Larunbatean, Donostian, hasiera eman genion Kulturgintzako bagoiari. Kulturaren adierazle ezberdinez presoen eskubideen aldarria zabaldu genuen Donostiako alde zaharretik.

sare-donostia2Tripak betetzeko, bazkarirako tartea ere egon zen eta burutu genuen kantu bazkarian 60 lagunek hartu genuen parte Kresala elkartean.

Rekalde tabernan, Txikiren bakarrizketa entzuteko aukera izan genuen bazkalostean; Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi ere bertsotan aritu ziren, Liher, Eneko Sierra, Pelax eta Iker Laurobaren musikarekin bukatzeko dantza herrikoietaz lagunduta.

20:00etan izan zen eguneko momentu handiena: ekitaldia Plaza Berrian. Bertan, Piter Ansorena txistulariak eman zion bagoiari abixua txistuaren musikaz, ondoren kalejira bati harrera eginez.

70 urte baino gehiago dituen Karlos Trenorren poesiak entzun genituen Pelaz eta Eneko Sierraren musikaz giroturik, Aratz Trecet margolariak bisitan trenez martxa hartzeko momentua marrazki batean irudikatzen zuen bitartean.

Txusta abesleak, “Zainzulatuak” abestia jo zuen, Xikinkeiren abestia, larriki gaixo dauden preso baten gorputzean sentiaraziz bertaratutakoei. Hunkigarria izan zen une hau, oso gainera. Ander Edo eta Amaia Iraundegi antzerkigileek, bisitara zihoazen bi lagunek nola topo egiten duten tren geltokian, bata parixera eta bestea madridea zihoan momentua gogorarazi ziguten.

Eta Onintza Rojas eta Nagore Sarasola trikitilariek fandango eta arin – arin batekin borobildu ziguten ekitaldia dantzariek trenak hartu behar duen bidea irudikatzen ziguten bitartean.  Egun ederra.

Guztira, ekitaldian 100 bt eprtsona bildu ginela ziurtatu dezakegu; pertsona ezberdinak, ideologia anitzetakoak baino dispertsioaren amaiera lehenetsi nahi dutenak.

Gauean, Guardetxean kontzertuak eskeini zizkiguten Olatz Salvador, Xabi San Sebastian, LAUROBA, BURUN DANGA, PHYSIS VS PELAX… Giro ezinhobean ekin genion Kulturgintzako bagoiari, zalantza barik.

“Hartu trena!” dinamikaren baitan kokatzen da Kulturgintzako bagoia, ahaztu gabe, maiatzaren 14a eta 15a inflexio puntu garrantzitsuak burutuko ditugula Euskal Herriko herrietan.