Sindikatuek Abetxukoren askatasuna eskatuko duen manifestazioarekin bat egin dute
Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, osasunerako eskubidea ez da bakarrik ulertu behar osasuntsu egoteko eskubide gisa, osasunerako eskubideak pertsona guztiek ahalik eta bizi osasuntsuena egin dezaten estatuek, gobernuek, beharrezkoak diren baldintzak sortu beharko dituztela adierazi nahi du.
Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon. Beraz, eskubide berberak izan behar dituzte gainontzeko pertsona gaixoek duten bezala gaixotasunaren eboluzioaz.
Gaur egun, 10 dira espetxean, sakabanatuta eta larriki gaixorik dauden euskal presoak. Horietatik bat gasteiztarra dugu, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, etxetik 420 kilometrotara sakabanatuta; 66 urte ditu eta 26 urtez espetxeratuta larriki gaixorik dago gure bizilaguna.
Jose Ramon, gaixo egoteaz aparte, kardiopatia bat izateaz aparte, 2014tik kalean beharko luke Europako 2008/675 araua ezarriko baliote, europar batasuna osatzen duten estatu guztiek derrigor aplikatu behar duten araua, estatu frantsesean preso eta konfinaturik betetako zigorra kontutan hartu beharko liokete.
Abetxuko, eta larriki gaixorik dauden gainontzeko presoen askatasuna eskatuz ugariak izan dira azkenengo urteetan burutu diren ekimenak. Hospitaletan eta beste osasun zentroetan, edo beste enpresa edota lantokietan, egindako sentzibilizazio lanak eta sinadura bilketak nabarmendu nahi ditugu, beste ekimen batzuen artean.
Urgentea da larriki gaixorik dauden preso guztiak askatasuna berreskuratzea gaixotasunei aurre egin ahal izateko, beraien etxeetatik gertu eta beraien inguru afektibo eta familiarrarekin batera, osasun asistentzia egoki batekin. Ezin dugu gehiago itxaron. Giza eskubideen defentsa, baita preso daudenen giza eskubideena, jendarte osoaren lana izan behar du.
Azkenik, gaur hemen ordezkatuta gauden sindikatuok, Sare-k uztailaren 9rako eguerdiko 12:30ean Leizaola plazatik aterako den marea horira gehitzen gara. Beharrezkoa delako jendearte osoaren inplikazioa bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

















