Berriak
400 lagunek 592km egin dituzte Orereta-Errenterian dispertsioarekin amaitzeko eskatuz
Dispertsioarekoin amaitzeko 592km ekimena burutu dute Orereta-Errenterian
400 lagun bildu ziren pasa den larunbatean Orereta-Errenterian dispertsioarekin amaitzeko eskatuz. 592km ekimena burutu zuten, bertan herrian zehar kilometro bateko ibilbidea prestatu zuten eta korrika, bizikletan eta oinez burutu zuten euskal presoen eskubideen aldeko herritarren aktibazioa bultzatuz.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Mila lagun inguruk dispertsioaren amaiera eskatu zuten Iruñeko kaleetan
Sare Nafarroak deituta, mila lagun inguru bildu ziren Iruñean dispertsioaren amaiera eskatzeko.
Aldaketa. Azken urtean, guztion ahotan dabil hitz hori, guztion idatzietan, guztion irakurgaietan…
Aldaketa, gizarte hobe eta justuago baterantz. Aldaketa, oinarritzat pertsonenganako errespetua
izango duen gizarte baterantz; giza eskubideak urratzerik onartuko ez duen gizarte baterantz;
elkartasunez beteriko gizarte baterantz; elkarbizitzan oinarrituko den gizarte baterantz.
Gaur, geure egin nahi dugu aldaketa hitza. Beharrezkoa zaigu aldatzea, pertsona guztion giza eskubideak errespetatu ahal izateko. Eskubide horietako batzuk, gaur egun, urratu egiten baitzaizkie euskal presoei, haien senide eta ingurukoei. Eta askatasuna kentzeak ez luke ekarri behar pertsona orori dagozkion beste hainbat eskubide ere kentzea. Nafarroi ere badagokigu preso dauden horien giza eskubideak errespetatzea, ehunka kilometrora dauden horienak, gaixo larrienak… Barne Ministerioaren ingeniaritza zorrotzez urratzen baitira haien eskubideak, eta, ondorioz, baita gu guztionak ere. Preso bati dispertsiorik gabe bizitzeko eskubidea urratzen zaionean, senideen eta lagunen bisitak jasotzeko eskubidea kentzen zaio, defentsa on bat izateko eskubidea, ikastekoa, euskaraz komunikatzekoa… Azken batean, etxetik gertu egoteko eskubidea urratzen zaienean, beste urratze asko ere sartzen dira zakura, eta zaku hori ere aldatu nahi dugu.
Dispertsio politikak senideak behartzen ditu astebururo-astebururo milaka kilometro egitera, haien
senideekin 40 minutuz baino ez egoteko.
Adin txikikoak eskolak galtzera behartzen ditu, 8 ordutik gorako bidaiak egitera… Politika kriminal horrek, hain zuzen, ahalbidetu du Karmele Solaguren eta Sara Fernandez nafarrek errepidean bizia galtzea.
Frantziako eta Espainiako kartzela politika sadikoak ez du presoa bakarrik zigortzen; senide eta ingurukoak ere zigortzea bilatzen du, astebururo jartzen baita martxan dispertsioaren erruleta errusiarra, eta zoriaren esku geratzen da gu guztiok etxera onik eta osorik iritsiko ote garen ala ez. Gogoratu: aurten, bost istripu gertatu dira dagoeneko dispertsioaren eraginez, eta horietako bi, bi asteko epean. Istripu horren erantzule Espainiako eta Frantziako Barne Ministerioa eta Justizia Ministerioa dira.
Beste askotan ere errepikatu dugun bezala, dispertsio politika legezkotasunaren eta europar jurisprudentziaren aurkakoa da; hala salatu dugu SARE herri-sareak editatutako “Dispertsioaren liburua”n, bai eta 100 juristak sinatutako dossierrean ere, zeina orain aste batzuk aurkeztu baikenuen Bizkaiako Abokatuen Bazkunean.
Nafarroako gizarte osoari dei egin nahi diogu, amaiera eman diezaion gatazka eta sufrimendua luzatu eta bakeari oztopoak jarri besterik egiten ez duen egoera honi. Eta, zalantzarik gabe, bakea da guk guztiok nahi duguna, bake justu eta iraunkorra.
Orain da unea, sufrimenduari atea itxi eta bakeari leihoak irekitzeko.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare insta al fin de la dispersión y a derogar leyes de excepción.
La red ciudadana Sare ha instado al próximo Gobierno español que salga de las elecciones del 26 de junio a que termine de «una vez por todas» con la política de dispersión y «derogue todas las leyes de excepción puestas en marcha» por gobiernos anteriores.
> BERRIA
Sakabanaketa «zigor gehigarria» dela gogorarazi dute Iruñean.
Salbuespen neurriek Europako legedia urratzen dutela gogorarazi du Sarek.
> EITB
Sarek dispertsioa amaitu eta salbuespen-legeak derogatzeko eskatu du.
Ehunka lagunek hartu dute parte presoen eskubideak defendatzen duen plataformak Iruñean deitutako manifestazioan.
> Diario de Noticias
Sare insta al fin de la dispersión de presos y a derogar las leyes de excepción.
Pide a la ciudadanía que se suba al tren de los derechos humanos y se convierta en un activo para acabar con su vulneración.
> Euskalerria irratia
Salbuespen legeekin eta dispertsioarekin bukatzera dei egin du Sare herritarrak.
top dispertsioa: giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean mobilizazioa egin zuen atzo Sarek Iruñean, eta sakabanaketa Europako legediaren kontrakoa eta «zigor gehigarria» dela esan du.
> Ahotsa.info
Sakabanaketa «zigor gehigarria» dela gogorarazi dute Iruñean.
Salbuespen neurriek Europako legedia urratzen dutela gogorarazi du Sarek.
Bake eta Bizikidetzaren Idazkaritzaren azken adierazpenen aurrean, Sarek duen iritzia
Azken hilabeteotan, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzatik handituz doan proposamen eta adierazpen jarioa jasotzen ari gara, euskal presoen kolektiboaren egoeraren inguruan ekarpen eta hasunarketa ezberdinak aurkeztu dituztelarik.
Esan beharra dago, antza denez, proposamen hauen aurreko lanketan ez dela beharrezkotzat jo ez gure elkarte, ez bezalakoekin kontaktuan jartzea. ahalik eta babes sozial handiagoa izango luketen proposamenak lortze bidean, Ez dugu inongo informaziorik jaso ez eta inork gure iritzirik eskatu.Gure aldetik, arazo larri honi irtenbide bat bilatzeko eta jakinda ikuspuntu ezberdinak izan ditzakegula, beti egon gara eta gaude elkarlanerako prest.
Beste behin, Birgizarteratze Dekretu baten proposamena aurkeztu da, ados ez datozen erakundeen presentzia oztopatuta egon den Foro batetik .“Via Nanclares” deituriko porrotaren ondoren, “birgizarteratze prozesu legal eta indibidualei babesa” ematea planteatzen da, euskal presoen kolektiboak hamaika aldiz esandakoari muzin eginez.
Ezin gara isilik egon, ezin gara geldi egon. Ez dugu inork gure isiltasuna konponbide prozesuari laguntza gutxi ematen dieten jarrera eta jokabideen babes moduan.
Zaila izango da egoera hau gainditzea, Bake eta Bizikidetzarako deituriko Idazkaritza honek, bizkarra ematen baitio euskal jendartearen gehiengoari, zeinak euskal presoen eskubideen errespetua oinarrizkoa jotzen du gatazkaren behin-betiko konponbiderako.
Kezkatzen gaitu, Bake eta bizikidetzaren idazkaritzari gogorarazi behar izatea Espainiako Gobernuaren espetxe politikak, bere barne Legediaren eta Europako jurisprudentziakoaren kontrakoa dela. Bai dispertsioari eta urruntzeari dagokionez, bai Europan betetako kondenen konputuetan eta baita larriki gaixo dauden presoak espetxeratuak mantentzean.
Gure ustez, Bake Idazkaritzak benetako Bizikidetza jorratu nahi badu, aipatu ditugun egoeren salatzetik hasi beharko luke. Giza eskubideen errespetuetan ezin dela inongo xantaiarik onartu.
Duela bi hilabete, Idazkaritza honek euskal presoei idatzi baten bitartez zuzendu zitzaien, askatasuna lortzeko ze urrats eman beharko lituzketen azaltzen. Baina idatzian ez zen azaltzen, euskal presoek banaka emandako urratsei Espainiako Gobernuak modu orokorrean emandako ukazioa.
Ez zen aipatzen ezta ere, euskal preso hauek salbuespenezko legediaren menpean daudela; legedia da, hain zuzen, indargabetu behar dena, pausu horiek gauzagarriak izateko.
SAREk, EHUko Ikasmirarekin landutako txosten juridikoen kopiak bidaliko dizkio Idazkaritzari. Dokumentua oso lagungarria izango zaielakoan gaude. Jakina denez, bertan, sentsabilitate ezberdinetako ehun jurista, zein Unibertsitateko irakasleek, Espainiako Gobernuak, Zuzenbide Penal zein espetxe politikaren aplikazioaren bitartez, presoen eskubideak nola urratzen dituen modu juridiko azaltzen dute.
Bukatzeko, azpimarratu nahi genuke, “frogaren zama”, beti auziaren alde bakar eta berdinean botatzea. Gobernu espainolaren immobilismoa saihestuz edo leunki kritikatuz, aspaldian abian egon beharko zen prozesuaren lubakitzea ahalbidetzea besterik ez bait dakar.
Giza Eskubideak | Konponbidea | Bakea
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Lezon ere euskal presoen giza eskubideen aldeko trena hartu dute
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Dispertsioarekin amaitzeko, uztailaren 2an 592km ekimena Orereta-Errenterian
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Gaurtik aurrera ez dadila Gernikan dispertsioa errealitate ezezagun eta isolatua izan!
Ekarri banaz
Sare Gernika-Lumo
Pasa berri den Ekainaren 3ko mobilizazioaren erantzunaz oso harro, zorionak ematera gatozkizue Gernika-Lumoko eta eskualde osoko Sarekide guztioi. Ostiral desberdin bat bilatzen genuen, arratsalde hartan bertan kartzeletarako joan etorria hasi zuten senide eta lagunei babesa adierazteko; guztion artean, euskal presoak etxera ekarriko ditugula esateko. Asmo horretan gernikarron ekarpenak etenik ez duela erakutsi dugu beste behin, eta, beraz, eskerrik beroenak eta zorionik sutsuenak parte hartu zenuten guztioi!
Hain zuzen ere, erronka hori jarri genion geure buruari kurtso hasieran: sarekideak aktibatu eta gutako bakoitza dispertsioa amaitzeko helburua bete dadin inplikatzea. Horretarako, Ispilue Proiektua abiatu genuen: batetik, partaide izatetik aktibo izatera pasatzeko; eta, bestetik, Gernikako preso eta senideen errealitatea ezagutarazteko. Azken batean, Gernika, subjektu legez, dispertsioa amaitzearen alde posizionatzeko.
Horrek erronka berri bat eskatu digu: gaur ez ditugun tresnak guk geuk sortzea. Erradiografiak. Gernikako dispertsioaren ispilua da asmo horretan lehena. Existitzen ez zena, eta ostiraletik aurrera erabiltzeko sortu den tresna. Bertan 16 testigantza daude jasota. Lagun ugarik parte hartu du bertan: argazkilari, diseinatzaile, kazetari, kamerari, irakasle, mekaniko, psikologo, pediatra etabarrek. Eta batez ere bertoko preso politikoen senide eta lagunek: zuen bizitza konpartituz, egun pairatzen duzuen egunerokoa ekarri duzue zuekin. Jakitun gara hori ez dela batere erraza; beraz, zinez esker bereziak zuei.
Orain egiteko zehatz bat dugu gu guztok: hartu 10 minutu Erradiografiak irakurtzeko. Agian, hurbil, edo ez hain hurbil, dugun gernikarrak ere egoera ezagutu beharko lukeela pentsatuko dugu, eta berarekin konpartitzeko iniziatiba har dezakegu. Tresna honen bitartez Gernikako preso eta senideen errealitatea ezagutaraziko dugu guk guztiok, bitartekoa Erradiografiak izanik eta modua eskuz eskuko eta ahoz ahoko trasmisioa. Horren zabalpenean lan egin dezazuen gonbite egiten dizuegu.
Gaurtik aurrera ez dadila Gernikan dispertsioa errealitate ezezagun eta isolatua izan!
Guztion ekarpenez lortuko dugu!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Legedi europearraren arabera 7 dira kalean beharko luketen euskal presoak
2008/675/Jal legedi europearraren arabera, 7 dira kalean beharko luketen euskal presoak.
Aurreko astean, Sare herritarrak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa juridikoen Ikasmirak zentroarekin batera, Bizkaiako Abokatuen eskolan euskal presoen eskubideen urraketen inguruko dossier argia aurkeztu genuen. Estatu mailako 100 juristek egindako informea, bi puntu nagusi salatzen zituena: dispertsio politika eta zigorren batuketa.
Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak 197/2006 doktrina bertan behera utzi ostean, Espainiako estatuak, martxan jarri zituen ahal bezainbeste trikimailu, euskal presoen etsaiaren eskubidea aplikatuz eskubide internazionala martxan jarri beharrean. 2008/675/Jal legediaren inguruan ari gara, zigorren batuketa aplikatuz.
Egun, guztira 7 dira kondena bete duten herritarrak, baina marko honen erabakiaren ondorioz, espetxean jarraitzen dute. Espetxean eta dispertsatuta.
Hauek dira lege hau ez betetzearen ondorioz egoera honetan dauden euskal herritarrak:
> Josu Arkauz Arana, Arrasate
> Jose Jabier Zabala Elosegi, Hernani
> Iñaki Etxeberria Martin, Iruñea
> Santi Arrozpide Sarasola, Lasarte
> Francisco Mugika Garmendia, Ordizia
> Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz
> Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Lemoa
SARE-k Espainiako Estatua salatzen du; legedi hau ez betetzeagatik eta giza eskubideen beste eremu batzuetan ere urraketak etengabe emateagatik. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak ez askatzeagatik, edo dispertsio politika aplikatzeagatik. Ozen eta argi salatu nahi dugu, instantzia ezberdinetara joz honetarako, Espainiako Estatuak etengabe urratzen dituela euskal presoen giza eskubideak. Presoenak, euren senideenak, eta euren ingurune sozial eta afektiboarenak.
Horretarako, gaurtik aurrera marko lokaleko lan plan bat martxan jarri nahi dugu. Hau, aipatutako zazpi euskal herritarren herrietan eramango da aurrera; modu honetan, neurri honek zer esan nahi duen eta euren bizilagunari azaldu nahi diegu herritarrei, egoera sozializatuz.
Azkenik, euskal jendartea euskal presoen giza eskubideen alde lan egiteko deia luzatu nahi dugu beste behin ere, sare herritar hau ehuntzen. Izan ere, guztion lana ezinbestekoa da konponbidera eta bakera pausoak eman ahal izateko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
"Guk ibilitakoak, gureak dira" erakusketa ibiltaria Iruñera iritsi da
Ehun lagun inguru Iruñeko tren geltokira hurbildu ziren «Guk ibilitakoak, gureak dira» erakusketa ibiltariari harrera egiteko.
Ondotik, herri sare bat osatuz, tren geltokitik Katakrak espazioraino joan ziren eta bertan erakusketaren aurkezpena eta ekitalditxo bat burutu zuten larriki gaixorik dauden euskal presoen egoera zabalduz.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Kaiola hutsik bait da inoiz baino ederrago
Zigorra beteta eta larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasunaren aldeko manifestazioa uztailaren 9an Gasteizen.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ostiral ezberdin bat izatea lortu zuten Gernika-Lumon
Joan den ostiralean 300 lagunek argi adierazi zuten dispertsio politika amaitu behar dugula.
Ekarriz Banaz lelopean buruturiko manifestazioa eta ondorengo Auditorioko ekitaldiaren bitartez Gernikako sarea hedatzeko konpromezua berretsi eta aktiboki inplikatzeko motibazioa islatu zuten.
Bertan, «Erradiografiak: Gernikako dispertsioaren ispilua» tresna berria aurkeztu zuten; egungo errealitatea ezagutarazteko euskarria. Orain bere zabalpenari helduko diote eta horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!






































































