Behin bat aldiz gehiago,  egun bat gehiago, aste bat gehiago, urte bat eta beste bat eta beste bat… Kartzela politika higuingarri baten ondorioz sufrikarioa areagotzen: milaka kilometro eta bidaia-egun zaintzapeko elkarrizketa labur bat izateko, milaka egun sufrimenduak metatzen senideen osasun egoeraz kezkatuta kartzela barruan eta kanpoan.

sare-donostianDuela  27 urtetik, harri handi eta astun baten zama jasan ezinak suntsitzen ditu euskal preso eta senitartekoen giza eskubideak. EBko estatu bezala bere barne araudia betetzera behartua dagoen Gobernu batek mendekuz ezarritako politikaren ondorio.

Bere burua demokratikotzat duen gizartea, nekez gera daiteke saihetsera begira hain ondorio larriak izan dituen urraketa hauen aurrean. Besteak beste 16 heriotza, han urrutietan dauden kartzeletara egindako itzulerarik gabeko bidaietan.

Gure gizarteak hainbat alditan eta ozen adierazi du, mendekua oinarri duen kartzela politika honen kontra dagoela. Eta era guztietako ekintzen bitartez aldarrikatu dira presoen giza eskubideak: bilera herrikoiak, erakunde-ekintzak, norbanakoen ekimenak, elkartasunezko kontzentrazio eta kale ibilaldiak…   eta guzti hori, pentsaera, ideologia edo bizi-esperientzia  desberdinetako pertsonen ahaleginari  gehitu zaio.

Zeregin horretarako sortu zen SARE: dispertsio politikaren amaiera eta presoen giza eskubideak aldarrikatzeko eta presoen kontrako kartzela politika ankerrari amaiera emateko.

Egoera hau guztia sostengatzen duen harriak, salbuespen egoerako araudia du oinarri,  eta europar lege-gidalerroekin tupust egiten duten heinean, berehala deuseztatu beharrekoa da.

Naiz eta egoera arrunt aldatu den ETAren jardun armatua duela bost urte amaitu zenetik,  nahiz eta euskal presoek ekarpen zuzenak egin gauden egoerara iristeko jendaurreko jarrera argiarekin,   Espainia eta frantziar gobernuak, zurrun jarraitzen dute iraganari so, giza eskubideen bortxaketa eta sufrimenduaren eskenatoki iluna elikatzen, euskal gizarte osoak eskatu eta desiratzen duen bake eta irtenbideari ateak itxiz.
Euskal gizarteak, mugiarazi egin behar du harri zanpatzaile hori. Horregatik, giza eskubideekin konprometituak eta gatazkaren ondorio guztien konponbiderako prozesua gogozko duen  pertsona orok du tokia urtarrilaren 9an Bilbo edo Baionako manifestaziotan. Baina ez egun horretan bakarrik, harria mugitzea, bidetik harriak kentzen joatea asteetako, hilabeteetako, eguneroko zeregina baita.

Sarri askotan konturatzeke luzatu ohi den egoerarekin batera, gaixotasun oso larriak pairatzen dituzten 12 presoren egoera areagotzen doa eta ziega zuloetan jarraitzen dute pertsonaren duintasuna eta osasun arreta egokia izateko duen eskubidea aintzat hartu nahi ez dituen erabaki politikoa dagoelako.

Euskal gizartean dispertsioaren amaieraren aldarrikapenak bizirik jarraitzen du, nahiz eta zenbaitetan intentsitatea jaitsi. Zeregin horretan dihardu SAREk; sugarra txingar bihur ez dadin, gizarte ekintza politikoa sustatzen, herritarren arteko sarea ehunduz. Posible dela sinesten dugu. Eta zenbat eta ahots gehiago eta anitzagoak izan, orduan eta arinago gaindituko ditugu zangotraba guztiak.

Politikaren eguratsak haize aldakorrak iragartzen dituen garai hauetan, A-20ko hauteskundeetan frogatu bezala, Espainiako politikaren lorratzak, berdin euskal lurretan ere,  astindu eta zeresan handia emango duen 2016 urtea aurreikusten da. Horregatik, garrantzi handikoa da euskal presoen giza eskubideen kontrako eraso sistematikoaren amaiera eskatzea, eta eskari horren borondate anitz guztien aldarria ageriko egitea.

Oinarrizko eskubideez ari garelako, beharrezkoa da egunerokoan injustizia eta sufrimendua baino eragiten ez duen harria, aktore eta eskenatoki berrien mahai gainean jartzea. Ikus dezaten, senti dezaten, zenbateko astuntasuna eragiten duen eta bizi dezaten, hemen Euskal Herrian, badagoela sokatik tiraka ari den multzo handi bat, bultzaka ari dena, mobimenduan dagoena harria behin betirako bidetik kentzeko.

Horregatik, hilak 9, larunbatean,  Bilbon edo Baionan egon behar gara.
Ahaleginak egin behar dira harriak mugitzeko. Euskal Presoak Euskal Herrira, irrika bihotzean dugula.

Zatoz. Gehitu zaitez helburu partekatu honetara, nahiz eta zure alboan joango denarekin bat ez etorri, utz itzazu desberdintasunak beste une baterako. 9an jomuga berbera dugu: harriak mugitzen hastea. Harriak mugiaraztea. Giza eskubideak errespeta daitezen lortzea.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Espetxe politika aktore politiko berrien agendan jartzearen beharra nabarmendu du Sarek.

«Egunerokoan injustizia eta sufrimendua baino eragiten ez duen harria» da, Sareren aburuz, espetxe politika, eta afera hau «aktore eta eszenatoki berrien mahai gainean» jartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute. Bilbo eta Baionako manifestazioen garrantzia nabarmendu dute.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Desadostasunak alboratu eta indarrak batzera deitu du Sarek larunbaterako.

ELAk, Aralarrek eta Ipar Euskal Herriko Amnistia Mugimenduak bat egin dute mobilizazioekin. Bilboko martxa debekatzeko eskatu du APAVTek.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sare llama a denunciar la dispersión ante los nuevos actores políticos.

Acusa a los gobiernos español y francés de “cerrar los ojos” y llama a manifestarse el sábado en Bilbao y Baiona para denunciarlo.

Jarraitu irakurtzen

> Diario Vasco

Sare pide unir esfuerzos contra el “objetivo común” del fin de la dispersión.

La red de apoyo a los presos de ETA Sare ha pedido hoy “unir esfuerzos” hacia el “objetivo compartido” de acabar con la dispersión de los reclusos de la banda terrorista al tiempo que ha apelado a “dejar para otro momento” las diferencias y participar en las marchas convocadas para el próximo 9 de enero.

Jarraitu irakurtzen