Elkarretaratzeak hainbat lekuetan  larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko

Osasun arloko langileok SARErekin elkarlanean, larriki gaixo dauden presoen egoerak horrela eskatuta, elkarretaratzea deitu dugu. Denbora daramagu egoera hau salatuz, eta egoera honekiko gure kezka azalduz. Badira hilabete batzuk, sinadura bilketa bat hasi genuela, eta oraindik horretan jarraitzen degu. Sinadura hauek, dagokion arduradunari eramango dizkiogu, eta bitartean egoera hau salatzen jarraituko dugu.

Tamalez, Azken asteetan, arrazoi ezberdinak medio, larriki gaixorik dauden euskal presoen gaia berriro albiste izan da.

Batetik, Jaiki Hadi elkartearen azken informeak preso hauen kopuruak eginiko igoera ikaragarria nabarmentzen zigun, 22 euskal preso direlarik jada zerrenda hau osatzen duten euskal presoak, 13 izanik zerrenda hau publikoki osatzen duten izen-abizenak.

Bestetik, Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Manu Azkarate eta Oier Gomezen egoerak direla eta, alarma guztiak piztu direla esan behar dugu; eta hori dela eta, hainbat eta hainbat herrietan, aldarrikapen ekimen ezberdinak antolatu dira.

Eta azkenik, gizatasunik gabeko, “Instituciones Penitenciarias” espetxe erakundearen barne zirkular baten berri ere jakin dugu.

Gertakari guzti hauek, pertsona guztiek daukaten eskubideei bete betean ematen die, eta bereziki osasun tratamendu duin bat eukitzearen eskubideari.

Izan ere, 2016 amaieran eritasun larriekin espetxean zeuden euskal presoen kopurua 11 lagunetan zerrendatzen bagenuen, egun 13 lagunekoa izatera igaro izana kezkagarria delakoan gaude. Finean, hilabete gutxian kopurua hazi izanak zer pentsatua eman behar liguke guztioi.

Zer pentsatua, eta kezka handiz gainera. Azken asteetan, Aitzol Gogorza eta Manu Azkarate ospitalizatuak izateak; Ibon Iparragirre birritan erasotua izateak, edota aita bere alboan hiltzen ikusi ondoren, inolako artatze medikurik egin gabe berriro Madrilera urrundua izateak;

Baina bereziki, Oier Gomez-en egoera larria nabarmendu nahi dugu. Oierren bizia arriskuan da. Metastasidun tumore txarra du, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote: “Presondegian egotearekin batera ezina da” dio ospitaleko medikuen txostenak eta gaixotasun hau ezagutzen duen edozein profesionalek.

Egoera hauek gutxi balira, “Instituciones Penitenciarias”-ren barne zirkularrak gure kezka oraindik gehiago areagotzera garamatza. Bertan larriki gaixorik diren euskal presoak, soilik heriotzaren atarian aurkitzen direnean askatuko dituztela adierazten da.

Gogor salatzen dugu, beste behin, beraien legedien eta nazioarteko itunen gainetik, salbuespeneko legedia eta mendekua oinarri izaten jarraitzea oraindik orain. Gizatasunik eza hizpide izaten jarraitzen du espetxe politika honek.

Guzti honegatik, SAREk antolatu duen apirilaren 8ko manifestazio orokorrean parte hartzera deit egiten degu, 17:30tan Gasteiz-en, Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean.  Preso hauekin egiten dihardutena, bidegabea, injustizia handikoa eta gizatasunik gabea baita.

Gainera, martxoak 25ean ere BAGOAZek deitzen duen mobilizazioan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu,

Pertsona guztien eskubidea delako, larriki gaixoak etxera!

Salatzen Dut!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare