sarenaiz
"Nafarroan elkarbizitza eraikitzen" burututako jardunaldiak Nafarroako parlamentuan
Gatazkaren biktima ezberdinek beraien testigantza eskeini zuten Nafarroako parlamentuan elkarbizitzan aurrera pausoak emateko asmoz.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Pasa den astean gaixo larrien inguruan hitzaldia burutu zuten Lizartzan
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ibon Fernandez Iradiren egoera gertutik ezagutzen
Lasarte-Oriako Sarek antolatuta, atzo arratsaldean Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren egoeraren berri emateko mahai-ingurua egin zuten kultur etxeko hitzaldi aretoan. Fernandezen abokatu Maritxu Paulus eta arreba Ane Fernandez izan ziren hizlariak; moderatzailea, herriko Sareko kide Ixiar Arteaga. Hainbat herritar gerturatu ziren ekitaldira.
“Prozesu hau borroka bat izaten ari da; galtzeko ez daukagu ezer, eta horretan jarraituko dugu”. Maritxu Paulus Ibon Fernandez Iradiren abokatuaren hitzak dira, atzoko mahai-inguruan esandakoak. Euskal presoaren egoeraz mintzatu zen abokatua luze eta zabal, Ibon Fernandezen arreba Anerekin batera. Moderatzaile lanak Ixiar Arteaga herriko Sareko kideak egin zituen.
Kronika: Txintxarri.eus
Ibon Fernandezen prozesuak, borrokak, hainbat kapitulu izan ditu azken urteotan. 2003ko urtarrilaren 4an atxilotu zuten, eta 30 urteko kartzela-zigorra ezarri. Gerora diagnostikatua izango zitzaion gaixotasunaren lehen sintomak “2010 urte amaieran” sentitzen hasi zen, Ane Fernandez arrebak zehaztu zuenez: “Gaizki sentitzen hasi zen Ibon, gorputzeko atal desberdinak minbera zituen; urgentziaz ospitalizatzea eskatu genion espetxeari, baina urtebete behar izan zuten horretarako, oso latza izan zen. Argibideak eskatzen genizkien medikuei, eta esaten ziguten presoen artean inor ez zegoela larri”. Beste gogoeta bat ere gehitu zuen Ane Fernandezek: “Hasieratik egin zitekeenetik gero benetan egin zenera, gauza asko galdu ziren bidean”.
2012ko udazkenean eritasunaren sintomen agerraldi gogor bat pairatu zuen Ibonek. Toulouseko Purpan ospitalean hainbat proba neurologiko egin eta esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten. Maritxu Paulus abokatuak zehaztu zuenez, une horretantxe Ibonen “kartzela-zigorraren suspentsioa” eskatu zuten: “Argitu behar da eskatzen duguna zigorraren suspentsioa dela, ez askatasuna; berez, Ibonek zigorraren 20 urte bete arte, 2023ra arte ezingo luke ezer eskatu, baina osasun-arazo oso larriak dituzten presoek egin dezakete, salbuespen neurri gisa. Dena den, epaitegian suspentsioa emango baligute ere, sei hilabetero mediku batek osasun-azterketa egingo lioke Iboni, eta ebatzi kalean jarraitu edo espetxera bueltatu beharko lukeen”.
Epaiketa, azaroaren 24an
Kartzela-zigorraren suspentsioa emateari ala ez emateari buruzko auzia azaroaren 24an izango da. Dena den, egun horretan ez da “ezer” jakingo, Paulusek nabarmendu zuenez: “Auzia egun horretan izanda ere, erabakia hilabete batera eman ohi dute; beraz, gabonetarako eman dezakete. Hala ere, baliteke are gehiago luzatzea, 2017ra arte, epaileek informazio osagarria eska dezaketelako”.
Azaroaren 24ko hori ez da Ibon Fernandezen auziari buruzko lehenengo epaiketa izango, ezta gutxiagorik ere. Presoak berak, senideek eta abokatuek epaitegietan egindako ibilbidea luzea izan da oso. 2014. urte hasieran kartzela-zigorraren etetea eskatu zioten epaileari, Kouchner legearen pean (epaileak izendatutako espezialista desberdinek ebaztea ea presoak pairatzen duen gaixotasuna bateragarria den espetxean egotearekin ala ez). Urte horretako otsailean bi medikuk ebatzi zuten biak ez zirela bateragarriak, baina fiskalak zigorra etetearen aurka egin zuen. Handik hilabete batzuetara, ekainaren 20an, epaileak etenaren alde ebatzi zuen baina espetxean jarraitu zuen Ibonek, estatu frantsesean bizitzeko debekuaren afera zela-eta. Urte horretako urriaren 25ean, Frantziako Dei Auzitegiak 2015eko martxora atzeratu zuen erabakia (hirugarren mediku azterketa bat eskatuz), eta gero, maiatzaren 7ra. Egun horretan Ibon Fernandezen zigorra etetearen aurka deliberatu zuen auzitegi horrek. Maiatzaren 12an helegitea jarri zuen Ibon Fernandezek Kasazio Gortean.
“Frantziako Auzitegi Gorenak hautsi egin zuen Dei Auzitegiaren erabakia; ez da ohikoa izaten hori, ez bakarrik euskal presoen kasuetan, baizik eta afera denetan”, ohartarazi zuen Paulusek. Prozedura berrabiarazi egin da, eta esan bezala, auzia azaroaren 24an izango da. “Gorenak erabakia hautsita ere, tentuz jokatu behar dugu, eta esperantza gehiegirik ez eduki”, gehitu zuen euskal presoaren abokatuak.
Paulusek jakinarazi zuenez, Auzitegi Gorenak ebatzi du Dei Auzitegiaren erabakia bertan behera uztea ez direlako betetzen Ibonen eritasuna eta espetxean jarraitzea bateragarriak izateko baldintzak: “Besteak beste, Dei Auzitegiak emandako epaian zehazten zen hilero-hilero neurologoa, esklerosia artatzeko espezialista nagusia ikusi behar zuela Ibonek, baina ez da horrela izan. 2014an pasa zuen ‘kontsulta’ neurologoarekin, telebista bidez; geroztik, ez du ikusi. Argi utzi nahi dut estatu frantsesa ez dela izan espainiarra baino hobea kasua artatzerakoan: mediku azterketak egiterakoan beso eta hankak lotuta zeuzkan Ibonek, edota ospitalea itxi egin zuten hara eraman zutenean”.
“Ibon Fernandez nola dago gaur egun?”
Hori izan zen Ixiar Arteagak atzo hizlariei egindako galderetako bat. Ane Fernandez arrebak jakinarazi zuenez, “gaizki samar dabil orain, gaixotasunaren aztarnak ditu, sentsibilitate-arazoak, gorputzaren ezkerraldean batez ere; edozein infekzio txikik kalte handiak eragiten dizkio, eta lo egiteko arazoak ere baditu. Horri guztiari gehitu behar zaio espetxeko zerbitzu eta baldintza eskasak. Hala ere, Ibonen jarrera ez da pasiboa, ahal duen heinean prebentzio-lana egiten du, elikadura ahal bezainbeste zainduz, esaterako”.
Ibon Fernandezen jarrera pasiboa ez den heinean, gizartearena eta agintariena ere horrelakoa (pasiboa) ez izatearen garrantzia azpimarratu zuten. “Geldirik eta eserita ez da indarrik egiten guk nahi dugun noranzkoan; bultzatzeko ahalegina egin behar da”, nabarmendu zuen Fernandezek. Paulusek, bere aldetik, gogorarazi zuen “oso garrantzitsua” dela gizarteak aktiboki adieraztea ez legokeela arazorik Ibon kalean egotearekin, “frantziar epaileei hori ikusarazi eta konbentzitzeko”.
Lasarte-Oriako Sare ez dago geldirik, inola ere: datorren asteko ostiralean, hilak 11, kultur ekitaldia antolatu du Okendo plazan. Eta azaroaren 19an, larunbatarekin, Bagoaz elkarteak deituta, Baionako Euskaldunen plazatik abiatuko den manifestaziora joateko gonbita ere luzatzen du Sarek. 17:00etan hasiko da.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Donostiako bedlurraren astean Sare Donostiak #GaixoLarriakEtxera ekimena burutu zuen
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare herritarrak, Gaizka Sopelana errefuxiatu ohiaren heriotzaren harira honako hau adierazi nahi du.
Sare herritarrak, Gaizka Sopelana errefuxiatu ohiaren heriotzaren harira honako hau adierazi nahi du:
- Gaizka Sopelana duela hilabete gutxi herriratu zen gaitz larri baten eraginez.
- Erbesteak eta iheslari izaerak, dagozkien eskubideengan eragin kaltegarriak izan oi ditu.
- Gaizka Sopelana-ren iheslari izaerak, zaildu egin dio behar adinako osasun asistentzia jasotzea.
- Honako hau, egoera guztiz salagarria delakoan gaude. Bereziki, iheslariena “intseguritate” eremu handi bat delako.
- Gaitz larria duten euskal presoen askatasunaren aldeko manifestazioan, Urriaren 15ean Donostian, adierazi gisara, Sare herritarrak, pertsona ororen giza eskubideen defentsan lan egiten du, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak barne.
- Konponbide eszenatokia eraikitzeko ahaleginek, kontuan izan behar dituzte iheslarien eskubideen errespetua ahalbideratzeko urratsak ematea ere.
Guzti honegatik, Sarek euskal iheslarien eskubideen errespetuaren eta konponbidearen aldeko ahaleginak sendotzeko konpromezua berresten du.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Dispertsioaren kontrako eguna Deustun
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Urtarrilaren 14an euskal presoen eskubideen alde inflexio puntua ezarriko dugu Bilboko kaleetan
Urtarrilaren 14an euskal presoen eskubideen alde inflexio puntua ezarriko dugu Bilboko kaleetan. #SalatzenDut
Mobilizazio sozialak historikoki paper garrantzitsua jokatu izan du jendarte garaikideetan. Gehiengoak artikulatzeko, jendarteak aktibatzeko eta aldaketa handiak lortzeko tresna izan da. Horren adibide bat edo beste denok ezagutu dugu.
Litekeena da ekimen horien protagonistek, une hartan, bere ekintzek izan zezaketen eragin historikoaz ez jabetzea. Hala eta guztiz ere, uste osoz borrokatu zuten sinesten zutenagatik.
Ezbairik gabe, helburuak errealitate egitea lortzeko orduan, esandako hau, faktore erabakigarria da.
Sare herritarrak espiritu hori kutsatu nahi dio jendarteari, uste sendo hori, alegia. Ideiak argi izanez, konbentziturik egonez, hala uste badugu behintzat, gure helmugak lorgarriak izanez. Horretarako, irmotasunez eta ausardiaz, gogor, lan egin behar badugu ere.
Zentzu horretan, beste urte batzuetan izan bezala, urtarrilaren 14an Bilbo mobilizazio erraldoi batean bihurtzeko deialdia luzatzen dugu. Bilboko urteroko mobilizazioa, salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz.
Ezin dugu alde batera utzi baliatu beharreko une berri baten aurrean aurkitzen garela. Legebiltzar berri bat osatu berri da, osaketa eta gehiengo berriekin. Eta gehiengo berri horiek, gauzak aldatzeko balio behar dute. Ezin dugu pentsa, denak berdin jarraituko duenik.
Gaur bertan Espainian legegintzaldi berri bat abiatzen da, erabateko gehiengorik gabe, eta indar politikoen gehiengoa espetxe politika ere aldatzea beharrezkoa dela uste duena.
Jakina, aldaketaren indarrak gehiengoa izatean, Nafarroako Legebiltzarrean ere aukerak izan badirela ahaztu gabe.
Honenbestez, hurrengo urtarrilaren 14ko manifestazioa inflexio puntu garrantzitsua izan dadin nahi dugu. Lehena eta geroaren artekoa marka dezala, pasa den urriaren 15ean abiatu genuen aktibazio soziala ziklo berri honetan.
Alde anitzeko konpromisoak piztuko dituen sugar moduko bat izan dadila, bai maila orokorrean, baita maila lokalean ere. Jardun-eremu edota alor bakoitzean: lantegi, ikastetxe eta instituzioetan; kaleetan, futbol zelaietan edota saskibaloi edota pilota kantxetan… leku guztietan ikus eta entzun gaitzatela: SALATZEN DUT.
Erabakigarria izan behar dela deritzogun ziklo berri bat. Bai espainiar eta frantziar kartzeletan giza eskubideen errespetua lortzera begira, nahiz gatazkaren eta bere ondorioen konponbidean aurrera egitera begira ere.
Horretarako, jendarte guztiari eginiko deialdian berresten dugu. Eragile sozial, politiko eta sindikal guztiei, instituzioei, eta oro har, pertsona orori. Esfortzuak bikoizteko, borondateak gehitzeko eta ibilbide orri komuna partekatzeko deialdia da. Ideologien eta alderdikerien gainetik.
Demokrata guztiok badugu, batzen gaituen gutxiengo komuna. Giza Eskubide guztien defentsa bezalako gai unibertsala.
Gutariko bakoitzak Salatzen Dut tresna bere egin behar du. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen bandera hartuz. Guztiok norabide berdinean arraun egin dezagun, kai honetara iritsi ahal izateko. Guztion ahaleginez, errealitate bihur dezagun: pertsona ugari izanik, leku askotan, gauza txikiak eginez, egungo egoera alda baitezakegu.
Honako hau izango da erabiliko dugun sinbolismoa edota koloreen esanahia: Salatzen Dut bereizgarri berdeaz, euskal presoen giza eskubideen urraketak salatzeko erabiliko dugu. Zigorren batuketarik eza, isolamendua eta bakartzea, komunikazioen muga eta kontrola, eta finean, hainbeste eta hainbeste eskubide urraketa ahalbidetzen dituen salbuespen legedi bat.
Bestetik, Salatzen Dut bereizgarri horiaz, beraien legea bete dezaten eta gaitz larriak dituzten 10 euskal presoak aska ditzaten.
Eta azkenik, Salatzen Dut bereizgarri arrosaz, preso direnen senideengan hainbeste sufrikario eragiten duen urruntze politika salatzeko.
Beraz, bultzada berri bat emateko ordua da, oro har, euskal jendartetik, eta bereziki alderdi eta instituzioetatik. Behin betikoz, eszenatoki hau gainditzea, guztiok aurre egin beharreko lehentasuna izan behar da, behin-behineko konponbide eta bake eszenatokirantz aurrera egitea nahi badugu behintzat.
Salatzen Dut-ek baditu beharrezko osagaiak, euskal presoen eta beraien senideen eskubideen errespetuaren aldeko gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionala artikulatzeko, aktibatzeko eta gai hau agendaren erdigunean ipintzeko, eta ondorioz, gatazka gainditze bidean, ikasturte hau erabakigarria izan dadin lortzeko. Eragile bakoitzari dagokio hausnartzea, euskal jendartearen gehiengo handiak eskatzen digun neurriko ekarpena egiteko gai ote den ala ez.
Sare herritarra osatzen dugunok, argi dugu. Gatazka gainditze bidean, ikasturte hau erabakigarria izan dadin, aktibazio soziala da gakoetariko bat. Urtarrilaren 14an 17:30ean La Casillatik. Entzun eta sentituko gaituzte!
Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea!
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare llama a «una gran movilización» para el día 14 de enero en Bilbo.
Sare, la red ciudadana que trabaja a favor de los derechos de las personas presas, ha convocado una manifestación nacional para el día 14 de enero en Bilbo. La marcha partirá a las 17.30 desde La Casilla.
> BERRIA
Urtarrilaren 14an presoen eskubideen alde “inflexio puntua” ezartzera deitu du Sarek.
Urtarrilero euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik: “Bilboko urteroko mobilizazioa salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz”.
> EITB
Bilboko manifestazioa ‘inflexio puntua’ izatea nahi du Sarek.
Urtarrilaren 14an egingo dute, eta antolatzaileek ‘Bilboko urteroko mobilizazioa salbuespeneko zerbait izan dadila’, espero dute ‘gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan’.
> Deia
Sare convoca su marcha anual por los presos el 14 de enero y espera que marque “el devenir hacia un futuro en paz”.
Llama a “trabajar duro, con tesón y determinación” para lograr “compromisos multilaterales” hacia “la resolución del conflicto”.
> EuropaPress
Sare convoca su marcha anual por los presos el 14 de enero.
Llama a “trabajar duro, con tesón y determinación” para lograr “compromisos multilaterales” hacia “la resolución del conflicto”.
> Kaos en la red
Sare llama a «una gran movilización» por la paz y los derechos humanos para el día 14 de enero en Bilbo.
La red ciudadana Sare ha anunciado esta mañana la convocatoria de una nueva gran movilización en Bilbo el próximo 14 de enero que tendrá como lema ‘Euskal presoak Euskal Herrira! Derechos Humanos, Resolución, Paz!’. En una comparecencia ante los medios en la capital vizcaina, los portavoces de Sare Urtza Alkorta y Joseba Azkarraga en euskara.
Herri aktibazioa da gakoetariko bat
Herri aktibazioa da gakoetariko bat
Arantza Aldezabal, Urtza Alkorta eta, Ainhoa Azkarate – Sarekideak
Azkenaldian, Sare herritarrak askotan errepikatu izan du aktibazio ziklo berri bat irekitzearen beharra. Zer da, ordea, ideia nagusi horrekin uler dadin nahi duguna? Zergatik aktibatzearen beharra? Nor da aktibatu beharreko subjektua? Nola lortu ahal dugu aktibatzea?
Aktibatu hitzak latinezko activus, activa, actum izenondoan du bere jatorria. Agere aditzaren (aurrera egin edota mugitu, burutu) actum supinoaz, eta –ivus atzizkiaz osatua dena. Hori horrela, hitz horren kontzeptua, burutzeari edota mugitzeari buruzkoa da.
Hiztegiari begiratuko bagenio, berriz, «zerbait eraginkor bihurtu», «mekanismo bat abiaraz dadila eragitea» edota «prozesu bat biziagoa dela eman dezan edo izan dadin eragitea» bezalako adierak aurkituko genituzke.
Bada, Sarek, konponbide prozesuaren eta euskal presoen eskubideen aldeko indar herrikoia eraginkor bihurtu nahi du, abiaraz dadin edota biziago izan dadin eragin nahi du.
Aieteko Konferentziatik, eta ETAk bere ekinbide armatua behin betiko uzteko erabakia hartu zuenetik bost urte bete berri diren honetan, konpondu beharreko gatazka bati aurre egiteko bete beharra dugun uste osoa dugu. Bultzada berri baten beharra. Estatuak mugiaraziko dituena, beren jarrera arduragabea aldaraziko diena. Eta helburu hori erdiestearen ardura, euskal jendarte guztiarena delakoan gaude. Bakea lortzea ez baita herriaren zati bati soilik dagokion ardura, guztioi dagokiguna baizik.
Euskal presoekin egiten ari direna, azken batean, jendarte osoari egiten ari zaizkiguna da. Izan ere, beren legeak edo nazioarteko itunak eta hitzarmenak ezartzeari uko egiten dioten bakoitzean, gizatasun pixka bat izateari uko egiten dioten bakoitzean… presoei eta haien gertukoei ez ezik, jendarte osoari ere egiten diote eraso.
Egundaino, alderdien arteko ika-mikak nagusitu dira joko-zelai politikoan, alor honi dagokionez ere. Ondorioz, euskal instituzioen inplikazioa lortzeko orduan ere, nozitu da eragin kaltegarri hori. Horren aurrean, Sarek ideologiaz gaindi, sentsibilitate ezberdineko norbanakoak artikulatzera begirako lan eskerga egin du arduraz, bere sorreratik gaurdaino. Eta gaur da eguna esan genezakeena, inolako harrokeria asmorik gabe, benetan erreferentzia zabala izatea lortu duen mugimendua dela gurea. Baina oraindik ere asko dago egiteko.
Horregatik guztiagatik, aktibazio ziklo berri bat abiaraztea behar beharrezkoa dela uste dugu. Bi urteotan artikulaturiko indarrak, martxan jartzeko unea da. Helburu horrekin aurkeztu genuen irail hastapenean Salatzen Dut dinamika, alderdiekin errolda egin, edota gaitz larriak dituzten euskal presoen askatasuna eskatzeko Donostian buruturiko manifestazioa.
Hain justu, euskal jendartea aktibatzeko helburuarekin. Euskal presoen eskubideen errespetuaren eta konponbidearen aldekoa den iritzi orokorra, aldekotasunetik harago mugiarazteko. Euskal erakundeetan eragina izan dezaten, alderdien arteko akordioak, ekimenak eta pausoak erdiestea bultzatzeko. Eta lorturiko inplikazioen maila, mobilizazioan ikusarazteko.
Gure asmoa, Herri oso bat elkarturik eta ibilian jartzea da. Aktibo. Guztion inplikazio maila handiagoarekin. Jendartetik hasi, eta alderdi eta instituzioetaraino. Langile, abokatu, kirolari, zaletu, ikasle, arkitekto, ingeniari, irakasle, itzultzaile, kazetari, zientzialari, idazle… den denak aktibatzea da gure helburua.
Eta helburu hori erdiesteko Salatzen Dut lan tresna plazaratu dugu. Giza Eskubideen ikur herrikoia izatea da nahi duguna. Bakoitzak bere egin ahal duena. Norberaren eremu propioan zabalduz, eta inplikazioak lortuz. Esparru bakoitzeko indarrak aktibatuz. Saskibaloi eta pilota kantxetan, edota futbol zelaietan. Lantegi, ikastetxe eta instituzioetan. Kaleetan…
Salatzen Dut aurpegi askotarikoa, ezaugarri eta formatu ezberdinetako ekimenez hornitua. Sentsibilitate guztiek partekaturiko gutxiengo komuna. Tresna aktibatzailea izatea da gure helburua.
Finean, eragin eremu bakoitzetik norabide bakarrean indar eginaz gero, herri osoa aktibaturik, geldiezina izango delakoaren ustea baitugu. Jendarte, alderdi eta instituzioak, ibilbide orri berbera partekatuz. Jendarte, alderdi eta instituzioak elkarlanean martxan, Madril eta Pariseko borondateak mugiarazteko asmoz.
Urriak 15ean, Donostian, ziklo berri honetako lehen aktibatze kanpamentua ezarri genuen. Datozen asteetan, alderdiekin bigarren errolda bat burutuko dugu, eremu hori ere aktibatzera begira. Herriz herri sentsibilitate ezberdinak aktibatzeko dugun asmoei gehitu beharrekoa. Eta urtarrileko mobilizazio jendetsua, aktibatze orriaren inflexio puntu garrantzitsua izatea da nahi duguna.
Salatzen Dut-ek baditu beharrezko osagaiak, eskubideen errespetuaren eta konponbidearen aldeko gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionala artikulatzeko, aktibatzeko eta gai hau agendaren erdigunean ipintzeko. Eragile bakoitzari dagokio hausnartzea, egoerak eskatzen duen neurriko ekarpena egiteko gai ote den ala ez.
Guk argi dugu. Gatazka gainditze bidean, ikasturte hau erabakigarria izan dadin, Herri aktibazioa da gakoetariko bat.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Larunbatean Aieteko jauregian ospatu zen Foro Sozial iraunkorreko bilkuran egon ginen
Pasa den larunbatean Aieteko jauregian ospatu zen Foro Sozial iraunkorreko bilkuran, ordezkaritza zabal batekin hartu zuen parte Sare herritarrak.
Guretzako Foro Soziala bezalako guneak garrantzitsuak dira, konponbidea erdiestera begira elkarlana behar beharrezkoa denaren ustea baitugu.
Zentzu horretan, Foro sozialak presoen auzia lehentasunen artean duen heinean, guk ere ekarpenak egitea, dagokigun arduraz jokatzea delakoan gaude.
Hau horrela, konponbidearen eta bakearen aldeko ekimen guztietan beti izan dugu parte hartzeko borondatea, eta hori dela eta gaude, foro sozialean ere bere hastapenetatik.
Are, euskal jendartearen bultzada berri baten beharra dagoela esaten dihardugun garaiotan.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Larunbateko manifestazioaren eta Aieteko Konferentziaren 5. urteurrenako balorazioa egin dugu
DISPERTSIOA
2011an, %98,8
2016an, %99,17
GAITZ LARRIAK DITUZTEN PRESOAK
2011an, %1,05
2016an, %2,8
ZIGORRA BETETA
2011an, %10,5
2016an, %13,3
Larunbateko manifestazioaren eta Aieteko Konferentziaren 5. urteurrenako balorazioa egin dugu.
Arrakasta, jendetsua, ozena… dira, Donostia erdialdeko kaleak bete zituen pasa den larunbateko manifestazioaren berri emateko komunikabideek erabili dituzuen adjetiboetako batzuk.
SALATZEN DUT dinamika aurkeztu genuenean, entzun eta sentituko gaituzte esan genuen. Eta gure ustez, hori lortu genuen larunbatean.
Ideolojiaz gaindi, gaitz larriak dituzten euskal presoen askatasun eskaera nabarmendu nahi izan zenuten milaka pertsonei, Eskerrik asko.
Milaka eta milaka herritarrek emandako tamainako erantzunari esker, gaixorik dauden 10 euskal presoen eskubide urraketa, eta orohar kolektibo guzti horrek bizi duena, erdigunean jartzea lortu dugu, bilatzen genuen bezala.
Uste dugu lehen helburua, aktibazio ziklo berri bat irekitzearena, lortu dugula. Baina oraindik, bide luzea da egiteko geratzen dena.
Gaitz larria duten presoen askatasuna lortu arte, lanean jarraitu behar dugu, eta ez dugu etziko nahi horretan. Helburu berbarakin, Baionan azaroaren 19an Bagoazek deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.
Bost urte pasa dira, Aieteko konferentziatik, ETAren alde bakarreko bortxa amaieraz jarraitua izan zena.
Konferentzia hark, itxaropena eta ilusioa helarazi zizkien euskal jendarteari, haize fresko ufada baten gisakoa.
Baina euskal jendartearen gehiengo ikaragarriak konponbide prozesu bat irekitzen zela uste izan zuen. Tamalez, gaur gelditua den bake prozesu batez mintzo behar gara. Eta ondorioz, konpondu gabea.
Madrilen eta Parisen arduragabekeriagatik eta errebantxakeriagatik, konpondu gabea.
Zer hobeagorik datuak baino, zuen bidez, euskal jendarteari bost urte hauetako espetxe politika zein izan den adierazteko. Datuek beraien kabuz hitzegiten dute:
> Duela bost urte, 665 euskal preso 71 (%98,8) espetxetan dispertsatuak zeuden, 8 (%1,2) bakarrik ziren Euskal Herrian. Egun, bost urte ondoren, 360 euskal preso 70 (%99,17) espetxetan dispertsatuak daude, horietatik 3 (%0,83) bakarrik dira Euskal Herrian.
Presoen kopuruan dagoen ezberdintasuna, ez du Estatuaren eskuzabaltasunak eragin, zigorrak osorik bete izanak baizik.
> 2011n, senideek beraien ahaidea bisitatzera bidean jasandako istripuak 13 izan ziren. Bost urte geroago, urteari dagokionez, 6 izan dira dagoenekoz. Eta mendekuan oinarrituriko espetxe politika honen eraginez, bidegabeki zigortua izaten jarraitzen duen senideen kolektibo batentzat arrisku horrek hor jarraitzen du. Oraindik larriagoa dena, 16 pertsonek bizia galdu dute dispertsioak eragindako istripuetan.
> 2011ko urrian, 70 (%10,5) euskal presori salbuespenezko doktrina bat ezarri zitzaien, zigorra betea izan arren, beraien kaleratzea ekidin asmoz. Egun, bost urte geroago, 48 (%13,3) euskal preso dira Estatu frantsesean betetako zigorraren batuketa ezak eragingo diena; horietatik 7k, iada kalean behar lukete.
> 2011ko azaroak 3an, hainbat sendagilek kartzela politikak osasunean dituen ondorioez ohartarazi zuten. 7 (%1,05) ziren gaitz larriak zituzten euskal presoak. Egun, bost urte geroago, osasun alorreko langileek ondorio horiez ohartarazten jarraitzen dute, eta gainera, hiru gehiago dira, 10 (%2,8) guztira, gaitz larriekin espetxean diren euskal presoak.
> Duela bost urte, 12 (%1,8) euskal preso erabat bakartuak zeuden. Egun, bost urte ondoren, 22 (%6,1) euskal preso inguru dira egoera horretan daudenak. Horien artetik, aipagarriak dira gaitz larriak dituzten Ibon Iparragirre eta Txus Martinen egoerak. Aitzol Gogorza arrisku berean dago, bere modulu kideak urriaren 28an duelako kaleratze data. Eta isolamendu egoeran diren euskal presoen portzentaia, oso handia izaten jarraitzen du, giltzapetuen populazio orokorraren portzentaiarekin alderatuz gero.
> Eta komunikazioei dagokionez, gaurko egunez, mugatuak eta kontrolatuak izaten jarraitzen dute, duela bost urte bezala. Ikasteko eskubidearekin gertatzen den moduan.
Beraz, espetxeetan giza eskubideek urratzen jarraitzen dutela ondoriozta dezakegu, eta gainera, datu batzuek, egoerak okerrera egin duela adierazten dute.
Honen aurrean ezin gara eskuak gurutzaturik egon. Behin behineko bake eskenatokia bideratzeko aukera historiko hau alperrik gal ez dadin, guztion inplikazio handiago bat behar dugu, eskubideen urraketak iraganeko gauza izan daitezen. Euskal jendarteak asko du egiteko, asko esateko, eta horregatik, larunbatean abiaturiko bidea urrats garrantzitsu gisa baloratzen dugu.
Zentzu horretan, eskubide urraketei amaiera eman asmoz, alderdi eta instituzioek, gutxiengo batzuk ados ditzaten gonbidatzen ditugu. Bide orri bat parteka dezatela, ezbairik gabe, euskal jendarteak partekatu eta bere egingo duena.
Honengatik, eta honekin amaitzen dugu, esango genuke:
1.- Bost urte geroago, euskal presoen kolektiboaren eskubideak urratuak dira, ETAk bere ekinbide armatua uztea erabaki aurretik baino bortizkiago gainera.
2.- Erantzunkizuna Estatuarena da, ez soilik Gobernuarena; bere legedia betetzen ez duen Gobernuaren adinako ardura baitu, aginpide politiko atzerakoienei eta kontserbatzailenei men egiten dien Justiziak.
3.- SAREk larunbat honetan, Urtarrileko manifestazioan urtero frogatzen duen moduan, bere gaitasun mobilizatzailea frogatu du. Bakearen eta konponbidearen zerbitzura jarriko dugun gaitasuna.
4.- Entzuten eta sentitzen jarraituko gaituzte.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Duela bost urte baino preso gehiago dago gaixorik orain, Sarek salatu duenez.
Aieteko Adierazpenaren 5. urteurrena bete dela, euskal presoen egoera ETAk ekintza armatuak egiten zituenean baino okerragoa dela adierazi du Sarek, datu adierazgarriak emanez. Sakabanaketa larriagotu egin da eta gaixo dauden preso gehiago dago: zazpi ziren orduan eta hamar orain. Larunbateko protestaren arrakasta nabarmendu du.
> BERRIA
Sarek dio presoen eskubideen alde “aktibazio ziklo berri bat irekitzea” lortu dela.
Oso gustura geratu da larri gaixorik dauden hamar presoak kaleratzeko eskatuz Donostian egindako manifestazioarekin. “Madrilen eta Parisen arduragabekeria eta mendekua” salatu ditu.
> EITB
Presoen % 95 sakabanatuta daudela salatu du Sarek.
ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituela bost urte ospatzen den honetan, presoen % 95 Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta daudela salatu du Sarek.


























