Goierriko herritar asko hurbildu ziren Hartu Trena dinamikaren aurkezpenera.

sare-goierri2Azkeneko urteetan, konponbidearen aldeko ekimenak hamaika izan dira, herritarrek eta sektore ezberdinek parte hartuz aldarrikapen hauetan. Baina presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak egunero urratuak izaten jarraitzen dute. Egoera honi konponbidea ematea premiazkoa da: ezin dugu itxoin, lehenbailehen eman behar da.
Euskal presoek pairatzen duten espetxe politikak estatu espainiolaren eta frantsezaren barne legediak urratzeaz gain, araudi internazionalaren orientabideak ere ez ditu betetzen.
Gaur egun, 13 goierritar daude preso eta  bisitak egin ahal izateko, joan etorriko 16.985 km egin behar dituzte beraien senide eta lagunek astero. Horien artean, Pako Mujika ordiziarra aurkitzen da, Europak ebatzitako zigor batuketen neurriaren arabera kalean egon behar luke.
Hori dela eta, hemen bildu garenok, giza eskubideekin konpromiso serio eta zintzoa hartuta, giza eskubideen aldeko trena hartu dugu eta dispertsioarekin amaitzea, larriki gaixorik dauden presoak askatzea eta salbuespen legediaren aplikazioaren amaiera aldarrikatzen dugu.
Giza eskubideen aldeko trena azken helmugaraino eramateko, hau da, gatazkaren konponbidea erdiesteko, denon inplikazioa eta aktibazioa ezinbestekoa da.  Bakoitzak bere eremutik edo gustuko duen lan esparrutik bere ekarpena egin eta trena hartzeko deia luzatzen dizuegu goierritar guztiei.

Horretarako, maiatzaren 14-15ean “Hartu trena” dinamikaren baitan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare