sarenaiz
Larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko Bizikleta martxa egin zuten Oiartzunen
Larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko Bizikleta martxa egin zuten Oiartzunen
Larriki gaixorik dauden presoen egoerak kezkatzen gaituelako 19an Baionan izan ziren hainbat oiartzuar, eta azaroaren 20an, berriz, herriko txirrindulariek eta osasun langileek deitutako bizikleta martxan hartu dute parte 60 bat lagunek. Bertan, haur, gazte, heldu… kirolari, eta osasun langile izan dira pedalkadaz pedalkada egoera hori salatu eta kalean mezua zabaldu dutenak. Auzoz auzo Gurutzen hasi eta herriko plazaraino. Aurretik anbulantzia bat joan da, larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea exijitzeko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Eibarrek Ibon etxera! dinamika aurkeztu du
Kondenaren 3/4ak bete dituen Ibon Muñoa euskal presoaren egoera salatu dute Eibarko hainbat herritarrek
Eibarren 1958ko maiatzaren 18an jaioa. 58 urte ditu.
2000ko urriaren 17an atxilotua izan zen. 16 urte bete ditu kartzelan.
Bere kartzela zigorra 20 urtekoa da.
Valdemoron urte t’erdi (1 ½) eginak ditu, Cordoban beste urte t’erdi (1 ½), Puerto de Santa Marian hamaika urte (11), eta orain berriro Cordoban dago, 800kmra.
Beti egon da Euskal Herritik oso urrun, bere zigorra, etxetik ahalik eta gertuen EUSKAL HERRIAN betetzea zegokionean.
Gaur egun MIRENTXIN kolektiboko bolondresei esker asko arindu dira bidaietako baldintzak. Hala ere, furgonetan joanda 95€ kostatzen da astero, eta aste erdian “bis a bis” bisita jartzen dietenean, trenez joanda eta bertan lo bat eginda 250€.
Gurasoak hil eta haien hiletarako traslado bakoitzean, 9 kartzela baino gehiago pasatzen zituen, aste oso bat nun zegoen arrastorik gabe eta oso tratu ankerrarekin, urik ere etzioten ematen bidaian.
Bere zigorraren ¾ beteak ditu, eta espreski Euskal Presoentzat egindako legedi berezirik ez balego, ETXEAN, baldintzapeko askatasunean behar luke. Astean 40 minutuko bisita bat (kristalezko kabinan) eta hilean 1 ½ edo 2 orduko 2 “vis a vis” bisita izateko eskubidea du. Baina “vis a vis”ak aste erdian izaten dira sarri, horrek suposatzen duen guztiarekin.
Lagunen bisitak mugatuak ditu, 6 hilebetero 10 laguneko zerrenda bat egin behar du, eta Audientzia Nazionalak onartu; beste lagunik ezingo da joan bisitara.
Astean 2 eskutitz, eta 5 minutuko 8 telefono dei egin ditzake.
Kartzelako bizimodua oso mugatua du, ikasketak ia guztiak erderaz dira, gauzik arruntenak ezin ditu eduki,… ez Cdrik, ez artilerik… bere ziegan izan ditzaken liburu kopurua ere mugatua du…
Egunean 2 ordu bakarrik ditu patioan ibiltzeko, bere lagun bat bakarrik ikusi dezake, nahiz eta modulo berean 5 kide egon. Sarritan moduloz aldatzen dute, lagunetatik bananduz.
Eskerrak Ibonek idazteari eman dion. Hor dauka kartzela barruko bizimodua arintzen laguntzen dion euskarria. Dagoeneko poema eta bertsoz osatutako hiru liburu idatzi ditu: Ametsen txokoan bizi naiz (2012), Ainarak herrira itzuliko dira (2014) eta Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016).
Eta orain, Eibarko SARE, Ibonen egoera hau salatzera dator. Ibonen kasuan bi eskubide urraketa nabarmen ikusten ditugu: dispertsioarena batetik eta legedi bereziarena bestetik. Horregatik gaur aurkezten dugun kanpaina honen lelo bikoitza #StopDispertsioa / Ibon ETXERA! izango da, eta hatzamar salatzaile hori, kuretzetxoarekin eibartar kutsua eman nahi izan diogun hori, erabiliko
dugu euskarri bezala.
Kanpaina honetan, hasi orain eta Sanjuanak bitartean, hilero ekitaldi esanguratsu bat burutzeko asmoa dugu.
Abenduaren 27an, Coliseuan Eibarko abeslari eta musikariekin jaialdixa.
Jaialdi honetako partaideen eta orduaren berri emango dugu, eta aurrerantzean burutuko ditugun ekitaldiak ere aurkeztuko ditugu bere garaian.
Eta ez dugu bukatu nahi, dispertsioak dagoeneko kotxe istripuetan eragindako 16 hildakoetatik bat eibartarra zela gogora ekarri gabe. Iñaki Saez, Amañako semea, 39 urterekin, 2001eko Arrate egunez Avilako bide bazterrean bere bizia galdu zuena.
Eibarko 1. Berakatz-zopa txapelketa
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko bertso-afaria ospatu zuten pasa den astean Ibarran
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Errenteriako Salatzen Dut Mus txapelketa aurrera jarraitzen du
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Arrasatek "Kalean behar lukete. Giza eskubideak, Konponbidea. Bakea" manifestua aurkeztu du hainbat herritarrekin batera
Sare Arrasatek “Kalean behar lukete. Giza eskubideak, Konponbidea. Bakea” manifestua aurkeztu du hainbat herritarrekin batera.
MANIFESTUA
KALEAN BEHAR LUKETE - GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA -
Euskal Herrian eta Arrasaten, hamaika izan dira azken urteetan gatazkaren konponbidearen alde bultzatu diren ekimen eta ahaleginak. SARE, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sarea ere,konponbidearen aldeko indarrak biltzeko sortu zen eta sorreratik aldarrikapen argiak jarri zituen mahai gainean:
• Euskal presoei ezarritako dispertsio politikaren amaiera.
• Euskal presoen isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea.
• Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea.
• 70 urtetik gorako adina duten presoak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea.
• Bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak indargabetzea.
Zoritxarrez ordea, gaur eta hemen, gatazkaren arrazoi eta ondorioek bere horretan diraute. Horren erakusle argia dira, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideek egunero urratuak izaten jarraitzen dutela.
Preso arrasatearren kasuan, hauxe da une honetan eskubide urraketen mapa larria: Unai Parot: 27 urte kartzelan – Puerto de Santamarian preso (1.020 km), Josu Arkauz, 25 urte kartzelan, Murtzian preso (818 km), Aratz Gomez, 17 urte kartzelan – Ocañan preso (513 km), Premin Sampedro 15 urte kartzelan – Jaenen preso (766 km), Txus Goikoetxea, 15 urte kartzelan – Sevillan preso (960 km), Julen Mendizabal, 3 urte kartzelan – Osnyn preso (875 km),eta Kepa Arkauz, 3 urte kartzelan – Meauxen preso (867 km).
Aipatutako herriko presoen egoera larria eta salbuespenezkoa bada, gaurko agerraldian, Josu Arkauz eta bere egoera berean aurkitzen diren beste 6 euskal presoren muturreko egoera nabarmendu eta egiten ari diren injustizia irmoki salatu nahi dugu. Izan ere, preso hauek, epaileek ezarritako zigorra beteta izanik oraintxe bertan kalean egon behar lukete. Aurten bete ditu Josuk 25 urte espetxean eta europar legediak ezarritakoari muzin eginez, 2023ra arte atzeratu diote espetxetik irteteko data.
Funtsean, Josu eta gainontzekoen kasuan, hauxe da gertatzen ari den bidegabekeria:
• Frantziar estatuan zigortuak izan ziren, bertan bete zuten zigorra eta Espainiara estraditatuak izatean, Espainiak ez die Frantzian betetako zigorra kontuan hartu nahi, zigorra berriz betetzera derrigortuz.
• Europak, irizpide honen kontrako erabaki marko bat hartu zuen ondoren (2008/675/Jal erabakia) eta hain justu, Auzitegi Gorena, erabaki marko hau aplikatzen hasi zen, Frantzian betetako zigorrak, Espainian preso zeudenei deskontatuz.
• Espainiar gobernuak lege bat atera zuen ordea, euskal presoei araudi hau ez aplikatzeari buruzkoa.
• Honekin batera, espainiar epaitegiek interpretazio juridiko hau europar auzitegiek argitu dezaten utzi ordez, auzia katramilatu dute eta agerian utzi, ez dietela auziari buruz europar auzitegiei galdetu nahi. Justiziari ateak zabaldu ordez, mendeku politika ezartzen jarraitu nahi dute. Ondo dakitelako zein izango den Europaren erantzuna.
• Une honetan, preso hauen abokatuek, beharrezko errekurtsoak aurkeztu dituzte Espainian eta baita Europan ere. Luze joko du erantzunak ordea, justizia berandu iritsiko da eta mendekua betikotu egin daiteke.
Denbora luzea daramagu egungo kartzela politika behin betiko aldatu dadila eskatzen. Estatu espainiarrak bere legea zein Europako legedia bete dezatela eskatzen. Europako estatuetan aurrez bete diren espetxe zigorrak kontutan hartzen badira, zergatik ez du espainiar estatuak araudi hau errespetatu eta aplikatu nahi?
Konbentzituta gaude, Parotdoktrinakin gertatu zen bezela, Europak espainiar estatua eta justizia sistema berriro lotsaraziko dituela. Zoritxarrez ordea, hau gertatzerako berandu izan daiteke, beranduegi askoren kasuan eta bitartean euren mendekua jasaten jarraituko dute preso hauek eta denborak aurrera egin ahala, zerrenda beltz horretara gehitzen joango direnak. Denbora aurrera doa eta herri honek ezin du itxaron. Harria bera bakarrik ez da mugituko, guk mugituko dugu.
Arrasaten ere, ahotsa altxatu nahi dugu, herritar, alderdi politiko eta instituzioei giza eskubideen aldeko tren honetara igo daitezela eskatu nahi diegu, injustizia salatzeko dinamikara batu daitezela. Beste alde batera begiratu gabe, pausuak emateko unea delako. Guztion artean, behin betiko konponbidea eraikitzeko unea delako. Hamarkadatako sufrimenduari amaiera emateko unea. Bake justu eta iraunkorrerako unea. Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzeko bidean, urratsak emateko unea.
Bizikidetzan oinarrituriko eskenatoki berri bat eraikitzeko premiazko neurriak behar ditugu, borondate politikoak, legediak eta erabakiak egungo egoerara moldatu behar ditugu. Sufrimenduak amaitu egin behar du, guztiontzako. Bizikidetzarako ezinbestekoa delako sentsibilitate desberdinen egiak euren tokia izatea, gertatutakoa berriz ere ez errepikatzea lortzeko.
Gaurko agerraldiarekin, hemen gaur bildu garen herritarrek, Josu eta gainontzeko preso, iheslari eta deportatuen egoera salatu eta haien giza eskubideak bete daitezela eskatzeko, martxan jarriko dugun dinamikaren berri eman eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dugu.
KALEAN BEHAR LUKETELAKO. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.
Sinatzaileak
KALEAN BEHAR LUKETE - GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA -
• John Andueza (Idazlea)
• Joxe Etxebarria (Zinegotzi ohia)
• Jasone Mendizabal (Hizkuntz eragilea)
• Ines Osinaga (Musikaria)
• Xabier Zubizarreta (Alkate ohia)
• Olatz Altzua (Irakaslea)
• Eva Abuin (BALEIKEko zinegotzia)
• Juan Luis Arkauz (SUDC-eko Kidea)
• AntxonZumalde (SUDC-eko kidea)
• Amaia Gabilondo (GARAIONeko arduraduna)
• Mikel Arregi (TXORBELAko Kidea)
• Jabier Retegi (TXORBELAko Kidea)
• Arrate Landa (Irakaslea)
• Pio Azkarate (Irakaslea)
• Julia Monge (INTXORTA kultur elkartea)
• Larraitz Herrero (irakaslea)
• Karmele Perez (Irakaslea)
• Iñaxio Azkarragaurizar (Alkate Ohia)
• Karmele Iparragirre (Jubilatua)
• Joseba Ezpeleta (Langilea)
• Pedro Guridi (Preso Politiko ohia)
• Txefe Mondragon (Iosu-ren laguna)
• Mikel Perez de Arenaza (Iosu-ren laguna)
• Jose Ignazio Iturri (Iosu-ren laguna)
• Eugenio Otsoa (Iosuren laguna)
• Lierni Etxebarria (EHE kidea)
• Lide Galdos(AGAKO Kidea)
• Amaia Arana (LAB)
• Ramon Azkarate(Langilea)
• Amaia Larrañaga (EH Bilduko zinegotzia)
• Juan Antonia Irizar (Botikaria)
• Karlos Lezeta (Jubilatua)
• Iñaki Eguidazu(Jubilatua)
• Joxe Mari Kortabarria (Jubilatua)
• Ikerne Altube (Langilea)
• Irati Aranzabal (Senidea)
• Mila Etxaniz (Iosuren bikotea)
• Kristina Arana (Iosuren ama)
• Aitor Zubiaga (BESAIDEko Lehendakaria)
• Aitor Iturriaga (Langilea)
• Miren Arizmendiarrieta (Irakaslea)
• Aitziber Erretolatza (Irakaslea)
• Luis Mari Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
• Aitor Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
• Ino Galparsoro (Alkate Ohia)
• Inaxio Kortabarria (Futbolari Ohia)
• Javier Pagaldai (Jubilatua)
• Jon Usobiaga (Abokatua)
• Juan Jose Ansoategi (Herritarra )
• Rafa Etxabe (Herritarra)
• Marixe Ruiz de Austri (ERNAIko Kidea)
• Iraitz Agirre (Kazetaria)
• Jose Ignacio Zaitegui(Jubilatua)
• Imanol Ormaetxea (Jubilatua)
Ekimenak
Azaroa eta abenduan zehar: herritar eta eragileen atxikimendu kanpaina.
Azaroan: osoko bilkuran mozioa aurkeztea.
Azaroak 25: herriko plazan kontzentrazioa.
Abenduak 30: herriko plazan herritarren ekimen jendetsua eta ekitaldia.
Urtarrilak 14: manifestazioa Bilbon.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Lasartek hainbat herriterrekin batera kultur jaialdia antolatu zuen Ibonen egoera salatzeko
Sare Lasartek hainbat herritarrekin batera, kultur jaialdia antolatu zuen Ibon Fernandez Iradi, larriki gaixorik dagoen presoaren etxeratzea eskatzeko
“Txalaparta doinuek eman zioten hasiera ekitaldi xumeari. Larriki gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi presoaren askatasuna aldarrikatu asmoz, elkartasun jaialdia antolatu zuten atzo, herriko plazan,. Gaur egun preso gaixoek kartzelatan bizi duten egoera azaleratu zuten bertan bildutakoek. Ekitaldiaren hasieran, irakurle txokoko kideek, Ibon Fernandezen idatzi bat irakurri zieten bertaratutakoei. Aita izango zela jakin zueneko idatzi bat hain zuzen.
Ane Labaka herriko bertsolariak hartu zuen mikrofonoa ondoren eta Iboni jarritako bertso sorta bat abestu zuen orduan, Okendon bildutakoen laguntzaz. Presondegietako egora zail eta mingarria ekarri zuten gogora bertso horiek. Horrekin batera, presoen senideek, kartzelatara egin beharreko bidaietan, errepideetan izan ohi dituzten zailtasun eta arriskuak ere agerian gelditu ziren atzo.
Xumela Kantu Taldeko lagunak ere bertan izan ziren. Beraien txanda izan zen gero. ‘Kalera kalera’ abestia kantatu zuten lehenengo eta ‘Epo ita ita ye’ abestu eta dantzatu zuten amaitzeko.”
Kronika: Txintxarri.eus
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Las nuevas mayorías en Madrid y Euskadi pueden cambiar la ley de excepción
Las nuevas mayorías en Madrid y Euskadi pueden cambiar la ley de excepción
«Nuestra labor es agrupar en la necesidad de acabar con el alejamiento de presos a personas confrontadas en el pasado»
La red ciudadana en favor de los derechos de los presos de ETA, Sare, y su portavoz, Joseba Azkarraga (Agurain, 1950), trabajan en la organización de la gran manifestación por los presos que suele abrir el año en enero. Su reto es ensanchar a nuevos sectores políticos y sociales el apoyo a demandas como el fin de la dispersión, explica el exconsejero de Justicia del Gobierno Vasco.
Azaroaren 20an Oiartzunen egingo den Bizikleta Martxara deialdia egin dute hainbat lagunek
Azaroaren 20an Oiartzunen egingo den Bizikleta Martxara deialdia egin dute hainbat lagunek
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!



























































































































