Maiatzaren 14an eta 15ean “Hartu trena!” dinamikaren baitan kokatzen dugun inflexio puntua burutuko dugu herri guztietan.
2011ko urritik, ETAK bere jarduera armatua bertan behera utzi zuenetik, lau urte baino gehiago igaro dira. Urte horietan, espetxe legedi baten objektu direlarik, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak urratuak izaten ari dira.
Orduan, zaila izango litzateke imaginatzea hainbeste hilabeteren ostean egoerak berdin jarraituko zuenik; are gehiago, txarrera egin du egoerak. Modu honetan, elkarbizitza lortzeko bidea gero eta zailagoa bilakatu nahi izan dute.
Hau esanda, asko izan dira konponbidearen, giza eskubideen eta bakearen alde egindako mobilizazioak. Orain, “Hartu trena” dinamikaren baitan, SARE herritarak inflexio puntu bat antolatu du maiatzaren 14 eta 15erako.
Herri bakoitzak, auzo bakoitzak, gaur egun euskal preso zein euren senideei urratzen zaizkien giza eskubideen defentsan ekimen ezbedinak antolatuko ditu. Gaur egungo espetxe politikaren bitartez, ehundaka senidek milaka kilometro egiten dituzte astebururo, larriki gaixo dauden presoek espetxean jarraitzen dute, eta salbuespenezko legeak mantentzen direla argi eta garbi ikus daiteke, besteak beste, euskal presoak isolatuz.
Herri bakoitzak bere dinamikak aurrerago iragarriko ditu, baina aurreratu dezakegu ideologia anitzetako pertsonak bilduko diren ekimenak egongo direla, plazak edo tren getokiak bezalako marko lokaletan bat eginez. Pertsona hauek, giza eskubideen defentsan batuko dira; beste behin ere, bakearen eta konponbidearen alde, herritarrak kalera aterako dira.
Bestalde, mila preso eta iheslari ohi inguruk apirilaren 17an Bilbon burutuko den manifetazioari begira gure iritzia azaleratu nahiko genuke.
Urruti kokatzen den 2011ko data horretatik, euskal presoen kolektiboak pausoak eman ditu, salbuespenezko egoera baten amaiera bilatu nahi duten pausoak. Gure herrian hainbeste sufrimendu eragin duen gatazka bati amaiera eman nahi dio kolektibo honek bere pausoekin.
2013ko abenduan, kolektibo honek dokumentu bat argitara eman zuen Durangon. Foro Sozialaren gomendioekin bat eginez, egindako mina aitortu eta espetxe legedia aplikatzeko prest zeuden hauek.
Espainiako Gobernuak mutu egoteaz gain, gorra dirau. Bere politika salbuespenezko legedi bat martxan jartzean zentratu da, eskubideak urratzen dituena, Espainiako legediaren oinarriekin talka egiten duena. Gainera, nazioarteko legediekin talka egiten du, nahiz eta hauek betetzera derrigortuta egon.
Orain dela egun batzuk, martxoaren 13an, Gipuzkoan kokatuta dagoen Usurbil herria ehundaka preso ohiek emandako pauso berri baten lekukoa izan zen. Aurrera egiten jarraitzeko beharra azpimarratu zuten, beste behin ere.
Eta ez zuten legeak barnebiltzen ez duen zerbait eskatu. Espainiako Gobernuari eskatzen zaiona, salbuespenezkoa legedia bertan behera uztea da, gure herrian existitzen den minari min gehiago gehitzea helburu duena.
Urrunketa eta dispertsio politika honekin bukatu beharra dago, senide zein lagunei eragiten diena zuzen zuzenean: senide eta lagunak ez dira inoiz kondenatuak izan. Gaixo dauden presoen askatasuna ere ezinbestekoa da, eta hala adierazi zuten orain dela aste batzuk Euskal Herriko zenbait alkate esangurtasuk. Salbuespenezko legediarekin lehenbailehen amaitu beharra dago, eta horretrako, edozein herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Egoera honekin bukatzeko unea da eta elkarbizitza nagusi izango den herri batera pausoak ematen jarraitu behar dugu; herri honek merezi du eta.
Ezin diogu prozesu honi amaiera eman; ez, honen ondorioak mantentzen badira gutxienez. Eta gure herriko gatazkaren ondorioak dira, besteak beste, bortizkeriaren biktima ezberdinak, errespetua eta babesa zor zaizkienak; baina ezin ahaztu Espainiako eta Frantziako 74 espetxe ezberdinetan 400 bat euskal preso daudela gaur egun. Egoera hau mantentzen den heinean, zoritxarrez, gatazkak bizirik iraungo du, eta gure seme – alabei etorkizun hobea uzteko aukera galtzeko arriskua izango dugu.
Horregatik, SAREtik, eta Euskal Presoen Kolektiboak har ditzakeen erabakiak errespetatuz, pasadan martxoaren 13an Usurbilen iragarri zuten apirilaren 17ko Bilboko manifestaziora atxikitzen gara. Gure izenean, giza eskubideak, euskal presoenak barne, urratuak izan ez daitezela argi eta garbi esan ahal izateko.
SAREk ez du uste modu positiboan emandako pausoak gaur egun bezala jarraitzea denik. SAREk, etorkizun hobe eta justuago baten alde lan egiten jarraituko du.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sarek inflexio puntu bat antolatu du maiatzaren 14 eta 15erako.
‘Hartu trena’ dinamikaren barrenean, Sare herritarrak inflexio puntu bat prestatu du maiatzaren 14 eta 15eko astebururako.
> BERRIA
Mobilizazioak egingo ditu Sarek maiatzaren 14an eta 15ean.
Hartu Trena dinamikaren barruan, herriz herri antolatuko dituzte ekitaldiak, preso eta senideen giza eskubideen alde.
> EITB
Sarek bat egin du apirilaren 17rako Bilbon deitutako martxarekin.
Halaber, ekimenak iragarri ditu maiatzaren 14an eta 15ean Euskal Herriko herri eta auzoetan giza eskubideen alde.










