sarenaiz
Dispertsioak Peñei ere eragiten die
Mahaian gauden bi lagunak Koldobi Osta eta Mikel Mundiñano gara. Koldobi Osta euskal preso politikoen sakabanaketaren aurkako ekimenean parte hartu duten Iruñeko peñen izenean ariko da eta Mikel Mundiñano SARE-Nafarroaren izenean.
SARE sentsibilitate ezberdinetako jendeak osatutako sare herritarra da. Konbentzituta gaude pertsona guztiok eskubide guztiak bermatuta izatearen beharraz, eta gu batzen gaituen, gu saretzen gaituen, helburua euskal preso politikoen eskubideen aldeko lana da
Oraingo honetan, Iruñeko peñetako bazkideokin harremanetan jarri gara, jendartearen parte aktibo eta garrantzitsu diren heinean, hausnarketa bat partekatzeko eta peñei dispertsioaren aurkako babesa eta konpromisoa eskatzeko, beharrezkotzat jotzen ez dugun sufrimendu honekin bukatzeko.
Peñetako ordezkariei hitza eman aurretik, SAREren izenean zera esan nahiko genuke:
- Peñei haien sentsibilitatea eskertu nahi dizuegu, harrera egiteagatik eta gu entzuteagatik
- Egin duzuen informazio eta erabaki prozesua txalotu.
Prozesu hau burututa, 11 peña hauek erabaki dute DISPERTSIOAren espetxe-politika krudela amaitzea eskatzeko ekimenekin bat egitea: Alegría de Iruña, Aldapa, El Bullicio Pamplones, La Unika, La Jarana, San Fermin, Irrintzi, Muthiko Alaiak, Sanduzelai, Armonía Txantreana eta Rotxapea Peñek. Era berean, Anaitasuna Peñak ere ekimen honetan parte hartu duela aipatu nahi dugu: Anaitasuna parte den igerilekuen, SCDR Anaitasunaren, estatutuek bazkideek bozkatzea eta balizko atxikimendua ematea galarazi badute ere.
PEÑAK
Egun on, SARE-NAFARROAren ekimenera atxikitzen garen peñek adosturiko oharra irakurriko dugu:
Dispertsioak jendarte osoari eragiten dio, eta, ondorioz, baita peñei ere.
Dispertsatuta dauden 335 presoetatik 50 nafarrak dira. Haien artean daude La Unicako bazkide Juan Mari Etxabarri eta Aurken Sola, Jaranako Iñaki Armendariz eta Alberto Ilundain, Muthiko Alaiakeko Josetxo Arizkuren, Armonia Txantreanako Txuma Altable eta Mikel Gil, San Fermin Peñako Iñaki Marin eta Anaitasunako bazkide Xabi Rey.
Urruntzeak senide eta lagunak urtero batezbeste 63.599 km egitera behartzen gaitu, urtero 19.653 €-ko batezbesteko gastura. Zigor honek hainbat umeri ere eragiten die, guraso zaharrei ere eragiten die, eta haietako batzuek urteak daramatzate euren seme edota alaba ikusi gabe. Peñetako bazkideok ere, ezin ihes egin diezaiokegun errealitatea da hau.
Dispertsio politika martxan jarri zutenetik, bidaia luzeek 300 istripu baino gehiago, 16 hildako eta hamarnaka zauritu eragin dituzte. Hildako lagun hauen artean, Iruñerriko bi bizilagun daude.
Politika penitentziario hau urrun dago legeak jasotzen dituen bermeetatik. Nazioarteko ebazpen eta erreferentzia ugari dago politika honen kontra, haien artean daude Amnesty International, Human Rights Watch eta Nazio Batuen Erakundeko kontalari bereziarena.
Nahiz eta gure jardunaren parterik handiena Sanferminekin lotzen den, Peñok ongi ezagutzen ditugu sufrimendua eta egunerokotasunean bizi beharreko injustizia guztiak. Jendarte zibilaren parte den heinean, orain arte bidegabea den egoera honekiko kritika islatu dugu gure pankartetan (lan gatazkak, ustelkeria, genero indarkeria, murrizketak..), eta, nola ez, euskal presoak euskal herriratzea eskatzen duen mapa eta gezien bidez.
Orain, peñek ere pauso bat eman dugu giza eskubideen errespetuan oinarritutako jendarte baten eraikuntzan. Horrexegatik, uste dugu premiazkoa eta ezinbestekoa dela dispertsioa bukatzea; eta dinamika honekiko gure babesarekin, hori lortzeari begira, peñek jartzen dugun gure hondar alea badela hau.
Horregatik, hemen gauden peñek, aurten praktika krudel eta mendekari hau amaitzeko konpromisoa bilatzeko asmoz aurrera eraman dugun prozesuaren berri eman nahi dugu: otsailetik, peñek gure bazkideak informatu ditugu dispertsio politikei buruz eta eta honen dakarrenaren inguruan. Ondoren, bazkideek erabaki dute, nork bere batzarrean, ekimen honekin bat egin edo ez.
Gure bazkideak peñetan bueltan nahi ditugu, eta hauek bisitatzera doazen bazkideen bizitza arriskuan ez jartzea ere nahi dugu. Dispertsioa amaitzea lortu behar dugu. Denon artean lor dezakegu. Merezi du.
Sare herritarra eta 11 peñak: Alegría de Iruña, Aldapa, El Bullicio Pamplones, La Unika, La Jarana, San Fermin, Irrintzi, Muthiko Alaiak, Sanduzelai, Armonía Txantreana eta Rotxapea
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Bakea, elkarbizitza eta konponbidea egingarri egiteko prest gaude; 0 kilometrotara ekarriko ditugu
Gaur Donostian jai giroan egin ditugun ekimen aldarrikatzaileei amaiera emateko ekitaldia egin dugu San Telmon. Bertan, Joseba Azkarraga eta Bego Atxak hitz egin dute. Hona hemen egunaren laburpen bideoa eta ekitaldian esandakoa:
Duela hiru urte, plaza honetan bertan, ideologia ezberdinetako pertsonen artean hasi ginen ehuntzen SARE HERRITARRA.
Pertsona ezberdinak ginen eta gara, ideologia askotakoak, baina behin betiko bakeren alde lan egiteak batzen gaitu, elkarlanak mendeku gosea ordeztuko duen egoera baten alde.
Gaur, hiru urteren ondoren, orduan hasitako bidea egiten segitzen dugu. Jarritako zailtasunen gainetik, jazarpen polizial eta judizialen gainetik, gaur hemen ozen esan nahi diegu Madrili eta Parisi ez dugula amore emango. Helburu batzuk lortzeko sortu ginen, eta horiek lortzeko lanean jarraitzen dugu, oso argi daukagulako galtzen diren borroka bakarrak albo batera uzten direnak direla.
Ez daukagu ez, bide erreza.
Insitituzioen memoria eza selektiboa da frankismoari edota trantsizioari dagokionez. Memoria oso zorrotza dauka, ordea, ETAz ari garenean, errudunak banan-banan bilatuz, nahiz eta kolektiboki milaka urteko kartzela zigorrekin ordaintzen ari diren. Euren foruetatik dihardu hipokresiak.
Egia da,justiziak ezin duela amnesiarik izan, baina bere interpretazioa eta ekintza politikoa ezin da normalizazio sozio-politikoaren aurka joan.
Jendarteak aurrera egin nahi du, justiziaren ordainketa berrinterpretatuz, baina eskuzabaltasunez, zauriak itxi daitezen.
ETAk 2011ko urrian bere erabaki garrantzitsuena hartu zuen jarduera armatua behin betikoz utzi zuela esatean. Joan den apirilaren 8an erabaki hori berretsi da, armagabetzea gauzatuz.
Paradoxikoki, atxiloketa gehiagorekin erantzun diete aurrerapauso horiei; Audientzia Nazionalak iraganeko gertakizunen sententziak ematen jarraitu du; eta kartzeletan luzerako jarraituko duten presoak daude.
Gobernu espainolak eta bere epailegotzak mendekuan oinarrituta dagoen kartzela politika aplikatzen jarraitzen du, beren legeak ere bete gabe.
Eta jokabide hauen aurrean, geroz eta handiagoa den euskal gizarteko zati baten jarrera argia izan da: horrenbeste urte gogor eta indarkeriaz betetako hamarkaden ondoren ezinezkoa da gorroto eta mendekuzko etorkizuneko elkarbizitza batean pentsatzea. Eta inolaz ere, ez ditu euskal presoak ahaztuko. Euskal gizarteak berreskuratu egin nahi ditu.
Preso, erbesteratu eta deportatuak erdigunean jartzeko egin diren deialdien arrakastak, SAREk gaurkoan antolatutakoa esaterako, adierazten du batzuek ez dutela herri hau ondo ezagutzen; herri antolatu, tolerante eta demokratikoa izateaz gain, elkartasuna adierazten duen herri bat baita. Herri honek badaki memoria izateak eta gogoratzeak gizakiago egiten duela; badaki gertaera mingarriak justiziaz eta eskuzabaltasunez ixteak hobe egiten duela; eta, horrek guztiak sortzen du askatasunean eta berdintasunean oinarritutako kolektibitate bat eta elkarbizitza solido bat.
ETAren armagabetzeak izandako babes soziala, memoriaz beteta zegoena, herriak emandako beste irakaspen bat izan da. Estatu espainolak denbora pasatzen utzi nahi zuen, ETAk amore ematea eta porrota lortzeko, baina gizarte zibilak armagabetzean lagunduko zuen bide bat hasi zuen, bake justu baterantz pausuak emanez, memoria edukiz baina faktura eta interes erantsirik gabe.
Armagabetzea, eta hori nola egin zen, mugarri bat izan da. Euskal gizarteak erabaki garrantzitsu bat hartu du: bake prozesuaren lider izatea. Eta, horretarako, oraindik, bide luze eta zaila dugu aurretik.
Izan ere, zuzenbide Estatuak, “borroka antiterrorista”-ren aitzakian, indarkeria, tortura eta salbuespenezko legegintza aplikatzen zuen, pertsona batzuen eskubide eta askatasunak murriztuz eta demokrata askoren kontzientziak propaganda interesatuarekin anestesiatuz.
Urte hauetako justiziak salbuespenezko araudia, ekintza judiziala, poliziala eta kartzela politika aplikatu du, zuzenbide Estatu baten parametroetatik at gelditzen dena.
ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitutzat eman eta 6 urte eta geroago, beharrezkoa da legegintza, doktrina judiziala eta kartzela politika berrikustea.
“Dena ETA da” ideia oinarritzat hartuta, bidegabekeriak egin dira, torturak justifikatu dira, alderdi politikoak legez kanpo utzi dira, komunikabideak itxi dira etab. Azken finean, askatasuna birrindu dute.
Hori honela, Estatuak ez du onartu nahi arazoa ez dela soilik armagabetutako erakunde baten ingurukoa, baizik eta gatazkaren ondorioetan aurrera egiteko exijitzen ari den gizarte batena. Bide horri jarraitzen ez bazaio, konfrontazioa besterik ez dugu izango.
Estatuak “irabazle eta galtzaileen” jokoari eutsi nahi dio, eta horrek konfrontaziozko dinamika batera darama inplizituki, etsaia garaitu arte aurrera eraman nahi duen dinamika, hain zuzen. Adiskidetze logikaren kontrakoa da.
Benetako elkarbizitzarantz aurrerapausoak eman nahi ditugulako, gaur, guretzat hain adierazgarria den leku honetan, euskal gizarte osoari deia egin nahi diogu, haien ideologiak alde batera utzita:
- Giza eskubideen defentsa denoi dagokigu. Inor ezin da bazter batean gelditu. Eskubide hauek unibertsalak dira, baita preso dauden pertsonentzat ere. Eta euskal presoentzat ere bai. Euskal Herrian nahi ditugu. Eta orain nahi ditugu. Horregatik: 0 km.
- Larriki gaixo dauden pertsonak kartzelatik kanpo egotea exijitzen dugu. Bizirik eta etxean nahi ditugu.
- Salbuespenezko legedia amaitzea exijitzen dugu, bidegabea, krudela eta legez kanpokoa delako.
- Gobernuei, alderdi politikoei eta komunikabideei beste alde batera ez begiratzeko eskatzen diegu, euskal presoen eta haien familien eskubideak urratzen direnean. Era berean, parlamentuko gehiengoek injustiziak ezabatzeko balio behar dute.
- Dei egiten diegu euskal instituzio guztiei, preso dauden pertsonen eskubideen defentsan aurrea har dezaten. Espainiako Parlamentuari berriz, arauak betetzea exiji dezaten eskatzen diegu.
Gaur 0km kanpaina martxan da. Sentituko gaituzte. Entzungo gaituzte, baina ez da nahikoa, aditzea nahi dugu.
Gaurko eguna ez dugu bukatu nahi gizarte zibila omendu gabe, botoa eman eta herritar izateaz gain, gauzak aldatu nahi dituelako, zentzuzko lana eginez.
Gizarte zibil horri heldu nahi diogu, SARErekin bat egin dezazuen, bakea, elkarbizitza eta konponbidea egingarri egiteko.
Gero eta gutxiago falta da lortzeko.
PREST GAUDE – ESTAMOS PREPARADOS!!!
Eskerrik asko. Lortuko dugu.
Handball erakustaldia, Gogorza etxeratzea eskatzeko
Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen euskal presoaren aldeko dinamikak antolatzen jarraitzen dute Oreretan. Oraingoan, kirolak hartuko du Gogorza etxeratzea eskatzeko lekukoa, handballak (eskubaloia), zehazki. Larunbatean erakustaldia antolatu dute Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). 10:30etan hasita, hamabi taldek hartuko dute parte erakustaldian, zazpi neskenak, eta bost mutilenak. All blacks, Red devils, Men in black, 123ereintza, Handmilton, Yagüermaister, Egurra, Eres la caña, Girls Squad, Tortus, Rehuso eta Mendak taldeek eskubaloi erakustaldia egingo dute, eta egoera larrian den Oreretako presoa etxeratzea eskatuko dute.
Sarek antolatu du erakustaldia, eta bertaratzera deitu ditu herritarrak. Larunbat arratsaldean berriz, Sare Herritarrak Donostian deitu duen ekitaldian parte hartzera deitu du.
*Oarsoaldeko Hitzatik hartutako albistea. Hemen lotura: http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/06/15/handball-erakustaldia-gogorza-etxeratzea-eskatzeko/
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Larunbatean denok Donostiara!
Urko:
El proximo sabado, 17 de junio, la Red Ciudadana Sare ha convocado a la Sociedad vasca para que, al margen de adscripciones ideologicas, salga a la calle y transmita la necesidad de avanzar hacia una verdadera paz, donde la venganza y la revancha sean sustituidos por la mano tendida, la defensa de los derechos humanos y la Resolución.
Desde Sare se me ha invitado a participar hoy en esta rueda de prensa, y también a que, junto a otras personas, actúe en el acto reinvindicativo y festivo que se desarrollará en la tarde-noche del anteriormente mencionado sabado 17 en la Plaza Zuloaga de Donostia.
Lo hago porque comparto plenamente los objetivos y el trabajo que viene desarrollando Sare y porque conozco a personas que trabajan día a día en esta Red Ciudadana y merecen toda mi confianza. Pero, sobre todo, porque creo que, tras la decisión de ETA de hace ya casi seis años de abandonar definitivamente su actividad, y la del 8 de abril de desarmarse, es necesario exigir a los Gobiernos de Madrid y Paris que pongan fin al inmovilismo y den pasos para terminar con la politica de dispersión y alejamiento. Pongan en libertad a los presos gravemente enfermos, y pongan fin a legislaciones excepcionales que encarcelan de por vida a muchos presos y presas vascas.
Por todo ello, yo digo sí a Sare. Y quiero invitar a los hombres y mujeres que, como yo, con ideologías políticas diferentes, vengan el sábado a Donostia y digan alto y claro que no queremos que en nuestro nombre nadie continúe vulnerando los derechos de los presos y presas vascos ni el de sus familias.
Y como dijo Jose Bergamin: “Existir es pensar, y pensar es comprometerse”
Inaxio Oiartzabal, Sare:
Urkok esan bezela, eta Sareren 3. urteurrena aprobetxatuz, ekainak 17ko eguna aldarrikapenezko jai egun bat izatea nahi dugu, jendearen parte hartze aktiboarekin eta guztiok konponbidearen norabidean martxan jartzeko, honako egitarau hau izango da:
16.15: ELKARRETARATZE ISILA. San Telmon. Larriki preso gaixoa etxera! Ibon Iparragirre egoera larrian #Salatzendut (txistu pieza batekin lagunduta, Piter Ansorena)
16.30: MARCHA TEMATIKOaren irekiera. San Telmon
- Umeen eskubideak: Tailer eraikitzailea + Porrotx. Trinitate Plazan
- 0km: Herri kirol tallerra. Paseo Berriko rotondan
- Zigorren batuketa: Zirko tailerra. Oteiza eskultura inguruan
- Salatzen Dut!: Bertso tailerra. Lastako Pasealekuan
- Larriki preso gaixoak: Komiki margoketa paneletan. Bretxan
- 17.00: Emakumea eta kartzela: Muxikoak dantza tailerra. Bulebarrean
17.00: BIDEO emanaldiak:
- “Atera bidetik”. Doctor Camino Mesa redonda Ibon Meñika / Joseba Azkarraga
- “Haurraren motxila”. Kriptan Mesa redonda Oihana Mujika / Teresa Toda / Rita
18.30: Denok jasotzen + San Telmoruntz
19.00: EKITALDIA. San Telmon
20.15: KONTZERTUAK. San Telmon
- Urko
- Gontzal Mendibil
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
La reivindicación de los derechos de los presos estará el sábado en Gasteiz y Donostia.
La reivindicación de respeto de los derechos de los presos y exiliados estará presente este sábado en Gasteiz y Donostia de la mano de sendas iniciativas organizadas por Ireki y Sare.
> BERRIA
Gasteizen eta Donostian, presoen eskubideen alde
Euskal presoen eskubideen aldeko bi hitzordu izango dira larunbatean: Gasteizen, Ireki ekinbidearena, eta Donostian, Sarerena. Atzo, Urko abeslariak egin zuen Sareren ekitaldietan parte hartzeko deia, kultur munduko hainbat pertsonaren izenean.
> EITB
Sarek presoen egoerari buruzko txosten bat landuko du.
Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin.
Ibon Iparragirreren eta gaixorik dauden presoen egoera larria salatzeko kontzentrazioa ekainaren 17an Donostian
Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen presoaren egoera salatzeko kontzetrazioa deitu du Sarek ekainaren 17an, 16:15ean, Donostiako San Telmo plazan. Egoera larrian dago preso ondarrutarra, duela egun gutxi ospitaleratu egin behar izan zuten pneumoniagatik baina kartzelara eraman dute bueltan jada.
Iparragirrek bizi duen muturreko egoera hau salatzeko eta larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea eskatzeko Sarek kontzentrazioa egingo du ekainaren 17an Donostian, egun horretarako antolatutako bestelako ekimenei deialdi hau gehituz.
Ibon Iparragirre eta larriki gaixorik dauden preso guztiak bizirik eta etxean nahi ditugu, 0km-tara nahi ditugu.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
"Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!" manifestazioa egin dute Gernika-Lumon
Manifestazioa eta ekitaldia egin dute Gernika-Lumon Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” lemapean
Gernika-Lumoren webgunetik hartutako testua eta bideoa:
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde kalera ateratzera deitzen dugu Sare eta IREKIk
IREKI dinamikak eta Sarek ekainaren 17an euskal presoen eskubideen alde mobilizatzera dei egiten diegu euskal herritar guztiei.
Deialdi bikoitza luzatzen dugu, goizean Gasteizen IREKIren ekimenez egingo da mobilizazioa eta arratsaldean, Donostiara aldatuko da lekukoa, Sareren eskutik.
Euskal presoak ardatz, Sarek gizartearen aktibazioa erdiestea helburu duen bezala, langileen atxikimendua lortzeko lan mundutik lanean ari da IREKI. Inplikazioa da gakoa. Beraz, atera gaitezen kalera. Ekainaren 17an mobilizatzera deitzen dugu, egin dezagun denon artean presoen eskubideen aldeko egun biribila.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sarek agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan larriki gaixorik dauden presoei buruz
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak agerraldia egin zuen asteartean Nafarroako Parlamentuan larriki gaixorik dauden presoen egoeraz hitz egiteko. Azkarragarekin batera, preso gaixoen egoera zuzenean ezagutzen duten beste hainbat pertsonak ere parte hartu zuten.
Hona hemen eztabaidaren bideoa osorik, eta Azkarragak ordezkari politikoei azpimarratu zizkien zenbait ideia:
Iparraldeko mankomunitateko hautetsiak Oier Gomezen kaleratzearen alde eginiko ekimen sozialetara atxiki ziren. Ea jarrera hori baliagarri zaion Hegoaldeari hitzarmenak egiteko, behintzat gizatasunaz, duintasunaz eta justiziaz ari garenean.
Zaila da ulertzea, ikuspuntu demokratiko batetik, giza eskubideez ari garenean badela oraindik garbi hitz egiten ez duenik, guztion akordio-gaia izan beharko bailitzateke. Ezin
dugu utzi gorrotoak eta mendekuak, gaur egun kartzeletan zigortzat erabiltzen diren horiek, akordiorako eta elkarbizitzarako espazioak ordezkatzea.
SARErentzat, kartzelak inpunitaterako eta zigorrerako espazioak dira, eta injustuak eta gizatasun gabekoak dira, definizioz. Bergizarteratzeko gune moduan saldu nahi dizkigute, presoa gizartetik isolatzeak dakarren kontraesana ezkutuan gordeta. Baina errealitatea bestelakoa da. Justizia penalak bere aurpegi iluna agertzen digu behin eta berriro: zigorrarena eta mendekuarena.
Zigor kodeak eta Espainiako espetxeetako arautegiak arau bereziak dauzka larriki gaixo dauden presoentzat, gaixotasun horiek sendaezinak izaki. Alta, espainiar Legeak larriki gaixo dauden presoak askatzea baimentzen badu ere, espainiako gobernuak bide hori itxi die euskal presoei.
Osasunerako eskubidea oinarrizko eskubide bat da, eskubide unibertsala, pertsona guztientzako errespetatu beharrekoa, preso ala aske egon. Ameriketako heriotza zigorraz hitz egiten dugunean, kontuan izan beharko genuke Espainiako kartzeletan ere 411 pertsona hil direla azken bost urteotan.
Espetxe instituzioek eta barne ministroak diotenez, hiltzear daudela ziurra denean bakarrik askatzen dira presoak, baina hori legeen aurkakoa da. Ahalik eta krudelkeri handenarekin jokatzen dute. Zentzugabekeria handia da, gizatasunaren eta etikaren ikuspuntutik.
Tribunalek ezarritako zigorrek askatasuna ukatzen diete presoei, baina ezin diete osasun eta bizitza eskubidea ukatu. Ez dago legerik ez arautegirik dioenik preso egoteagak osasun eskubidea galtzea dakarrela, edo tratamendu duina jasotzeko eskubidea galtzea dakarrela.
Egia da larriki gaixo dagoen preso bat askatzeak ez duela ziurtatzen sendatuko denik, baina, zalantzarik gabe, zaildu egiten du gaixotasuna garatzea, ez soilik beharrezko tratamendua jasotzea ahalbidetzen duelako, baizik eta gertukoen berotasunak ere era positiboan laguntzen duelako.
Estatuak ez luke pentsatu behar Espetxeetako legeak betetzea amore ematea dela. Larriki gaixo dauden presoak askatzea ez da huts egitea, legea betetzea baizik, estatuaren barne legea eta baita europarra ere.
Gaur, gobernuek eta legegintza organoek sentipenen eta irudipenen bidez aplikatzen dituzte arauak; bihar, edozein argudio aurkituko dute presoei tratamendu parekidea ez emateko.
Gizatasunagatik, duintadunagatik eta justiziagatik, larriki gaixo dauden presoak aske utzi behar dira.
> Pretsan bildutakoak
> AHOTSA.INFO
Sare comparece en el Parlamento foral para denunciar la situación de los presos enfermos.
Joseba Azkarraga informó a los grupos parlamentarios navarros de la preocupante situación de los y las presas políticas gravemente enfermas. Por otro lado, Sare ha presentado la campaña km0, que exigirá el fin de la dispersión y convocó un acto para el 17 de junio en Donostia.
> NAIZ
Sare pide en el Parlamento navarro unidad política por la libertad de los presos enfermos
El portavoz de Sare Joseba Azkarraga ha comparecido esta tarde ante la Comisión de Relaciones Ciudadanas e Institucionales del Parlamento de Nafarroa para hablar de la situación de las personas presas gravemente enfermas.
> NOTICIAS DE NAVARRA
Sare pide en el Parlamento la excarcelación de presos navarros gravemente enfermos.
El portavoz de la asociación Sare, Joseba Azkarraga, ha pedido a los grupos parlamentarios que aprueben un pronunciamiento favorable a la puesta en libertad de los presos navarros con enfermedades graves por motivos de “dignidad, humanidad y justicia”.
Sarek 0km kanpaina aurkeztu du eta konponbidearen aldeko parte aktibo izateko dei egin dio euskal gizarteari
Sarek prentsaurrekoa eman du gaur 0km kanpaina aurkeztuz eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei eginez.
Zergatik 0 km eta zergatik ekainaren 17an?
Pasa den apirilaren 8an ETAk urrats bat gehiago eman zuen, armagabetzea gauzatuz. Urrats honen bidez, 2011an bere ekinbide armatuari amaiera ematen ziola iragarri zuenean abiatu zuen bidean jarraitu du ETAk.
Sareren ustez, erabaki hauek, Espainiar Gobernuak eta epailetzaren zati batek erakutsi duten inmobilismoa gainditzen lagundu behar lukete, modu honetan giro politikoa arinduz sakoneko aldaketa politikoak eman ahal izateko giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alorrean.
Ez gara politikaz ari. Giza eskubideen errespetuaz ari gara eta, eskubide diren heinean, ezin daitezke momentuko interes politiko edo gobernuaren txantaiaren araberakoak izan.
Behin eta berriz errepikatu beharko da, argi gera dadin: giza eskubideak errespetatzen ez dituen gizarte bat ez da benetako demokrazia bat.
Hau ez da esaldi huts bat. Euskal presoei eta hauen familiei behin eta berriz egiten zaizkien eskubide urraketetan oinarritutako baieztapena da:
- Presoak ere gizartearen parte diren heinean, botere judizialak ez ditu herritar guztien eskubideak bermatzen. Botere judiziala botere politikoari erabat subordinaturik agertzen da.
- Argi eta garbi esan behar dugu: Botere Judizialak presoen eskubideak urratzen ditu, eskubide oinarrizkoenak ukatzen dizkie. Honela, esan dezakegu Botere Judizialak ez duela bere funtzio garrantzitsuenetakoa betetzen: pertsona guztiek eskubideak betetzen direla bermatzea, baita preso diren pertsonenak ere.
Datorren ekainaren 15ean hiru urte beteko dira Sare sortu zenetik. Euskal gizarteak argi dauka zein momentutan aurkitzen garen eta baikor dago. Hala ere, badaki bidea luzea dela. Horregatik Sarek badaki indarra hartu eta bide egiten jarraitu beharra dagoela. Hau medio, Sarek, ekainaren 17an jai giroan egingo den ekitaldi aldarrikatzailera batzeko deia egin dio euskal gizarteari:
- Jai giroan gauzatuko da, armagabetzeak behin betiko konponbidera gerturatzen gaituelako.
- Eta aldarrakatzailea izango da, ozen esango diegulako bai judikaturari, bai alderdi politiko eta instituzioei ez dugula gehiago itxaron nahi, prest gaudela jadanik. Espainiar Gobernu eta Justiziaren mehatxu eta txantai jarreraraz aspertuta gaude eta hori ekiditeko bide egiten segituko dugu.
0 Km, euskal preso exiliatu eta deportatuak etxean nahi ditugulako.
0 Km, gaixo dauden presoak bizirik eta etxean nahi ditugulako.
0 Km, salbuespenezko legedi guztiari amaiera eman nahi diogulako.
0 Km, benetako bakearen alde konponbidean aurrera egiten segitu nahi dugulako.
Hau medio, euskal gizarteari dei egiten diogu, edozein ideologia edo jarrera politikotakoa izanda ere, konponbidearen alde egin dezan eta honen parte aktibo izan dadin. Ekainak 17ko egunak inpultsoa hartzeko balio behar digu, Madrilgo eta Pariseko Gobernuari ez dugula amore emango eta ekiten segituko dugula esango diegu.
Itxi diezaiogun atea konfrontazio eta gatazkari, eta ireki diezaiogun bakeari, giza eskubideen defentsari eta konponbideari.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare presenta la campaña 0Km y llama a una movilización en Donostia el día 17
> BERRIA
“Konfrontazioari ateak itxi eta konponbideari ireki” nahi dizkio Sarek
> EITB ALBISTEAK
Sarek ‘mobilizazio handi bat’ egingo du ekainaren 17an Donostian
> EITB NOTICIAS
Sare convoca una ‘gran movilización’ en San Sebastián el 17 de junio
Manu Azkarate larriki gaixorik dagoen presoaren egoera salatu dute Tolosan
Manu Azkarate larriki gaixo dagoen preso tolosarrak, azken hilabete hontan bizi izandako egoera eta eskubide urraketak salatzera gatozkizue gaurkoan.
Diligentzi juridiko batzuek medio, Manuk bi lekualdatze izan zituen, Alcalatik Zaballara lehena, Alcalatik Martutenera ondoren. Zuzenean ekarri ordez, tarteko beste espetxe batzuetan geldialdia eginarazi diote.
Zaballatik Alcalara bueltan, Burgosko espetxean 5 egunez egon zen. Bertan, sarrera moduluan eduki zuten, ez zen herizaintzara eramana izan bost egunez, horrela arautua duen arren. Egun horietan medikazioa aldatu zioten, berak Alcalan hartzen duena bertan ez zutela argudiatuz. Egun horietan ez zioten INR analitikarik egin, odolaren koagulazioa neurtzen diona, medikazio dosia neurtzeko beharrezko duena. Gatzik gabeko dieta onartua eta arautua duen arren, dieta normala eman zioten. Tentsio altua du gaixotasunaren ondorioz, neurtu beharrekoa, egun hauetan ez zioten tentsiorik hartu. Espetxe erakundearen utzikeria guzti hau gutxi ez eta bere mediku txostena Burgos-Alcala bidean galdu egin zen. Emandako erantzuna: “cosas que pasan, ya aparecerá”. Burgos-Alcala bidaiak 14 ordu iraun zuen, bere gaixotasunarekin bateragarri ez den egoera batean.
Bere bigarren bidaian, 5 eguneko geldialdia eginarazi zioten Valdemoron. Ez zen herizaintzara eramana izan egun horietan. Berriro utzikeria. Gainera, bere eskubidea den arren, ez zioten utzi senideei deirik egiten.
Azpimarratu nahi genuke azken hilabetean eduki dituen lekualdatzeetatik, legeak arautu bezala, tratamendu egoki bat jaso duen zentro bakarrak Zaballa eta Martutene izan direla. Azken hontan mediku azterketa sakon bat egin zezan onartu dute, horretarako Donostia hospitalean bost egunez egon delarik frogak egiten.
Guzti honekin, salatu nahi dugu, Espainiako Espetxe Erakundeak duen utzikeria larrikin gaixo dauden presoekiko. Agerian geratzen da berriro ez dela baldintzarik ematen espetxeetan larriki gaixo dauden presoen trataera eta jarraipen egokia egiteko. Espainiar zein nazioarteko legediek argi diote gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoek kalean behar dutela.
Salatzen dugu Zoido ministroaren azken asmakizuna, non esaten digun hilotzak ekarriko dizkigutela etxera. Ze arautan jartzen du bi hilabeteko kontu hori? Nola neurtu behar du infarto edo enbolia bat eman diezaiokeen preso baten bizi itxaropena?
Ozen diogu zorigaiztokorik gertatu ezkero, erantzunkizuna, egoera hau posible egiten dutenez gain, beste aldera begiratzen dutenek ere badutela. Bada garaia euskal erakunde gorenek esku har dezaten, beranduegi izaterako. Guk gizarteko alor guztietan adostasunak bilatzeko konpromisoari eutsiko diogu.
SALATZEN DUGU
LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!










































