Herriak
Euskal presoen euskal herriratzearen aldeko manifestazioa burutu zuten Azpeitin
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Gernikarrek ere euskal preso eta iheslari eta beraien inguru hurbilaren eskubide urraketak salatzen dituzte
Abenduak 31an burututako mobilizazioan adierazi genuen bezala, gernikarrok ere euskal preso eta iheslari eta beraien inguru hurbilaren eskubide urraketak salatzen ditugu. Ekimen honen bitartez, urtarrilaren 14an Bilboko kaleak betetzeko deialdi emankorra egin genuen bertaratu ginen 300 bat lagunen artean. Bertan azaldu bezala, begi onez ikusi izan dugu aste honetan Gernikako udalak aho batez zabaldutako oharra, bide sakonago baten lehen urrats bezala ulertzen dugulako. Sare Gernika-Lumok beti bezala, giza eskubide eta konponbidea bultzatzeko elkarlanerako prestutasuna plazaratzen dugu.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Soraluzeko herritarrek euskal presoen Euskal Herriratzea eskatu zuten pasa den asteburuan
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Antsoainek salatzen du!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Laudion ere, euskal presoen giza eskubideen alde!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
400 lagun baino gehiago bildu ziren Arrasaten kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko
400 lagun baino gehiago bildu ziren Arrasaten kondena beteta daukaten euskal presoen askatasuna eskatzeko.
Pertsonak gara, herritarrak gara. Denon eskubideak errespetatuak izan daitezen sinesten dugun herritarrak, eta beraz, euskal presoek bizi duten egoeraz kezkaturik gaudenak. Kezka horrek ekarri gaitu elkar baturik ekimen honetan parte hartzera. Beharrezkoak garelako denok, beharrezkoak direlako horrelako ekimenak, askotariko ekimenak, espetxeetan giza eskubideak urratzen jarraitzen duten bitartean, mugitzea beharrezkoa delako, bizi dugun egoera behin betiko aldatzeko.
Eta ez gaude geldi. Mugitzen ari gara. Salatzen Dut, Salatzen Dugu, Salatzen Duzu… ahots askotarikoak gaude hemen, askotarikoak eta asko garelako espetxe politika aldarazi behar dela uste dugunak. Azken asteotan ere, gero eta gehiago gara salatzen dugunak.
Sakabanaketa eta urruntzea, larriki gaixorik dauden euskal presoak, zigorren batuketa eza, isolamendua eta bakartzea, salbuespeneko legedia… Nahikoa da eta salatzen dugu; gaur egun indarrean dagoen espetxe politikak, eskubide urraketa sistematikoa dakarrela eta berehala amaitu behar duela.
Salatzen dugu ehundaka kilometrotara bahituta dauzkaten preso arrasatearren egoera: Unai, Julen, Txus, Kepa, Premin, Aratz eta Josurekin egiten ari diren eskubide urraketen mapa larria. Eta berriz gogoratu nahi dugu, Josu Arkauzek dagoeneko kalean egon behar lukeela, zigorra beteta izanik, legea bete nahi ez dutela eta 2023ra arte atzeratu dutela bere askatasuna.
Badira 5 urte ETAk armak uzteko erabakia hartu zuela, eta oraindik orain, bakeak eta konponbideak urruti jarraitzen dute herri honetan. Garaile eta garaituen lerro okerra jorratu nahi dute, konponbidea eta bakea oztopatu nahi dituzte, etorkizunari ateak itxi nahi zaizkio, baina mezu argia dugu estatuentzat eta gizarte osoarentzat, herri honek behin betiko konponbidea eta bakea eskuratu behar dituela berandu baino lehen.
Sare, Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen aldeko lanean martxan ari da eta gure hondar alea jarri nahi dugu bide honetan. Guztion artean, behin betiko konponbidea eraikitzeko unea da. Hamarkadatako sufrimenduari amaiera emateko unea da. Bake justu eta iraunkorrerako unea da. Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzeko bidean, urratsak emateko unea da. Harria bera bakarrik ez da mugituko, guk mugituko dugu.
- Giza eskubideen errespetua exijitzen dugu.
- Dispertsioa, bakartzea eta isolamendua amaitu daitezela eskatzen dugu.
- Gaixo larriak eta kondena beteta duten presoak kalean behar luketela aldarrikatzen dugu.
- Salbuespen legediarekin amaitu eta legea bete dadila eskatzen dugu.
Salatzen Dut, Salatzen Dugu, Salatzen Duzu… herritarrok elkarrekin salatu behar dugulako, gaur hemen herriko plazan eta datorren urtarrilaren 14an Bilbon… kaleak bete ditzagun, espetxeak hustu daitezen.
Entzun eta Senti gaitzatela,
OHARRA: Bilbora joateko autobusetarako tiketak dagoeneko salgai daude tabernetan. Ez itxaron azken unera arte!
KALEAN BEHAR LUKETELAKO.
Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ibon Muñoa eta beste euskal presoen egoera salatzeko jaialdia burutu zuten Eibarren
Ibon Muñoa eta beste euskal presoen egoera salatzeko jaialdia burutu zuten Eibarren.
Maite Arroitajauregi, Zaloa Urian, Arrate Gisasola, Norton, Asier Serrano, Mikel Arrieta, Aitor Gorosabel, Josu Gil eta Joseba Arrilaga entzuteko aukera izan zen.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Nafarroak euskal presoen giza eskubideen aldeko manifestua aurkeztu du
Hemen elkartu garenok ez gara etorri mobilizazio baten aldeko aldarria egiteko. Hemen gaudenok adierazi nahi dugu Nafarroako Sare Herritarraren kide garela. Eta adierazi nahi dugu, garbi, gure arteko desberdintasun ideologikoak gorabehera, giza eskubideen aldeko konpromisoak batzen gaituela.
Adierazten dugu ez dugula nahi preso nafarren senitarteko eta lagunek astebururo ehunka kilometro egitea eta beren bizia arriskuan jartzea. Ez dugu nahi larri gaixorik dauden pertsonak hemendik ehunka kilometrora egotea preso.
Hemen gaudenok garbi diogu pertsonen giza eskubiderik urratzen ez duen gizarte batean bizi nahi dugula.
Pentsamolde eta ideologia desberdineko pertsonen artean egin dugun manifestua aurkezten dizuegu, gure eskaerak biltzen dituena. Bidea eman nahi diogu maitasunari eta ez gorrotoari. Giza eskubideak nafar guztientzat. Hemen gaudenok ez dugu nahi sufrimendu-gehigarririk inorentzat, eta horregatik ari gara lanean. Dibertsitatea da gure ezaugarri nagusia, eta ezaugarri hori are gehiago indartu nahi eta indartuko dugu. Sinetsiak gaude gure gizarte osoak onartu eta babestuko duela, azkenean, giza eskubideen defentsa hau.
Denen artean egin dugu manifestu hau; elkarrekin hartu dugun konpromisoaren isla da. Denok onartutako mezuaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, bazterrean utzi baitugu desadostasuna pizten zuen edozer. Horregatik, balio erantsia du, bizikidetzarena eta enpatiarena, aurrera egin nahiarena, pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzen dituen gizarte bat nahi dugulako. Hauxe da, bada, gure manifestua:
MANIFESTUA espetxe-zigorrak Nafarroan betetzeko eskubidearen alde
Nafarroako herritarrek maiz adierazi dute pertsona guztien giza eskubideen aldeko konpromiso erabatekoa. Giza eskubideak pertsona orori errespetatu behar zaizkio, inolako salbuespenik gabe: aitzakiarik ez dago horiek ez errespetatzeko. Urte askotan oinaze eta minak jasan ondoren, Bizi garen une historiko honetan konpromisoak garrantzi handiagoa du denok nahi dugun gizartea eraikitzeko: denekiko eta elkarrekiko errespetua oinarri duen gizartea. Hala ere, nafar askoren giza eskubideak oraindik urratuak dira egunero. Beren familiengandik ehunka edo milaka kilometrora dauden edo gaixotasun larriak dituzten presoez ari gara.
Behean sinatzen dugunon ustez, ezin diogu ez ikusiarena egin egoera honi, pertsona guzti-guztien giza eskubideen aldeko apustu zintzo eta serioak ezinbestean baitakar bi eskaera egitea: bukaera izan dezala urruntzearen eta sakabanaketaren bidegabekeriak, eta tratu humanitarioa izan dezatela gaixo dauden presoek. Bestetik, argi salatu nahi dugu Nafarroako presoei edo Nafarroan sustraitutako presoei aplikatzen zaien espetxe-politika, presoak etxetik urrun edo sakabanaturik edukitzeko helburu duena, Espainiako eta Frantziako legeak ez ezik nazioartean arlo honetan indarra duten arau eta iradokizunak urratzen baititu.
Eta, hain zuzen ere, eskubideak betetzen dituen tratu humanitario eta errespetuzkoak ondorio hauek izan behar ditu: kartzelatik ateratzea gaixotasun larriak dituzten pertsonak, eta presoentzako eta haien familiak eta lagunak zigortzeko salbuespen-legeriari uko egitea. Beharrezkoa eta premiazkoa da lehenbailehen etetea sufrimenduaren katea, metatutako minari sufrimendu gehiago ez gehitzea, pertsona guzti-guztien duintasuna uneoro errespetatuz. Modu bakarra dugu helburu hori lortzeko: borondate politikoa eta legeriaren aplikazioa uztartzea, betiere, inolako bidegabekeriarik gabe, zorrotz-zorrotz bermatuz giza eskubideak.
Horrela baizik ez da lortuko erabat errespetatzea Nafarroako gizartearen gehiengoak defendatzen dituen giza eskubideak.
SINATZAILEAK:
- Ioseba Lima Pagola
- Mikel Mundiñano Larraza
- Maite Lanpreabe Juanbeltz
- Carlos Aitor Yuste Arija
- Andoni Serrano Zabalza
- Juana García Santa
- Fernando Viedma Molero
- Kevin Lucero Domingues
- Ainhoa Azkarate Etxaniz
- Xabier Morrás
- Miren Aranoa Astigarraga
- Oier Morrás Aranoa
- Luis Zazpe Ancin
- Amaia Izko Aramendia
- Aitor Etxeberria Iturriza
- Fernando Armendariz Arbizu
- Felix Jiménez Morales
- Natalia Nilo Ferrari
- Beatriz Villahizán Lagunas
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen giza eskubideen aldeko Elkarretaratze Giza-katea egin zuten Santutxun
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Arrotxapeako bizilagunek ere salatzen dute!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
















































































































