Albisteak
Preso gaixoen etxeratzea eskatuko duen dinamika aurkeztu dugu
Sare herritarrak larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko dinamika berria aurkeztu du Oreretan, herriz herri joango den dinamika.
Prentsaurreko honen aurkezleak Aurkene Astibia eta Jose Mª Agirretxe (Porrotx) izan dira, eta argi eta garbi adierazi dute gaixotasun larriak pairatzen dituzten 11 euskal presoek etxean behar dutela, euren gaixotasunei ahalik eta modu onenean aurre egiteko.
Azaldu dutenez, “larriki gaixorik” eta “espetxea” esaldi berean sartzea edozein ikuspuntu gizatiarretik at dago. Gainera, Sare ez da bakarrik egongo “Hartu trena!” dinamikan: Txus Askatu, Iparra Galdu Baik eta Durangon Gorka Fraileren askatasuna eskatzeko sortutako plataformak bidelagun izango ditu.
Gaixorik dauden euskal presoen (Jose Ramón Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codó, Josetxo Arizkuren, Lorentxa Guimon eta Txus Martin) herrietatik joango da Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa. Lehenengo geltokia, Orereta bera izango da.
Borondateak mugitzeko tren bat jarri genuen martxan urtarrilaren 9an, giza eskubideen trena alegia. Ibilbide honetan, zalantzarik gabe, larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea ezinbesteko pausua da. Herriz herri, auzoz auzo, eremuz eremu eta norbanakoz norbanako, giza eskubideen alde egotetik giza eskubideen alde lan egitera pasatzea lortu behar dugu, eta horretarako “mediku, trikitrilari, ikasle, langile, jubilatu… guzti guztiak gara beharrezkoak giza eskubideen defentsan, eta preso gaixoei dagokienez denbora ezinbestekoa da. Urgentea da, berandu baino lehen etxean izan behar dira larriki gaixo dauden presoak!.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Preso gaixoen aldeko Sareren trenaren lehenengo bagoia Errenteria da.
Larriki gaixorik dauden presoen giza eskubideen alde borrokatzeko ekimena jarri du martxan Sarek. ‘Hartu Trena’ egitasmoaren barruan, hilabetez hilabete arazo horri ikusgarritasuna emateko asmoz, preso bakoitzaren herrietan zehar lekuko bat eramango dute. Lehenengo geltokia Errenterian du, non Aitzol Gogorzaren bagoia gehituko zaion trenari.
> BERRIA
Larri gaixorik dauden presoen alde jauzia egiteko eskatu du Sare-k.
Larri gaixo dauden presoak etxeratzeko Sarek antolatutako trenak Errenterian izango du aurreneko geltokia.
> EITB
Gaixotasun larria duten 11 presoren askatasuna eskatu du Sarek.
Hilero, gaixo dagoen preso batean jarriko dute arreta eta haren herrian hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, presoen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko.
Sare herritarrak Giza Eskubideen manifestu iraunkorra aurkeztu du
Sare herritarrak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Gasteizko tren geltokian.
Prentsaurreko honetan, Sarek, Euskal Herria guztian zein mundu guztian zehar zabaltzea helburu duen manifestu iraunkorra aurkeztu du. Giza eskubideen defentsan aritu nahi duen ororentzat dago prestatuta manifestu hau, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen errespetua oinarri hartuz.
Ainhoa Azkaratek eta Joseba Azkarragak azaldu dutenez, urtarrilaren 9an argi geratu zen milaka herritarrek beste pauso bat eman nahi dutela konponbidera eta bakera begira, eta hala erakutsi zuten Bilbo eta Baionako kaleak betez. “Hartu trena” dinamikaren baitan, eremu ezberdinak trenera igotzeko gonbitea luzatu dute biek ala biek, eremuz eremu ere ikusaraziko dena. “Auzo elkarteek presoen giza eskubideen urraketak azaltzen dituzten informazio puntuak antolatu ditzakete auzoan, ikasleek hitzaldi informatiboak azaltzen dituzten bitartean” azaldu dute Azkaratek eta Azkarragak.
Baina trenak, azaldu dutenez, azkenengo geldialdi bat izango du, euskal jendartea konponbidera eramango duena. Bukatzeko, azaldu dutenez, gaurtik irailera bitartean milaka herritar bildu nahi ditugu manifestu honen inguruan, bizikidetzari ateak irekiz eta sufrimenduari parez pare itxiz.
Giza eskubideen alde egotetik giza eskubideengatik lan egitera pasatzeko prest gaude, eta horretara goaz.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Eskubideen aldeko trenari bagoi gehiago batzeko manifestua aurkeztu du Sarek.
Irailera bitartean giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestuaren aldeko atxikimenduak bilduko dituen manifestua aurkeztu du Sarek.
> BERRIA
Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsa, geltokiz geltoki
#HartuTrena lelopean, manifestu iraunkorra osatu du Sarek, giza eskubideen alde egoteaz gain, horien defentsa aktiboa egingo duten eragileen bila.
> EITB
Inork ez du PPk bezain gaizki egingo kartzela politikan, Sareren ustez.
Adierazpen bat aurkeztu du, eta datozen hilabeteetan “herriz herri eta auzoz auzo” banatuko du, presoen eskubideen defentsan herritarren babesa bilatzeko.
> eldiario.es
Red de apoyo a presos de ETA cree que ningún Gobierno será peor que el PP.
La red ciudadana Sare que reclama el fin de la dispersión de los presos de ETA considera que cualquier otro Gobierno que se constituya no podrá hacerlo “peor” que el del PP en relación a la política penitenciaria que se aplica a estos reclusos.
> Argia
Giza Eskubideen defentsa aktiboa lortzeko #HartuTrena manifestua aurkeztu du Sarek.
Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestu iraunkorra (pdf) aurkeztu du Sarek, Gasteizen egindako agerraldian. Sektore ugaritako atxikimenduak lortu nahi dituzte iraila bitarte.
Lorentxa Guimon berriz ospitaleratua izan da
Larri gaixo dagoen Lorentxa Guimon euskal presoa erietxera eraman dute, hirugarrenez azkenengo bi hilabeteetan.
Sare herritarretik uste dugu, argi geratu dela euskal presoen aurkako mendeku eta gorroto espetxe politika hau ezin dela luzatu, preso gaixoek etxean egon behar dutelako, lehenbailehen. Otsaila amaieran erabakiko dute Guimonen baldintzapeko eskaera, baina ezin dugu hainbeste itxaron.
> Lorentxa Guimon, gaixo larria eta erietxean | 2015-12-23
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare heritarrak 3. Foro Sozialean hartuko du parte
Sare herritarrak bake prozesua indartzeko sortutako Foro Sozialean hartuko du parte, urtarrilaren 30ean Gernikako Lizeo Antzokian.
Lehenengo Foro Sozialak (2013) harrera handia izan bazuen ere, bakean sakontzeko eta aurrerapausoak emateko beharra ikusten dute antolatzaileek, eta Sarek oinarri ideologikotzat giza eskubideak, konponbidea eta bakea izanda, bertan egongo dela iragarri nahi du.

Euskal presoen giza eskubideak errespetatzea eskatu zuten bertaratutako nazioarteko zenbait adituk, baina Euskal Herrian ez da aurrerapausorik eman zentzu honetan. Ipar Euskal Herrian bai, ordea, besteak beste, 2015eko ekainaren 11n Pariseko Asanblada Nazionalera eramanez Euskal Herriko bake prozesua, konferentzia humanitario baten baitan.
Gernikak duen sinbologia aprobetxatu nahi du Foro Sozialak bake prozesuan beste pauso bat emateko, eta bertan, iritzi ezberdinetako persona anitzen artean, Sarek euskal presoen giza eskubideen defentsan sakontzeko beharra azpimarratuko du, konponbideari eta bakeari bultzada nabarmena eman ahal izateko. Horretarako, bai presoen eta baita euren senitartekoen eskubideak errespetatuak izateko, ezinbestekoa da sakabanaketarekin amaitzea eta euskal presoak Euskal Herrian lehenbailehen egotea.
Foro Sozialak Bagoaz gogoeta goraipatu du, alderdi ororen hautetsien sostengua lortuz konponbidean pausoak emateko. Saretik ere hala uste dugu: instituzionalki zein egunerokotasunean bat egin behar dugu euskal presoen giza eskubideen defentsan jarduteko.
Egunean bertan, Kolonbiako bake prozesuaz mintzatuko dira Carlos Alberto Ruiz abokatua eta Alberto Spektorowsky HNT-ko kideak. Armagabetze prozesuetaz eta gizarteak jokatu beharreko paperaz hitz egiteko tartea ere egongo da, besteak beste, Bryan Currinek parte hartuz.
Bukatzeko, Sare herritarretik uste dugu horrelako ekimenak sustatzea eta aurrera ateratzea ezinbestekoa dela. Errespetuz, gai ezberdinen ondorioak mahai gainean jarriz, iritzi ezberdinak elkarbanatuz … Baina giza eskubide guztien errespetua helmuga izanda.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Dispertsioak beste istripu bat eragin du
Urtarrilaren 24an, igandean, zorigaiztoko beste albiste baten berri izan genuen.
Berria ez den albistea, baina gogorra bezain krudela bihurtu den berria: euskal preso baten lagun batek istripua izan zuen bisita baten bidean zegoelarik. Oraingoan, Olga Comesen adiskide batek pairatu behar izan zuen istripua, Mansillako (Leon) espetxera bisita baten bidean zegoelarik. Istripua Nafarroa eta Errioxa arteko mugan eman zen, kotxea errepidetik atera ostean. Istripua pairatu zuen lagunak ospitalean bukatu zuen, eta ondorioz, berak eta Olga Comes presoak bisita galdu zuten.
Zoriontzekoa da istripuak ondorio lazgarriagoak ez izatea. Baina ezin gara pozik agertu; gertatzen ari dena larria da eta premiazkoa da lehenbailehen amaiera ematea honi. Honi amaiera ematen ez badiogu, egun batetik bestera, asteburu batean zein hurrengoan, beste istripu baten aurrean egon gaitezke. Ezin dugu onartu, dispertsioan oinarritutako espetxe politikak ezin du aurrera egin.
Dispertsioak jada 16 pertsonen bizitzak eraman ditu aurretik, azkena 2007ko Eguberri egunean. Hala ere, azkenengo bederatzi urte hauetan euskal presoen senide zein hurbilekoek jasan behar izan dituzten istripuak hamaika izan dira. Batzuk ondorio krudelagoak izan dituzte, beste batzuk ez hainbeste. Hala ere, ekiditu zitezkeen ondorioak izan dira batzuk zein besteak.
Horregatik, Sare herritarretik, dispertsioarekin bukatzeko bidean jendarteko esparru ezberdinei adierazi nahi diegu:
> Hasteko, dispertsioa eta sakabanaketa bizirik mantentzen duten arduradun guztiei hauekin lehenbailehen bukatzeko eskatzen diegu. Presoen eskubideak urratzeaz gain, argi geratu da beste behin ere hauen senide zein adiskideen eskubideak urratuak izaten ari direla.
> Dispertsioaren amaiera eragin ditzaketen arduradunei ere pausoak emateko deia egiten diegu. Espero dugu, zentzu honetan, herri honetan zein Espainia eta Frantziako estatuetan ematen ari diren aldaketek hau lehenabilehen eragitea. Une historiko hau aprobetxatu beharra daukagu giza eskubideen defentsan sakontzeko. Nafarroako Parlamentuak astelehenean egindako salaketak bide honetan laguntzen du; hala ere, beharrezkoa da bide honetan sakontzea.
> Euskal jendarteko sektore zein pertsona ezberdinak aktibatzeko ordua da; giza eskubideen alde egotetik giza eskubideen defentsan lan egiteko gonbitea luzatzen dugu. Horretarako, urtarrilaren 10ean, aurreko eguneko mobilizazio anitz eta jendetsuaren ostean, martxan jarri genuen “Hartu trena” dinamikan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu. Bakoitza bere sektorean, bakoitza bere konpromiso mailarekin; baina denok izango dugu hekburu berdina. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde lan egitea eta helburuak gauzatzea.
Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea
Dagoeneko 16 lagunek galdu dute bizitza dispertsioak eragindako bidaietan.
| 1982-09-29: Rosa eta Arantza Amezaga Mendizabal | TolosaKoldo Amezaga euskal preso politikoaren arrebak, Aranda de Dueron izan zuten istripu batean hil ziren; Madriletik (etxetik 500km-tara) itzultzen ari ziren, bertan euren anaiaren aurka egindako epaiketatik. Istripu latz honetan Koldo Amezagaren beste arreba bat ere larriki zauritu zen. | 2003-02-28: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi Iturralde | Lasarte.Juankar Balerdi presoaren ama eta anaia, istripu baten ondorioz hil ziren. Ezbeharra Juankar Balerdi bisitatzera Almeriara (etxetik 1032km-tara) zihoazela gertatu zen. Aita ere, Joxe Balerdi, autoan zihoan eta Ospitalera eman behar izan zuten, larriki zauritua baitzegoen. |
| 1990-07-01: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi | Laudio.Maribi Ramila euskal preso ohiaren amak eta anaiak, istripu bat izan zuten Pola de Sanabria (León) herrian, eta istripu honen ondorioz hil ziren. Ezbeharra Ourenseko espetxean (etxetik 680km-tara) Maribi Ramila bisitatuta etxera itzultzen ari zirela gertatu zen. | 2001-09-08: Iñaki Saez eta Asier Herize | Soraluze.Lourdes Txurruka preso politikoaren lagunek, bizia galdu zuten istripu batean. Ezbeharra Brievako espetxera (etxetik 400km-tara) bisita egitera zihoazela gertatu zen. Autoan zihoan beste pertsona bat ere larriki zauritu zen. |
| 1997-03-14: Antxoni Fernandez | Algorta.Angel Figeroa preso politikoaren amonak, bizia galdu zuen 75 urterekin bere biloba bisitatzera Alcala Meco (etxetik 500km-tara) zihoala izandako istripuagatik. Ezbeharra Aranda de Dueron gertatu zen. | 2003-11-29: Sara Fernandez | Iruñea.Iñaki Etxeberria presoaren laguna, Aranda de Dueron izandako istripu baten ondorioz hil zen. Fernandez Valdemoroko (etxetik 520km-tara) espetxera zihoan Etxeberria bisitatzera. Kotxe berean zihoan Izaskun Urkijo, Iker Zubia presoaren bikotea, eta bera egoera larrian eraman zuten Ospitalera. |
| 1998-06-22: Jose Mari Maruri | Zierbena.Barakaldon izandako istripu batean hil zen, Langraitzeko espetxean preso aurkitzen zen bere seme Lander Maruri bisitatzera zihoala. | 2004-06-03: Leo Esteban Nieto | Tolosa.Esteban Esteban Nietoren anaia (espetxean jasandako desasistentzia medikuagatik hildakoa), hil zen 1989ko apirilaren 3an Puerto de Santa María (etxetik 1135km-tara) espetxera zihoala izandako istripuaren ondorioz izandako jasandako istripuaren ondorioengatik. |
| 1999-04-03: Mari Karmen Salbide | Ugao/Getxo.Txetxu Fernandez Perez de Nanclares(Via Nanclares) presoaren laguna, Logroñoko espetxean (etxetik 169km-tara) bisita bat burutu eta etxera itzultzen ari zela hil zen. | 2004-12-06: Karmele Solaguren | Barañain.Ekain Gerra preso politikoaren ama, Sorian izandako istripu baten ondorioz hil zen. Ezbeharra Alcala Mecora (etxetik 500km-tara) bere semea bisitatzera zihoala gertatu zen. Bere senarra, Ekainen aita, Jose Luis Gerra Ospitalera eraman zuten egoera larrian. |
| 2000-02-12: Ruben Garate Gonzalez de Artaza | Otxandio.Jose Antonio Fernandez presoaren laguna, Alcala Meco espetxean (etxetik 500km-tara) bisita egin eta etxera itzultzen ari zela izandako istripuaren ondorioz hil zen. | 2007-12-25: Natividad Junko Oleaga | Gasteiz/Oñati.Txagorritxuko Ospitalean hil zen. Abenduaren 22an Unai Gonzalez Azua bisitatzera Teruelera zihoala jasandako istripuaren ondorioz; berarekin zihoazen bere alabarekin, Unai Gonzalezen bikotea, eta honen gurasoekin. |
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Oiartzunek dispertsioarekin amaitzeko abestia aurkeztu du
Hilaren 10ean Bilbo eta Baionako kaleetan egin zituzten presoen eskubideen urraketen kontrako manifestazioetatik, modu sinbolikoan, “Giza Eskubideen Trena” atera zen, eta Oiartzunen prest daude bagoietara igotzeko. Izan ere, herriko presoek zein beren senideek pairatzen duten dispertsioari ezetz ozen esan nahi diote. Eta ez oihu eginez, musikaren bitartez baizik. Horregatik, Sare Herritarraren ekimenez, oiartzuar talde batek Dispertsio madarikatua abestia sortu du.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten kanta, eta bertan adierazten den bezala, dispertsioa “ilegala, bidegabea, krudela, zigorra” da Sare Herritarraren ustez.
Kanta, baina, “erronka polit baten hasiera” besterik ez dela jakinarazi zuten. Datorren maiatzean, lipdub-a grabatu nahi dute Oiartzunen, Dispertsio madarikatua-ren doinuekin dantza eginez. Horregatik, oiartzuar guztiak animatu dituzte abestia ikas dezaten: “Nerabe, zahar, ume, gazte zein helduon ahotan, doinu berri honekin dantzan jartzen ditugun hitzak eta argiak izango dira dispertsioaren aurkako salaketan”. Udalerriko kaleak, lantegiak, ikastetxeak, bulegoak, komertzioak, tabernak, mendiak eta beste hainbat txoko Dispertsio madarikatua kantaren doinuekin betetzeko dei egin zuen Sare Herritarrak. Abestia ikasten hasi nahi duenak, herriko tabernetan eros dezake diskoa, borondatearen truke.
“Argi dago”, gaineratu zuten agerraldian, “Bilbo eta Baionatik atera zen trenak gaur eta hemen baduela Oiartzungo lehen geldialdia. Igo zaitez, beraz, zu ere Giza Eskubideen Trenera eta lipdub-aren geltokian elkartuko gara!”. Horrela, udaberrian, herriko kale eta plaza musika “musika eta kolorez” betetzen, “azken helmugara” iristeko indarrak hartuko dituztela ziurtatu zuten, “euskal presoen eskubideen urraketaren amaierara”, alegia. Bukatzeko, abestiaren pasarte bat gogorarazi zuten: “Buka dezagun honekin, elkar gaitezen denok batera, indarrak batuz lortuko dugu, lortu behar dugu!”.
KRONIKA: Erik Gartzia | Oarsoaldeako Hitza
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Trena hartzeko ordua
Giza eskubideen trena martxan da!
Manifestazioaren balorazio arrakastatsua eginda, argi dugu urtarrilaren 9an ez dela ezer gelditzen, lanean sakontzeko ordua dugu hau; hiribuetan, lategietan, ikastoletan, futbol taldea, auzo elkartean, tabernetan… Dispertsioaren amaitu nahi dugunak askoz gehiago erakustera goaz orain Sarekideok, eta horretarako, trenaren dinamika jarri dugu martxan.
Giza eskubideen tren hau martxan dago, ez du etenik, baina bagoi berriak behar ditu. Horretarako, aipatutako esparru ezberdinetan bagoi berriak sortu behar ditugu: kirol munduko persona ezberdinek kirolarien bagoia osatu dezakete, preso gaixoen etxeratzea eskatuko duten medikuen beste berri bat sortzen duten heinean.
Hilabete luzez aurrera eramango dugun kanpaina honek helburu argi bat dauka, guztion inurrien lanari esker aurrera atera ahalko duguna: herri honetako ahalik eta sektore eta persona gehien mobilizatzea euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde jarduteko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sarek herritarren laguntza ekonomikoa behar du
Herritarren laguntza ekonomikoa behar dugu
Prentsaurreko bateratu eman dugu Sarek eta urtarrilaren 9ko mobilizazioetan kuestazioaz arduratu ziren arduradunek. Aldi berean, Sarek bere finantza arduraduna aurkezteko erabili du agerraldia: Ainhoa Azkarate. Kuestazioaz arduratu zirenen artean Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia edo Juan Daniel Barandiaran abokatua.
Azaldu dutenez, arduradun hauek bolondresen dirua jaso ostean, banketxean sartu zuten hauek ere: kudeaketa guztia haien esku geratu zen, gardentasuna erakutsiz. Zentzu honetan, aurtego kuestzioan lortutako diru kopuruaren berri ere eman dute: 68.784 €.
Kopuru honekin, Sare herritarreko Azkaratek azaldu duenez, aurreko urtetik pendiente zeuden gastu ezberdinak ordaintzeko erabili da. Izan ere, pasadan urtetik kopuru handia falta zen ordaintzeko. Finantza arduradunak azpimarratu du aurtengo kuestaziotik lortutako dirua pasadan urteko zorrak ordaintzeko balio izan duela; are gehiago, aurtengo gastu batzuk ordaintzeko ere balio izan du aurreko larunbatean bildutakoak.
Baina ez da nahikoa, eta euren zerbitzuak eskaini dituzten zenbait enpresekin zorretan dago oraindik Sare. Hala ere, nahiz eta garai onak ez izan, ahal dutenei ahal dutena emateko eskatu du Azakaratek, Sarek presoen giza eskubideen defentsaren lanean jarraitu ahal izateko. Horretarako, kontu korronte zenbaki bat publiko egin du Sarek, bakoitzak ahal duen ekarpena egin ahal izateko eta diru kontuari dagokionez lehenbailehen garbi egoteko.
Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia:
LABORAL KUTXA ES47 3035 0012 71 0120113310
Eskerrik asko!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Giza eskubideen trena martxan da
Zuek, kazetariak, baita entzuleak zein ikusleak ere lekuko izan zineten Bilbon eta Baionan bildu zen jende andanaz. Milaka eta milaka lagun, kaleak leporaino, guztion begi aurrean iltzaturik gelditu direnak. Nahikoa da duen dimentsioa baloratzeko.
Azpimarratu nahi genuke, gaur egun, Euskal Herrian ez dagoela hainbeste jende mobilizatzen duen beste aldarrikapenik. Gorroto eta mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politika anker bati ezetz borobila esateko milaka eta milaka herritar dago; adin, lanbide, ideologia edo jatorri ezberdinak dituztenak.
Agradecimiento, también, a quienes no pudieron asistir pero comparten nuestras reivindicaciones, y respeto a quienes no quisieron venir.
¡Súbete al tren de los DDHH! Igo eskubideen aldeko trenera
LA RESOLUCION Y LA CONVIVENCIA.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare comienza hoy a reunir «compromisos» con los derechos humanos pueblo a pueblo.
Tras las multitudinarias manifestaciones del sábado en Bilbo y Baiona, Sare ha anunciado la puesta en marcha desde hoy mismo de una nueva dinámica encaminada a reunir «compromisos sectoriales» en defensa de los derechos de los presos y presas vascos. ‘Hartu trena. Súbete al tren de los derechos humanos’ es el lema de esta iniciativa, que plantea ir llenando pueblo a pueblo y barrio a barrio «vagones» de compromisos plurales y creativos, al tiempo que en Europa se pone en marcha otro vagón, en este caso cargado de argumentos jurídicos para denunciar en las instituciones europeas «la actividad política y jurídica» que el Estado español desarrolla sistemáticamente contra el colectivo de presos vascos.
> BERRIA
“Giza eskubideen aldeko trena” jarriko du abian Sarek.
“Gustura” agertu dira Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Bilbo eta Baionako manifestazioekin, eta nabarmendu dute ez dagoela hainbeste jende mugitzen duen beste aldarrikapenik Euskal Herrian. Orain, ordea, asteburuko mobilizazioak alde batera utzi, eta beste bide batzuk urratzen hasteko garaia dela nabarmendu dute.
> EITB
Sarek presoen egoerari buruzko txosten bat landuko du.
Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin.
> Diario Vasco
Sare insta a «nuevos y viejos» políticos a terminar con la dispersión de presos ETA.
La red ciudadana indica también que continuará con las movilizaciones «masivas».
> El Mundo
Sare denunciará en Europa “todas las vulneraciones” en materia penitenciaria del Gobierno y la justicia española.
Advierte de que, tras las elecciones, los “nuevos actores” y los “viejos” tendrán que “moverse”.
> Arrosarea
“Herriz herriko elkartasun bagoiek osatuko dute instituzioak mugitu eta Eurparaino joango den trena”.
Azken aldiz izateko nahiarekin, milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Baionan eta Bilbon euskan errepresaliatu politikoen eskubideen alde egindako manifestazioetan.
> Bilboko Uriola
Bilbon eta Baionan bildutako indar soziala sostengatu eta bideratzeko trena abian jarri du Sarek.
Joan den larunbatean Bilbo eta Baionako kaleak “leporaino” bete zituzten manifestazioak baloratu ditu gaur Sare herritarrak. Teresa Toda eta Joseba Azkarra bozeramaileek azpimarratu dute, gaur egun, “Euskal Herrian ez dagoela hainbeste jende mobilizatzen duen aldarrikapenik”. Finean, “giza eskubideetaz” mintzo direlako. Aurrerantzean, molde berriak baliatuz, ‘Hartu trena. Igo eskubideen aldeko trenera’ izeneko dinamika berria jarriko du martxan Euskal Herrian, “Europara iristeko asmoz”.

























