Sare Gernika-Lumok Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan! ekimena burutu zuen pasa den asteburuan hainbat herritarren parte hartzearekin
Zapatuko Hurbildu eguna paregabea bihurtu genuen guztion artean. Horren erakusle dira egunean zehar antolatutako ekimenetara hurbildu zen jendea, giro itzela sortuz. Goizean goiz, eguraldi txarrari aurre eginez, Arratzuko Piraten herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Ondoren, bertso-poteoa egin genuen Ibon Ajuria, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin. Astran egindako herri bazkarian 180 pertsona batu ginen, zeharo arrakastatsua bihurtuz. Amaitzeko, Gernikako taberna ezberdinetan eta Iparragirre Rock elkartean egindako kontzertuetan lagun ugari hurbildu ginen, giro hobezinean. Gure Facebook orrian dituzue eguneko argazki eta bideoak ikusgai: https://www.facebook.com/Sare-Gernika-Lumo-442894102516697/
Eskerrak eman nahi dizkiegu Arratzuko Piratei, bertsolariei, Astrakideei, sukaldariei, Iparragirre Rock Elkarteko kideei, parte hartu zuten taberna guztiei eta musika taldeei, eta noski, hurbildu ginen guztioi.
Lan asko dugu egiteko, baina argi dugu guztion artean indarrak batzen baditugu aurrerapauso handiak eman ditzakegula gehiegi irauten ari duen dispertsioa amaitzeko, eta euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea lortzeko. Beraz, lanean jarraituko dugu, eta hurrengo ekimena, bariku honetan 19:30 etan Astran Geurera gazte ekimenagaz antolatu dugun kartzelari buruzko emanaldia izango da.
Guztion artean lortuko dugu!
Hurbildu gaitezen eta hurbildu daiguzan!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

