Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu gara euskal presoen egoera aztertzeko

Gaur goizean, SAREren ordezkaritza bat; Inaxio Oiarzabal, Luis Galdos eta Joseba Azkarragaz osatua, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Bakea eta Elkarbizitzako idazkari nagusia den Jonan Fernandezekin bildu da.

Aipatutako bilera, Sare Herritarra alderdi politiko eta instituzio ezberdinekin egiten ari den harremanen barruan kokatzen da, non, egiten duen lanaren eta euskal presoen eskubideen defentsan beharrezkoen ikusten dituzten arazo nagusien berri ematen ari den.

Bilera honetan, gai hauek landu dituzte, baina bereziki, larriki gaixorik dauden euskal presoen egoeraz hitz egin da.

Hauek, geroz eta gehiago dira, eta gaixotasun larriagoekin gainera, eta beharrezkoa dute beraien askatasuna lortu, behar bezela tratatuak izan daitezen eta kartzelaren ingurunetik kanpo.

SAREk apirilaren 8an Gasteizen 17:30etan deitu duen manifestazioaren berri eman diote, egoera ikusita, deialdi honek duen garrantzia azpimarratuz, eta jendartearen gehiengoaren parte hartzearen beharra azalduz, jendarte honek justizia eta gizatasuna eskatzen baitu egoera larri honen aurrean.

Azkenik, SAREk politikagintzatik eta parlamentutik helburu hauen baitan aurrera pausoak ematearen beharra helarazi du, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte baten eraikuntzan aurrera egin ahal izateko.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare