Berriak

Lorentxa Guimon aske geratuko da hurrengo egunetan

Gaurko egunean, pozezko albistea jaso dugu: Lorentxa Guimonek ez du espetxean jarraituko.

Pozez hartu dugu albistea; bai, pozez. Izan ere, ez genituzke horrelako albisteak jaso behar, batez ere, gaixo dauden presoek etxean beharko luketelako, denak, salbuespenik gabe. Bai Frantziako estatuko espetxeetakoei dagokienez eta Espainiako estatuko espetxeetakoei dagokienez ere bai. Sufrimenduari ateak itxi nahi dizkiogulako, lehenbailehen, eta herri honek merezi duen konponbide eta bizikidetzari ateak parez pare ireki.

sareBeste behin ere, larritasun egoera gorenean aurkitu behar izan da Lorentxa Guimon epaia bere alde agertzeko. Erietxean behin baino gehiagotan bukatu behar izan du azkenean, baldintzapeko askatasuna lortzeko. Ezin da errepikatu. Ez da posible. Hasieratik, preso dagoen pertsona bati gaixotasun larria diagnostikatzen dioten unetik, pertsona horrek ezin du espetxean jarraitu. Giza eskubideen kontua da larriki gaixo dagoen presoa etxean egotea; espetxe politika ankerrenaren adierazle da espetxean pertsona hauek mantentzea. Argi eta garbi: gaixo dauden presoek etxean egin behar diote aurre gaixotasunari, euren eremu afektibotik hurbil. Aitzakirik gabe, salbuespenik gabe.

Oraindik ere, gaixorik dauden presoak ditugu espetxeetan. Jose Ramón Lopez de Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codó, Josetxo Arizkuren eta Txus Martin. Espetxeetan gaixotasun hauei aurre egitea edozein ikuspuntu humanotik at dago; espetxean eta sakabanatuta are gutxiago. Guimonen kasua aurrekaria izatea espero dugu, azkar jorratu beharreko aurrekaria. Instituzio guztiek, justizia eremukoek  barne, pausoak eman behar dituzte, inoren zain egon gabe. Giza eskubideen errespetua bermatzen duen edonork azkar ulertuko du larriki gaixo dauden presoek etxean egon behar dutela.

Otsailaren 14an, preso gaixoen etxeratzea eskatuko duen dinamika aurkeztu genuen Oreretan, urtarrilaren 9ko Bilboko eta Baionako mobilizazioen ostean aurkeztu genuen “Hartu trena!” dinamikaren baitan kokatzen dena. Dinamika honen helburua, giza eskubideen trenera ahalik eta bagoi gehien batzea izango da, bakea izango den azkenengo geltokiraino iritsi arte. Bagoi hauetako bat izango da Oreretan aurkeztutakoa, herriz herri joango dena preso gaixoen askatasuna eskatuz. Espero dugu, lehenbailehen bagoi hau behar ez izatea; alegia, preso gaixo guztiak etxean egotea, larria delako, urgentea da!

Lorentxa Guimonek espetxea atzean betiko uztea espero dugu. Baina Guimonek atzean utziko duen bezala, gaixo dauden preso guztiekin berdin gertatu behar da. Hori bai, soilik konpromisoak batuz eta konpromisoak aktibatuz lortuko dugu helburu hau. Lortu, lortuko dugulako, ziur. Eremuz eremu bagoiak betetzeko apostua egin dugu eta horretara goaz; giza eskubideak, konponbidea eta bakea defendituko ditugulako; horretan dihardugu eta horretan jarraituko dugu.


Hilabete honetan trikitilariak batuko dira Azkoitiko herri-sarera

Ostirala 26, arratsaldeko 19:00etan eliz ataritik.

Giza Eskubideak | Konponbidea | Bakea

Euskal Presoak Euskal Herrira

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Dispertsioak beste istripu bat eragin du

2016. urteak 54 egun pasata ez zituenean, dispertsioak eragindako bigarren istripu baten berri izan dugu.

Bigarren istripua bi hilabete bete ez direnean. Oraingoan, Iñaki Bilbaoren senideek jasan zuten istripua, Araban, Arkauteko herrian zehatzago. Beste zoritxar bat, espetxe politika anker baten ondorioa.

Dispertsioaren inguruan hitz egiten dugunean, argi izan behar dugu presoen eskubideak urratuak direla. Baina presoaren eskubideak urratuak izateaz gain, euren senide, lagunen eta ezagunen eskubideak ere urratuak dira. Istripuak, zoritxarrez, hori erakusten duen adibidea da. Bisita edo bis bat egiteko milaka kilometro egiten dituzte senideek astebururo, errepidearen arrisku guztiei aurre eginez. Gainera, orain, neguan, arrisku hauek gora doaz, denboraleak eraginda.

Dispertsioak jada 16 pertsonen bizitzak eraman ditu aurretik. Hala ere, azkenengo urte hauetan euskal presoen senide zein hurbilekoek jasan behar izan dituzten istripuak hamaika izan dira. Batzuk ondorio krudelagoak izan dituzte, beste batzuk ez hainbeste. Hala ere, ekiditu zitezkeen ondorioak izan dira batzuk zein besteak.

Dispertsioa ahalbidetzen jarraitzen duten instituzio ezberdinei: euskal presoek pairatzen duten dispertsioarekin bukatu beharra dago. Zenbat istripu, zenbat zauritu, zenbat hildako behar dira dispertsioak giza eskubideak urratzen dituela ohartzeko?

Eta euskal jendarteari, orokorrean: giza eskubideen trena martxan jarri dugu, konpromisoak eremuz eremu batuko dituen trena. Konpromisoak batzeaz gain, konpromiso horiek aktibatzera goaz, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak bermatzeko, dispertsioaren amaitzeko.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Giza eskubideen trena Plentzia-Gorlizetik pasatu zen

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare-audio

Sare Oreretaren 3. irratsaioa: larriki gaixorik dauden presoak etxera!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sare herritarra Euskal Herrian den europarlamentari taldearekin bildu da

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare herritarra Euskal Herrian den europarlamentari taldearekin bildu zen otsailaren 15ean.

Donostian egindako bileran, Teresa Toda eta Inaxio Oiartzabal sarekideek hartu zuten parte, Sareren lanaren ildoak europarlamentariei helaraziz. Lan ildoak aipatzeaz gain, giza eskubideen errespetuan sakontzeko beharra helarazi zioten delegaritza honi, sufrimenduari eta mendekuari ateak ixteko garaia dela elkarbanatuz.

Delegaritza hau euskal presoen egoerarekin kezkatuta agertu dela helarazi du lehenengo bileren ostean. Erabat normala da kezka hau agertzea euskal presoak gero eta urrutiago daudela kontutan izanda eta dispertsioa oinarri duen espetxe politikan aurrerapausoak ematen ez direla ikusi eta gero.

Sarek balorazio positiboa egiten du edukitako topaketaren inguruan, eta uste dugu ez dela azkenengoa izan behar. Izan ere, nazioartetik ere urratsak eman beharko dira konponbidearen eta bakearen bidean eta Sare herritarra bertan egongo da, biak ala biei ateak parez pare irekitzeko prest.

> Teresa Todak bileraren berri eman digu:

 

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Preso gaixoen etxeratzea eskatuko duen dinamika aurkeztu dugu

Sare herritarrak larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko dinamika berria aurkeztu du Oreretan, herriz herri joango den dinamika.

IMG_5527Prentsaurreko honen aurkezleak Aurkene Astibia eta Jose Mª Agirretxe (Porrotx) izan dira, eta argi eta garbi adierazi dute gaixotasun larriak pairatzen dituzten 11 euskal presoek etxean behar dutela, euren gaixotasunei ahalik eta modu onenean aurre egiteko.

Azaldu dutenez, “larriki gaixorik” eta “espetxea” esaldi berean sartzea edozein ikuspuntu gizatiarretik at dago. Gainera, Sare ez da bakarrik egongo “Hartu trena!” dinamikan: Txus Askatu, Iparra Galdu Baik eta Durangon Gorka Fraileren askatasuna eskatzeko sortutako plataformak bidelagun izango ditu.

Gaixorik dauden euskal presoen (Jose Ramón Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codó, Josetxo Arizkuren, Lorentxa Guimon eta Txus Martin) herrietatik joango da Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa. Lehenengo geltokia, Orereta bera izango da.

Borondateak mugitzeko tren bat jarri genuen martxan urtarrilaren 9an, giza eskubideen trena alegia. Ibilbide honetan, zalantzarik gabe, larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea ezinbesteko pausua da. Herriz herri, auzoz auzo, eremuz eremu eta norbanakoz norbanako, giza eskubideen alde egotetik giza eskubideen alde lan egitera pasatzea lortu behar dugu, eta horretarako “mediku, trikitrilari, ikasle, langile, jubilatu… guzti guztiak gara beharrezkoak giza eskubideen defentsan, eta preso gaixoei dagokienez denbora ezinbestekoa da. Urgentea da, berandu baino lehen etxean izan behar dira larriki gaixo dauden presoak!.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Preso gaixoen aldeko Sareren trenaren lehenengo bagoia Errenteria da.

Larriki gaixorik dauden presoen giza eskubideen alde borrokatzeko ekimena jarri du martxan Sarek. ‘Hartu Trena’ egitasmoaren barruan, hilabetez hilabete arazo horri ikusgarritasuna emateko asmoz, preso bakoitzaren herrietan zehar lekuko bat eramango dute. Lehenengo geltokia Errenterian du, non Aitzol Gogorzaren bagoia gehituko zaion trenari.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Larri gaixorik dauden presoen alde jauzia egiteko eskatu du Sare-k.

Larri gaixo dauden presoak etxeratzeko Sarek antolatutako trenak Errenterian izango du aurreneko geltokia.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Gaixotasun larria duten 11 presoren askatasuna eskatu du Sarek.

Hilero, gaixo dagoen preso batean jarriko dute arreta eta haren herrian hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, presoen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko.

Jarraitu irakurtzen


sare-audio

Har dezagun preso eta iheslarien eskubiden aldeko trena

SAREren Hartu trena dinamika Oreretan hasiko da hemendik gutxira.  Otsailaren 24an zine foruma eginen da, bizi poteoa, preso gaixoen inguruko bideo emanaldia, geltoki informatiboa , eta herri argazkia eta ondoren barrikotea… Gaixotasun larria duten presoen askatasuna exijituko dute, eta Oreretatik Ondarrura pasako da lekukoa. Herriz herri ibiliko da SAREren hartu trena dinamika.

ENTZUN

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sare herritarrak Giza Eskubideen manifestu iraunkorra aurkeztu du

Sare herritarrak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Gasteizko tren geltokian.

Prentsaurreko honetan, Sarek, Euskal Herria guztian zein mundu guztian zehar zabaltzea helburu duen manifestu iraunkorra aurkeztu du. Giza eskubideen defentsan aritu nahi duen ororentzat dago prestatuta manifestu hau, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen errespetua oinarri hartuz.

 

Ainhoa Azkaratek eta Joseba Azkarragak azaldu dutenez, urtarrilaren 9an argi geratu zen milaka herritarrek beste pauso bat eman nahi dutela konponbidera eta bakera begira, eta hala erakutsi zuten Bilbo eta Baionako kaleak betez. “Hartu trena” dinamikaren baitan, eremu ezberdinak trenera igotzeko gonbitea luzatu dute biek ala biek, eremuz eremu ere ikusaraziko dena. “Auzo elkarteek presoen giza eskubideen urraketak azaltzen dituzten informazio puntuak antolatu ditzakete auzoan, ikasleek hitzaldi informatiboak azaltzen dituzten bitartean” azaldu dute Azkaratek eta Azkarragak.

 

Baina trenak, azaldu dutenez, azkenengo geldialdi bat izango du, euskal jendartea konponbidera eramango duena. Bukatzeko, azaldu dutenez, gaurtik irailera bitartean milaka herritar bildu nahi ditugu manifestu honen inguruan, bizikidetzari ateak irekiz eta sufrimenduari parez pare itxiz.

Giza eskubideen alde egotetik giza eskubideengatik lan egitera pasatzeko prest gaude, eta horretara goaz.

MANIFESTUA JEITSI

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Eskubideen aldeko trenari bagoi gehiago batzeko manifestua aurkeztu du Sarek.

Irailera bitartean giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestuaren aldeko atxikimenduak bilduko dituen manifestua aurkeztu du Sarek.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen defentsa, geltokiz geltoki

#HartuTrena lelopean, manifestu iraunkorra osatu du Sarek, giza eskubideen alde egoteaz gain, horien defentsa aktiboa egingo duten eragileen bila.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Inork ez du PPk bezain gaizki egingo kartzela politikan, Sareren ustez.

Adierazpen bat aurkeztu du, eta datozen hilabeteetan «herriz herri eta auzoz auzo» banatuko du, presoen eskubideen defentsan herritarren babesa bilatzeko.

Jarraitu irakurtzen

> eldiario.es

Red de apoyo a presos de ETA cree que ningún Gobierno será peor que el PP.

La red ciudadana Sare que reclama el fin de la dispersión de los presos de ETA considera que cualquier otro Gobierno que se constituya no podrá hacerlo «peor» que el del PP en relación a la política penitenciaria que se aplica a estos reclusos.

Jarraitu irakurtzen

> Argia

Giza Eskubideen defentsa aktiboa lortzeko #HartuTrena manifestua aurkeztu du Sarek.

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestu iraunkorra (pdf) aurkeztu du Sarek, Gasteizen egindako agerraldian. Sektore ugaritako atxikimenduak lortu nahi dituzte iraila bitarte.

Jarraitu irakurtzen


Lorentxa Guimon berriz ospitaleratua izan da

Larri gaixo dagoen Lorentxa Guimon euskal presoa erietxera eraman dute, hirugarrenez azkenengo bi hilabeteetan.

Sare herritarretik uste dugu, argi geratu dela euskal presoen aurkako mendeku eta gorroto espetxe politika hau ezin dela luzatu, preso gaixoek etxean egon behar dutelako, lehenbailehen. Otsaila amaieran erabakiko dute Guimonen baldintzapeko eskaera, baina ezin dugu hainbeste itxaron.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare