Duela urtebete, SARE Herritarrak, Bilboko kaleak bete zituen mobilizazio handi batekin. Ordutik, euskal presoen eskubideen egoera ez da aldatu.
Dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Bataz beste 63.000km egin behar dituzte senideek beraien senidea bisitatu ahal izateko.
Larriki gaixo dauden presoen kopuruak gora egin du.
Baita kondena beteta daukaten presoena ere, oraindik kartzela jarraitzen baidute ez dizkietelako zigorren batuketa ezartzen.
Askorentzat, egoera honekin beste urte betez jarraitzeak ez du zentzurik. Hori da, gure eskaera ere. Egun gutxitan, Bilboko kaleak, jendez gainezka, norabide horretan irudikatu nahi ditugu; Aurtengoa urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago izan dadin nahi dugulako.
14ean, SALATZEN DUT inflexio puntu bat izango da, garrasi isil eran. Milaka hatz salatzaile elkarrekin altxatuta helburu berdin batengatik: Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea.
Horregatik, SAREtik mobilizazio honen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta 15ean, milaka eta milaka sarekideok indar hau zabaldu eta saretzen jarrai dezagun, ideologien gainetik osatutako sare indartsuago bat eginez, bakoitzak bere jaioterrian lanean jarraituz .
Hori da, aurrera egin nahi dugunon ahalegin komuna. Estatu frantses zein Espainiarraren immobilismoaren gainetik, aurrera egin daitekeela uste dugunona; aurrera egin behar dela uste dugunona.
Eta helburu honetan, alde batera utz ditzagun bakoitzaren ideologiak. Elkar gaitezen, eta salaketa hau sentimendu sozial bat bihur dezagun, askotarikoa eta anitza, gure jendartea bezalakoa.
Hori da, gure ustez Urtarrilak 14ko manifestazioan irudikatuko dena. Pertsona ugari elkartu ahal izango dituen mobilizazioa. Jendetsua eta anitza. Finean, urtarrilaren 14ean euskal Jendartea egongo da ordezkatua Bilbon; argi degulako, gehiengo zabal batek, norabide honetan eragin behar dugula. Aurtengoa, auzi honek behar duen azken bultzada izan dadin.
Amaitu aurretik, manifestazioarekin zer ikusia duten eta kontuan hartzekoak diren hainbat gai azaldu nahi dizkizuegu:
MOBILIZAZIOAREN EZAUGARRIAK
- 250/275 autobus inguru aurreikusten ditugu Euskal Herriko eta kanpoko puntu ezberdinetatik. Datu esanguratsu moduan, gaur, %15 autobus gehiago dago aurreikusita, aurreko urtearekin alderatuz.
- Milaka sarekidek garraio publikoa erabiliko dute, txalogarria iruditzen zaigu, kontuta hartu behar baitegu horrelako mobilizazio jendetsu batek, Bilbon garraio ugaritze handi bat dakarrelako eta bide honetan oso lagungarria delako. Beraz, metroa, trena, autobusa edota tranbia erabiltzea oso komenigarria da, eta dagozkien arduradunei zerbitzu publikoen indartze bat eskatzen diegu.
- Gerturatuko direnei, jarrera egoki bat izan dezaten eskatzen diegu, eta dagokien antolatzaileei kasu egitea, gainera anbulantzia, suhiltzaile… euren lana egiteko erraztasunak emateko kontziente izan gaitezen eskatzen dugu.
- Bestalde, antolaketarako 700 bat bolondres beharrezkoak dira, eta horretan izen eman dezake edonork HEMEN sakatuz, ondoren beraiekin harremanetan jarriko ginateke lana banatu ahal izateko, kuestazioan, trafikoan laguntzen, autobusak antolatzen, informazioa banatzen… finean, dauden lan ezberdinetan parte hartzea banatzeko.
- Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 10:00etatik informazio puntu gisara ADAXKAn izango gera, erronda kalea 29 helbidean, eguerdiko 12:00ak arte.
- Ordu horretatik aurrera, hasiko dira ekimen desberdinak Bilboko alde zaharrean zehar: txistulariak, bertsolariak, trikitilariak, SARE kantari…
- Ordu horretan ere, informazio puntu ezberdinak aurkitu ahal izango dituzue: nola izan SAREKIDE, bazkide, dispertsioan liburuxka lortu, materiala erosi…
- 11:00tan “Portal de Zamudio”n gure eguneko lehen adierazpenak egingo ditugu, azken detaileekin. Euria eginez gero, plaza berrian egingo dira adierazpenak.
- Bilboko alde zaharrean, egun osoan zehar salaketa egin ahal izateko aukera ezberdinak aurkituko dituzue.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!


















