Albisteak
Jendartearen parte hartzea konponbide prozesuan, Juan Jose Ibarretxe, Anaiz Funosas eta Julen Mendoza
Jardunaldien azken saioa atzokoa. Juan Jose Ibarretxe, Anaiz Funosas eta Julen Mendozak, jendartearen parte hartzea konponbide prozesuan, izan zuten hizpide.
Bat etorri ziren jendarteak horrelako prozesuetan izan behar duen parte hartzearen garrantzia azpimarratzerakoan. Baina jendartea bere osotasunean kontutan hartu beharraz ohartarazi zuten, alderdi eta instituzioak barne. Horretaz gain, Ibarretxek emakumeen parte hartzea ezinbestekotzat jo zuen. Funosas-ek iparraldean kolore guzietako alderdien inplikazioa lortu izanak duen garrantzia adierazi zuen. Eta Mendozak, gertaera bat baino, etapaz etapa gauzatu beharreko prozesu moduan ulertu beharraren premia.
> Pretsan bildutakoak
> GARA
Avanzar hacia la resolución del conflicto vasco de la mano de la sociedad civil
> BERRIA
Bakea, hemen eta orain
Gizartearen engaiamendua da bermerik onena bake prozesuen arrakastarako. Ondorio hori atera daiteke Gizartea gatazken konponbiderako eragile aktibo gisa izeneko mahai inguruan esandakoetatik. Solasaldian, hizlari aritu dira Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia (EAJ), Anaiz Funosas Bake Bidea-ko kidea eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea (EH Bildu).
Rosa Rodero, Sara Buesa, Karmen Galdeano eta Unai González Azua, indarkeria ezberdinen biktima askotarikoak, beraien testigantzak elkarbanatu zituzten
Jardunaldien bigarren eguna atzokoa. Hizlariak Rosa Rodero, Sara Buesa, Karmen Galdeano eta Unai González Azua indarkeria ezberdinen biktima askotarikoak. Mahai inguruaren goiburuaren leloa, Sufrimenduari ateak itxi eta itxaropenaren leihoak ireki, bere egin zuten guztiek, bakoitzak bere bizipenetik abiatuz.
Giza eskubideak errespetatu beharra ere bere egin zuten, eta zentzu horretan, euskal presoen sakabanaketa gaitzetsi zuten.
Finean, kontakizun askotarikoz osaturiko memoria anitza, eta berriro errepika ez dadin, konpondu beharrekoak konpontzeko eskatu zieten politikariei.
Jende asko bertaratu zen atzokoan ere, jendartearen erantzun onaren erakusgarri.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Víctimas de distinto signo comparten sus testimonios y piden avanzar en la resolución
Cuatro víctimas del conflicto, de diferente signo, se han reunido en Gasteiz en las jornadas organizadas por Sare con el objetivo de compartir sus vivencias y sus reflexiones para aportar a la resolución y la convivencia.
> BERRIA
Oinazetik, bake ahotsak
Sarek askotariko biktimen bizipenak bildu ditu Gasteizen antolatu dituen bake eta elkarbizitzarako jardunaldien bigarren saioan. Aldeak izan dira, baita adostasunak ere.
> Euskadi Irratia
‘Sufrimendu guztiak mahai gainean jarri behar dira aurrera egiteko’
Carmen Galdeano GALen biktimak Sarek egindako jardunaldietan parte hartu du.
Elgoibarko udalak 73 urte dituen Sebas Etxaniz euskal presoaren askatasuna eskatu zuen aurkeztutako mozio baten bidez
Elgoibarko udalak aho batez aprobatu zuen 73 urte dituen Sebas Etxaniz euskal presoaren askatasuna eskatzen zuen mozioa EAJ-PNV, EH Bildu eta PSEEko aldeko botoekin.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
J. Antonio Pallin, Iñigo Iruin eta Iñaki Lasagabaster euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen egoerari buruz mintzatu ziren
J. Antonio Pallin, Iñigo Iruin eta Iñaki Lasagabaster euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen egoerari buruz mintzatu ziren
Atzo abiatu ziren Gasteizen, Sarek antolaturiko bakea eta bizikidetza jardunaldiak, Jose Antonio Martín Pallín, Iñaki Lasagabaster eta Iñigo Iruin juristen hitzartzeekin. Mahai inguruak harrera oso ona izan zuen, jende askoren parte hartzearekin. 3 hizlariek bat egin zuten, euskal presoei ezartzen zaizkien neurriek duten salbuespen izaeraz. ETAk armak utzi zituenetik 5 urte pasa direnean, zentzugabetzat jo zuten egoera hau aldatu ez izana. Besteak beste, Frantzian beteriko zigorren batuketa eza, sakabanaketa eta salbuespen legediak jorratu zituzten.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Pallín, Lasagabaster e Iruin remarcan las trampas legales contra los presos
Las jornadas convocadas por Sare en Gasteiz con la colaboración del Ayuntamiento han comenzado hoy con un debate jurídico sobre la cuestión de los presos vascos. El magistrado del Supremo Martín Pallín, el catedrático Lasagabaster y el abogado Iruin han desgranado las trampas legales para no descontar condenas o mantener la dispersión.
> BERRIA
Legea, giltzarrapo modura
Espainiako Estatuaren kartzela politikak euskal presoen eskubideak nola urratzen dituen aztertu dute Sarek bakeaz eta elkarbizitzaz antolatutako jardunaldietan.
> EITB
Martín Pallín reclama en Gasteiz el fin de la dispersión
El magistrado emérito del Supremo pide que se explique por qué se sigue aplicando cuando ETA ya ha dejado las armas.
Soraluzeko hainbat zinegotzi eta alkate ohiek 70 urtetik gora dituzten preso eta exiliatuen giza eskubideen aldeko adierazpena sinatu dute
Soraluzeko hainbat zinegotzi eta alkate ohiek 70 urtetik gora dituzten preso eta exiliatuen giza eskubideen aldeko adierazpena sinatu dute.
-
Eloi Uriarte Diaz de Gereñok (iheslaria) 74 urte ditu. Miarritzen bizi da eta 42 urte daramatza etxera bueltatu ezinik.
-
Sebas Etxaniz Alkortak 73 urte ditu. Jaiotzez elgoibartarra da, baina Soraluzera ezkonduta dago. Preso dago Asturiasko Villabona kartzelan, eta legearen arabera, dagoeneko, baldintzapeko askatasunean egon behar luke.
ADIERAZPENA
ASKATASUNAZ GABETUTAKO PERTSONAK LARRIKI GAIXO EDO ADINDUNEN GIZA ESKUBIDEEN APLIKAZIOAREN ALDE
Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatu behar dira. Guztiok ditugu eskubide horiek, bai eta askatasunaz gabetuta daudenek ere.
Gainera, ideologia desberdinekoak garen pertsonak ere gure herrian larriki gaixo dauden edo 70 urte baino gehiago duten presoak izateak batzen gaitu. Hau izanda egoera, eta beren eskubideak errespetatzen ez direnez, dagokigun erantzukizunagatik eta arrazoi humanitarioengatik besterik ez bada ere, gure jarrera adierazi nahi dugu eta eskatu pertsona horiek kartzelatik ateratzeko, bai eta egoera berean dauden gainerako guztiak ere.
Lau arrazoik bultzatzen gaituzte jarrera honetara:
[Lehenengo arrazoia] Pertsonen duintasuna errespetatzea, bai eta askatasunaz gabetuta daudenena ere. Guk nahi dugun gizartean botere publikoek pertsona ororen giza duintasuna errespetatzen dela zaintzen dute, iruditzen zaigulako giza duintasunaren printzipio gorena urratzen duen gizarteak ez duela gizakia bera errespetatzen eta gabezia demokratikoa ikaragarriak dituela. Pertsonaren duintasunaren aurkakoa da gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat kartzelan mantentzea tratamendua jasotzeko egokiak ez diren baldintzetan.
[Bigarren arrazoia] Zigor jasangaitzen aurka adierazten dugun jarrera da, ez zigorra ezartzerakoan soilik, baizik eta baita zigorraren garapenean ere. Gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat askatasunez gabetuta edukitzeak suposatzen du giza duintasunaren printzipioa urratzea, eta kasu askotan zigor bikoitza da, askatasunez gabetutako pertsona horren sufrimendua eta, ondorioz, zigorra bera ere, espetxeratutako beste edozein pertsonarena baino askoz ere handiagoa baita.
[Hirugarren arrazoia] Egoera hauetan legezkotasuna zorrotz aplikatu behar litzateke eta ez dira hala egiten ari, arlo juridikotik haratago doazen hainbat arrazoirengatik.
[Laugarren arrazoia] Azkenik, gure ustez gaixotasun larria eta sendaezina duen preso bati espetxetik ateratzeko aukera ukatzeak zigorraren birgizarteratzeko printzipioa urratzen du. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1991ko urteko memoriak adierazten zuen gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen kasuan askatasunez gabetzeko zigorrek ez dutela betetzen helburu nagusia, alegia, zigortutakoa birgizarteratzea. Zigortzeko helburua besterik ez du ia agonian dagoen norbait kartzelan mantentzeak, ez du zentzurik birgizarteratzera bideratzea agonizatzeko eta hiltzeko besterik kartzelatik irtengo ez den norbait.
Hartara, bergizarteratze-printzipio honek are garrantzi handiagoa du euskal gizartean bakea eta bizikidetza eraikitzeko saiakera honetan. Inolako zalantzarik gabe, eta ikuspegi politikotik, bakea egonkortzen laguntzen duelako eta premiarik gabeko sufrimendua saihesten duelako, horrek ez baitu gizarte berrirako bidea zaildu besterik egiten. Alabaina, ikuspegi juridikotik ere garrantzitsua da, jada ez baitago arrazoirik Estatuko Administrazioaren ustez herritarren segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeenik, eta eskubidea ezin delako errealitate sozial berri horretatik bereizi, eta horren arabera interpretatu behar delako. Hartara, ez luke behar eragozpen politiko edo legalik kartzelatik ateratzeko gaixotasun larriak eta sendaezinak edo 70 urte baino gehiago dituzten presoak.
Azkenik, adierazi nahi dugu konpromiso irmoa dugula pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatzeko eta eraikitzeko gizarteak ikusi nahi duen egoera demokratikoa; bakea eta bizikidetza oinarri dituena.
SINATZAILEAK
| AIZPURU EGUREN, Jose Francisco |
| AKIZU AIZPIRI, Roke |
| AKIZU ORMAZABAL, Jesus Mª |
| ALBERDI ETXANIZ, Fernando |
| ALDAZABAL BASAURI, Iker |
| ARGARATE MAIZTEGI, Ramon |
| ARGARATE UZIN, Mikel |
| ARIZAGA URIZAR, Jose Luis |
| ARLUZIAGA ARIZNABARRETA, Hiart |
| ARRIBILLAGA ASKASIBAR, Cristobal |
| ARRIBILLAGA BERETXINAGA, Xabier |
| ARTOLAZABAL ARLUZIAGA, Jesus Mª |
| AZCONA MIGUEL, Marino |
| BADIOLA QUINTANILLA, José Luis |
| BASAURI LETE, Jose Angel |
| DE CASTRO LETE, Lorea |
| ELIZBURU MUNIOZGUREN, Santos |
| ETXEBERRIA ARIZAGA, Mª Rosa |
| GABILONDO LUGARIZARISTI, Francisco Javier |
| GALARRAGA ARANA, Luis Felipe |
| GALLASTEGI ALDAZABAL, Ramon |
| GARMENDIA ONDARRA, Xabier |
| HERNALTES GABILONDO, Jose Joaquin |
| IÑURRIETA LABAIEN, Xabier |
| ISASTI ARZUAGA, Nerea |
| KORTABARRIA ARANBURU, Luis Mª |
| LACUESTA DE LA FUENTE, Larraitz |
| LARRAÑAGA ORBEA, Etzozi |
| LARREATEGI AZURMENDI, Unai |
| MAIZTEGI ABOITIZ, Regina |
| MORO ZURIARRAIN, Jose Agustin |
| MURO PEREZ DE HEREDIA, Monika |
| MURO VELASCO, Pablo Mauricio |
| NARBAIZA AZKUE, Maite |
| OCARIZ REMIREZ, Mª Angeles |
| PEREZ TEMPRANO, Nerea |
| PRIETO OREGI, Aitor |
| SANTIAGO ARIZAGA, Mikel |
| TARDIO CHANO, Jose |
| TREBIÑO GALARRAGA, Bittor |
| TXURRUKA MADINABEITIA, Lourdes |
| UNAMUNO ARANBURU, Ainhoa |
| VALERO ALBERDI, Pilar |
| ZABALA ARRIETA, Nagore |
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Deustuko herritarrak dispertsioaren amaiera eskatzeko kalera irten ziren
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi du iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa
Sare herritarraren lanaren aurkako zenbait jarrera kezkagarrik, sortzen diguten nekeaz jakinarazteko deitu zaituztegu agerraldi honetara.
Jakinekoa bada ere, ez dago soberan gogoratzea, Sare erakunde legala dela, Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan izena emana duena, eta euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera lortzeko, eta benetako bake eta bizikidetza eskenatokirantz aurrera egiteko lan egiten duena.
Guardia Zibilak, auzitegi nazionalaren agindupean, Bilbon ospatu zen urteroko manifestazioan bildutako 104.000 euro (berorren antolakuntza gastuak ordaintzera bideratuak zeudenak) konfiskatu zitueneko operaziotik 2 urte betetzera doazenean, judizialki ere erantzutera, behartu gaituen AN-ren jarrera baten aurrean aurkitzen gara.
Jakin badakigun arren, benetako botere banaketarik ez dela. Jakin badakigun arren, justiziaren zati batek men egiten diola botere politikoari, Sarek, bere garaian, konfiskatu zitzaion diru kopuruaren itzulera eskatzeko prozesua abiatu zuen.
Hau horrela, bihar Sarek Auzitegi Nazionalean jarritako errekurtsoa ikustekoa zen. Konfiskaturiko diruaren, itzulera eskaera aztertu asmoz.
Baino, gure eskaeraren erabakia hartu behar zuten epaileak zeintzuk izango ziren jakinarazi zitzaigunean, harriduraz jaso genuen. Berauek, Concepcion Espejel, Enrique Lopez eta Jose Ricardo de Prada dira. Hori jakin ahala, Sarek Concepcion Espejel eta Enrique Lopez-en aurkako errekusazio idatzia aurkeztu zuen. Beste hainbat auzietan errekusatuak izan diren arrazoi berberangatik eskatu genuen guk ere. Beraien PPrekiko kidetasuna jakinekoa da. Eta hainbat auzietatik apartatuak izan arren, bitxiki, guri ezartzen dizkigute. Jakin arren, PPkiko kidetasunak, alderdi horren ekintzekin zerikusia duen edozein auzietatik baliogabetzen dituela.
Eta ezbairik gabe, Sarek bildutakoaren konfiskazioak, operazio hura agindu eta arrazoitu zuen alderdiarekin harreman zuzena du.
Beraz, partzialtasuna agerikoa da. Eta errekusazio hau ez balitz onartuko, sententzia idatzia legoke.
Nazkaturik gaude, epaileen erabakiak errespetatu beharraz hitzegiten zaigulako. Errespetu hori irabazi behar da, eta justiziaren inpartzialtasuna, praktikan irabazten da.
Atzo arratsaldez jakin genuen, 2 epaile hauek auzi honetatik apartatzeko gure eskaera onartu edo ez erabakitzen duten arte, biharko aurreikusitako bista bertan behera geratzen dela.
Adi adi egongo gara, hartzen duten erabakiaz. Bi epaile hauek mantentzearen aldeko hautua egiten badute, justizia partzial, injustu eta politizatu batez hitzegiten jarraitu beharko dugu.
Eta galdera hau luzatu nahi diogu, nahiz euskal jendarteari, eta baita alderdi politiko eta instituzioei ere.
¿Nork konpondu behar digu egindako kaltea? Bi urte daramatzagu, injustuki kenduriko diruaren itzuleraren zain; manifestazio hura antolatzen parte hartu zuten enpresekiko zorpeturik, eta orain, hainbeste denboran zain egon ondoren, partzialtasuna agerikoa duen epaimahaia ezarri nahi digute.
Hau, mundu zibilizatuko beste edozein herrialdetan, bista hau erabat baliogabetzeko xedea izango litzateke. Edo hobeto esanda, ez planteatzeko begirunea izango lukete. Baina justizia politizatu honen jarrerari, autonomi erkidegoko Gobernu delegatuarena gehitzen zaio. Ustezko etsaien aurkako kruzada batean murgildurik dena, baina barregarri geratzen dena egun batean eta bestean ere. Gaindituta zeundela uste genuen garaiak gogorarazten dizkiguna.
SAREk, Gasteizko udalaren babesarekin, bakea eta bizikidetzaren aldeko jardunaldi batzuk antolatu ditu.
Bada, Delegatu honek, helegite bat aurkeztu du epaitegian jardunaldi hauek ospatu ez daitezen, berauen mamiaren inguruan ezertxo ere jakin gabe.
Normala dela uste al duzue, jardunaldi hauetako parte hartzaileetako batzuk Sara Buesa, Rosa Rodero, Martin Pallin edota Ibarretxe Lehendakaria direnean, biktimen duintasunarekiko erasotzat jotzea?
Delegatu honen ustez bai. Ondorioz, bizikidetzarantz aurrera egitea oztopatzen ari diren, iraganeko tik guzti hauekin amaitu beharra dago.
Min egiten ari zaizkigu. Gure lanarekin aurrera egitea oztopatzen ere. Edota gure dirua konfiskatuz, edota gure helburuen aldeko lanik egin ez dezagun saiatuz.
INJUSTIZIA POLITIKO JUDIZIALEI AURRE EGIN DIEZAIEGUN.
EGIN DEZAGUN, BETI EGIN IZAN DUGUN BEZALA. ERRESPETUTIK, BAINA IRMOTASUNEZ.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Suspenden la vista en la que se iba a tratar la devolución del dinero requisado a Sare en enero de 2015
La Audiencia Nacional ha suspendido la vista en la que se iba a tratar la devolución del dinero recaudado por Sare en la manifestación solidaria de enero de 2015. Además, la red ciudadana ha denunciado que Carlos Urquijo ha recurrido la ayuda concedida por el Ayuntamiento de Gasteiz para la celebración de unas jornadas sobre paz y convivencia en la capital alavesa.
> BERRIA
Bertan behera utzi dute Sareri iaz atzemandako diruari buruzko auzi saioa
Presoen eskubideen aldeko plataformak salatu du Carlos Urkijok helegitea aurkeztu izana Gasteizko Udalak emandako laguntza baten aurka.
> El Correo
Sare denuncia “hartazgo” ante injusticias judiciales para bloquear su trabajo
La red de apoyo a los presos de ETA, Sare, ha mostrado hoy su “hartazgo” por las “injusticias” judiciales y políticas que, según ha denunciado, buscan “bloquear” el trabajo de esta organización “legal” para acabar con “la vulneración de los derechos” de los presos.
> El Correo
SARE denuncia que el Delegado del Gobierno quiere impedir unas jornadas en las que participan víctimas de ETA
Desde la Delegación del Gobierno puntualizan que no se han recurrido las jornadas, sino las ayudas concedidas por el consistorio vitoriano a SARE, sin tener en cuenta a qué fueron destinadas.
Larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko Bizikleta martxa egin zuten Oiartzunen
Larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko Bizikleta martxa egin zuten Oiartzunen
Larriki gaixorik dauden presoen egoerak kezkatzen gaituelako 19an Baionan izan ziren hainbat oiartzuar, eta azaroaren 20an, berriz, herriko txirrindulariek eta osasun langileek deitutako bizikleta martxan hartu dute parte 60 bat lagunek. Bertan, haur, gazte, heldu… kirolari, eta osasun langile izan dira pedalkadaz pedalkada egoera hori salatu eta kalean mezua zabaldu dutenak. Auzoz auzo Gurutzen hasi eta herriko plazaraino. Aurretik anbulantzia bat joan da, larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea exijitzeko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Eibarrek Ibon etxera! dinamika aurkeztu du
Kondenaren 3/4ak bete dituen Ibon Muñoa euskal presoaren egoera salatu dute Eibarko hainbat herritarrek
Eibarren 1958ko maiatzaren 18an jaioa. 58 urte ditu.
2000ko urriaren 17an atxilotua izan zen. 16 urte bete ditu kartzelan.
Bere kartzela zigorra 20 urtekoa da.
Valdemoron urte t’erdi (1 ½) eginak ditu, Cordoban beste urte t’erdi (1 ½), Puerto de Santa Marian hamaika urte (11), eta orain berriro Cordoban dago, 800kmra.
Beti egon da Euskal Herritik oso urrun, bere zigorra, etxetik ahalik eta gertuen EUSKAL HERRIAN betetzea zegokionean.
Gaur egun MIRENTXIN kolektiboko bolondresei esker asko arindu dira bidaietako baldintzak. Hala ere, furgonetan joanda 95€ kostatzen da astero, eta aste erdian “bis a bis” bisita jartzen dietenean, trenez joanda eta bertan lo bat eginda 250€.
Gurasoak hil eta haien hiletarako traslado bakoitzean, 9 kartzela baino gehiago pasatzen zituen, aste oso bat nun zegoen arrastorik gabe eta oso tratu ankerrarekin, urik ere etzioten ematen bidaian.
Bere zigorraren ¾ beteak ditu, eta espreski Euskal Presoentzat egindako legedi berezirik ez balego, ETXEAN, baldintzapeko askatasunean behar luke. Astean 40 minutuko bisita bat (kristalezko kabinan) eta hilean 1 ½ edo 2 orduko 2 “vis a vis” bisita izateko eskubidea du. Baina “vis a vis”ak aste erdian izaten dira sarri, horrek suposatzen duen guztiarekin.
Lagunen bisitak mugatuak ditu, 6 hilebetero 10 laguneko zerrenda bat egin behar du, eta Audientzia Nazionalak onartu; beste lagunik ezingo da joan bisitara.
Astean 2 eskutitz, eta 5 minutuko 8 telefono dei egin ditzake.
Kartzelako bizimodua oso mugatua du, ikasketak ia guztiak erderaz dira, gauzik arruntenak ezin ditu eduki,… ez Cdrik, ez artilerik… bere ziegan izan ditzaken liburu kopurua ere mugatua du…
Egunean 2 ordu bakarrik ditu patioan ibiltzeko, bere lagun bat bakarrik ikusi dezake, nahiz eta modulo berean 5 kide egon. Sarritan moduloz aldatzen dute, lagunetatik bananduz.
Eskerrak Ibonek idazteari eman dion. Hor dauka kartzela barruko bizimodua arintzen laguntzen dion euskarria. Dagoeneko poema eta bertsoz osatutako hiru liburu idatzi ditu: Ametsen txokoan bizi naiz (2012), Ainarak herrira itzuliko dira (2014) eta Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016).
Eta orain, Eibarko SARE, Ibonen egoera hau salatzera dator. Ibonen kasuan bi eskubide urraketa nabarmen ikusten ditugu: dispertsioarena batetik eta legedi bereziarena bestetik. Horregatik gaur aurkezten dugun kanpaina honen lelo bikoitza #StopDispertsioa / Ibon ETXERA! izango da, eta hatzamar salatzaile hori, kuretzetxoarekin eibartar kutsua eman nahi izan diogun hori, erabiliko
dugu euskarri bezala.
Kanpaina honetan, hasi orain eta Sanjuanak bitartean, hilero ekitaldi esanguratsu bat burutzeko asmoa dugu.
Abenduaren 27an, Coliseuan Eibarko abeslari eta musikariekin jaialdixa.
Jaialdi honetako partaideen eta orduaren berri emango dugu, eta aurrerantzean burutuko ditugun ekitaldiak ere aurkeztuko ditugu bere garaian.
Eta ez dugu bukatu nahi, dispertsioak dagoeneko kotxe istripuetan eragindako 16 hildakoetatik bat eibartarra zela gogora ekarri gabe. Iñaki Saez, Amañako semea, 39 urterekin, 2001eko Arrate egunez Avilako bide bazterrean bere bizia galdu zuena.
Eibarko 1. Berakatz-zopa txapelketa
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko bertso-afaria ospatu zuten pasa den astean Ibarran
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!























































































































