Albisteak
Hondarribiko bizilagunek ere salatzen dute!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Durango kalera irten zen euskal presoen giza eskubideak aldarrikatzera
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Oiartzunetik ere larunbatean Bilbora!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Arbizuk ere salatzen du!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Pasa den larunbatean 100 lagun baino gehiago bildu ziren Erandion larunbateko manifestaziora parte hartzera deituz
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Irungo bizilagunek ere larunbatean Bilbora!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sentsibilitate ezberdinetako pertsonek u14an Bilbora joateko deia egin dute
Sare herritarretik, jatorri eta sentsibilitate ezberdinetako pertsonen deialdiari ahotsa jartzeko gonbidatu gaituzte. Hemen gaudenoi helburu bakarrak batzen gaitu, gure jendarteak bake eta elkarbizitza eskenatoki baterantz aurrera egitea.
Gure herrian egon diren biolentzia ezberdinen biktimak gara. Lehen pertsonan sufritu dugu, eta horregatik, ez dugu nahi, beste inork guk sufriturikoa sufritzerik.
Horregatik gaude hemen, ez errepikatzea bermatu asmoz, eta gure apaltasunetik konpondu gabeko zereginetan lagundu asmoz.
Eta horietako bat, giza eskubide guztiak errespeta daitezela da, preso diren pertsonenak ere. Urrunketa politika, larriki gaixorik diren presoen egoera, zigorren batuketa eza… beraien eskubideak errespetatzen ez direnaren adierazleak dira.
Hemen gaudenetako batzuek, gure izenean ez esanez abiatzen genuen, ideologia eta sentsibilitate, lan arlo, ekimen kultural edota sozial ezberdinetako pertsona ezberdinen 2016ko urtarrileko manifestazioan parte hartzea deitzen zuen dokumentuaren irakurketa.
Aurten, indar gehiagoz ahal bada, berriro esaten dugu. Eta horregatik, gutako bakoitzak SALATZEN DUT esanaz urrats bat aurrerantz egin dugu.
Gure alboan gaur hemen daudenak, azken egunetan urtarrilak 14ko Bilboko manifestazioari babesa azaltzen egon direnetako pertsona multzoaren ordezkaritza txiki bat dira.
Gu guztiok euskal jendartekoak gara, eta ez dugu nahi jendartearen gehiengo zabal batek dituen bake eta elkarbizitza nahiei entzungor, eta giza eskubideak urratzen jarraitzeko apustu egiten duen politika honekin gure izenean jarraitzerik.
Horregatik, ozen eta garbi diogu, gure izenean mendekuzkoa den eta preso dauden pertsonen nahiz beraien senideen eskubideen urratzaile argia den espetxe politika bat mantentzea nahi dutenen aurrean altxatzen gara.
ETAk, aldebakartasunetik, bere bortxazko ekinbidea alboratzea erabaki zuenetik bost urte baina gehiago pasa direnean, gure ahotsa altxatu eta euskal jendarteari, baina baita alderdi politiko eta instituzioei ere, adierazi nahi diegu, zauriak ixten lagun gaitzakeen elkarbizitzarantz urratsak ematea eta modu honetan, gure herriko emakume eta gizonek konponbide eta bakerantz aurrera egitea, oztopatu nahi duen konfrontazioan oinarrituriko jarrera politikoa salatzen dugula.
Euskal presoen kolektiboari hogeita zortzi urteetan zehar urruntze politika ezarri ondoren, euskal jendartearen gehiengo handi baten borondateari eta beraien senideen kolektiboak pairatzen duen sufrimenduari amaiera emateko eskaerari, espainiar Gobernuak hamaika bider entzungor egin izan ondoren, Sare herritarrarekin bat egiten dugu traba oztopatzaileak mugitzearen beharrean. Gainera, senideen kolektibo hau ez da inoiz epaitu eta zigortua izan inongo delituarengandik, baina beraiek dira zuzenean espetxe politika honen ondorioak pairatzen dituztenak.
Egoera honen aurrean, Salatzen Dut esanaz gure ahotsa altxatzen dugu.
Ez dugu isilik geratu nahi, ez dugulako nahi inork gure isiltasuna bake nahiarekin, edota hautsitako hainbeste zubi berreraikitzearekin zer ikusirik ez duten konfrontazio mantentze, jarrera eta politikekin, ados egote gisa ulertzerik.
Guzti honengatik, hurrengo urtarrilaren 14ean, Bilboko kaleak berriro beteko ditugu. Ez dugulako gure izenean inork, pertsona, instituzioek edota gobernuek, zigor injustu eta gizagabeak ezartzen jarraitzerik nahi.
Hau guztiontzako deialdia da. Giza Eskubideen defentsa, giza eskubide guztiena, alderdikerien eta ideologien gainetik dagoela uste dutenentzat.
Zure babesa eskatzen dugu. Zure partaidetza manifestazioan. Hainbeste biolentziek eragindako sufrimendua ahaztu gabe, guztion artean sufrimenduari ateak ixten, eta esperantza eta elkarbizitzari irekitzen lagundu behar diogulako.
Datorren urtarrilaren 14ean, egin bidea gurekin.
ATXIKIMENDUAK
- Abancens, Nerea – Futbol jokalaria
- Alias, Nerea – Aurkezlea
- Alegria, Ugaitz – Aktorea
- Amezaga, Arantza – Idazlea
- Anari – Musikaria
- Añua, Javier – Abokatua
- Andonegi, Teresa “Tessa“ – Aktorea
- Andueza, Jon – Idazlea
- Aramburu, Mikel – Errealeko jokalari ohia
- Aristegi, Maite – EHNE sindikatua
- Ariznabarreta, Txutxi – Independentistak Sarea
- Arranz, Dani – Bizkaiko gobernadore zibil ohia
- Arrieta, Félix – Politologoa
- Arrilaga, Joseba – Txalapartaria
- Arroitajauregi, Maite – Musikaria, Mursego
- Arzallus, Amets – Bertsolaria
- Atxa, Bego – Abokatua
- Bachuel – EHko kolonbiarren kolektiboa
- Barandiaran, Juan Daniel – Abokatua
- Beato, Eloi – Aktorea
- Bengoetxea, Aitor – Abokatua
- Bengoetxea, Oinatz – Pelotaria
- Biskert, Patxi – Aktorea
- Brouard, Edurne – GALeko biktima
- Campos, Tontxu – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
- Cañada, Felix – Abokatua
- Carré, Stéphanie – Musikaria, Sister Simone and the Holy balls
- Castell, Miguel – Abokatua
- Compains, Jose Manuel – Abokatua
- Crespo, Begoña – Abokatua
- Cruickshank, Maria – Aktorea
- Ekiza, Jurgi – Musikaria, Willis Drummond
- Elorrieta, José – ELAko idazkari nagusi ohia
- Errazti, Begoña – EAko lahendakari ohia
- Etxaide, Ainhoa – LABeko idazkari nagusia
- Etxegoien, Fermin – Kazetaria
- Euzkitze, Xabier – Komunikatzailea eta Bertsolaria
- Feo, Julián – C.C.O.O.
- Galdeano, Karmen – GALeko biktima
- Gantxegi, Eñaut – Aktorea
- Garaikoetxea, Carlos – Lehendakari ohia
- Garcia, Loli – CCOO
- Gaztelumendi, Beñat – Bertsolaria
- Gisasola, Arrate – Abeslaria
- Hernandez, Juan – Abokatua
- Hidalgo, Zuriñe – Musikaria, Hesian
- Ibarra Guell, Pedro – Abokatua eta Katedraduna
- Iguaran, Ohiana – Bertsolaria
- Iruin, Iñigo – Abokatua
- Ituño, Itziar – Aktorea
- Iturriaga, Unai – Bertsolaria
- Iturriaga, Unai – Bertsolaria
- Izko, Amaia – Abokatua
- Junkera, Kepa – Musikaria
- Knork, Gorka – Musikaria
- Kortabarria, German – Abokatua
- Kortabarria, Inaxio – Errealeko jokalari ohia
- Larrañaga, Esther – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
- Labaka, Ane – Bertsolaria
- Labaka, Mikel – Errealeko jokalari ohia
- La Chula Potra – Musikaria
- Lopez Rekarte, Aitor – Errealeko jokalari ohia
- Lujambio, Maialen – Bertsolaria
- Madrazo, Javier – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
- Madres contra la represión, Madrid
- Martin, Alaia – Bertsolaria
- Martinez de Eulate, Pello – Pelotaria
- Maya, Jon – Dantzaria
- Mendibil, Gontzal – Musikaria
- Mendiluze, Aitor – Bertsolaria
- Mendizabal, Aitor – Pelotaria
- Merino, Aitor – Aktorea eta Zuzendaria
- Miner, Kattalin – Kazetaria eta Mugimendu Feministako kidea
- Morras, Xabier – Margolaria
- Muguruza, Ane – GALeko biktima
- Muñoz, Txiki – ELAko idazkari nagusia
- Norton – Musikaria, EH Sukarra
- Oiartzabal, Juanito – Alpinista
- Oleaga, Nazario – Abokatua
- Oleaga, Xabier – Kazetaria
- Osinaga, Ines – Musikaria, Gose
- Ospital, Pello – Musikaria
- Oteiza, Miren – Abeslaria
- Pirritx eta Porrotx
- Pou, Eneko – Eskalatzailea
- Pou, Iker – Eskalatzailea
- Rios, Alfonso – CCOO
- Rios, Paul – Mugimendu sozialetako aktibista
- Rodero, Rosa – ETAko biktima
- Santxo, Iñigo – Abokatua
- Serrano, Asier – Musikaria
- Sutagar
- Tarda, Joan – ERC
- Torrealdai, Juan Mari – Idazlea, kazetaria eta soziologoa
- Txasko, Andoni – Martxoak 3 elkartea
- Urain, Zaloa – Musikaria, Kokein
- Urdangarin, Mikel – Musikaria
- Uzkudun, Jesús – C.C.O.O.
- Zabala, Pello – Frantziskotarra
- Zabaleta, Gema – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
- Zallo, Ramón – Idazlea
- Zamora, Jesus Mari – Errealeko jokalari ohia
- Ziarruiz, Fermin – Abokatua
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Un centenar de personalidades se suman a la manifestación convocada por Sare para el día 14
Un centenar de personalidades de distintas sensibilidades han comparecido en Bilbo para mostrar su adhesión a la movilización del próximo 14 de enero por los derechos de los presos políticos vascos. «Nos une un único objetivo, que nuestra sociedad pueda avanzar hacia un escenario de paz y convivencia», han destacado Karmen Galdeano y Rosa Rodero que han ejercido de portavoces.
> Argia
100 atxikimendu euskal presoen eskubideen aldeko U14ko manifestaziorako
Sare mugimenduak urtarrilaren 14an Bilbon antolatuko duen manifestazioarekin bat egin duten 100 pertsonako atxikimendu zerrenda publiko egin dute ostegun goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bozeramaile lanetan aritu dira Karmen Galdeano eta Rosa Rodero, GALen eta ETAren biktima hurrenez hurren.
> Berria
Indarkeria ugaritako biktimen babesa jaso du urtarrilaren 14ko martxak
Sare plataformak antolatutako manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Rosa Rodero ETAren biktimak eta Karmen Galdeano GALenak. Guztira, ehun lagunen babesa jaso du mobilizazioak, eta tartean dira Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia eta sailburu ohi ugari. Giza eskubideen alde dagoen oro deitu dute hilaren 14ko sakabanaketaren aurkako mobilizaziora.
> EITB
ETAko eta GALeko hainbat biktimak U-14ko martxarekin bat egin dute.
Bilbon agerraldia egin dute Sarek deitutako mobilizazioarekin bat egiteko eta parte hartzeko deia egiteko.
Elorriotarrek u14ko manifestazioan parte hartzera deitu zuten
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Kalera Kalerako kideekin bilgu ginen atzo
Euskal presoen gaian izan diren azken mugimenduen inguruan ikuspegia partekatzera etorri gara. Zentzu horretan, EPPK euskal presoen kolektiboak aurrera daraman eztabaida, eta publiko egin duen dokumentua nabarmendu beharrean gara. Sarek baikorki baloratzen baititu gatazkaren konponbidean urratsak ematera begira bideratuak diren ekimen guztiak.
Presoen eztabaidarako dokumentuak, aurrera egiten jarraitzeko, norabide zuzenean urratsak ematen jarraitzeko borondatea, egon badagoela adierazten du. Baina kontziente izan behar gara, egun arte eman izan dituzten urrats guztiek, ezezko erantzunak besterik ez dituztela jaso.
Horregatik, euskal jendartea, mobilizazioaren bidez, bidelagun izan behar da. Urruntze politikarekin amaitzea, larriki gaixorik daudenen edota zigorren batuketa gehituz kalean behar luketenen askatasuna lortzea, eta azkenik, 7/2003 salbuespen legeak suposatzen duen harresi handia eraitsi eta indargabetzea, bermatuko duena.
Zentzu horretan, urraketen eskenatoki hau, bake eta elkarbizitza eskenatoki batekin gainditu nahi dugun ororentzat, urtarrilak 14a data garrantzitsua da egutegian.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Zigor Batukeraren inguruko hitzaldia atzo Lasarte-Orian
“Euskal preso politikoak eta Estatuaren tranpak” power point bidezko azalpen bikaina eman zigun abokatuak Santiren eta Santiren egoeran dauden presoen egoera, zigor metaketaren ingurukoak “ulertzeko”.
Kepak, Txurdik, 27 urte espetxean eginak. 20 urte zeramala “Parot Dotrina” deitzen dutena medio, ateratzear zegoela hamar urte gehitu zizkiotenekoak gogoratu zituen. Santiren ibilbidea mahai gaineratu, bere egoera gerturatu eta tranpa horien helburua argitu digu hitzaldiak: kondenak luzatzea eta preso multzo bat aske ez geratzea.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!



































