Ehun sarekide baino gehiago elkartu gara, gaur goizean, Miramonen Sareren I. Batzar Orokorrean, Sarearen ardatz eta ildo nagusiak finkatzeko zein ondorengo hilabeteetako plangintza adosteko. Argi adierazi dute berriro parte hartu dutenek Giza Eskubideen, Konponbidearen eta Bakearen aldeko Sare-ren konpromisoa.

Gainera, hasieratik sarekideek defenditu dute urgentzia handiko lehentasuna dela pertsona guztien giza eskubideen errespetua, horrek ekarriko baitu herri honek hainbeste desio duen bake eszenatokia.

Batzarraren ondoren Teresa Toda eta Joseba Azkarraga bozeramaileek salatu dute Espainiako epaitegiek berriro bizkarra eman dietela euskal gizartearen eskaerei eta Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren irizpideei. “Entzutegi Nazionalak atzera bota ditu Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eskatuz zenbait presok egindako helegiteak. Berriro ere, euskal gizartea, oro har eskatzen ari denari kontra egin diote Espainiar Gobernu eta epaitegiek”.

Entzutegi Nazionak berak aitortu du Barne ministerioari dagokiola presoak Euskal Herrira ekartzeko erabakia. “Beraz aspalditik esan duguna, baieztatu du horrek, hau da, Barne ministerioaren agindu politikoa dela Europako epaitegien irizpideak ez jarraitzeko erabakia, ez juridikoa”.

Teresa Todak nabarmendu du presoen sakabanaketa legez kanpokoa dela Europako legediaren baitan. “Espainiar epaileek jakin badakite hori, baina prozesua luzatzen ari dira eta ez dituzte Europako irizpideak betetzen. Jarrera ez da berria, salbuespenak eta jasotako zigorra gogortzen duten neurri eta betebeharrak ezarri dizkiete presoei”.

“Sarri erabili du Espainiako Barne ministerioak Entzutegi Nazionala konponbidearen aurka, behin eta berriro jarri dizkiote harritzarrak euskal gizartearen bake nahiari, baina denok batera tiratzen badugu mugituko dira, eta berandu baino lehen iritsiko da hainbeste espero dugun konponbidea” esan du Teresa Todak.

“3,2,1… Herritarren Sarearen helburu, lan ildo eta ardatzak laburbiltzen dituen Iritsi da ordua” dokumentua aztertu dute elkartu direnek. Honekin batera ondorengo hilabeteetarako lan plangintza ere jorratu dute batzarrean, batetik urtarrilaren 9ko manifestazioari begira, eta baita egun horretatik aurrera abian jarriko den dinamikari ere.

Kutxa espazioko Eureka eraikinean burutu den Batzarrean ageriko ondorioa izan da, egoeraren egungo blokeoa herritarren aktibazioaren bidez gaindituko dela, hau da, Madril eta Parisen jarrera itxiaren aurrean, behar beharrezkoa dela behin eta berriro aldarrikatzea; herritarren artean gai horien inguruan dagoen adostasuna konpromiso bilakatzea, eta, guztiak ahalegintzea.

Bide horretan hurrengo pausua izango da, urtarrilaren 9 arratsalderako Bilbon eta Baionan Bagoaz eta Sarek elkarrekin burutuko dugun manifestazioa. Sarekideok bileraren amaieran deialdia luzatu diegu herritarrei mobilizazio honetan partehartzeko. Eta konkretuki, hiru aldarrikapen zehatz nabarmendu dituzte: presoen dispertsioarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenak askatzea eta aplikatzen zaizkien salbuespen neurri eta legeak indargabetzea.

Manifestazioa ondorengo hilabetetako ahaleginaren abiapuntua izango dela nabarmendu dugu batzarrean. Presoen eta iheslarien egoera eta baldintzak hain latzak izanik segituko dugu pentsaera ezberdineko pertsonak guregana elkartzen Gobernuko arduradunek salbuespen neurriak kendu ditzaten lan egiteko, zein lehenengo pausu gisa, behingoz gaixo dauden presoak askatu eta besteak Euskal Herrira ekartzeko.

> Prentsan bildutakoak

Berria

Herritarren aktibazio bila joko du Sarek

Batzarra egin dute Donostian, lan ildo nagusiak zehazteko. Lan egutegia ere finkatu dute, urtarrilaren 9ko mobilizazioa gogoan.

+ Gehiago irakurri

Noticias de Gizpukoa

Sare censura la conexión entre Interior y los jueces.

El colectivo afirma que la Audiencia Nacional “ha vuelto a dar la espalda” al deseo de la mayoría de la sociedad vasca.

+ Gehiago irakurri

Naiz-Gara

Sare subraya la importancia de las citas del 9 de enero al no esperar «nada» de los tribunales españoles.

La red ciudadana Sare ha reiterado que no espera nada de los tribunales españoles, «a la vista de la estrecha colaboración entre el Ministerio del Interior y algunos jueces en contra de la paz», y ha insistido en que la dispersión de presos vascos es «ilegal en el marco de la jurisprudencia europea».

+ Gehiago irakurri