Albisteak

Euskal presoen eskubide urraketa Europaraino eramango dugu

«Euskal Herriko presoei eta Espainiako gobernuaren espetxe-politikari buruzko kontsiderazio laburrak» dosierra aurkeztu dugu Bilboko Bizkaiko Abokatuen Eskolan.

Sarek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta hainbat legelarik egindako dossierra aurkeztu dugu gaur.  Aurkezpen hau, dosierra zabaltzeko egingo ditugun ekimenen hasiera besterik ez da izango. Besteak beste, dosierra Justizia eta Barne ministeritzetara bidaliko dugu, Ararketoari igorriko diogu,  Madrilen eta Bartzelonan aurkezpenak burutuko ditugu, herrietan zabalduko dugu…

Jendartearen aurrean gaur aurkezten dugun dossier hau eta Europako instituzioei helaraziko dieguna, Espainiako estatuan funtsezko eskubideen arloan oso kezkatuta agertu garelakoaren ondorio zuzena da. Zehazki, euskal presoei ukatzen zaizkien funtsezko eskubideak urratuak direlako.

Demokrazian, funtsezko eskubideek politika publikoa osatzen dutela uste dugu.  Ez dago funtsezko eskubideak defendatu barik egiten den politika publikorik. Funtsezko eskubideak eta botere banaketa ezberdinduta ez dituen gizarte bat, ez da demokrazia bat.

Printzipio honen bitartez, egun Europan dauden politika batzuk aztertu ahalko ditugu. Atzerriko polikarako baliagarria da hau; izan ere, Europako mugetan dauden pertsonen eskubideak ez dira betetzen ari. Eta baieztapen berdina egin dezakegu espetxe politikarekin eta euskal presoen eskubideekin.

Euskal presoak euren eskubideak ezagutzen ez dituen legedi baten biktimak izaten ari dira. Gainera, eskubideen urraketa honen larritasunik gorena, hauek errespetatzeko beharrezko tutela judiziala topa ezin dutenean ematen da.

Zehaztasunetan sartuta, euskal presoen urrunketa, milaka kilometrotara kokatuta dauden espetxeetan kokatuz, gaur egungo legediaren kontrakoa da; zehazki, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko legediaren aurkakoa da. Azken honek, argi adierazi du presoek duren etxeetatik hurbil bete behar dituztela zigorrak.

Europako legedia argia izan arren, badira presoen intimitate pertsonal eta familiarekiko intimitatea ukatuak direla dioten Esapainiako Auzitegiko sententziak. Are gehiago, gai honek iritzi publikoan eragina izan duenean, Europako Parlamentuan eta prentsan oihartzuna izan ostean.

Presoek euren etxeetatik hurbil kondena ez dutela bete behar ere esan da, Europako legediak guztiz kontrakoa esaten duenean. Guzti hau, Auziteko Konstituzionalaren presidenteak 2015ean Europako Giza Eskubideen Justizia ikasturtean Europako Auzitegien legedia betetzen duela esan zuenean.

Urrunketarekin hau gertatzen bada, zigorraren batuketarekin antzeko zeozer esan dezakegu. Europako lege baten arabera, Europan betetako zigorrak Espainiako Estatuan beteko diren zigorrei murriztu behar zaizkie. Horrela onartu zuen, hasteko, Auzitegi Gorenak, eta kasu puntual batzuetan Audientzia Nazionalak.

Guztion harridurarako, Espainiako Gorteetan, atzerapenarekin izan bazen ere,  llegue baten berri izan genuen. 2010eko bauztutik aurrera betetako zigorrekin, zigor batuketa egiteko aukera zegoen.

Argi eta garbi, honek esan nahi zigorren batuketa ezin daitekela euskal presoengan aplikatu. Denboraren limitazio hau, Europako legediaren aurkakoa da. Europako legediarekin dagoen kontradizkio hau dela eta, Europako Juztizia Auzitegian  hau horrela den edo ez galdetu beharko luke, zigorren batuketa ekiditen duen Espainiako legeak Europako legediarekin ea bateragarria den.

Espainiako auzitegiak, nahiz eta derrigortuta egon, ez diote galdera hau Europako Batasunaren Justizia auzitegiari helarazi. Legearen interpretazioa argia dela adierazi dute, Espainiako legediak ezarritakoa zuzena dela, nariz eta erabaki hau justizia auzitegiko 11 epailek 9ren aurka onartu, eztabaidatutako erabaki batean, ikus daitekeenez.

Interpretazioan zalantzarik badago, Espainiako auzitegiek Europako Justizia Auzitegietan galdetu ez dutelako da. Jarrera hau, Europako neurrien aurka agertzen da juridikoki; are gehiago, presoen tutela judizialaren ukatzailea erabat.

Arrazoi honengatik, manifestu hau sinatzen dugunok, auzitegiko erresoluzioetatik egiten dugun analisia Europara helarazi nahi dugu. Dossier honekin, Europako instituzioek euskal presoei ukatzen zaizkien eskubideen berri izatea nahi dugu; argi dugulako, haien aurka diharduen espetxe politika ez datorrela bat estatu demokratiko batekin.

1    Aberasturi Gorriño, Unai (UPV/EHU)
2    Aberasturi Gracia, Julian
3    Abrisketa, Francisco José
4    Agirre Ruiz, Esther
5    Aiartza Azurtza, Urko
6    Andrés, Estibaliz
7    Añua, Javier
8    Aparicio Lopetegi, Arantxa
9    Aranguren, Juana
10    Arriolabengoa, Andere
11    Arzallus, Xabier
12    Asensio Millán, Fernando
13    Asla, Aitzol
14    Atxa, Begoña
15    Baglietto Gabilondo, Ainhoa
16    Barandiaran, Juan Daniel
17    Barinagarrementeria Olaizola, Luix
18    Bizkarralegorra, Elisabete
19    Belaustegi Cuesta, Joseba
20    Bengoetxea, Aitor (UPV/EHU)
21    Bidarte, Juan Mª
22    Bilbao Gradilla, Lorea
23    Campos, Arantza  (UPV/EHU)
24    Cañada, Félix
25    Carrera Ciriza, Jaione
26    Castells, Miguel
27    Chillón, Igor
28    Ciaurriz, Fermin
29    Ciaurriz, Bakartxo
30    Crespo, Begoña
31    Compains, Eneko
32    Compains, José María
33    Cuerda, Jose Angel
34    Dubois, Alfonso (UPV/EHU)
35    Eguskizaga Otazua, Iñaki
36    Elías Ortega, Angel  (UPV/EHU)
37    Elosua, Jose María
38    Esnaola, Iñaki
39    Esteban Armentia, Jose
40    Fuente Lavín, Mikel de la, (UPV/EHU)
41    Garai Buztio, Endika
42    Garaikotxea Mina, Iban
43    Garaikotxea Urriza, Carlos
44    García Iricibar, Clara
45    García Ortega, Pazis
46    Garikano, Javier
47    Goirizelaia, Jone
48    Gómez Etxabe, Amaia
49    González Moyano, Diego Ignacio
50    Gorostiaga Mendizabal, Urtzi

51    Hernández Murga, Andoni
52    Hernandez Zubizarreta, Juan (UPV/EHU)
53    Irarragorri, Jasone
54    Iruin, Iñigo
55    Irurzun Ugalde, Koldo
56    Isasmendi, Arantxa
57    Ituño Pérez, Ane
58    Izko, Amaia
59    Jaka Goikoetxea, Aitzol
60    Jauregi Lejona, Eukene
61    Barandiarán, Joseba
62    Karrera Egialde, Mikel (UPV/EHU)
63    Kortabarria, German
64    Kortabarria, Haimar
65    Lasagabaster, Iñaki  (UPV/EHU)
66    Larrarte Aldasoro, Aiert
67    Lazkano, Iñigo (UPV/EHU)
68    Lekue Tolosa, Nerea
69    Lopez de Alda, Alfonso
70    Lopez de Luzuriaga, Yolanda
71    Lozano Murga, Boxean
72    Mantzizidor Txirapozu, Kepa
73    Mariñelarena, Jose Manuel
74    Martín Pallín, José Antonio
75    Maza Peña, Xabier de la
76    Mendizabal Escalante, Maider
77    Miragaya Miragaya, Angel
78    Oleaga, Nazario
79    Oquiñena, Joaquín
80    Orbegozo Zurutuza, Nekane
81    Ortiz de Guinea, Cristina
82    Ostolaza Arruabarrena, Onintza
83    Otxoa, Isabel (UPV/EHU)
84    Piñol, Elixabete
85    Porres, Juan
86    Ruiz de Erenchun, Angel
87    Sainz de Rozas, Rafa
88    Sánchez Setién, Oscar
89    Santxo Uriarte, Iñigo
90    Talavera Etxeberria, Olatz
91    Ugarte, Olga
92    Unzueta Uzcanga, Mitxel
93    Urbina, Iker
94    Urrutia, Iñigo (UPV/EHU)
95    Valiente Montero, María del Mar
96    Zabala, Begoña
97    Zabala, Javiere
98    Zabaleta, Patxi
99    Zenon Castro, Alfonso
100    Ziluaga Larreategi, Haizea

ESTATU MAILAKOAK

  • ESPAINIAKO GOBERNUA
  • EAEKO JAURLARITZA
  • NAFARROAKO GOBERNUA
  • EUSKAL PRESOAK DITUZTEN BESTE GOBERNU AUTONOMIKO BATZUK, BEREZIKI ANDALUZIA
  • ENBAXADAK
  • ARARTEKOA
  • ESPAINIAKO HERRIAREN ZAINDARIA
  • ANDALUZIAKO HERRIAREN ZAINDARIA
  • EUSKAL DIPUTAZIOAK
  • EUSKAL UDALAK
  • ESTATUKO ABOKATU ESKOLAK
  • KONGRESUKO/SENATUKO TALDE PARLAMENTARIAK
  • EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDE PARLAMENTARIAK
  • NAFARROAKO PARLAMENTUKO TALDE PARLAMENTARIAK
  • ANDALUZIAKO PARLAMENTUKO TALDE PARLAMENTARIAK
  • ALDERDI POLITIKOAK.
  • SINDIKATUAK.

EUROPAKO INSTITUZIOAK

  • EB-KO ORGANO ADITUAK
  • EUROPAKO KONTSEILUKO ORGANO ADITUAK
  • NBE-KO ORGANOAK
  • OSCDE-KO ORGANO ADITUAK
  • GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO INSTITUTUAK
  • EUROPAKO LEGEBILTZARREKO KOMISIOAK, GAIA LANTZEN DUTENAK
  • EUROPAKO KONTSEILUKO ANBLADAREN ORGANOAK

GBEk

  • AMNESTY INTERNACIONAL
  • MUNDUKO MEDIKUAK


Nafarroako hainbat herritarrek, Sare Nafarroarekin batera, manifestazioa deitu dute ekainaren 19rako

sare-nafarroa6

Aurreko asteburuan, milaka izan ginen SARE herritarrak antolatutako ekimenetan parte hartu genuen herritarrak. Oraingoan ere, euskal presoen giza eskubideen defentsan atera ginen kalera, dispertsio politikaren behin betiko amaiera eskatuz.

Politika honek, jaioterritik hurbil dagoen espetxean kondena betetzeko eskubidea urratzen du; ondorioz, euskal presoen senideen eskubideak ere urratuak dira. Baita kultura, ikasketak, defentsa juridikoa… behar bezala jasotzeko eskubidea ere. Eremu sozial eta afektiboari eragiten dio dispertsio politikak, senideek, astero – astero, euren bizitzak arriskuan jarriz errepideetan, gastu ekonomiko itzelak ere eraginez.

Orain dela gutxi, Nafarroako Parlamentua eta Uxue Barkos lehendakaria bera dispertsioaren aurka agertu dira. Aurka agertzeaz gain, 25 urte bete dituen dispertsio politikarekin amaitzeko beharra azpimarratu dute.

Politika honek, momentuz, 16 hildako eragin ditu istripuetan, haietako bi nafarrak: Karmele Solaguren eta Sara Fernández. Astero – astero, milaka kilometro burutu behar dituzte euskal presoen lagun eta senideek politika honen ondorioz. 13.000 € baino gehiagoko gastua eragiten die senideei dispertsio politikak, umeek ere milaka kilometro eginez 40 minutuko bisita egin ahal izateko. Soilik Nafarroan 91 dira dispertsio politika pairatzen duten umeak.

Orain, guri, Nafarroako herritarroi dagokigu urratuak diren eskubide hauek errespetatzea. Izan ere, preso izateak ez du esan nahi ez direnik euren eskubideen jabe. Beraz, urratuak zaizkion kolektibo baten eskubideak errespetatzea, gizartearen eskubideak errespetatzea da; euskal presoenak urratuak diren heinean, gureak ere urratuak direlako.

Dispertsioarekin amaitzeko ordua dela badakigu. Ez dago aitzakirik, garai berriek formula berriak behar dituztelako. Legean inolako kabidarik ez duen egoera honekin amaitu beharra dago. Eta nafarrak ez gara pertsona pasiboak izango euskal presoei eta euren senideei urratzen zaizkien eskubideak nola urratzen diren ikusten dugun bitartean.

Horregatik, Nafarroako jendartea Sare herritarrak urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan martxan jarri genuen giza eskubideen trenera igotzeko deia egiten dugu. Alor ezberdineko pertsonek osatzen dute tren hau, besteak beste, kultura eremukoek, mendizaleek, instituzioek … baina guztiek helburu bera dute: dispertsio politikarekin amaitu, mendekua oinarri duen espetxe legearekin amaituz.

Estreinatu berri den Askatasun Plazan aurkitzen garen pertsona guzti hauek, Nafarroako gizartearen arlo eta sentsibilitate ezberdineko pertsonak gara. Orain, hemen, ekainaren 19an, eguerdiko 12:00etan Iruñeako autobus geltoki zaharretik abiatuko den manifestazio baten berri eman nahi dugu: dispertsioaren amaiera aldarrikatu eta exigituko dugu.

Gatazkaren konponbidean pausoak emateko, dispertsio politikarekin amaitzea ezinbestekotzat jotzen dugu, elkarbizitzan oinarritutako bake eszenatoki bat ahalbidetu ahal izateko. Eta herri honek, bake eszenatoki bat merezi du, merezi dugu, baita hainbeste sufrimendu eragin duen gatazkaren behin betiko konponbidea ere.

Herritarron garaia da, gure ordua da, unea heldu da!

Stop dispertsioa!

Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea

Jasotako atxikimenduak:


Mirentxu Purroy
Jose María Esparza
Xabier Morras
Carlos Aitor Yuste
Mª Luisa Mangado
Gaizka Aranguren
La Txula Potra
Julio Soto
Miren Zabaleta
Txema Landa
Txibi

Mikel Altzuart
Juan Kruz Lakasta
Pello Reparaz
Begoña Zabala
Txibi Txokarro
Hedoi Etxarte
Elvira Huarte
Xabi Fernandez

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare llama a una manifestación contra la dispersión en Iruñea.

Sare ha anunciado una manifestación en Iruñea para el próximo 19 de junio «que tendrá como objetivo reivindicar y exigir el fin de la política de dispersión». Esta red ciudadana ha recordado que la dispersión de presos «se ha cobrado ya 16 muertes en accidentes, entre ellas las de las navarras Karmele Solaguren y Sara Fernández».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sakabanaketaren aurkako manifestazioa egingo du Sarek ekainaren 19an, Iruñean.

Nafarroako hainbat pertsona ezagunek agertu diote sostengua deialdiari, tartean, Julio Soto bertsolariak eta Jose Mari Esparza idazleak.

 

Jarraitu irakurtzen

> Ahotsa.info

Manifestación de Sare el 19 de junio por los derechos de las personas presas.

Tras las movilizaciones del fin de semana organizadas por SARE, se ha presentado hoy una nueva cita en la que se reivindicarán los derechos de los y las presas políticas vascas y el fin de la dispersión, así como la libertad de aquellas personas gravemente enfermas. Personas que representan sensibilidades y ambitos diferentes de la sociendad navarra se han reunido para anunciar la manifestación que el 19 de junio a las 12:00 del mediodía partirá de la antigua Estación de Autobuses.

Jarraitu irakurtzen


Milaka lagun kalera atera dira giza eskubideen trena betetzeko


+ ARGAZKIAK

Gasteiz


Donostia


Hondarribia


Arratia


Etxarri-Aranatz


Herritarrek tren geltokiz bete dituzte kaleak euskal presoen giza eskubideen defentsan.

Beste behin ere, hemen gaude, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak defenditzen.  Beste behin ere, zorionak guztioi, gero eta pertsona gehiago izateaz gain, pertsona anitzagoak garelako giza eskubideak, konponbidea eta bakea defendatzen ditugunak.

Herri edo auzo bakoitzak ekimen ezberdinak antolatu ditu giza eskubideen defentsan, gaur egun urratuak diren eskubideak, alegia. Eta ez soilik presoei beraiei; euren senide eta lagunenak ere urratuak dira. Espetxe politika honen ondorioz, ehundaka senide eta lagun errepidean daude astebururo, milaka kilometro egiten. Ezin dugu utzi larriki gaixorik dauden pertsonak preso egoterik edota salbuezpenezko legeak mantentzea, besteak beste, euskal presoen isolamendua ahalbidetuz.
Beste behin ere, urtarrilaren 9ko mobilizazioaren ostean hainbeste aldiz egin dugun bezala, asteburu honetan bagoi berri bat gehitu diogu giza eskubideen trenari; herritarrena, herritargoarena. Donostian, kulturaren bagoiarekin egin genuen; apirilaren 3an, mila pertsona baino gehiagok Euskal Herriko lau mendi igo genituen; preso gaixoen askatasuna eskatzen duen bagoia martxan dago, espetxean eta gaixo dituzten herritarren herrietatik pasaz hau; eta asteburu honetan, herriz herri eskaera bat aldarrikatu dugu, berriz ere.
Urtarrilean, azken urteetako manifestazio anitzetako batean parte hartu ostean, erronka bat jarri genion gure buruari; euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak errespetatuko dituen tren bat martxan jartzera gindoazen. Bagoiekin, gizartearen eremu ezberdinak aktibatzea zen gure helburua. Eta lortu dugu; horren erakusle, aipatutako mendizaleak edo kulturako pertsona ezberdinak.
Horregatik, gaur, giza eskubideak defenditzen ditugun pertsonen izenean, zera eskatzen diegu Espainiako eta Frantziako Gobernuei:

> Dispertsio politikaren amaiera.
> Gaixo dauden presoen askatasuna.
> 70 urtetik gorako eta kondenaren 2/3ak bete dituztenen kaleratzea.
> Iheslari eta deportatuak euren eskubideen jabe izatea; besteak beste, osasuna, lanpostu duina, edota euren eskubide zibil eta politikoak, hauen Euskal Herriratzea ahalbidetuz.
> Kolektibo konkretu baten contra eramaten diren salbuezpen legeen amaiera.

Urrats hauek, gatazkaren konponbidea emateko ezinbestekoak direla uste dugu, bake eszenatoki bat ahalbidetuz, elkarbizitzan oinarrituko dena. Eta herri honek, bai, bake esetoki bat merezi du, eta ondorio hauek gainditzen ez badira ezingo da gatazka amaitutzat eman.

Beraz, lanera eta bagoiak gehitzen jarraitzera giza eskubideen trenera, eremuz eremu lanean eginez. Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde egoteti, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde lanean jardutera pasa behar gara. Izan ere, eurenak urratuak diren heinean, gure gizartearenak ere gunero dira urratuak.
Ozen eta argi esaten dugu: giza eskubideen urraketarik ez gure izenean. Gure izenean ez.
STOP DISPERTSIOA
Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea

> Pretsan bildutakoak


Online bidezko sinadura bilketa abiatu dute larriki gaixorik dauden nafar presoen askatasunaren alde

Larriki gaixorik dauden 3 preso nafarren askatasunaren aldeko sinadura bilketa abiatu dute Nafarroan.

Sinadurak webgune baten bidez jasoko dira 3 preso hauen egoera larria salatzeko.

> Iñaki Etxeberria Martin: “Miopia Handia” izeneko gaixotasuna dauka, eta bi begiak kaltetzen dituzten beste gaixotasun batzuk ere baditu; ikusmenari modu larrian eragiten diotenak. Itsu geratzeko arriskuan dago.

> Josetxo Arizkuren Ruiz: Kardiopatia iskemiko larria dauka, bihotzekoa izateko arriskuari aurre egin behar diolarik.

> Gorka Fraile Iturralde: Mingainan minbizia atera zaio, ebakuntza egin diote duela gutxi eta gaixotasunari aurre egiteko prozesuan dago.

SINATU!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


"Guk ibilitakoak gureak dira" erakusketa ibiltaria

Erakusketa  Etxarri Aranatzen abiatu da maiatzaren 15ean eta Euskal Herriko zenbait herrietan barna zabalduko da. 

aurkezpenaErakusketa ibiltari honen bidez Pello Mariñelarenaren bizitza bergogoraratuko dugu. Pello, 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere ospitalean. Pello gaixorik zela, mediku arretaren faltagatik hil zen espetxean.

 

 

 

Erakusketaren lehenengo datak:

> Maiatzak 15, ETXARRI ARANATZ. Plazan

> Maiatzak 20-22, ALTSASU. Gure Etxean

> Maiatzak 27-28, OLAZTI. Kultur etxean

> Maiatzak 29 , ARBIZU. Plazan

> Ekainak 3-4, LAKUNTZA. Kultur etxean-Plazan

> Ekainak 6-17, IRUÑEA. Katakraken

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare