sarenaiz

sare-albistea

Sarek giza eskubideen alde egiteko aukera eskainiko du

Sare mugimendua sortu zenetik euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko eta giza eskubideen alde egiteko ari dira lanean. Sare herritarra da, «siglak atzean utzita» giza eskubideen alde egiteko apustua egin duten herritarrek osatzen duten mugimendua, hain zuzen. Sortu zenetik hainbat ekimen burutu dituzte, eta asteburu honetan ere hainbat hitzordu jarri dituzte. Villabonan, Anoetan, Ibarran eta Berastegin Sarekide egiteko aukera emango dute, eta horrekin batera informazioa emango diete eskatzen dieten guztiei.

Sareko kideen nahia, euskal presoek jasaten duten sakabanaketa salatzea da, baina ez hori bakarrik horrek eragiten duen sufrimenduaren berri ere eman nahi dute. Eta horretarako Tolosaldean eskuz esku dabiltzan Dispertsioaren Liburuxkak ere atera dituzte. Izan ere, Sarek orain hilabete batzuk esan bezala euren helburuetako bat «euskal presoen eskubide urraketa salatzeko eremu, ideologia eta sentsibilitate asko biltzea da». Eta bide horretan bi dira martxan dituzten ekimenak: sakabanaketen ondorioak biltzen dituen Dispertsioaren Liburuxken kaleratzea eta Sarekideak lortzeko kanpaina.

[otw_shortcode_button href="http://ataria.info/tolosaldea/1429105431069" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Tolosaldeko Ataria


sare-albistea

Dispertsioaren aurkako ekintzaz josiko du Euskal Herria Sarek asteburu honetan

Dispertsioaren amaitzeko eta preso gaixoen etxeratze azkarra eskatzeko Euskal Herri osoan ekimenak antolatu ditu Sarek.

Apirilaren 18 eta 19an herritarrek osatutako sarea indartu nahi dute: “Elkarrengana gerturatu gaitezen, egunero egiten dugun bezala euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea”.

“Saretik bizikidetzari eskua luzatu nahi diogu. Akordioari. Aurrera pausoak elkarrekin emateari gatazkaren konponbide justu bat topatzeko. Atea itxi nahi diegu konfrontazio eta aurkaritzan temati jarraitzen duten horiei”, adierazi dute herri mugimenduko kideek.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.argia.eus/albistea/dispertsioarekin-amaitzeko-sarea-zabaldu-nahi-du-sarek-asteburu-honetan" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Asteburu bat dispertsioarekin amaitzeko

Hondarribiko Sarek dispertsioaren kontrako ekimenak antolatu ditu ostiral eta larunbaterako. Euskal Herri osoan egingo dira “euskal presoei ezarritako dispertsioa ezagutarazi eta erabaki politiko hori amaitzeko eskaera egiteko” ekintzak eta horien barruan kokatzen dira ostiralean Amuten eta larunbatean Gazte Xaian egingo direnak. Sarek dei egin die herritar guztiei parte har dezaten, “ekimenak jendetsuak izanda aberasgarriagoak eta indartsuagoak izango direlako”.

Oso desberdinak dira ostiral eta larunbaterako antolatu dituzten jardunak. Ostiralean, Amute-Kosta Auzo Elkartearen egoitzan, dispertsioaren nondik norakoak azaltzen dituen bideo bat proiektatuko dute. “Erpin asko dituen gaia da, presoak, senideak, hurbilekoak, hauen ingurukoak ukitzen dituen gaia. Guzti honi buruz hitz egingo dugu”, azaldu du Hondarribiko Sarek.

18:00etan hasiko da ekitaldia. Denek joateko aukera izan dezaten, haurrentzako jolasak antolatuko dituzte ostiral arratsaldean Amuteko elkartean.

[otw_shortcode_button href="http://bidasoa.hitza.eus/2015/04/14/asteburu-bat-dispertsioarekin-amaitzeko/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Domekan auto ilara egingo du Sarek sakabanaketaren kontra

Herririk herri ekitaldiak eta mobilizazioak antolatu dituzte, eta hilaren 19an Durangaldea auto ilara batek zeharkatuko du. Otxandion hasiko da ilara hori, goizeko 11:00etan. Gero, 12:00 aldera, Durangon kalejira bat egingo dute, eta, amaitzean, ekitaldi bat ere bai.
Duela urtebete jaio zen Sare, euskal presoei ezartzen zaien sakabanaketa politikaren amaiera eskatzeko eta preso zein iheslarien giza eskubideak errespetatzeko exijitzeko. Geroztik zabaltzen joan da sare herritar hori, eta asteburukoa beste pausu bat izango da.

[otw_shortcode_button href="http://anboto.org/durangaldea/1428998159002" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Madrid se declara ajeno a los fallos de Europa contra el alejamiento

El Gobierno español explica en una respuesta parlamentaria que no se siente vinculado por las dos condenas europeas recientes a Rusia y Ucrania por alejar a presos. Alega que las situaciones son distintas y que el número es escaso.

El Gobierno español vuelve a situarse enfrente de la doctrina europea con su política carcelaria. En esta ocasión, por la dispersión aplicada sistemáticamente a los presos vascos. Y es que en el último año y medio la cuestión del alejamiento de los prisioneros ha sido abordada y condenada por el Tribunal Europeo de Derechos Humanos, en un doble caso en Rusia y un tercero en Ucrania. Interpelado por ello en el Congreso, recurre a dos excusas: que las situaciones de los países son distintas y que no hay un «número significativo de sentencias» en esta línea.

El interrogante fue trasladado por el diputado de Amaiur Jon Iñarritu, que preguntó al Gobierno Rajoy si «tiene conocimiento de que hay sentencias del Tribunal Europeo de Derechos Humanos que establecen el derecho de las personas presas a cumplir condena cerca de sus domicilios porque así lo exige el derecho a la vida familiar». Se refiere al fallo relativo primero a los oligarcas rusos Jodorkovski y Lebedev y al que dio la razón después a un ciudadano ucraniano apellidado Vintmant, muy diferentes en sus características pero idénticos en cuanto al sentido de la sentencia de Estrasburgo.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-04-14/hemeroteca_articles/madrid-se-declara-ajeno-a-los-fallos-de-europa-contra-el-alejamiento" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Dispertsioarekin amaitzeko "giza-sarea" osatuko dute ostiralean Bilbon

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea dute xede apirilaren 17tik 19ra Sare dinamika herritarrak antolatu dituen hamaikatxo ekimenek.

Norbanakoek bezala herri edota auzo bakoitzak ahal duen neurrian egingo du bere ekarpena", batzuk azkarrago eta besteak motelago, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, garrantzitsuena denok elkarrekin egitea da", diote Saretik.

Apirilaren 17tik 19ra, herri batzuetan Sare aurkeztuko da, beste batzuetan Sarekideak egiten hasiko dira, eta "ziur Dispertsioaren liburuxka konpartitzeko aitzaki gisa erabiliko duen herririk izango dela". Guztiak helburu berak lotzen dituela: "Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea".

[otw_shortcode_button href="http://uriola.eus/bilbo/1428913448298" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


SARE Kataluniako Parlament-ean izango da Ekainean

Catalunyako Parlament eko Justizia eta Giza Eskubideen batzordeak SAREren agerraldia onartu zuen pasa den ostegunean. Ekainean izango da agerraldia, eta CDC, ERC, PSC, IC eta CUP en aldeko bozkekin eta PP eta Ciudadans-en aurkako bozkekin atera zen aurrera ekimena. SAREk batzordeari euskal presoek eta haien senideek jasaten duten dispertsioak sortzen dituen arazoak azaldu nahi ditu, baita honek dituen eraginak mahaigaineratu.

[otw_shortcode_button href="http://www.parlament.cat/web/actualitat/canal-parlament/sequencia/videos?p_cp1=7442561&p_cp3=7443179" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-video" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Bideoa ikusi[/otw_shortcode_button]