790 kilometrotatik behera.

  • 2015 amaieran 11 euskal preso zeuden larriki gaixorik, %2,7a. 2016 amaieran 11 dira ere, %3,2a (Lorentxa Gimon 2016 hasieran aske utzi zuten arren, Joseba Borde Gaztelumendi gehitu zaie beste 10eri). Hori dela eta, %0,5ean igo da larriki gaixorik diren euskal presoen portzentaia.

  • 2015 amaieran 50 emakume preso zeuden espetxeratuak, %12,4a . 2016 amaieran 52 dira, %14,9a. Hori dela eta, %2,5ean igo da emakume presoen portzentaia.

Hauetatik, 2015 amaieran 14 zeuden gainontzeko euskal presoengandik bakartuak, emakume presoen % 28a. 2016 amaieran 13 daude egoera horretan, %25a. Portzentaia %3an jaitsi den arren, kopuru garrantzitsua izaten jarraitzen du. Zehazki, 4 emakumetatik batek jarraitzen duelako gainontzekoengandik bakarturik.

Frantziar Estatuan beteriko zigorraren batuketa ezarriz aske behar luketen euskal presoak 7 izaten jarraitzen duten arren (2015 amaieran bezala), lehen %1,7a bazen portzentaia hori, orain %2koa da, zigorren batuketarekin aske behar luketenen portzentaiak %0,3an gora eginez.

Euskal presoen kasuan bizi baldintza ahal bezain murriztaileenak sistematikoak dira. Hortik, praktikoki kolektibo honetako ia guztiei lehen gradua ezartzearen arrazoia. Kartzela biztanleri osoaren %1,5aren aurrean, euskal presoen%95,5ak lehen graduan jarraitzen du.

Euskal Herriko espetxeetara eramateko preso bakoitzak eginiko traslado eskaeretatik, %100a izan da ukatua.

INFORMEA JEITSI