Herriak
Sarek, Arabako Hiesaren aurkako Komisioak, Salhaketak eta Etxeratek gaixo larrien asktasuna eskatu zuten Gasteizen
Ekitaldi honetan parte hartzen ari garen entitateak, SARE, COMISIÓN ANTI SIDA DE ALAVA, SALHAKETA eta ETXERAT, berretsi egiten dugu gure konpromisoa printzipio humanitarioekiko eta pertsonen eskubide eta askatasunen defentsarekiko.
Printzipio eta eskubide horiek bere horretan aitortu behar dira, alde batera utzita egokitasunak, egoerak eta interes politikoak. Askatasuna kendu zaien pertsonak eskubide-subjektu dira eta eskubide horiek aitortu eta bete egin behar dira justiziaz. Alde horretatik, espetxean larriki gaixorik, kondena luzeekin, osasun-asistentzia txarrarekin eta sakabanaturik egoteak, zuzenean eragindakoen oinarrizko eskubideen urraketa larria izateaz gain, zigor anker bat gehitzen die haien senide eta lagunei.
Egoera horretan daude, beste batzuen artean, Oier Gomez Mielgo (Parisen preso) eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko (Villabonan preso) gasteiztarrak.
Giza Eskubideen Europako Epaitegiak dio ezen pertsona kondenatuen osasuna kontuan hartu behar dela askatasuna kentzeko modalitateak erabakitzerakoan, espetxeratzea baterazina izan baitaiteke gaixotasun larri batekin, baldin eta pertsonari espetxeratzeak berez eta nahitaez dakarren sufrimendua baino handiagoko arrisku eta sufrimendua eragiten badio.
Alde beretik esan daiteke gaixotasun larri bat duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ezin duela bermatu kalte sendaezin bat sendatzea baina bai halabidetzen du hobekuntza erlatibo bat eta eboluzio geldoago bat, jazoera akutu guxiagorekin, ez soilik mediku-tratamenduarengatik, espetxe barruan ere jaso baitzezakeen, baizik eta giro-aldaketagatik, horrek positiboki laguntzen baitu.
Gogoeta horietan oinarriturik hemen gaudenok Oier, Abetxuko eta larriki gaixorik dauden preso guztien askatasuna exigitzen dugu.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Tolosako udalak bere babesa adierazio Sareri, Sare Tolosak aurkeztutako mozio baten bidez
Tolosako udalak bere babesa adierazio Sareri, Sare Tolosak aurkeztutako mozio baten bidez
Bide batez, Tolosako udalean ordezkatua dauden alderdi politikoekin bilera bat egiteko eskaera egin dugu. Bilera horretan, SAREren helburuen, dinamiken eta asmoen berri emateaz gain, ideologia eta ideia politiko ezberdinen gainetik elkarlanerako gure erabateko prestutasuna azalduko dugu. Izan ere, gaur egun horrenbeste sufrimendu sortzen duten eskubide urraketen aurrean, bai euskal presoen dispertsioa eta urrunketak, bai eta larriki gaixo dagoen Manu Azkarate Tolosako presoaren egoerak, ezberdinen arteko elkarlana eskatzen du. Behingoz egoera hau gaindituz; giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen bidean pausuak ematen jarraitzeko.
Aurkeztutako mozioa:
Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak Tolosako Udalak ondorengo mozioa eztabaidatu eta onartzea eskatzen du:
Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017) Autuan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez
onartzea. 104 000€ konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela arguditu du ebazpenean.
2015eko urtarrilean presoen eskubideen defentsan Bilbon nazio manifestaldi jendetsua burutu zen, bertan euskal gizarteak pertsona hauen eskubideen errespetua ozen aldarrikatu zituen. Manifestazio horretan, parte hartu zuten gizabanakoek beren borondatez gastuen ordainektarako emaniko dirua espainiako Guardia Zibilak konfiskatua izan zen.
Manifestaldia antolatzeko behar izan ziren montai, ekipo, eta bestelako gauza guztiak ordaintzeko ezinbestekoa zen herritarrek emaniko diru kopuru hori. Diru guzti hau, 104,000 € hain zuzen, konfiskatua izatean, ezinezko egin zaio sareri zor guzti hauei aurre egitea.
Ondorioz, 2015. urtean egindako lapurretaren egunetik, SARE zorretan dago hainbat enpresekin, eta erabaki honekin, SARE ito nahi dute. Baina argi daukagu SAREk aurrera egin behar duela eta herri honek, konponbiderantz pausoak emateko, presoen eskubideak errespetatzea behar beharrezkoa dela ozen esan nahi du, eta SAREk horretan lagundu nahi du. Giza eskubideen errespetua, oinarrizko pauso bat izan behar delako, eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek horrela sentitzen duelako, SAREk sentsibilizazio guzti horiek elkartzeko eta aktibatzeko lanetan jarraitzeko erabakia eta konbentzimendua dauka.
Horregatik, eta egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko, elkartasun astea martxan jarri dugu. 2015. urtean egin bezela, orain ere jendartearen babesa eta elkartasuna behar degu. SAREa ehuntzen jarraitu behar dugu, eta horretarako denok sare honen parte sentitu behar gara, eta ahal dugun heinean gure aletxoa jarri.
Presoen eskubideen defentsan, asko dira landu ditugun eskubide urraketak ezberdinetan, jaso ditugun babes eta konpromisoak. Bereziki urrunketa, larriki gaixoen egoera eta zigorren batuketen aplikazio eza izan dira gure jardun nagusiak, eta eskubide hoiek errespetatzetik urruti gaude egun. Horregatik lanean jarraitu behar dugu eta zuen laguntza behar dugu, denon laguntza egoera ekonomiko honetatik atera eta bidean jarraitzeko.
Horrela, norbanakoen aletxoa eskatzen ari garen bezala, erakunde, udal eta bestelako eragileen laguntza eskatzea ere beharrezkoa da. Kasu honetan, Udalei, herri bakoitzetik manifestaldi horretara antolaturiko autobusetan joandako pertsona bakoitzeko euro bat eskatzen ari da Sare.
Tolosaren kasuna, egun horretan 7 autobus irten ziren, guztira 385 lagun.
Guzti hau kontutan hartuz, Tolosako udalak ondorengoa onartzea eskatzen du Sarek:
- Tolosako Udalak pertsona guztien eskubideen aldeko aldarriarekin bat egin eta Sarek lan egiten duen preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzea eskatzen du.
- Tolosako udalak bere elkartasuna adierazten dio Sareri eta bera ekonomikoki ittotzeko eraso hau gaitzesten du.
- Egoera ekonomiko gogor honi irtenbide emateko, egun horretan Bilboko manifestaldira joaniko pertsonen kopurua adina € Sareri diru laguntza moduan ematea onartzen du, kasu honetan 385 €.
- Mozio honen berri Euskal Herriko komunikabide desberdinei zabaltzea adosten du.
Tolosako Sare
2017/3/22
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna exijitu zuten Iruñean hainbat lagunek
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Orereta-Errenteriako kristau elkarteko hainbat kidek agerraldia egin dute larriki gaixorik dagoen herriko presoa Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko
Orereta-Errenteriako kristau elkarteko hainbat kidek agerraldia egin dute larriki gaixorik dagoen herriko presoa Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko
IRAKURRITAKOA
Somos un grupo de personas miembros de diferentes comunidades cristianas del pueblo preocupados por la situación del preso errenteriarra Aitzol Gogorza, puesto que sigue encarcelado a pesar de estar gravemente enfermo. Esta iniciativa la realizamos a título personal, en defensa de los derechos que asisten a todo ser humano.
Según varios informes médicos, Gogorza sufre una enfermedad muy grave, entre ellos el del Instituto Vasco de Medicina Legal: trastorno obsesivo compulsivo, trastorno depresivo con riesgo de autolisis, intento de suicidio. Aitzol fue detenido en el estado francés el año 1999. En Junio de 2011 fue trasladado al estado español y en Octubre de ese mismo año sufrió un agravamiento de su enfermedad. En Noviembre de 2013 viendo la gravedad de su situación, fue trasladado a la prisión de Basauri. Como consecuencia de su situación, le aplicaron el protocolo de suicidios por lo que tiene que estar acompañado las 24 horas del día.
En los últimos años , Aitzol ha sido ingresado 28 veces en el hospital. A finales de 2016 tuvo que ser ingresado a consecuencia de una crisis de ansiedad. Pocos días más tarde, en el inicio del nuevo año, sufrió un tromboembolismo pulmonar. No es la primera vez que sufre un tromboembolismo, ya que en el año 2014 sufrió otro que le afecto a ambos pulmones. En los últimos dos meses ha tenido que ser ingresado 6 veces debido a diversas crisis de ansiedad.
Aitzol lleva 19 años encarcelado. Como consecuencia de su situación, tiene solicitado la aplicación del artículo 100.2 del reglamento penitenciario donde se contempla la posibilidad que, ante una enfermedad grave e incurable como la que padece Aitzol, le sea concedido el régimen de prisión atenuada y pueda cumplir su pena fuera de prisión.
Ha día de hoy ninguna de las solicitudes ha sido atendida ni por la Junta de Tratamiento del Centro Penitenciario ni por la Audiencia Nacional.
Entendemos que desde el punto de vista de los derechos humanos esta situación no se puede prolongar, por lo que, por “razones humanitarias” pedimos la excarcelación de nuestro vecino Aitzol Gogorza.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Sestaok, Fernan presoaren egoera dosier batean bildu du, pairatzen dituen eskubide urraketak salatzeko asmoz
Sare Sestaok, Fernan presoaren egoera dosier batean bildu du, pairatzen dituen eskubide urraketak salatzeko asmoz.
2016ko abuztuaren 17an 20 urte bete ziren Fernando Alonso Abad Sestaoko euskal presoaren atxiloketatik. Orduztik, ia denbora guzti honetan bere herritik, senideengatik eta lagunengatik urrun egon da, espainiar estatuko kartzela ezberdinetan sakabanaturik, eskubideak etengabe urraturik.
Dossier honetan saiatu gara Fernanen eta bere gertukoen egunerokoa nolakoa den biltzen, sakabanaketak nola eragiten duen presoarengan eta bere ingurunean, eta zer suposatzen duen euskal presoa izateak eta salbuenezko kartzela politikapean egoteak.
Saretik desio dugu euskal presoen eguneroko errealitatearen berri edukitzea lagungarri izatea egoeraren irakurketa oso bat egiten eta dispertsioa eta salbuespeneko politikekin amaitzeko indarrak biltzeko orduan baliagarri izatea.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Gasteizek gaixo larrien egoera salatzeko dinamika abiatuko du
Azken hilabete eta asteotan larri gaixorik dauden presoen egoerak oso nabarmen egin du okerrera; izan ere, ospitaleratze eta eraso berriak egon dira… eta zerrenda hori handituz doa: 10 preso gaixo egotetik, 13ra pasatu gara, gehi publikoki agertu nahi ez duten beste 9 presoren kasuak.
El último caso conocido es el del preso gasteiztarra Oier Gómez Mielgo, encarcelado en la prisión de Meaux y al que se le acaba de diagnosticar un sarcoma de Ewing con metástasis en cabeza y pelvis.
Una situación que ya veníamos advirtiendo desde hace tiempo, y es que no hay razón humana, jurídica ni política para que se siga vulnerando el derecho a la salud de las personas privadas de libertad. Sin embargo los gobiernos de España y Francia siguen aplicando políticas de odio y venganza contra un pueblo que desea vivir en paz, utilizando para ello a los presos y presas vascas, muestra de ello es la comunicación enviada por instituciones penitenciarias para alargar al sufrimiento, y acortar la vida, de quienes de los y las presas vascas.
Sakabanaketa, osasun asistentzia-eza, zigorren luzapena eta abar luze bat onartzen eta bultzatzen duen salbuespen legedia, estatuek euskal presoen kontrako estrategiaren islada.
Presoen giza eskubideen urraketa, baita euren ingurune sozial eta afektiboarena ere, politika hau ezartzen duten bi estatuen erantzukizuna da. Bai eta egoera hau desagertarazi eta gainditzeko eskumena izanda, egiten ez dutenena ere.
Ante esto la sociedad vasca, comprometida con los derechos humanos, la solución y la paz, necesita activarse, redoblar esfuerzos para poner en libertad a todos los presos gravemente enfermos antes de que sea tarde, por ello En Gasteiz vamos a realizar una asamblea de activación mañana jueves, a las 19:00 en el frontón Auzolana, para articular iniciativas que permitan tener con nosotras a Oier y a Abetxuko, al igual que al resto de personas en la misma situación, y así poder recibir la asistencia sanitaria que necesitan, rodeadas de sus entornos sociales y familiares.
Por último, queremos dar la adhesión de la red ciudadana SARE a la manifestación que Bagoaz ha convocado para el 25 de Marzo en Baiona.
LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOAK ETXERA!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Gaixo larrien askatasunaren aldeko elkerretaratzea egin zuten Portugaleten
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ehundaka lagunek Aitzolen askatasuna eskatu zuten Orereta-Errenterian egindako agerraldian
Ehundaka lagunek Aitzolen askatasuna eskatu zuten
Orereta-Errenterian egindako agerraldian
AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!
Gaur, hemen bildu gara, Herriko plazan. Oreretakoentzat oso sinbolikoa den leku batean: hemen dantza egin dugu, disfrutatu, borrokatu, kantatu, irri egin, baita negar ere.
Gaur, tamalez, egoera oso larria salatzeak ekarri gaitu hona: gure bizilaguna den Aitzolen egoerak, zehazki. Aitzolek 19 urte daramatza preso eta momentu honetan Basauriko espetxean dago. Azken urteetan 27 aldiz izan da ingresatuta, bere gaixotasunaren ondorioz. Horietako bi, tronbolismo baten eraginez. Baina ez dugu azalduko bere osasun egoera, aski ezaguna baita.
Hausnarketa bat plazaratu nahi dugu, ordea. Zerk bultzatzen du pertsona bat, horrelako egoeran egonda, gose greba egitera? Zergatik estatuak ez du bere lege propioa betetzen? Azken honen erantzuna argi dugu: MENDEKUA. Estatuak iraganeko sufrimenduari lotuta eduki nahi gaitu. Baina guk, sufrimenduaren atea itxi eta etorkizunaren leihoa ireki nahi dugu.
Pertsona orori dagozkion giza eskubideak betearaztea eskatzen du Aitzolek. Hau da, 100.2 artikuluaren aplikazioa. Non, horrelako egoera baten aurrean espetxealdi arindua aurreikusten duen legea edota kondena espetxetik kanpo betetzeko aukera ematen duena. Euskal gizartean gehiengo sozial, politiko eta sindikalak, adierazpen batzuen bidez, adostasuna adierazi du aldarrikapen honekin.
Oreretako Errenteriako Sare jaio zenetik, pertsona ezberdinen arteko zubiak eraikitzen ari da Aitzolen askatasunaren alde. Eta, hala jarraituko dugu. Gose greba berta behera utzi duen arren, bere egoerak larria izaten jarraitzen du. Horregatik, norberaren ideologia alde batera utzita, Aitzolen giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, beharrezkoa da indar guztiak metatzea. Baita gizartearen aktibazioa.
Horretarako, DENAK, bai DENAK, beharrezkoak gara. Eta zihur gaude lortuko dugula!
Azkenik, gure besarkadarik beroena bidali nahi diogu Aitzoli, eta bere senide eta lagunei. Baita beste larriki gaixorik dauden presoei eta haien senideei. Honekin batera, deia egiten dizuegu datozen egunetan Sarek antolatuko dituen dinamiketan parte hartzera.
LORTUKO DUGU! AITZOL ETXERA
AITZOL ETXERA! 100.2 ART, ORAIN!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sareri "lapurretarik ez!"
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Manu Azkareteren askatasunaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten pasa den larunbatean
Manu Azkarate, larriki gaixorik dagoen euskal preso tolosarraren askatasuna eskatzeko adierazpena aurkeztu zuten hainbat herritar ezagunek
ADIERAZPENA
LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOAK ASKATU! MANU ETXERA!
Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Manu Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.
Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.
Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.
1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.
Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.
Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna, ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute.
Giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotako bizitza eskubidea urratzen du Espainiako eta Frantziako kartzela-politikak; ez da zilegi gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan edukitzea.
Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu.
SINATZAILEAK
- Javi Hernando (famili-medikua)
- Iñaki Arratibel (kirol-medikua)
- Alhoa Karrera (famili-medikua)
- Xabier Mitxelena (famili-medikua)
- Mikel Belloso (famili-medikua)
- Alberto Izagirre (kardiologoa)
- Iñaki Artola (pelotaria)
- Eugenio Lopetegi (ibarra sokatira lehendakaria)
- Patxi Renobales (Intxurre futbol)
- Ainhoa Artolazabal (txirrindulari ohia)
- Martxelo Otamendi (kazetaria)
- Enrike Rubiños “Vendetta” (musikaria)
- Jon Arruabarrena (musikaria)
- Aiora Zulaika “pirritx” (pailazoa)
- Kike Amonarriz (aurkezlea)
- DJ Bull (diska jartzailea)
- Elixabete Nosellas (dantza)
- Oihana Iguaran (bertsolaria)
- Julen Telleria (aurkezlea)
- Laida Zubillaga (LAB)
- Juan Mari Arozena Lopetegi (barku kapitaina, jubilatua)
- Joxe Luis Arzallus (preso ohia)
- Axun Lasa (Joxean Lasaren arreba)
- Cristina Iruretagoiena (Luis “Suni”ren arreba)
- Jose Inazio Goikoetxea “Fiti” (preso ohia)
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















































