Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde milaka eta milaka lagun Bilbon elkartu eta egun gutxira, Sare behartuta egon da JUSTIZIA eta GIZATASUNA aldarrikatzeko deialdi hau egitera.

Inolako zalantzarik gabe, Izar erailtzeko saiakera, ekintza kriminal matxista izan da eta bere egileak justiziaren aurrean erantzun beharko du.

Baina gertaera larri honi, Izarren amaren, Sararen, egoera gehitu behar zaio. Sara, espainiar gobernuaren espetxe politikaren, nahiz Justiziaren, adibide argiena da.

Emakume euskaldun preso honengan, urrunketaren zigorra ikus dezakegu. Bere etxetik, bere gertukoengandik, 500 km.etatik gora egotea alegia. Krudelagoa ahal bada, egunotan bizi duen egoerarekin.

Baina ez hori bakarrik. Egoera horri gehitu behar baitzaio baldintzapeko askatasuna eskuratzen uzten ez dion salbuespen legediapean dagoela, nahiz eta, 2/3k eta 3/4k soberan beteak izan, legeak agintzen duen modura. Zehazki, zigorturiko 13 urteetatik 12 beteak baititu dagoenekoz.

Guzti honegatik, mendekuaren amaiera eskatzen dugu.

Eta kasu zehatz honetan, gizatasunagatik bada ere, berehalako askatasuna exijitzen dugu, eta bien bitartean, Martuteneko espetxera ekar dezatela.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare