Herriak
Giza katea Tolosan, Manu Azkarateren askatasuna eskatzeko
Sare Tolosaldeak antolatuta, Manu Azkarateren askatasunaren aldeko giza katea egin dute ostiral iluntzean; 200 lagun inguru elkartu dira.
Manu Azkarateren senitartekoek eraman dute pankarta Manu etxera, larriki gaixoak etxera lelopean; atzetik, 200 lagun inguru elkartu dira Manu Azkarateren askatasuna exijitzeko. Triangulo plazatik abiatu, eta San Frantzisko pasealekutik barrena, erreka ondotik Triangulora bueltatudi. Alde zaharra igaro eta Trianguloan amaitu dute mobilizazioa.
Bertan, Tolosako Sareko kide batek hitz egin du, eta Manu Azkarateren egoera salatzeaz gain, bere berehalako askatasuna exijitu du. Bestalde, jakinarazi dute hurrengo larunbatean, otsailaren 18an, agerraldia egingo dutela Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Tolosako hainbat herritarrek eta eragilek hartuko dute parte eta Manu Azkarateren egoeraren berri emateaz gain, egun horretatik aurrera antolatuko dituzten mobilizazioak aurkeztuko dituzte.
Ondoren, Manu Azkarateren senitarteko batek hartu du hitza eta informazio “falta” salatu du: “Informazio eskubidea urratu digute”. Igandean informazio gehiago izatea espero dutela adierazi du, eta nabarmendu du Frantziako poliziak “zapaldu” ziola hanka Azkarateri. Hain zuzen, Soto del Real kartzelatik Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten asteartean, ultzeratuta zeukan hankan duen isipula batengatik.
> Kronika eta Argazkiak: Ataria.eus
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Gernikak ATERABIDETIK dispertsioametraia estreinatu du
Pasa den ostiralean, otsailak 10, Lizeo Antzokia bete zen Sare Gernikak egindako ATERABIDETIK ikus-entzunezkoaren estreinaldi egunean.
Erronka handia jarri genion geure buruari eta helburua bete genuela esan dezakegu: 30 bat gernikarren artean egindako 29 minututako film laburraren estreinaldiaren bitartez dispertsioaren distantzia apur bat laburtu eta Gernika dispertsioa amaitzearen alde dagoela modu koralean adierazi genuen.
Eskerrik asko bertoratu zineten sarekide guztioi, zuek barik ezinezkoa izango zelako. Esker bereziak berton parte hartu zuten artistei; eta zelan ez, dispertsiometraia honek argia ikusteko bere hoberena eman duten sarekide sortzaile ugariri: musikari, errealizatzaile, gidoilari, grafista, marrazkilari, soinu teknikari, partaide, senide etab luze bati.
Bertoratu ezin zenutenok, edo berriz ikusi nahi dugun guztiok, jakin dezagun www.saregernika.eus atarian ikusgai eta deskargatzeko dagoela jada, Aterabidetik atalean: https://www.saregernika.eus/
Pasa mezua zuen lagun, senide edo lankide-ikaskideei. Tresna bat izatearen bokazioarekin sortua izan da eta zenbat eta zabalpen gehiago izan, oihartzun handiago izango du gure aldarrikapenak.
Ia urte batez garatu dugun proiektua izan da honokoa. Agian ez dimentsio berekoak, baina garrantzi berdineko ekimenak egiten jarraituko dugu; sarea ehunduz, dinamika sustatuz, gernikarron ahotsa dispertsioa amaitzearen alde batuz. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldekoa delako.
ATERABIDETIK
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Igandean "Zama doinuz arindu" jaialdiaren bigarren edizioa ospatu zuten Etxarrin
Pasa den igandean Etxarri Aranatzen “Zama doinuz arindu” II. Elkartasun Jaialdia ospatu zen.
Iazko arrakasta ikusita aurten ere Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolatzeko erabakia hartu eta zalantzarik gabe, merezi izan duela esan liteke. Bi emanaldietarako sarrerak agortuak zirela, 450 ikuslek Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hutsun, Gozategi, El Deseo del Doctor, Hesianeko Fran eta Zuriñe, Anje Duhalde eta Zopilotesekin gozatu ederra hartu zuten. Antolakuntza eta produkzio lan txukuna, kalitate handiko emanaldia bukaeran hainbatek azpimarratu bezala. Pozik ikusleak, pozik antolakuntza eta pozik parte hartu zuten musikariak ere. Soka izan zen emanaldiaren protagonista. Sokak handi batek inguratzen zuen agertokia eta soka zegoen pantallan irudikatua. “saiatzen gara korapiloak askatzen, sarritan asmatuz, gehiegitan okertuz, batzuetan asmatuz…eta tira, eta tira, eta tira…, egin behar dela badakigu…barroteak hautsi arte.” Horixe izan zen mezua. Musika berriz, mezu horretara iristeko giltza…. Zama arintzea zelako helburua. Presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatzeko eta sufrimentu hori arintzeko, nota, akorde zein melodiek badutelako gaitasuna. Halaxe izan zen behintzat atzo Etxarri Aranatzen bizi izan zena.
Sare zein senide eta lagunen izenean eskerrik beroenak jaialdi hau posible egin duen orori. Zertxobait arindu genituen minak, baina oraindik badago zer eginik.
Bide horretan berriz ere elkar ikusiko dugulakoan,
Eskerrik asko guztioi…
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa egin zuten Bilbon
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Hondarribiko bizilagunek ere salatzen dute!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Durango kalera irten zen euskal presoen giza eskubideak aldarrikatzera
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Oiartzunetik ere larunbatean Bilbora!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Arbizuk ere salatzen du!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Pasa den larunbatean 100 lagun baino gehiago bildu ziren Erandion larunbateko manifestaziora parte hartzera deituz
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Irungo bizilagunek ere larunbatean Bilbora!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















































