Berriak

Sarek epaileak Ibonen auzian hirugarren iritzi bat eskatu izana salatzen du

Ibon Iparragirre larriki gaixo den presoaren auzia daraman epaileak hirugarren iritzi bat eskatu izana gogor salatu du Sarek

Sare herritarrak gogor salatu nahi du epaileak hartutako jarrera. Mediku informeek garbi utzi dute behin eta berriro Ibonen egoera denboran aurrera egin ahala okerrera doala espetxeratua jarraitzen duen bitartean. Azken informeek gainera, Ibonek 20 defentsa soilik dituela eta bere bizia arriskuan dela agertzen dute. Honen aurrean, Ibon espetxean mantentzeko erabakia berau heriotza zigorrera zigortzeko erabakia da, mendekuan eta gorrotoan oinarritutako erabakia.

Egoera larri honen aurrean espainiar justiziak eta Espetxe Zuzendaritzak ezin dute beste aldera begiratu. Ibonen eta larriki gaixo diren presoen etxeratzeaz ari garenean giza eskubideen eta legearen aplikazioaz ari baikara. Baina egoera horrela izanik, Sarek argi du herritarrak garela egoera honekin amaitzeko giltzarria, herritarrak prest gaudelako elkarrekin aurrera egiteko.

Bide honetan, Sarek dei egiten die herritarrei euren ideologia delakoa izan da ere, giza eskubideen defentsan datorren larunbatean, azaroak 11, eguerdiko 12:00etan Basauriko kartzelatik osasun zentrora egingo den giza-katean parte hartzera, Ibonen berehalako etxeratzea eta baita gainontzeko 12 preso gaixoena ere eskatzera.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Motxiladun haurrak gurasoekin egon behar dute

Haitzek, gainontzeko motxiladun haurrek moduan, gurasoekin egoteko eskubidea du

Badira hilabete batzuk euskal presoen seme-alaben egoera argitara ekarri nahi izan dugunetik. Aita, ama edo biak espetxean dituzten haur-nerabeak motxiladun haur moduan ezagutzen ditugu jada Euskal Herrian. Izan ere, preso duten gurasoaren hutsunearekin egin behar izaten diote aurre egunerokotasunari; eta gainera, eurekin egon ahal izateko milaka kilometrotako bidaiak egitera zigortzen dituzte hilero. 113 horien artean badira euren amarekin preso bizi diren txikiak ere. Sare lanketa hau egiten hasi denetik birritan salatu dugu haur hauei 3 urte betetzean amengandik banatzeak eragiten dien egoera larria; 24 orduz amarekin egotetik hilean aurrez aurreko batean egotera pasatzen baitira. Bestalde, hainbatetan salatu dugu Izarrek bizi duen egoera ere: aitak ia hil ondoren amarengandik bereizi nahi izan zuten, eta amak kalean beharko balu ere, preso darraite biek etxetik 450kilometrora.

Gaurko ohar honen bidez, espetxean jaio den beste haur baten berri eman nahi dugu. Urriaren 19an Alicanteko ospitalean jaio zen Haitz, Aitziber Coello eta Asier Aginako euskal presoen haurra. Orain, Valentziako Picassent espetxean daude Haitz eta Aitziber; Asierrek, berriz, Alicanteko kartzelan jarraitzen du.

Sare-k Haitzek bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi nahi du; gainera, Aitziber eta Asierrek 3/4k beteta dituztenez kalean egon behar lukete. Izan ere, espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazi eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Asier Aginakok 20minutuz baino ezin izan du Aitziber eta umearekin egon. 20 minutu horiek agerian uzten dute Haitzi ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea.

Bestalde, azken hilabetean aita preso duten beste bi haur ere jaio dira Euskal Herrian; 113 motxiladunei jaiotzen diren unetik beretik ukatzen zaie gurasoekin bizi, hazi eta harreman iraunkorra izateko oinarrizko eskubidea.

Sarek hartua du euskal presoen seme-alabek euren gurasoen ondoan hezteko duten eskubidea aldarrikatzeko konpromisoa. Horretan jarraituko dugula berresten dugu gaur ere, eta konpromiso horrekin batera azaroaren 20ean egoera hau osotasunean lantzen duen DOSSIERRA kaleratuko dugula jakinarazi nahi dugu.

Elkarbizitzan eta benetako bakean oinarrituko den etorkizun koloretsua eraiki nahi dugulako 0km ren ordua da. Prest gaude!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Datorren urtarrilaren 13an Bilboko kaleak beteko ditugu #PrestGaude

Prest gaude/Estamos dispuestas lemapean SAREK euskal gizarteari dei egiten dio, ideología atzean utzita, urtarrilak 13 an Bilboko kaleak bete ditzan, hiria, urterolez, mobilizazio gune bilakatu dezan,bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen islada izan dadin.

Baina aurtengo mobilizazioa berezia izatea nahi dugu batik bat: gatazkaren ebazpena bideratzen duen hori Euskal Gizartea izatea ezinbesteko ikusten du SAREK, horregatik egiten diogui dei euskal gizarteari, izan ere giza eskubideekiko babesa denoi dagokigu, izan ere gizarte batek ezin du aurrera egin baldin eta guztioi dagozkigun giza eskubide hoiek urratzen badira. Izan ere, guk, gure bizipen eta esperientziak medio, inork baino hobeto dakigu egoera honi amaiera eman behar zaiola, eta guztiok batera aurrera egitea proposatuz gero, lortzea badagoela.

Ezenatoki eta momento berri baten aurkizten gara. Gizartaek gatazkaren ebazpenean aurerra egiteko pausuak eman ditu ETAren armagabetzea egiaztatuz. Erakunde frantsezak ere gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen hari dira. Hemen, Euskal Herrian ere, Gateizeko eta Iruñeako parlamentutan emandako gehiengoek ere honen inguruan akordio berriak lortzea eta pausuak ematea bideratzen dute.

Zentsu hontan alderdi politiko, sindikal eta eragile social guztiei, inolako salbuezpenik gabe, dei egiten diegu giza eskubideen defentsan, ebazpen eta bakean murgil daitezan. Urtarrilak 13 ko mobilizazioa infezio puntu garrantzitsua bilakatu dadin, ziklo berri honetan lehen eta oraina markatu dezan.

Inori ez diogu bortizkeri desberdiñek eragindako miña ahazterik eskatzen, baina etorkizunari begiratu eta aurrera egiteko eskatzenn dugu, guztion artean, mendeku eta gorrotorik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Eta zentsu hontan, euskal presoek jasotzen dituzten eskupideen urrapenei amaiera ematea ezinbestekoa da, hurruntze politikari amaiera ematea ezinbestekoa da, hauen eskubideak ez ezik, beraien familien eskubideak ere urratzen baitira. Beharrezkoa da salbuezpeneko legediari amaiera ematea, gaixo dauden presoak gartzeletan mantentzea bideratzen duen mendeku politikaria amaiera ematea.

Hau da, SAREK euskal guizarteari dei egitearen arrazoi nagusia. Euskal gizarte orori, adzkripzio edo ideología ez dadila eragozpen izan gatazkaren ebazpenerako ez eta giza eskubideen betearazpena eskatzeko.

Urtarrillak 13 an burutuko den manifeztazio hontarako indarra hartuko dugu Azaroak 9 an, helburu berdiñekin, Parisen, Bakearen artisauek, Bagoaz ek, Etxerat eta SAREK deitutako manifestazioan, Giza eskubideak, ebazpena eta bakea helburu, Madrilen bai eta Parisen entzuak izan gaitezen. Beraz, Euskal gizarteari, zuok guztioi dei egiten dizuegi, gurekin parte har dezazuen.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Urtarrilaren 13an manifestazioa egingo du Sarek Bilbon, «inflexio-puntu» izatea nahi duena

«Ideologia atzean utzita», urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin dio Sarek euskal jendarteari. ‘Prest gaude’ lemapean egingo den manifestazioa «bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen islada» izatea nahi dute antolatzaileek. Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

‘Prest gaude’ lelopean egingo da urtarrilaren 13an euskal presoen aldeko manifestazioa

Euskal gizarteari “salbuespenik gabe” parte hartzeko deia egin dio Sarek. Abenduaren 9n Parisen egingo den manifestaziora ere dei egin du Sarek.

 

Jarraitu irakurtzen

> HAMAIKA TELEBISTA

Sarek urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du

Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Sareak, konponbidean aurrera egin eta giza eskubideak errespetatzeko.

Jarraitu irakurtzen


Mendekuak ezin ditu legea eta demokrazia ordezkatu; Ibon Iparragirre etxera

Sarek, Etxerat Elkartea, Iparra Galdu Baik Plataforma eta Ibon Iparragirreren auzia lantzen duten abokatu eta medikuarekin batera egerraldia egin dute Bilboko La Bolsan, Ibonek bizi duen egoera larria salatu eta bere kaleratzea eskatzeko.

Ezin dugu gorrotoak eta mendekuak legalitatea eta demokrazia ordezka dezaten utzi. Eta Ibon Iparragirrerena horren adibide garbi da; Ibonek espetxean jarraitzen du bere osasun egoera larria izan arren eta gainera berarekin batera bere senide eta lagunak zigortzen dituen urruntze politika aplikatzen zaio. Iboni mendekuan oinarritzen den espetxe politika aplikatzen zaio.

Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu hemen, pertsona orok, presoak barne dituzten eskubideak errespetatuak izatea hain justu eta guztiz kezkagarria da horren kontrako jarrera mantentzea.

Egun desarmatua dagoen erakunde bateko kide izatea leporatuta dago preso Ibon Iparragirre, beraz, ez dago berrerortze aukerarik. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.

Arau horien arabera eta dagokion mediku informearekin, Ibonek hirugarren gradua jaso behar luke arrazoi humanitrioengatik eta duintasun pertsonalagatik. Eta baita justiziagatik ere, halaxe adierazten baitu Espetxe Araudiko 100.4 artikulua edo 91.3 (preso baten bizitza arriskuan bada kaleratua izan behar duela dioen artikulua). Espainiar legediak argi dio; Ibonek tratamendu duina jasotzeko eskubidea du eta tratamendu hori espetxetik kanpo jaso behar du.

Ibonek beraz, legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baina gaur gaurkoz espetxean darrai eta ondorioz heriotz arrisku bizian da.

Agerraldian hainbat deialdi egin dira:

  • Ibonen egoera salatzeko eta kaleratzea eskatzeko: Urriak 22, igandea, 13:00etan Manifestazioa Alamendatik (Ondarrua)

  • Preso gaixoen kaleratzea eskatzeko: Azaroak 11, larunbata, 12:00etan Giza-katea Basauriko kartzelatik osasun etxera

  • Presoen auziari irtenbidea emateko urtero egiten den mobilizaziorako deia: Urtarrilak 13, mobilizazioa Bilbon.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Exigen la libertad de Iparragirre porque la “venganza” no puede sustituir a la legalidad.

La situación crítica de Ibon Iparragirre ha sido hoy de nuevo expuesta por su familia, que ha denunciado que años de desasistencia médica han abocado al preso de Ondarroa a que su vida penda de un hilo. Su hermano Gotzon ha desvelado que su madre mantuvo ayer una conversación con el médico de Alcalá-Meco en la que este reconoció que si fuera otra persona ya estaría en libertad pero trató de eludir cualquier tipo de responsabilidad en lo que puede suceder.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

“Ibon hiltzen bada, alferrik izango dira gaitzezpenak eta malkoak”

Gaixo handi den Ibon Iparragirreren egoeraz ohartarazi dute haren senideek. Esan dutenez, “amildegiaren ertzean” dago, eta haren bizia “hari batetik zintzilik” dago.

Jarraitu irakurtzen

> HITZA

Iparra Galdu Baik: “Ibonen bizia hari batetik zintzilik dago”

Horrela laburbildu du Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarraren egoera: “Ibon amildegiaren ertzean dago”.

Jarraitu irakurtzen

 


#0km dokumentuaren aurkezpena Legebiltzarreko lehendakariari

Sare, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin bildu da #0km dokumentua aurkeztu eta, Nafarroako Parlamentuan egin moduan, presoen auzia askatzeko bi insitutzioen arteko akordioa eskatzeko.

Sare, Eusko Legebiltzarrean izan da Bakartxo Tejeria lehendakariarekin bilduta #0km dokumentua azaldu eta presoen auziaren baitan, zein konponbidearen bidean instituzio gisa urratsak emateko eskatzeko. Horrekin batera, Bakartxo Tejeriari urtarrilaren 13an Bilbon izango den mobilizazioan parte hartzeko gonbidapena egin dio.

Aurreko astean Sare Nafarroako Parlamentuan izan zen dokumentu bera aurkezten bertako indar politiko guztiei eta bertan ere, gaur Legebiltzarreko lehendakariari adierazi moduan, bi instituzioen arteko akordioak beharrezkoak direla azpimarratu zuen, eta akordioa lehenik hemen egin eta ondoren espainiako Kongresura eramateko eskatu zuen.

Sareren hurrengo urratsa #0km documentua Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aurkeztea izango da.

> Pretsan bildutakoak

> EITB

Sarek kartzela politika eraberritzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari.

Sarek “Zero Kilometro” dokumentua eman dio gaur goizean Bakartxo Tejeriari. EAEko eta Nafarroako Parlamentuek ekimen bat onartu eta Kongresura bidaltzea nahi du Sarek presien egoera aldatzeko.

Jarraitu irakurtzen


Sarek 0km dokumentua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan instituzioei urratsak emateko eskatzeko

Sarek Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du gaur, bertan ordezkatuak dauden talde politiko guztiei 0km dokumentua aurkeztu eta instituzioei, bai EAEkoei zein Nafarroako Parlamentuari, gorrotoa eta mendekua alde batera utzita, giza eskubideak, konponbidea eta bakea gauzatzeko akordioak egiteko eskatzeko. Zentzu honetan, Sarek argi du “memoria, biktima guztieikiko arreta eta espetxeen auziari irtenbidea ematea, normalizaziorako eta elkarbizitzarako ezinbesteko baldintza” direla.

0km, ideologia anitzeko hainbat pertsonen lanean oinarritutako dokumentua da. Unibertsitate munduko zein zuzendaritza munduko pertsonen lana jaso da bertan, baita indarkeria mota ezberdinak jasan dituzten hainbat biktimaren ekarpenak ere, euren bizipen eta kezkak plazaratuz. Dokumentuak zortzi zatitan sailkatzen ditu proposatzen dituen urratsak. Bide honetan, atzera begiratzeko beharra azpimarratu du Sarek Parlamentuko kideen aurrean “zalantzarik gabe, guztiok egin izan ditugun akatsetatik ikasteko”.

Bere agerraldian, Sarek nomalizazio sozio-politikoan oinarritutako justizia baten beharra azpimarratu du, mendekuan eta amnesian oinarritutako justiziak albo batera utzita. “Ezin izango dugu aurrera egin Estatu estrukturetatik, politiko zein judizialetatik, azken urteetan ezer aldatu izan ez balitz bezala jokatzen jarraituz gero”. Sarek “egun ematen den mendeku jarreratik urrun, hausnarketa sakona” eskatu du eta , gaineratu du, ezinezkoa izango dela konponbide bidean aurrera urratsak ematea “indarkeria mota guztien biktima guztiak” kontuan izan gabe.

Zentzu honetan, Sareren ustetan, biktimen gehiengo handia ez da gorrot edota mendeku grinagatik mugitzen, baina aldi berean, saltu du badirela “hainbat elkarte indarkeria aroan geratu direnak, biktimak diskriminatzen dituztenak eta gatazka eta sufrimendua mantentzearen alde egiten dutenak, behin eta berriz, elkarbizitzarako prozesua dinamitatuz eta gobernuen politikak baldintzatzearen aldeko apustua eginez, bereziki espetxe politiken auzian”. Sareren arabera “euskal jendarteak etapa luze eta mingarri hau gainditu nahi duela erakutsi du eta hau, ahaztu gabe baina gorrotorik gabe egin nahi du”. Ideia honi eutsiz, egun “uste dugu inork ezin diola eutsi, are gutxiago biktimen izenean, euskal presoen senideei ezartzen zaien mina mantentzearen aldeko jarrera, zeinak duela 29 urtetatik, astero astero, ehundaka kilometro egitera behartuak dauden euren senideak ikusi ahal izateko”.

Orainari begira

Sarek, gaur Nafarroako Parlamentuan egin duen agerraldian, azken urteetan eman diren urratsen inguruko irakurketa positiboa egin behar dela nabarmendu du, hala nola, “ETAren ekintzen amaiera eta gizarte zibilaren konpromisoaren fruitu izan den bere armagabetzea”, edota “EPPKk hartutako erabakia, zeinak 2013an Durangon hartutakoarekin bat egin eta, eginiko mina onartzeaz gain, espetxe legedia jarraitzea erabaki zuten”.

Sarek “espetxe legediaren interpretazio trantsizional eta flexiblea” egin behar dela uste du “justizia printzipioei, bakegintza eta elkarbizitzaren normalizazioari begira egongo dena”. Baina, bake prozesuaren aldebakartasunaz kontziente izanik, “justizia trantsizional hori akordioen fruitu izan beharko da, lehenik EAE eta Nafarroako Parlamentuen arteko akordioak eginez eta ostean Gorte Nagusietara joz”. “Gehiengo parlamentarioek injustiziei amaiera emateko balio behar dute”. Arrazoi honengatik Sarek, bi abiapuntu hauek onartzean “aurrera urrats garrantzitsu bat” emango litzakeela uste du:

BAT: Giza eskubideen eta integrazio sozialaren lehentasunean inspiratzea

BI: alde guztien inplikazioa eskatzen duen indarkeria eta konfrontazio estadio batetik, bake, elkarbitzita eta adiskidetze estadio baterako igarotze une batean gaudela onartzea.

Sareren arabera, honek “memoria, biktima guztieikiko arreta eta espetxeen auziari irtenbidea ematea, normalizaziorako eta elkarbizitzarako ezinbesteko baldintza” direla esan nahi du.

Printzipioak

Sarek, gaurko agerraldian “printzipio oso zehatzen baitan” lanean jarraitzeko asmoa duela adierazi du:

  1. Memoriaren errelatoa gauzatzea. Inklusiboa izango dena. Hainbat errelatoren batasunean oinarritua.

  2. Biktima guztiek justizia, memoria, errekonozimendu eta erreparaziorako duten eskubidea errespetatzea.

Horrez gain, preso diren pertsona guztiak “eta ondorioz, baita ETAko kide izatea edota ETArekin kolaboratzea egotzita kartzelan diren pertsona guztiak, errespetuaren eta gizarteratzen planoan euren eskubideen jabe” direla eta gaineratu du. Hori hala, Sarek presoak “normalizazio eta adiskidetza prozesuan parte hartu behar” dutela baieztatu du.

Asmoak

0km dokumentuaren aurkezpenaren azken tartean, Sarek, normalizazioan eta konponbidean aurrera urratsak emateko beharrezkotzat jotzen dituen helburuak proposatu ditu:

  • Bake eta normalizazioa oinarri dituen kultura kolektiboa bultzatu.

  • Gaixotasun larriak dituzten edota adin tarte nagusia duten presoen kaleratzea eta euskal preso guztien gerturatzea euren etxeetatik gertuen diren kartzeletara.

  • Salbuespen legedia ezarri izan zaien prozesu penalen berrikustea, giza eskubideekin bateragarriak diren moduak ezarriz, hau da, salbuespen legedia bertan behera lagatzea atzeraeraginezko izaerarekin eta legedi arruntaren ezartzea.
  • Tortura edo tratu txar umiliagarrien salaketa izan diren kasuen sententziak berrikustea.
  • Oinarrizko eskubideen aurka doazen espetxe politikaren baitako neurrien desaktibazioa.
  • LO 7/2014 modifikazioa, zeinak aurrez akusazio berdin baten baitan beteak diren zigorrak espainiar Estatuan haintzat hartua izatea ukatzen duen, kasu honetan, frantziar Estatuan bete diren zigorrak.
  • Isolamendu neurrien amaiera.
  • Zigorrak bere osotasunean betetzearen inguruko 7/2003 legearen indargabetzea.

Amaitzeko, Sarek, Foro Sozialaren parte den heinean, honen dokumentuetan jasotako aholkuak bere egiten dituela adierazi du:

  • Oinarrizko giza eskubideen eta nazioarteko estandarren aurkakoak diren espetxe neurri guztien desaktibazioa. Honek hurrengoa esan nahi du:

  • gaixo larrien eta adin tarte handiko presoen kaleratzea

  • lege oinarririk ez duen eta duela 29 urtetatik indarrean den urruntze politiken amaiera. Honekin batera, hirugarren graduen ezartzea, baldintzapeko askatasunena eta kaleratzea errazten duten bestelako neurrien ezartzea. Honela, bereziki, inolako deliturengatik inolako zigorrik jasan ez duten, senideen kolektiboaren gain ezartzen den eta mendekuan oinarritzen den espetxe politika ankerrari amaiera jarriz.


Presoen urruntze politiken inguruan Europako Parlamentuak presoen urruntze politiken gainean hartutako erabakiak SAREren aldarrikapenen berrespena dakar

Presoen urrutze politiken inguruan Europako Parlamentuko Osoko Bilkurak atzo hartutako erabakiak, SARE bere jaiotzatik lantzen ari den aldarrikapenetako baten berrespena dakar

Atzo, urriak 5, Europako Parlamentuak gehiengo handiz, 474 boto alde eta 109 kontra, europako kartzela sistemen eta baldintzen inguruko BERGERON informearen onartzeak, Sarerentzat europar autoridade judizialek aurrez behin baino gehiagotan esandakoaren berrespena da. Izan ere, autoridade judizial europearrek behin eta berriz eskatu diote Estatu espaniarrari Europar Batasuneko estatu kide den neurrian europar araudia betetzeko.

Presoen urruntze politikaren aurkako erabaki honek, euskal presoei zuzenean eragingo liokenak, Sarek eta herritarren gehiengoak iritzi publikoari eta euskal insitutzioei zein europearrei iraunkorki eginiko salaketak babesten dit. Salaketa hau ere presente izango dugu datorren urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan.

Europar Parlamentuaren erabaki honek ez du inolako zalantzarako tarterik uzten, hitzez hitz ari baidio: “urruntze politikak presoaren senideentzat zigor erantsi bat suposatzen du”

Euskal presoen kasuan, senideek jasaten duten zigor erantsi hau 29 urtez luzatu da.

Sarek eskubideen urraketa amaitu artean lanean jarraituko du eta dei egiten dio jendarte osoari, ideologia eta alderdiekiko atxikipenen gainetik, helburu honen defentsan aktibo mantentzera. Bestetik, dei egiten die ere indar politikoei eta instituzioei, Europar Parlamentuak hartutako erabakia oinarri hartuta, bizikidetzarako benetako espazio bat sortzeko lanean jarraitzera, gorrotoa eta mendekua elkarrizketa eta irtenbideengatik ordezkatuz.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Bake Artisauen mobilizazioa bultzatzeko Espetxe Bira

Agerraldia egin du gaur Sarek, Bagoaz eta Etxerat Elkartearekin batera Baionan, abenduaren 9an Bake Artisauek Parisen egingo duten mobilizazioa bultzatzeko antolatutako Espetxe Bira aurkezteko.

Espetxe Bira azaroaren 16an hasiko da Mont de Marsanen eta 20 espetxe zeharkatuko ditu abenduaren 9a bitarte. Bagoaz, Etxerat eta Sareko ordezkariek adierazi dute "azken aste eta hilabeteetan, konponbidearen alde gizarte zibilaren partetik" sortzen ari diren iniziatiba ezberdinak jarraiki "gure ekarpena egin nahi diogu, bakegileek bultzaturiko «Orain presoak» ekimenari".

Espetxe Bira azaroaren 16-tik abenduaren 9-ra izango da eta hainbat ordezkari euskal presoak diren 20 presondegietara joango dira, 8 herri zeharkatuz: Toulouse, Marseille, Lyon, Poitiers, Nantes, Rennes, Lille eta Parise. "Gure asmoa, bertako eragile, hautetsi, prentsa eta biztanleekin bake prozesua eta presoen egoeraren inguruan aritzea da". Herri bakoitzean egitarau oparoa antolatu da, LDH (Giza Eskubidee Liga) erakundearekin batera.

Espetxe Bira aurkezteaz gain, Baionako agerraldia Bakearen Artisauek abenduaren 9an Parisen antolatu duten Mobilizazioari atxikimendua adierazi eta herritarrak bertaratzeko deia egiteko baliatu da.

 


Gogorza eta Arrieta preso gaixo larrien egoeraren berri eman dute

Orereta-Errenteriako Sarek agerraldi jendetsua egin du Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta preso gaixo larrien egoeraren berri emateko.

Larunbat eguerdian eginiko agerraldian honako irakurketa egin du Orereta-Errenteriako Sarek:

Tamalez,azken aldi honetan, guk nahi baino maiztasun handiagoarekin elkartzen ari gara Aitzol eta bere familiak pairatzen duen injustizia salatzeko. Azkena, uztailan egindako mosaiko herritarra; bertan, ehundaka lagun bildu ginen herri honen nahia eta konpromezua adierazteko.

Aitzolek, gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du eta kondena beteta eduki arren, Basauriko espetxean dirau; bere eta bere senideen giza eskubideak urratzen diharduten bitartean.

Abuztuan, Kepa Del Hoyoren heriotzaren atsekabea soinean genuelarik, Mikel Arrietaren osasun egoeraren berri izan genuen. Mikelek 57 urte ditu eta horietatik 17 daramatza espetxean. Egun, Algeciraseko espetxean aurkitzen da; etxetik 1200 kilometroetara. Duela 7 urte hasi zen gaixotasunaren lehenengo zantzuak sumatzen baina espetxe aldaketaren ondorioz, ezin izan zitzaion gaixotasunaren inguruko jarraipen egoki bat egin. Pasa den urtarrilean, Algeciraseko ospitaleko medikuek burututako diagnostikoaren arabera, Arrietak espondilartropatia kroniko seronegatiboa pairatzen du: gaixotasun larri, sendaezin eta degeneratiboa.

Aitzol eta Mikel, Mikel eta Aitzol. Bi diagnostiko ezberdin baina egoera bakarra: giza eskubideen urraketaren adibide nabarmena eta gure ustetan egoera bateraezinak espetxeko egonaldiarekin.

Etsipenera kondenatu nahi gaituzte, baina, herri honek aspaldi egin du konponbidearen aldeko hautua. Azken finean,aldarrikatzen duguna honako hau da: espetxe politika konfrontazio klabeetatik konponbide klabeen aldeko urratsak ematea, salbuespen neurriekin amaituz, non giza eskubide guztiak errespetatuak izango diren. Baina aldaketa hau gauzatzeko ezinbestekoa da herritarrok ikusle hutsak izatetik protagonistak izaterako jarrera aldatzea; bakoitzak bere eremutik ekarpenak eginez lortuko dugu giza eskubideen urraketarekin amaitzea eta Aitzol eta Mikel etxeratzea. Eta ziur gaude lortuko dugula!

Larriki gaixorik dauden presoak etxera! Gu prest gaude!

 


Nahikari Otaegiren askatasunarekin, bi motxiladun haur gutxiago

Sei urteko kartzela zigorra bete ostean aske geratu da gaur Nahikari Otaegi preso donostiarra. Valladolideko kartzela atarian, bere bila joandako senide eta lagunen artean, zain zituen bere bi seme-alabak ere.

Alaba gazteak zazpi hilabete zituela kartzelaratu zuten Nahikari eta hiru urte bete arte elkarrekin egon ziren Aranjuezeko kartzelan; semea, aldiz, aitarekin geratu zen, amagandik urruti.

Saretik gure poza adierazi nahi dugu Nahikarik askatasuna berreskuratu duelako eta, honela, bi haurrek bere amaren ondoan egoteko aukera dutelako berriz ere. Amaren alboan hezteko eskubidea, inoiz urratu behar ez zitzaien eskubidea berreskuratu dute eta horrek albiste ona izan behar luke mundu guztiarentzat.

Esan bezala, Nahikariren askatasunarekin amaituko da, azkenean, bere seme-alabek jasan behar izan duten eskubide urraketa: gurasoak ikusteko ehundaka kilometro egin beharra, aita edo amaren afektibitaterik gabe bizi beharra… Nahikariren askatasunarekin bi motxiladun haur gutxiago daude orain Euskal Herrian.

Bi motxiladun haur gutxiago, baina asko dira oraindik, gehiegi, ama edo aita kartzelan duten adin txikikoak. Sarek orain dela hilabete batzuk lanketa abiatu zuen motxiladun haurren kolektiboaz eta hauen eskubide urraketaz ohartarazteko. Euskal presoen seme-alabek orain arte ezkutuan egon den kolektibo bat osatzen dute, ume hauek ez dute komunikabideen aurrean hitz egiten, ez eta parlamentuetan ere, baina oso modu zuzenean bizi dituzte hainbat politika.

Nahikariren askatasunarekin bi motxiladun haur gutxiago daude, baina asko dira oraindik gurasoen alboan hezteko eskubidea urratuak duten haur eta nerabeak. Gazte guzti hauek helburu politikoetarako erabiliak izan dira, eta erabiltzen dituzte. Ehundaka kilometro eginarazten dizkiete gurasoak minutu gutxi batzuz ikusi ahal izateko, bizitza normal bat eramatea galarazten diete. Hori ez da onargarria, umeen eskubide eta interesek beste interes politikoen gainetik egon behar lukete. Gazte hauek orain behar dute aita eta ama etxean, ez 30 urte barru. Zergatik luzatu egoera hau? Zergatik itxaron?

Horregatik, Sarek haur hauen guztien ahotsa izaten jarraituko du eta, zentzu horretan, eskubide urraketa guztiak sakonki aztertzen dituen dossierra prestatzen ari gara eta, gainera, hemendik gutxira “Motxilak gora!” motxiladun umeen eskubideen aldeko abestia eta bideoklipa ere kaleratuko dugu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare