Gaur, abenduak 29, Gasteizko Baratza Aretoan, kultura arloko zenbait norbanakok atxikimendua adierazi diote urtarrilaren 9an “Mugi daitezen harriak.

“Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean Bilbon eta Baionan burutuko diren mobilizazioei. Bertan egon dira, besteak beste, Beñat Gaztelumendi bertsolaria edota Rosa Plazaola idazlea.

kultura-sareMobilizazioetarako bi asteren faltan 100 atxikimendu baino gehiago bildu ditu kultur arloko zerrenda honek (beherago ikusgai). Bertan, musika taldeak, idazleak, bertsolariak, margolariak edota dantzariak aurkitzen dira.

Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Askoa Ramírez de la Peciña dantzariak hartu dute hitza gaurko prentsaurrekoan. Bien ustez, “konponbidean oztopo diren harriekin bukatzeko hauei loturik dauden soketatik tira egin beharra dago, etenik gabe eta denak batera”. Biek ala biek dispertsioa gogor salatzeaz gain, eskubide urraketa beste arlo batzuetan ere ematen dela salatu dute: kondenen bi herenak bete dituztenekin edo gaixo larri dauden presoekin giza eskubideak etengabe urratzen direla nabarmendu dute.

Azkenik, urtarrilaren 9an herritar guztiei eta bereziki kultur arloko artista guztiei Bilbo eta Baiona betetzeko deia eginez eman diote amaiera prentsaurrekoari: “Eta zuri, musikari; zuri, idazle; zuri, margolari; zuri, abeslari; zuri, dantzari… Gurekin batera eta milaka herritarrekin batera Urtarrilaren 9an Bilbon zein Baionan harriak mugitzera gonbidatzen zaitugu”.

KULTUR ERAGILEEN ATXIKIMENDUEN ZERRENDA


Abel Azcona, Artista interdisciplinar
Alfonso Sastre, Dramagilea
Aiora (Pirritx) Zulaika, Pailazoa
Aitor Merino, Aktorea eta zuzendaria
Alaia Martin, Bertsolaria
Amets Arzallus, Bertsolaria
Andoni Egaña, Bertsolaria
Ane Zabala, Aktorea
Arcada social, Musika taldea
Arrate Rodriguez, Zinemagilea
Asier Sota, Aktorea
Astalapo, Musika taldea
Atxurre taldea, Musika taldea
Axier Altuna, Zinemagilea
Azkoa Ramirez de la Peciña, Dantzari
Balerdi Balerdi, Musika taldea
Belen Nevado, Aktorea
Beñat Gaztelumendi, Bertsolaria
Beñat Ugartetxea, Bertsolaria
Berri Txarrak, Musika taldea
Bertol Arrieta, Idazlea
Betagarri, Musika taldea
Carlos Gil, Periodista, dramaturgo y director
Carlo Frabetti, Idazlea eta Matematikaria
Caterine Marchand, Aktorea
DJ Bull, dj-a
Edorta Jimenez, Idazlea
Egurra ta Kitto, Musika taldea
Eider Rodriguez, Idazlea
Eneko Ostolaza, Abeslaria
Eneko Olasagasti, Zine zuzendaria
Eñaut Gantxegi, Aktorea
Esne beltza, Musika taldea
Etxahun Lekue, Bertsolaria
Fede Badiola Santiso, Aktorea eta Irakaslea
Fermin Muguruza, Abeslaria
Fito Rodriguez, Idazlea
Fredi Paia, Bertsolaria
Galder Perez, Aktorea
Gatibu, Musika taldea
Gotzon Sanchez, Aktorea
Gozategi, Musika taldea
Harkaitz Zubiri, Idazlea
Hutsa, Musika taldea
Igor Elortza, Bertsolaria
Iheskide, Musika taldea
Imanol Lazkano, Bertsolaria
Inazio Tolosa, Antzezlea
Irantzu Lekue, Artista
Iratxe Ibarra, Bertsolaria
Jesus Maria Alegria “Pintu”, Musikaria
Jokin Uranga, Bertsolaria
Jon Alonso, Itzultzailea
Jon Arretxe, Idazlea
Jon Maia, Bertsolaria
Jon  Maya Sein, Dantzari
Jone Uria, Bertsolaria
Jose Mari (Porrotx) Agirretxe, Pailazoa
Jose Mari Velez de Mendizabal, Idazlea
Joseba Berriotxoa, Itzultzailea
Josu Bergara Aretxabaleta, Musikaria
Josu Zabala, Musikaria
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea, Idazlea
Juan Mieg, Margolaria
Juan  Ibarrondo, Idazlea

Julio Soto, Bertsolaria
Katixa Agirre, Idazlea
Kattalin    Ansorena, Pailazoa
Ken zazpi, Musika taldea
Kerobia, Musika taldea
Kirmen Uribe, Idazlea
Koldo Campos, Poeta
Lander Garro, Zinemagilea
Latirili teatro, Antzerki taldea
Lauroba, Musika taldea
Los Zopilotes Txirriaos, Musika taldea
Lubakietatik at!, Musika Taldea
Maddalen Arzallus, Bertsolaria
Maialen Lujanbio, Bertsolaria
Malen Amenabar, Bertsolaria
Marisa Oses, Aktorea
Mikel Urdangarin, Abeslaria
Miren Amuriza, Bertsolaria
Mixel Aire, Bertsolaria
Nerea Ibarzabal, Bertsolaria
Norman Briski, Actor
Ohiana Bartra, Bertsolaria
Ohianlariak, Musika taldea
Oier Guillan, Idazlea
Oliba Gorriak, Musika taldea
Onintza     Enbeitia, Bertsolaria
Oreka TX, Musika taldea
Orreaga 778, Musika taldea
Oskar Arana, Itzultzailea
Paco Pecao, Abeslaria
Paco Revueltas, Aktorea
Paddy  Rekalde, Idazlea
Patrol Destroyers, Musika taldea
Patxi Zubizarreta, Idazlea
Patxi Bisquert, Aktorea
Piter Ansorena, Txistularia
Ramon Agirre, Aktorea
Rosa Plazaola, Idazlea
Santiago Alba, Idazlea eta Filosofoa
Siroka, Musika taldea
Skakeitan, Musika taldea
Solte, Musika taldea
Sorkun Rubio, Abeslaria
Suhaia eta Lahaine, Musika taldea
Tajon prieto y los cuajalotes, Musika taldea
Toti Martinez de Lezea, Idazlea
Txerra Bolinaga, Musikaria
Tximeleta, Musika taldea
Unai Gaztelumendi, Bertsolaria
Unai Iturriaga, Bertsolaria
Uxue  Alberdi, Bertsolaria
Vazquez de Sola, Marrazkilaria
Vendetta, Musika taldea
Vicente Zito Poeta, Escritor
Xabat Gallatabeitia, Bertsolaria
Xabier Etxeberria Garro, Idazlea
Xabier Sukia, Bertsolaria
Yogurinha Boroba, Transformista
Ze esatek!, Musika taldea

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare