Prentsa
“Presoen gaia ez da ideologikoa, giza eskubideei dagokie”
Sarek lortu du, besteak beste, Madrilgo Parlamentuko taldeen gehiengoarekin biltzea. Baita Dispertsioaren Liburuxka Evo Morales presidentearenganaino iristea ere. > Ekimen hau dispertsioaren aurkakoa da, “baina baita ere preso eta iheslari politikoen eta euren senideen eskubideen aldekoa”. > Biharko Bilboko mobilizazioaren ostean ere Sarekide egitea posible izango da Arrasaten, besteak beste. > Gogora ekarri duen bezala, “egungo legeek ez dute esaten preso politikoak Euskal Herriratzeko barkamena-edo eskatu behar duenik”.
Sare Herritarrak antolatuta, atzo arratsaldean Teresa Toda Sareko ordezkariarekin solasaldia egin zen Kulturaten.
Ekitaldiko aukezpen-lanak Arrasateko Sare taldeko Maialen Zabaletak egin zituen. Solasaldian zehar Teresa Todak ekimen honen nondik-norakoak azaldu zituen.
Ordezkari honek azaldu bezala, iazko Bilboko mobilizazio erraldoiaren ostean Sare sortzeko ideia izan zuten. “Sare sortzeko nahia ete beharra geneukan”.
[otw_shortcode_button href="http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9325402&menuId=5704599&onlypath=true" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]
Aranjuezeko espetxean diren euskal presoen egoeraz solastu du Maitane Sagastume preso ohiak
Estatu espainiarrean bi dira ama presoentzako moduloak edo espetxe berezituak, Valentziakoa bata eta Aranjuezekoa bestea. Bietan daude euskal presoak. Aranjuezekoan zehazki, lau euskal preso politiko daude haien haurrekin. Espetxe barruko bizi-baldintzek ordea, okerrera egin dute nabarmen azken boladan eta horregatik, presoek eta haien seme alabek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko lan taldea sortu dute kanpoan. Lan talde horretan buru-belarri ari da lanean Maitane Sagastume preso ohia. 23 urte eman zituen preso Sagastumek eta berak ere espetxea eta amatasuna zer den lehen pertsonan ezagutu du. Horregatik, modu berezian inplikatu da Aranjuezeko emakume presoen aldeko dinamikan.
[otw_shortcode_button href="http://www.info7.com/2015/01/07/elkarrizketa-maitane-sagastume/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Entzun elkarrizketa[/otw_shortcode_button]
Egilea: Info7 irratia
