Berriak
"Guk ibilitakoak gureak dira" erakusketa ibiltaria
Erakusketa Etxarri Aranatzen abiatu da maiatzaren 15ean eta Euskal Herriko zenbait herrietan barna zabalduko da.
Erakusketa ibiltari honen bidez Pello Mariñelarenaren bizitza bergogoraratuko dugu. Pello, 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere ospitalean. Pello gaixorik zela, mediku arretaren faltagatik hil zen espetxean.
Erakusketaren lehenengo datak:
> Maiatzak 15, ETXARRI ARANATZ. Plazan
> Maiatzak 20-22, ALTSASU. Gure Etxean
> Maiatzak 27-28, OLAZTI. Kultur etxean
> Maiatzak 29 , ARBIZU. Plazan
> Ekainak 3-4, LAKUNTZA. Kultur etxean-Plazan
> Ekainak 6-17, IRUÑEA. Katakraken
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Larunbata honetan Hartu Trena ekimena Bilbon
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ibon eta beste larriki gaixorik dauden presoen askatasunaren alde Ondarroan
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Asteburu honetan euskal presoen giza eskubideen alde!
SARE herritarraren bigarren urteurrenaren atarian, prentsaurrekoa egin dugu gaur Gasteizko egoitzan. Bere garaian, sare herritar hau ahalik eta lasterren desagertzeko helburuarekin jaio zen. Zoritxarrez, ezin gara desagertu.
Gainera, orain dela bi aste, Audientzia Nazionalak maiatzaren 13an ETAko kide izatea edo ETA laguntzea leporatuta espetxeratuta dauden hainbat presoren inguruko zigorrak berriz aztertuko zuela jakin genuen. Azken finean, odol zigorrik ez duten presoei zigorra ea jaitsi erabakitzen hasiko dira.
SAREtik, erabaki honen garrantziaren kontziente gara. Audientzia Nazionalak konponbidearen eta bizikidetzaren aldeko erabakia hartzea espero dugu, euskal presoen eskubideak errespetatuz, Zuzenbideak eta Konstituzioak berak eskatzen duena aplikatuz.
Ostiral honetan bertan erabakitzen hasiko direnak, kondena ezarrita duten 20 presoei eragingo die. Konponbidera bidean pausoak emateko aukerak ezin ditugu galdu. Hala gertatzea espero dugu.
Zigorren errebisio hau SAREtik ilusioz ikusten dugu, eta erabakia gaur egungo garaietara moldatzea espero dugu. Alegia, konponbidearen eta bakearen alde beste urrats bat ematea espero dugu, eta 20 pertsona hauen zigorrak jaitsita, elkarbizitzan sakondu. Izan ere, argi dago, kondena hauek beste garai eta testuinguru batean ezarri zirela. Garai eta testuinguru hori aldatu da, eta aldatzen jarraitu beharra dauka.
Bestalde, asteburu honetan burutuko dugun inflexio puntuaren berri eman dugu. Urtarrilaren 9an, gure herrian gutxitan ikusi den manifestazio anitzak bizi izan genituen, dispertsioaren amaiera eskatuz. Bertan, “Hartu trena!” dinamika martxan jarri genuen. Asteburu honetan, dinamikaren inflexio puntua burutzera goaz.
Urtarriletik, Euskal Herrian kulturaren bagoia martxan jarri dugu, larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzen duen bagoia herriz herri doa, apirilaren 3an 3000 pertsonek Euskal Herriko lau mendi igo zituzten … Eta horretaz gain, iritzi eta proposamen ezberdinak jaso izan ditugu antolatu ditugun hitzaldi eta mahainguruetan.
Herrietako eta hirietako plaza ezberdinak, tren geltokiak, kaleak… euskal preso, iheslari eta deportatuei dagozkien eskubideak errespetatzeko aldarriarekin beteko dira. Modu honetan, konponbidea nahi duen herria erakutsiko dugu, elkarbizitzan oinarritutako herria helburu izanik. Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Ondarru, Agurain, Oiartzun, Santurtzi, Ibarra… Dispertsioaren aurkako aldarriak foko nazionala izango du, eremu lokalak indartuz.
EKIMENEN MAPA
Larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzen duten ahotsak biderkatu dira
Larriki gaixo dagoen Gorka Fraile presoak Badajozeko ospitalean jasotako tratua salatu du. Fraile, Badajozen dispertsatua egoteaz gain, mingainaren kartzinoma epidermoide gaixotasuna dauka.
Larriki gaixorik eta dispertsatua, zigor bikoitza. Salatu duenagatik, ospitalerako bidean esku-burdinak jarrita izateaz gain, ospitalean TAC bat jasotzen zuen bitartean, esku-burdinak ere jarrita izan zituen. Honek, eragin fisikoak izateaz gain, eragin psikologikoak ere izan zituen; logikoa denez, etika profesionaletik at dagoen jarrera salatu du Etxeratek, eta salaketa jarriko duela iragarri du.
Behin baino gehiagotan esan dugu larriki gaixo eta preso egotea bateraezinak direla; horri, gainera, ikuspuntu humanotik at dagoen tratua gehitzen badiogu, zer esanik ez. Larriki gaixo dauden presoek etxean behar dute, argi dagoelako ezingo dutela euren gaixotasuna espetxean behar bezala sendatu. Hala adierazi dute, besteak beste, osasun arloko hainbat langilek behin baino gehiagotan. Pertsona hauen etxeratzea eman arte, SAREtik osasun zerbitzu duina izatea exigitzen dugu, pertsona guztien eskubide minimoak bermatuz.
Bestalde, Euskal Herrian, giza eskubideen aldeko aldarrikapenek ez dute etenik. Jesus Maria Pedrosaren alarguna den Carmen Hernandez ere preso gaixoen askatasuna eskatu du aste honetan zehar.
Pedrosa, Durangoko PPko hautetsia zen, eta bere alargunak “baldintza horietan dagoen preso bat etxeratzea ahalbidetu beharko luke espetxe politikak” adierazi du.
Gainera, Antsoaingo eta Durangoko Udalek Fraileren eskubideen aldeko mozioak onartu dituzte.
Antsoaingo Udalak, osasun zerbitzu duina izatea eskatu zuen, eta Durangokoak Fraileren askatasuna. Bi udaletan, ia udal talde gehienek eskatu dute larriki gaixo dgoen presoaren askatasuna. Poztekoa da instituzioetan ere horrelako ekimenak ikustea, gizartearen aldarrikapen bat dena politikariek ere eurena eginez.
Kultur ekitaldi arrakastatsua Villabonan
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde, 80 parte hartzaile baino gehiagok ekitaldi arrakastatsua burutu zuten Villabonan.
Pasa den ostiralean ia 400 lagunek Sare Tolosaldeak antolatutako kultur ekitaldiaz gozatu ahal izan zuten: poesia, musika, pailazoak, dantza…
Giza eskubideen trenaren kulturako bagoiari bultzada ederra eman zioten.
*Argazkiak: Tolosaldeko ataria
Atxikimendu ugari jaso ditu Sare Algortak
Nothing found.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

































































