Espainiar eta frantziar espetxeetan berriro alarma guztiak piztu direla uste du SAREk. Horren adierazle dira, Oier gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkaraten inguruan jaso ditugun berri kezkagarriak.

Oraingoan bat izan ordez, hiru izatea, ez da kasualitatea. Baizik eta, logika gaizto baten ondorioa. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak espetxean mantentzearen logikarena.

Kartzela eta larriki gaixo egotea ez direla bateragarriak ohartarazten, denbora darama SAREk. Horrek, gaixotasuna okertzera bakarrik daramala, ondorio larriak izan ahal dituelarik.

Denbora daramagu ere, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen bizitzarekin “errusiar erruleta”-ra jolastea utz dezatela ohartarazten. Gizagabea eta giza eskubideen bortxazko urraketa izateaz gain, nazioarteko arau eta itunen, nahiz beraien legeen aurkakoa, eta euskal jendarte guztiarekiko eraso zuzen bat ere badelako honakoa.

Jendarteari dagokiolako, pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermatzea, preso diren pertsonenak barne. Indar gehiagoz, ahal bada, beraien legeen eta nazioarteko araudien gainetik jokatzen ari direnean.

Mendekuzko espetxe politika honen bidez eskubideak urratzen jarraitzen dira. Beraz, behar beharrezkoa da, eragile sozial, sindikal eta alderdi politiko ezberdinetatik, instituzio eta komunikabideetaraino, finean euskal jendarteak bere osotasunean, giza eskubideen defentsan gure ahotsak baturik altxa ditzagun.

Hori zen urtarrilak 14ean Bilbon, milaka eta milaka pertsonek eman ziguten mandatua. Eta gure ahaleginak, hori lortzera bideratuak jarraituko dute.

Hori dela eta, borondate ezberdinak saretzen jarraituko du SAREk. Ere, euskal presoen eskubideak errespetatu arte, eta bereziki, duen urjentziagatik, gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen askatasuna lortu arte, mobilizatzen jarraitu dugu.

Zentzu horretan, asteburu honetarako antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Ostiral honetan Manu Azkarateren herrian 19:00etan Tolosako triangeluan; eta larunbatean, Oier Gomezen hirian, Gazteizko Andra Mari zurian 13:00etan. Modu berean, Ibon Iparragirreren herrian, Ondarroan, IparraGalduBaik plataformak antolatu ahal dituen ekimenetan ere parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare