sarenaiz

San Telmotik euskal jendartera

Teresa Toda eta Joseba Azkarrga | 2015/03/15 |

Gaur dela urtebete San Telmon, testu argi eta zuzen batekin agerraldia egin genuen pertsona talde batek, giza eskubideen defentsan Euskal Herrian herritar sare bat osatzeko dei eginaz. Eta giza eskubideen defentsa hori eremu jakin bati begira: presoen eta haien senideen eskubideei begira, hain zuzen. Zeinak dispertsioa mantentzearekin eta zigorren inguruko salbuespenezko legediarekin urratua baita oraindik ere. Han aipatzen genituen, halaber, exiliatu eta deportatuen eskubideak, eta haien egoerak konpontzeko beharra.



De San Telmo a la sociedad vasca

Teresa Toda y Joseba Azkarrga | 15/03/2015 |

Hace ahora justamente un año, un grupo de personas comparecimos en San Telmo con un breve documento, sencillo y directo, llamando a articular una red ciudadana en Euskal Herria en defensa de los derechos humanos, concentrada en un ámbito concreto: los derechos de las personas presas y sus familiares, que siguen siendo vulnerados con el implacable mantenimiento de la dispersión y la legislación excepcional sobre penas. Incluíamos asimismo los derechos de las personas exiliadas y deportadas, y la necesidad de resolver su situación.



Zergatik da dispertsioa giza eskubideen urraketa?

Arantza Aldezabal | 2015/03/11 |

SAREk lau-haizetara zabaldu nahi du euskal presoek pairatzen duten dispertsioa zergatik den giza eskubideen urraketa, bai beraiena eta bai beraien senideena ere. Sakabanaketak, zehazki, intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea zapaltzen du. Lege-euskarririk ez duen zigorra da sakabanaketa. Espetxean diren pertsonen intimitaterako eta familia-bizitzarako eskubidea jasota eta aitortuta dago giza eskubideen eta askatasun publikoen Europako Hitzarmenean, baita Espainiako 1978ko konstituzioan eta lege-maila apalagoko beste arau batzuetan ere. Aitzitik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek muzin egiten diete lege guzti horiei.



sare-audio

Zergatik da dispertsioa giza eskubideen urraketa?

Dipertsioarekin preso politikoen zein senideen giza eskubideak urratzen dira. Baina zergatik? Hori da Arantza Aldezabal sarekideak azaldu diguna, eta horretarako presondegiak hurbiletik ezagutu dituzten hiru emakumeren lekukotzak jartzen ditu adibide gisa. Lokarriren ibilbidea ere nabarmendu nahi izan du Aldezabalek Talaiatik honetan, jendarteari eman baitio protagonismoa, eta hori da giltza.

 

 

Egilea: Info7 irratia


La decisión que ha tomado el Tribunal Supremo llega tarde

Se aplicará dos veces una misma condena, un castigo que se pretende alargar injustamente.