Berriak
Sare Gernika-Lumok dispersioaren erradiografia bildu du ikus-entzunezko batean "Aterabidetik"
“Aterabidetik”. Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala. Sarea film laburra egina. 25 gernikar baino gehiagoren artean sortua. Gernikako eta Gernikarren dispertsioaren erradiografia irudi eta soinuetan islatua.
Puzzle bat egin dugu. Ikus-entzunezkoetan lanean murgilduak dauden hainbat gernikarren artean garatua. Norberak bere begirada eskaini dio, bere ekarpena. Berea egin du partaide bakoitzak eta emaitza 28 bat minututako film labur hau da.
Dispertsioa. Urte luzez gernikar ugariren bizitzak baldintzatu ditu. Gaurdaino. Amaitu beharrekoa da, ordea. Giza legezkoa delako. Konponbiderako lagungarria delako. Film labur honek errelitate hori ikusaraztea du xede, ez besterik.
Has dadila bada norberagandik aterabidea.
Nothing found.
Sara Majarenas kalean beharko luke, bere alaba Izarrekin
Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde milaka eta milaka lagun Bilbon elkartu eta egun gutxira, Sare behartuta egon da JUSTIZIA eta GIZATASUNA aldarrikatzeko deialdi hau egitera.
Inolako zalantzarik gabe, Izar erailtzeko saiakera, ekintza kriminal matxista izan da eta bere egileak justiziaren aurrean erantzun beharko du.
Baina gertaera larri honi, Izarren amaren, Sararen, egoera gehitu behar zaio. Sara, espainiar gobernuaren espetxe politikaren, nahiz Justiziaren, adibide argiena da.
Emakume euskaldun preso honengan, urrunketaren zigorra ikus dezakegu. Bere etxetik, bere gertukoengandik, 500 km.etatik gora egotea alegia. Krudelagoa ahal bada, egunotan bizi duen egoerarekin.
Baina ez hori bakarrik. Egoera horri gehitu behar baitzaio baldintzapeko askatasuna eskuratzen uzten ez dion salbuespen legediapean dagoela, nahiz eta, 2/3k eta 3/4k soberan beteak izan, legeak agintzen duen modura. Zehazki, zigorturiko 13 urteetatik 12 beteak baititu dagoenekoz.
Guzti honegatik, mendekuaren amaiera eskatzen dugu.
Eta kasu zehatz honetan, gizatasunagatik bada ere, berehalako askatasuna exijitzen dugu, eta bien bitartean, Martuteneko espetxera ekar dezatela.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sara Majarenas eta bere alabak pairaturiko gertaera larriaren aurrean Sarek elkarretaratzea deitzen du larunbaterako
Sare herritarrak, Picassent-eko espetxean urrundua dagoen euskal emakume preso baten alabak pairaturiko gertaera larriaren aurrean, indarrean dauden eskubide urraketekin amaitu beharraren garrantzia adierazi nahi du. Hori salatu asmoz, elkarretaratze bat deitzen du larunbatean Alderdi Ederren, Donostiako udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan.
Milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleetan euskal presoen eskubide urraketekin amaitu behar dela eskatzetik 48 ordu igaro ez diren honetan, IZAR haurrak, SARA MAJARENAS euskal presoaren alabak, jasandako erailketa matxista saiakerak, gogorarazten digu, larunbatean erakutsi gisara, euskal jendarteak aktibaturik jarraitzearen beharra, eta espainiar gobernutik ezartzen den giza eskubideen urraketa sistematikoa amaitzeko eskatzearen beharra. Preso diren pertsonen eskubideen aurka, beraien legeei eta nazioarteko araudiei muzin egiten dieten horiek salatzen ditugu.
Igandean "Zama doinuz arindu" jaialdiaren bigarren edizioa ospatu zuten Etxarrin
Pasa den igandean Etxarri Aranatzen “Zama doinuz arindu” II. Elkartasun Jaialdia ospatu zen.
Iazko arrakasta ikusita aurten ere Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolatzeko erabakia hartu eta zalantzarik gabe, merezi izan duela esan liteke. Bi emanaldietarako sarrerak agortuak zirela, 450 ikuslek Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hutsun, Gozategi, El Deseo del Doctor, Hesianeko Fran eta Zuriñe, Anje Duhalde eta Zopilotesekin gozatu ederra hartu zuten. Antolakuntza eta produkzio lan txukuna, kalitate handiko emanaldia bukaeran hainbatek azpimarratu bezala. Pozik ikusleak, pozik antolakuntza eta pozik parte hartu zuten musikariak ere. Soka izan zen emanaldiaren protagonista. Sokak handi batek inguratzen zuen agertokia eta soka zegoen pantallan irudikatua. “saiatzen gara korapiloak askatzen, sarritan asmatuz, gehiegitan okertuz, batzuetan asmatuz…eta tira, eta tira, eta tira…, egin behar dela badakigu…barroteak hautsi arte.” Horixe izan zen mezua. Musika berriz, mezu horretara iristeko giltza…. Zama arintzea zelako helburua. Presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatzeko eta sufrimentu hori arintzeko, nota, akorde zein melodiek badutelako gaitasuna. Halaxe izan zen behintzat atzo Etxarri Aranatzen bizi izan zena.
Sare zein senide eta lagunen izenean eskerrik beroenak jaialdi hau posible egin duen orori. Zertxobait arindu genituen minak, baina oraindik badago zer eginik.
Bide horretan berriz ere elkar ikusiko dugulakoan,
Eskerrik asko guztioi…
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
2017a blokeoarekin amaitzeko urtea izan dadin, gainontzeko aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromezua hartzen dugu
Duela 5 urte ETA-k bere ekinbidea utzi zuenetik konpondu gabe dauden egin beharretan aurrera egiten jarraitzearen beharra adierazi digute, Bilboko manifestazioan parte hartu duten milaka eta milaka manifestarik.
Eta Sare Herritarrak, oso kontuan hartzen du eskaera hori. 2017-a blokeoarekin amaitzeko urtea izan dadin, gainontzeko aktore politiko eta sozialekin bultzatzeko konpromezua hartzen dugu.
Sare herritarra, ez da jaio eta ez du lan egiten ere, instituzioak edota alderdiak dituzten eginkizunetan ordezkatzera begira. Baizik eta, begirunez hartzen ditugu hartzen dituzten edo etorkizunean har ditzaketen erabakiak. Baina begirune horretatik bada ere, gure ardura da, eragile politiko eta instituzional horiei, mendekuzko espetxe politikaren amaiera adierazpenetan eskatzearekin bat gatozen harren, uste dugu ETA-ren ekinbidearen amaieratik hainbeste urte pasa ondoren, egoerak, adierazpenetatik parlamentuetara eraman ahalko diren formulazio politiko eta juridiko zehatzak bilatzera igarotzea eskatzen duela.
Gasteiz, Iruña eta Madrileko legebiltzarretan osaturiko gehiengo berriek, bestelako jokabideei aukerak zabaltzen dizkie. Iritzia adierazten duten ekimenetatik, gobernuak derrigorrez bete beharreko konpromisoak adieraziko dituzten ekimenetara. Eta bereziki espainiar gobernuak bete beharrekoak.
Azken aldian, espetxe politika honen aurkako espainiar legebiltzarreko indar politiko ezberdinen ahotsak entzun ahal izan ditugu, eta guzti hauen batuketak, gehiengoa osatu ahal dute. Beraz, iritsi da ordua, espainiar Gobernua, hainbeste sufrimenduri eta euskal presoen eskubide urraketei amaiera ematera behartu ahal izateko moduko konpromezuak hartzekoa.
Hemendik gutxira Sare herritarrak, helburu hau gauzatze bidean eta behar hau adierazteko, gurekin bildu nahiko duten alderdi eta instituzio guztiekin errolda bat abiaraziko dugu.
Jakitun gara, ez dugula inoren ordezkaritza gure gain, ez gara eta alderdi politiko bat. Baina bai uste dugu, euskal jendartearen zati garrantzizko baten babesa dugula, gauzak aldatu gabe ezin direla denbora gehiagoz bere horretan mantendu uste dutenak gainera. Geroz eta gehiago direlako, nahiz eta lehenago inplikatu gabeak izan, auto aktibatzeko eta herri honekin konprometitzeko unea iritsi dela uste dutenak. Urte luzeetako biolentzia ezberdinen ondoren, elkarbizitza bideetatik ibiltzen hastearen beharra dugulako, eta bereziki, gure ondorengoei guk ezagutu duguna baino jendarte hobeagoa utzi ahal izatekoa.
Guzti honegatik, Sare-rentzat urrats zehatzagoak emateko unea hasten da. Zentzu horretan, kokatzen dugu datozen hilabeteetan burutuko dugun Batzar Orokorra. Baina baita ere, indar politikoei konpromiso handiagoak eskatzeko unea ere bada, eta beraiekin bidelagun izatekoa, aurrera egitea suposatzen duen guztian, urrats zehatz eta erabaki argiekin.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Biharko dena prest. Aurreikuspen oso onak dauzkagu ditugun datuei esker.
Aurten, aurpegi eta sentsibilitate berriak gehitzea lortu dugu. Horregatik, milaka eta milaka hatz salatzailek Bilbo erdialdea hartuko dutela espero dugu, eta beraz, baikorrak gara.
Baina tamalez, badira batzuk bere hutsegitea arrazoitzeko, deialdiaren izaera zabala zalantzan ipintzeko gai izan direnak. Pankartaren osaketak bakarrik adierazten duena, eta lan alor ezberdinetatik deialdiarekiko babesa adierazi duten 100 pertsonen izaerak, nahikoa behar lukete, SARE-ren eta bere ekimenen izaera zalantzan ez ipintzeko era etengabean.
Biharko martxa euskal jendartea bezain zabal eta ezberdinez osatua izango da.
Ondo legoke, deialdi hau aukera politiko zehatz bati leporatzen diotenek, Sare-n eskuz esku, ideologia eta alderdikerien gainetik, giza eskubidearen, konponbidearen eta bakearen inguruan urratsak emate aldera lanean ari garenoi, errespetu pixkat izango baligute.
SARE-k da antolatzailea, eta euskal jendartea da Bilboko kaleak gainezka jartzera aterako dena.
Guzti honegatik, euskal jendartea aski heldua da, ideologiez gaindi, biharko zitaren garrantziaz jabetzeko, aurrera egin nahi dugun guztiontzat behinik behin.
> Pankarta eramango dute:
- ATXA, BEGO (Sare)
- AZKARRAGA, JOSEBA (Sare)
- BIZKARRALEGORRA ELISABETE (Abokatua)
- BROUARD, EDURNE (GAL-en biktima)
- CALLEJO, GENTZANE ( Jagoba Codó, larriki gaixorik den presoaren senidea)
- GALDOS, MERTXE (Preso ohia)
- ITURRIAGA, UNAI ( Bertsolaria)
- LEICIAGUEZAHAR, ALICE (Bagoaz)
- MARTIN, ALAIA (Bertsolaria)
- MORRAS, XABIER (Margolaria)
- OLANO, JUAN MARI (Preso ohia)
- RODERO, ROSA (ETA-ren biktima)
- ZALLO, RAMÓN (EHU-ko Komunikazio Katedraduna)
> Bukaerako ekitaldian parte hartuko dute:
- KEPA JUNKERA eta SORGINAK.
> Eta dokumentua irakurriko dute:
- NEREA ALIAS (TB aurkezlea) y ANDONI AIZPURUA (TB aurkezlea).
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Bilboko kaleak «milaka hatz salatzailez gainezka betetzeko» deia egin du Sarek.
«Milaka eta milaka hatz salatzailek Bilbo erdialdea hartuko dutela espero dugu» adierazi du Sarek bihar, bizkaitar hiriburuan, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den mobilizazioari begira. Mobilizaziora batu ez diren alderdi eta instituzioei pankarta eramango duten pertsonen jatorri anitzari begiratzeko eskatu diete.
> BERRIA
Pentsamolde askotariko hamahiru lagunek eramango dute pankarta, biharko manifestazioan
‘Euskal presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea’ leloa duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik.
> EITB
Sentsibilitate ezberdineko 13 pertsonak eramango dute pankarta
Sarek azpimarratu duenez, «Sare da antolatzailea», eta parte hartzeko gonbidapena egin dio euskal gizarteari.
> Deia
Sare insiste en que su manifestación es plural y no de la izquierda abertzale
El portavoz de Sare, Joseba Azkarraga, ha insistido hoy en que la manifestación en apoyo a los presos de ETA convocada para mañana en Bilbao es una iniciativa «plural» y no un acto de la izquierda abertzale.
Elkar gaitezen, eta salaketa hau sentimendu sozial bat bihur dezagun
Duela urtebete, SARE Herritarrak, Bilboko kaleak bete zituen mobilizazio handi batekin. Ordutik, euskal presoen eskubideen egoera ez da aldatu.
Dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Bataz beste 63.000km egin behar dituzte senideek beraien senidea bisitatu ahal izateko.
Larriki gaixo dauden presoen kopuruak gora egin du.
Baita kondena beteta daukaten presoena ere, oraindik kartzela jarraitzen baidute ez dizkietelako zigorren batuketa ezartzen.
Askorentzat, egoera honekin beste urte betez jarraitzeak ez du zentzurik. Hori da, gure eskaera ere. Egun gutxitan, Bilboko kaleak, jendez gainezka, norabide horretan irudikatu nahi ditugu; Aurtengoa urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago izan dadin nahi dugulako.
14ean, SALATZEN DUT inflexio puntu bat izango da, garrasi isil eran. Milaka hatz salatzaile elkarrekin altxatuta helburu berdin batengatik: Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea.
Horregatik, SAREtik mobilizazio honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta 15ean, milaka eta milaka sarekideok indar hau zabaldu eta saretzen jarrai dezagun, ideologien gainetik osatutako sare indartsuago bat eginez, bakoitzak bere jaioterrian lanean jarraituz .
Hori da, aurrera egin nahi dugunon ahalegin komuna. Estatu frantses zein Espainiarraren immobilismoaren gainetik, aurrera egin daitekeela uste dugunona; aurrera egin behar dela uste dugunona.
Eta helburu honetan, alde batera utz ditzagun bakoitzaren ideologiak. Elkar gaitezen, eta salaketa hau sentimendu sozial bat bihur dezagun, askotarikoa eta anitza, gure jendartea bezalakoa.
Hori da, gure ustez Urtarrilak 14ko manifestazioan irudikatuko dena. Pertsona ugari elkartu ahal izango dituen mobilizazioa. Jendetsua eta anitza. Finean, urtarrilaren 14ean euskal Jendartea egongo da ordezkatua Bilbon; argi degulako, gehiengo zabal batek, norabide honetan eragin behar dugula. Aurtengoa, auzi honek behar duen azken bultzada izan dadin.
Amaitu aurretik, manifestazioarekin zer ikusia duten eta kontuan hartzekoak diren hainbat gai azaldu nahi dizkizuegu:
MOBILIZAZIOAREN EZAUGARRIAK
- 250/275 autobus inguru aurreikusten ditugu Euskal Herriko eta kanpoko puntu ezberdinetatik. Datu esanguratsu moduan, gaur, %15 autobus gehiago dago aurreikusita, aurreko urtearekin alderatuz.
- Milaka sarekidek garraio publikoa erabiliko dute, txalogarria iruditzen zaigu, kontuta hartu behar baitegu horrelako mobilizazio jendetsu batek, Bilbon garraio ugaritze handi bat dakarrelako eta bide honetan oso lagungarria delako. Beraz, metroa, trena, autobusa edota tranbia erabiltzea oso komenigarria da, eta dagozkien arduradunei zerbitzu publikoen indartze bat eskatzen diegu.
- Gerturatuko direnei, jarrera egoki bat izan dezaten eskatzen diegu, eta dagokien antolatzaileei kasu egitea, gainera anbulantzia, suhiltzaile… euren lana egiteko erraztasunak emateko kontziente izan gaitezen eskatzen dugu.
- Bestalde, antolaketarako 700 bat bolondres beharrezkoak dira, eta horretan izen eman dezake edonork HEMEN sakatuz, ondoren beraiekin harremanetan jarriko ginateke lana banatu ahal izateko, kuestazioan, trafikoan laguntzen, autobusak antolatzen, informazioa banatzen… finean, dauden lan ezberdinetan parte hartzea banatzeko.
- Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 10:00etatik informazio puntu gisara ADAXKAn izango gera, erronda kalea 29 helbidean, eguerdiko 12:00ak arte.
- Ordu horretatik aurrera, hasiko dira ekimen desberdinak Bilboko alde zaharrean zehar: txistulariak, bertsolariak, trikitilariak, SARE kantari…
- Ordu horretan ere, informazio puntu ezberdinak aurkitu ahal izango dituzue: nola izan SAREKIDE, bazkide, dispertsioan liburuxka lortu, materiala erosi…
- 11:00tan “Portal de Zamudio”n gure eguneko lehen adierazpenak egingo ditugu, azken detaileekin. Euria eginez gero, plaza berrian egingo dira adierazpenak.
- Bilboko alde zaharrean, egun osoan zehar salaketa egin ahal izateko aukera ezberdinak aurkituko dituzue.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa egin zuten Bilbon
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Hondarribiko bizilagunek ere salatzen dute!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Durango kalera irten zen euskal presoen giza eskubideak aldarrikatzera
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!












































