Berriak

Nola eragiten die dispertsioak euskal presoen seme-alabei?

Martxoaren 27ko igandean, “Noticias de Navarra” egunkariak dispertsio politikaren ondorioak barnebildu zituen erreportaje batean, zehazki, txikiengan dispertsioak dituen eraginak barnebildu zituen.

dispersionErreportaje honetan, datu ezberdinak argitaratzen dira. Besteak beste, guztira 91 dira dispertsio politika pairatzen duten haur nafarrak; hauetako 22 senide zuzenak dira (aita edo amaren bat espetxean dute) eta beste 69ek senideren bat dute espetxean, nahiz eta euren gurasoak ez izan hauek.

Jakitera eman dituzten zifrak hurrengoak dira:

1.400 kilometro

Batez beste haurrek bisita bat egin ahal izateko bidaiatu behar dituzten kilometroak dira.

58 pertsona daude preso.

Euskal Herriko 392 pertsona preso dauden arren, 58 nafarroakoak dira.

16 pertsonek

bizitza galdu duten errepidean, bisita bat egitera zihoazela edo honetan bueltan zeudela.

Presoen %42 a

euren jaioterritik 800 kilometro baino urrunago daude. Beraz, bisita bat egiteko, 1600 kilometro baino gehiago egin behar dira: 800 joateko eta beste 800 bueltatzeko.

Guztira, 900 bat pertsona

ateratzen direla errrepideetara bisita bat egin ahal izateko kalkulatzen da.

Erreportajearekin amaitzeko, hezkuntza, osasun eta erlazio eskubideak urratuak direla argi eta garbi irakurri daiteke. Besteak beste, adingabeek, eskola egunak galtzen dituzte, klasekideekin harremanak galtzen dituzte edota estresa eta nekea pairatu behar dute, bidaien ondorioz.

Honen inguruan sentsibilizatzeko, apirila amaieran, Etxeratek, psikologoekin, hezitzaileekin eta politika hau pairatzen dutenekin hitzaldi ezberdinak egingo ditu; bertan, txikiengan dispertsioak zer nolako eraginak dituen azalduko dituzte.

ERREPORTAI OSOA IRAKURRI

Nola eragin die dispertsioak euskal presoen seme-alabei?

Olatz Iglesias, Ekai Prieto eta Peru del Hoyo gazteen lekukotza izan dugu Faktorian. Euskal presoen sakabanatze politikaren errealitatea ezagutarazteko asmoz, Etxerat elkarteak antolatutako «Haurrak eta Dispersioa» hitzaldi sortan hartuko dute parte.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Dispertsioarekin amaitzeko, igo mendira!

«Gure konpromezua serio eta irmo harturik, mendiko kirolariok bat egiten dugu Sarek abian jarritako  giza eskubideen aldeko trenarekin; hori dela eta gure bagoia betetzera goaz!»

Giza eskubideen aldeko trena tontorreraino eramateko, herritarron inplikazioa ezinbestekoa da. Horretarako mendiko botak eta motxila prestatzen hasi eta gurekin batera, Apirilaren 3an egingo dugun Lau Tontorretara ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Ekimen honen oinarria, Hego Euskal Herriko 4 tontor kuttunen aldibereko igoeran datza. Honako mendi hauek izango dira gure aldarrikapenen topaleku, goizeko 9:30 izanik hitzordua:

Araba aldetik: Gorbeia, Murua herritik abiatuz
Bizkaia aldetik: Anboto, Urkiolatik abiatuz
Gipuzkoa adetik: Txindoki, Larraitzetik abiatuz
Nafarroa aldetik: Beriain, Arbizu herritik abiatuz

Mendira bidean elkar topatuko dugulakoan, animatu eta  mezua zabaldu!

#HartuTrena

> Atxikimenduak

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare organiza cuatro salidas montañeras para denunciar la dispersión.

La cita será el domingo 3 de abril en las cimas de Gorbeia, Anboto, Beriain y Txindoki.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

‘Mendira!’, preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko.

Apirilaren 3an lau mendi martxa egingo Sarek, mendiko kirolarien eskutik. Juanito Oiartzabal, Alberto Zerain eta Pou Anaiek bat egin dute deialdiarekin.

Jarraitu irakurtzen

> Mondraberri

Sarek antolatuta, mendizaleak animatzen dituzte Txindoki igotzera.

Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin.

Jarraitu irakurtzen

> Ahotsa.info

«Mendira», eskubideak gailurreraino eramateko ekimena.

Apirilaren 3an, igandearekin, goizeko 9.30etan Arbizutik abiatuko da Beriain mendia igoko den euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mendi martxa.

Jarraitu irakurtzen


sare-atarrabia

Sare Atarrabia martxan!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Emakumea eta kartzela aztertu zuten Iruñean

40 lagun inguru bildu ziren atzo Iruñeako Condestable jauregian pertsona askorentzako tabua den gaia lantzeko: emakumea eta kartzela. Giro hurbil eta atseginean lehenengo eskuko iritzi eta bizipenak entzun ahal ziren jauregian.

Oihana Etxebarrietak, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak, Urtza Alkorta sarekideak eta preso ohia eta senide den Mila Jimenezek hainbat gai mahaigaineratu zituzten: nola eragiten dion dispertsioak emakumeari, nolako harremanak dituen emakumeak espetxean, nola bizitzen duen amatasuna…

Hitzaldi honen harira, SARE herritarrak Bilgune Feministarekin batera, emakume euskaldun presoak pairatzen duten egoeraren inguruko dosierra prestatu du:

– Datuak.
– Espetxea, emakumeentzako pentsatuak ez dagon eremua.
– Zigor hirukoitza: soziala, pertsonala eta penala.
– Eta laukoitza…
– Emakume «onak» sortzeko fabrika.
– Osasuna.
– Harremanak eta zaintza.
– Gurasotasuna.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Giza eskubideen trena Oreretako kaleak zeharkatu zituen

50 lagun inguru Orereta-Errenteriako kaleetatik ibili ziren trena mugituz eta kartel eta eskuorriak banatzen. Dultzainero batzuekin, giro honean tabernaz taberna, herriko txoko ezberdinetako  herritarrei informazioa zabaltzen aritu ziren bertaratu zirenak.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare-iritzia

Larriki gaixo eta askatasunaz gabetuta daudenei giza eskubideak aplikatzearen alde

Larriki gaixo eta askatasunaz gabetuta daudenei giza eskubideak aplikatzearen alde

Eneko Goia, Joseba Asiron, Gorka Urtaran, Julen Mendoza – Donostiako alkatea, Iruñeko alkatea, Gasteizko alkatea, Orereta-Errenteriako alkatea


 

Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatu behar dira. Guztiok ditugu eskubide horiek, bai eta askatasunaz gabetuta daudenek ere.

Gainera, ideologia desberdinekoak garen lau alkateoi ere gure herrietan larriki gaixo dauden edo 70 urte baino gehiago duten presoak izateak batzen gaitu. Hau izanda egoera, eta beren eskubideak errespetatzen ez direnez, dagokigun erantzukizunagatik eta arrazoi humanitarioengatik besterik ez bada ere, gure jarrera adierazi nahi dugu eta eskatu pertsona horiek kartzelatik ateratzeko, bai eta egoera berean dauden gainerako guztiak ere.

Lau arrazoik bultzatzen gaituzte jarrera honetara: lehenengo, pertsonen duintasuna errespetatzea, bai eta askatasunaz gabetuta daudenena ere. Guk nahi dugun gizartean botere publikoek pertsona ororen giza duintasuna errespetatzen dela zaintzen dute, iruditzen zaigulako giza duintasunaren printzipio gorena urratzen duen gizarteak ez duela gizakia bera errespetatzen eta gabezia demokratikoa ikaragarriak dituela. Pertsonaren duintasunaren aurkakoa da gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat kartzelan mantentzea tratamendua jasotzeko egokiak ez diren baldintzetan.

Bigarren arrazoia, zigor jasangaitzen aurka adierazten dugun jarrera da, ez zigorra ezartzerakoan soilik, baizik eta baita zigorraren garapenean ere. Gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat askatasunez gabetuta edukitzeak suposatzen du giza duintasunaren printzipioa urratzea, eta kasu askotan zigor bikoitza da, askatasunez gabetutako pertsona horren sufrimendua eta, ondorioz, zigorra bera ere, espetxeratutako beste edozein pertsonarena baino askoz ere handiagoa baita.

Hirugarren, egoera hauetan legezkotasuna zorrotz aplikatu behar litzateke eta ez dira hala egiten ari, arlo juridikotik haratago doazen hainbat arrazoirengatik.

Azkenik, gure ustez gaixotasun larria eta sendaezina duen preso bati espetxetik ateratzeko aukera ukatzeak zigorraren birgizarteratzeko printzipioa urratzen du. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1991ko urteko memoriak adierazten zuen gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen kasuan askatasunez gabetzeko zigorrek ez dutela betetzen helburu nagusia, alegia, zigortutakoa birgizarteratzea. Zigortzeko helburua besterik ez du ia agonian dagoen norbait kartzelan mantentzeak, ez du zentzurik birgizarteratzera bideratzea agonizatzeko eta hiltzeko besterik kartzelatik irtengo ez den norbait.

Hartara, bergizarteratze-printzipio honek are garrantzi handiagoa du euskal gizartean bakea eta bizikidetza eraikitzeko saiakera honetan. Inolako zalantzarik gabe, eta ikuspegi politikotik, bakea egonkortzen laguntzen duelako eta premiarik gabeko sufrimendua saihesten duelako, horrek ez baitu gizarte berrirako bidea zaildu besterik egiten. Alabaina, ikuspegi juridikotik ere garrantzitsua da, jada ez baitago arrazoirik Estatuko Administrazioaren ustez herritarren segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeenik, eta eskubidea ezin delako errealitate sozial berri horretatik bereizi, eta horren arabera interpretatu behar delako. Hartara, ez dago eragozpen politiko edo legalik kartzelatik ateratzeko gaixotasun larriak eta sendaezinak edo 70 urte baino gehiago dituzten presoak.

Azkenik, adierazi nahi dugu konpromiso irmoa dugula pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatzeko eta eraikitzeko gizarteak ikusi nahi duen egoera demokratikoa, bakea eta bizikidetza oinarri dituena.


Zigor batuketaren inguruko mintegia burutu genuen pasa den ostiralean Bilboko La Bolsan

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Hitzaldia arrakastatsua burutu zuten Gernika-Lumon

Martxoaren 2an (asteazkena) Bake-Leku txokoarekin elkarlanean Sare Gernika-Lumok hitzaldi bat antolatu zuen dispertsioa eztabaidagai jartzeko.

Horretarako Joseba Azkarraga Sareko ordezkaria, Iñaki Lasagabaster jurista eta Jone Artola senidearen parte-hartzea izan genuen Amaia Uribe Radio Euskadiko kazetari gernikarraren gidaritzapean.
Hitzaldiaren izenburua: » Dispertsioa amaitzea, konponbiderako ezinbesteko urrats» izan zen eta 80-100 bat lagunek parte hartu zuten. Sortu zen eztabaidaren baitan Gernika Batzordeko kide batek Gernikako Foro Sozialaren haritik egiten ari diren armagabetzearen inguruko lanaren berri eman zigun, Ramon Zallo EHU/UPV-ko irakasleak bere egungo egoeraren  gogoeta konpartitu zuen, Sare Gernikako sarekide batek Ispilue proiektuaren berri eman zuen  eta  beste hainbat interbentzio egon ziren. Ezberdinen arteko konponbiderako eztabaida soziala sustatzea zen helburua eta modu emankorean gauzatu zela ondoriozta dezakegu.
Busturialdeko Hitzak Joseba Azkarragari egindako elkarrizketa:

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Gaixo larrien trena Orereta-Errenterira iritsi zen

200 heldu eta 20 bat haur bildu ziren Orereta-Errenterian giza eskubideen alde antolatutako barrikotean. Ekitaldian Ibon Iparragirre eta Aitzol Gogorzaren senide eta lagunak parte hartu zuten.

IRAKURRITAKO TESTUA


Herri honetako herritarrek merezi
duten bake justu eta iraunkorra izateko garaia iritsi da. Euskal presoek pairatzen duten Salbuespen legediari amaiera emateko garaia da. Espetxe politikak estatu espainiolaren eta frantsezaren barne legediak urratzeaz gain, araudi internazionalaren orientabideak ere ez ditu betetzen.

Dispertsioak euskal preso guztien eskubideak urratzen dituen arren, gaur hemen Larriki Gaixo Dauden Presoen egoeraz diardugu. Espetxeetan bizitza gogorra bada, are gogorragoa da gaixotasun larriak dituztenean. Espondilitis Ankilosantea, Hiesa, Esklerosi anizkoitza, kardiopatiak, etabari ez dira txantxetako gaitzak. Tratamendu egokirik ezean gaixotasun hauek edozeinen bizitzarekin buka dezakete. Gaitz psikologikoak dituztenak ere baditugu, eskoziofrenia eta obsesio konpultsiboko desoreka duen eta autolesioa arriskua duenik ere bada. Aitzol Gogorzak dauzka azken hauek. Aitzolek ezin ditu ideia zehatzak burutik kendu,  ideia bat buruan sartu eta ezin ateratze honek sufrimendu ikaragarria eragiten dio. Esta enfermedad incurable es especialmente grave en la carcel. Se puede vivir y reducir su gravedad con ayuda psicofarmatologica y un entorno afectivo y tranquilo que es totalmente incompatible con el modo de vida carcelario. Esta enfermedad no se puede curar. Desde su extradición al estado español Aitzol ha sufrido 17 ingresos hospitalarios. Azkena pasa den igandean.

Ez dago hitzik egoera hau deskribatzeko. Ez dago hitzik Aitzolek, bere senide eta lagunek, bere herriak sufritzen duena adierazteko. Min  asko daramate euskal herritarrek euren gainean; hainbeste sufrimendu bertan behera utzi beharra dago, lehenbailehen.

Sarek giza eskubideen trena jarri du martxan, konponbidearen trena. Un tren para que todos los presos y exiliadas esten en casa. Un tren formacdo por ciudadanos de todos los ambitos sociales. Gente que no sea indiferente y quiera terminar  con la conculcación de derechos humanos que sufren estas personas y sus familiares. Tren honetan preso gaixoen bagoiak dinamika berezi bat edukiko du. Euskal Herri osotik ibiliko den trena izango da. Juan Gorritik egindako eskultura lekuko izango duen trena izango da gurea. Otsailaren 13tik eskultura hau Arantxa eta Luisen etxean egon da. Herri baten malko eta sufrimendua islatzen dituen oinarri batean, 1000ka urteko bi haritz adar elkartu dira. Sufrimenduak sufrimendu, elkarturik; baina badu esanahi berezi bat. Zauri horiek ez dute odolik, orbain horietan argi berezi bat dago. Larriki gaixorik dauden presoek ematen digutena, borondateak elkartuz norabide berdinean lan egiteko bidea argitzen digutena. Eskultura honek bere bidea jarraitu behar du. Hori dela eta tren honek hurrengo geltokira joan behar du. Oreretan hasi da eta Ondarrura. Bertan Ibon Iparragirreren senide eta lagunek emango diote jarraia tren honi; berandu baino lehen larriki gaixo dauden presoak etxean egon daitezen, preso eta iheslari guztiak etxean egon daitezen.

HARTU GIZA ESKUBIDEEN TRENA,
HARTU KONPONBIDEAREN TRENA,
HARTU LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN TRENA

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Audientzia Nazionaletik heldu zaigun autoa salatu dugu

Prentsaurrekoa eskeini dugu Bilboko La Bolsa eraikinean, Audientzia Nazionaletik heldu zaigun azken autoaren berri emateko.

Auto honetan, Andreu epaileak ez esan zion Espainiako Polizia Nazionalaren eskakizunari: urtarrilaren 9an Sarek egindako kuestazioan bildutako diruaren nondik norakoak ikertzea.

Prentsaurrekoan, Joseba Azkarragak eta Ainhoa Azkaratek legegile talde batez lagunduta, jarraipen hauek salatu dituzte, Sareren lanaren ildoak berdinak direla aldarrikatuz: “Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lanean jarraituko dugu, gardentasuna mantenduz”. Gainera, orain dela urtebete baino gehiago hartu ziguten diru kopurua oraindik bueltatau ez digutela salatu dugu, “eta orain, argi dago, diru hau bueltatu beharra dagoela, argi geratu baita orain dela urtebete egon zen operazioak ez daukala justifikaziorik”.

Bukatzeko,gure lanarekin jarraituko dugula argi eta garbi utzi dugu eta, beste behin ere, gure lanarekin jarraitzeko euskal jendarteari laguntzeko dei egin diogu.

Horretarako, bazkide egiteko deia luzatzen diogu gure lana beharrezkoa ikusten duen edonori, informazio guztia sare.eus web orrian topatuz.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

La AN rechaza la petición de investigar la recaudación de Sare en la manifestación de enero.

El juez de la Audiencia Nacional española Fernando Andreu ha rechazado investigar la recaudación de Sare en la movilziación del pasado 9 de enero, tal y como pretendía el Ministerio del Interior español. La red ciudadana subraya que el auto ha puesto de relieve «una intención perversa de criminalizar a Sare».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Sareren kontuak ikertzeko baimena ukatu dio Auzitegi Nazionalak Espainiako Poliziari.

Zehazki, urtarrilaren 9an Bilbon eginiko manifestazioan bildutako dirua ikertu nahi zuen Poliziak. 2015eko manifestazioaren ostean konfiskatutako dirua itzultzeko eskatu du plataformak.

 

Jarraitu irakurtzen