Berriak

Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu

Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen  eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu.

img_7330Iraila hasieran, kurtso politiko berria erabakiorra izan dadin, aktibazio ziklo berri bat irekitzera gindoazela jakinarazten genuen. Helburu garbi batekin, euskal presoen eta beraien senideen eskubideak errespetaraztea.

Hau lortu asmoz, SALATZEN DUT tresna ipini genuen euskal jendartearen esku. Jendarte zibilaren inplikazio handiagoa, eta alderdi politiko nahiz euskal instituzioen konpromiso handiagoa lortzeko helburua duena.

Zentzu honetan, gaurkoan beste urrats bat eman nahi dugu. Urriak 15ean jendarte zibilari, arratseko 5etan bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartuz, mobiliza dadin eskatzen diogu.

Gure helburua, 15ean Donostiko kaleak betetzea da; SALATZEN DUT PRESO GAIXOAK ETXERA, Madriletik eta Parisetik entzun dezaten; entzun eta sentitu gaitzatela… ez dugu nahi gauzak orain arte bezala jarrai dezaten, eta ez dugu utziko, larriki gaixorik diren euskal presoen bizitzarekin jolasten.

Espainiar legediak, larriki gaixorik diren presoen espetxealdi arindua baimentzen du arrazoi gizatiarrengatik.

Ez dugu eskatzen, iada barne legedian eta nazioarteko arauetan jasota ez dagoen ezer. Legea betetzea eta gizatasun pixka bat izatea da eskatzen duguna.

ESKUBIDE hau, nazioarteko itun ezberdinek ere jasoa da, horien artean 2015/12/17ko Nazio Batuen gomendioek, “Mandela Arauek” barne.

Hain zaila al da, beraien legedia betetzea?

Hain zaila al da, 10 euskal preso hauen kasuak aztertzea, soilik lege eta giza eskubide ikuspegitik?

Askotan esan izan dugu, sakabanaketaz gain, larriki gaixo diren euskal presoak espetxean mantenduz ezartzen den espetxe politika honek, gorroto eta mendeku logikari besterik ez diola erantzuten.

Eta gorrotoarekin, jendarteari ezinezko zaio benetako bake eta bizikidetza eskenatoki bateruntz urratsak egitea.

Cartagena de Indias-en aste honetan ikusi ahal izan dugunaren aurkakoa da hemen gertatzen dena. Borondate politikoa nahikoa baita konponbide eskenatokian aurrera egiteko. Baino espainiar Estatuak, bere mugaz gaindikoa txalotzen duen aldi berean, etxean eginbehar berberak egiteari uko egiten dio.

Guzti honegatik, 15ean, entzun eta sentituko gaituzte.

SAREren lehentasuna, eskubide urraketen eskenatoki hau, konponbidearenagatik aldatzea da. Eta uste dugu, euskal jendartearen gehiengoarena ere badela, ideologia eta alderdikeriaz gaindi.

Irakurketa hau da alderdiekin partekatu izan nahi duguna, azken 15 egunotan burutu dugun erroldan.

SALATZEN DUT aurkeztearekin batera, guztiek bat egiten duten lursoro komun honetan, beraien arteko ezberdintasunak alboratu, eta giza eskubideen defentsan jendarte zibila lagun gaitzaten eskatu diegu.

Aurreratu dezakegu, gure lehen bilkura hauen balorazioa, itxaropentsua dela.

Bilkurak egin diren tonua, irekitasuna eta gure irakurketarekiko sintonia mailak, hori aditzera garamatza.

Baina bide baten hasieran besterik ez gaude. Ilusioarekin, eta datozen bilkuretan urrats gehiago zehazten joango garen uste onarekin. Eta aurrerago ere izango duzue, honi dagokion berri gehiagorik.

Bitartean lanean jarraituko dugu,

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian aukeratu berri dituzten 75 legebiltzarkidetik 66, gai honen inguruko ibilbide orri bat adosten, irudikatzen? Bada, gaur eta hemen eskenatoki hau egingarria da; betiere, horretarako borondate politikoa balego.

SAREn, badugu borondate hori; larriki gaixorik diren euskal presoak etxera ekartzeko borondatea, dispertsioarekin amaitzeko borondatea, salbuespen legediekin amaitzekoa…eta horrela ikusaraziko dugu 15ean Donostiko kaleetan; hatz salatzailearen forma duen, giza eskubideen bandera hori altxatuz. Entzun eta sentitu gaitzatela. SALATZEN DUT.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


EAJ-PNVrekin bildu gara Salatzen dut dinamikaren berri emateko

Alderdien hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan, EAJ-PNVrekin, zehazki Koldo Mediavilla eta Joseba Aurrekoetxea-rekin, bildu garela gaur goizean Sabin Etxean.

Bilkura horretan Salatzen Dut dinamika aurkezteaz gain, gure proposamenen berri eman ahal izan diegu.

Bilkura honekin lehen errolda hau amaitutzat jotzen dugu, eta berauen inguruko balorazioa datozen egunetan zehar jakinaraziko dugu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


PSEko Rafaela Romerorekin bildu gara euskal presoen egoeraz mintzatzeko

pseAlderdien hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan, PSErekin, zehazki Rafaela Romero-rekin, bildu gara oraingo honetan.

Bilkura horretan Salatzen Dut dinamika aurkezteaz gain, gure proposamenen berri eman ahal izan genien.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio Sarek PSEri.

Sarek ‘Salatzen dut’ kanpaina aurkeztu dio PSEko ordezkari den Rafaela Romerori. Alderdiekin egiten ari den errondaren baitan, bihar Elkarrekin Podemoseko kideekin elkartuko dira.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Bilera egin dute Sarek eta PSEk, presoei buruz.

Sare herritarra PSE-EEko Gipuzkoako diputatu Rafaela Romerorekin bildu da, alderdiekin egiten ari diren bilera sortaren barruan. Sarek jakinarazi duenez, Salatzen dut kanpainaren eta preso eta iheslarien inguruko proposamenen berri eman diote.

 

Jarraitu irakurtzen


Arnaldo Otegirekin bildu gara alderdi ezberdinetako hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan

Arnaldo Otegirekin bildu gara Donostian, alderdi ezberdinetako hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan.

arnaldo-otegi-sareGaur goizean Sare herritarreko elkarguneko 3 ordezkari, Joseba Azkarraga, Amets Martínez de Heredia eta Xabin Juaristi EH Bildurekin, zehazki Arnaldo Otegirekin bildu gara Donostian, alderdi ezberdinetako hautagaiekin egiten ari garen erroldaren baitan.
Bilkuran Salatzen dut dinamika aurkeztearekin batera, aderdiek giza eskubideen bandera bere egitearen beharraz mintzo izan gara. Honekin batera, alderdiek eta instituzioek eman ditzaketen urratsen, akordioen eta iniziatiben inguruan ere hitzegin ahal izan dugu.
Egundaino alderdien arteko elkarlanerako izan diren zailtasunak gainditzera begira zubi lana egiteko dugun prestutasuna azalerazi diegu. Uste baitugu euskal presoen  eta beraien senideen giza eskubideen errespetua, aurki osatuko den legebiltzarreko gehiengo zabalak bere egiten duen elementu komuna izango dela.
EHBilduk, begirunez hartu gaitu eta bere egin du Salatzen Dut dinamika, eta zentzu horretan oso gustora gaude. Gainera baikorki baloratzen dugu, elkarlanerako adierazi diguten prestutasuna.
Datozen egunotan gainontzeko alderdien hautagaiekin ere biltzeko asmotan gara, beraz izango duzue gure berri gehiagorik.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Zer diote EAEko lehendakarigaiek euskal presoen giza eskubideen inguruan?

Erkidegoan burutzekoak diren hauteskundeetako lehendakarigaien iritzia euskal presoen giza eskubideen inguruan

Maddalen Iriarte

EH Bildu

Pili Zabala

Elkarrekin-Podemos

Iñigo Urkullu

EAJ-PNV

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


#SalatzenDut kanpaina abiatu dugu aktibazio soziala, politikoa eta istituzionala bultzatzeko asmoz

#SalatzenDut kanpaina abiatu dugu aktibazio soziala, politikoa eta istituzionala bultzatzeko asmoz.

2014ko ekainaren 15ean jaio zen SARE, sentsibilitate ideologiko ezberdineko pertsonen sare herritarra ehuntzeko asmoz, eta denon elkarlanean oinarrituz, euskal presoen giza eskubideen defentsan eta gatazkaren behin behineko konponbidea lortzeko helburu tinkoa du.

2 urte hauetan, jatorri ezberdineko pertsonak sentsibilizatzea eta presoen giza eskubideen alorrean erreferentzia izatea lortu dugu. Baina oraindik, egiteko asko dugu.

Hori dela eta, aktibazio-ziklo berri bat irekitzeko ordua dela uste dugu SAREn. Espainia eta Frantziako espetxeetako giza eskubideen urraketarekin amaitzeko ikasturte politiko berria erabakiorra izan dadin, aipaturiko denbora-tarte horretan sareturiko potentziala aktibatzea izango da gure lehentasuna.

Konponbide eta behin behineko bake eskenatokia lortzeko bidean aurrera egin nahi badugu behintzat, eskenatoki hau gainditzea, guztiok aurre egin beharreko lehentasuna izan behar da.

Norbaitek uste badu, denbora pasatzen utziz egoera hau bere kabuz konponduko dela, oker dabil.

Norbaitek uste badu, urraketen eskenatoki hau, paisaia politikoaren parte bezala onartuko dugula, okertzen da ere.

Eta larriena da, pasibitatearekin, urraketen onarpenarekin, ondorio larriak izan ditzakeen arazoaren katramilatzea errazten ariko dela.

Esfortsua eta borondatea, behar baitira horrelako prozesuek aurrera egin ahal izateko.

Horrela ikusi dugu Kolonbian, eta horrela izan beharko da hemen ere.

Iragan ostiralean, ikuskizun zentzugabe baten lekuko izan ginen. Espainiako parlamentuak Kolonbiako gerrilla eta Gobernuaren arteko elkarrizketa prozesua ahobatez txalotu zuen, hemen konpondu gabeko bake-prozesu bat duela ahaztuz.

Guzti honegatik, jardunbide berri bat aurkeztu nahi dugu: SALATZEN DUT.

salatzendutSALATZEN DUT jardunbideak, gizarte zibila euskal presoen giza eskubideen banderapean artikulatu, aktibatu eta parte hartzaile bihurtzea du helburu.

SALATZEN DUT, euskal preso eta beraien senideen %95ak pairatzen duen dispertsio mendekatia.

SALATZEN DUT, presoen kolektibo honi ezartzen zaion salbuespen-legedia, bizi arteko zigor estalia dena.

SALATZEN DUT, larriki gaixorik dauden presoen egoera; salbuespenik gabe guztiei legea ezartzea eskatzen dugu.

SALATZEN DUT, duela bi urtetik zigorra beteta aske behar luketeen 7 euskal presoen zigorraren kontaketa-eza.

Honela, SALATZEN DUT jardunbideak, garapen propioa behar duten dinamika sektorial edota aldarrikapen ezberdinak, aipaturiko banderapean saretuko ditu.

Baina jardunbide hau salaketa hutsetik haratagokoa izatea nahi dugu. Norbanakoen atxekitze eta aktibazio tresna bihurtzea nahi dugu. Borroka demokratikoaren ikur.

salatzendutNorbanako bakoitzak bere egin dezala, eta Anoetako, San Mamesko, Mendizorrotzako, Ipuruako, Sadarreko armailetan agertu dadila. Baskoniaren kantxan edota Miribillan edo Donostian.
Musika jaialdietan; lantegietan, Unibertsitateetan, ospitaletan eta kaleetan.

Finean, edozein une eta lekutan, euskal jendarteak luzapen gehoagorik gabe, giza eskubideak, konponbidea eta bakearekiko duen apustuaren erakusle.

ENTZUN eta SENTITUKO GAITUZTE!

Gainera SALATZEN DUT jardunbideak, ehundik gora jurista, abokatu eta EHUko irakasleek eginiko dossier juridikoa bere egingo du.

Hori medio, euskal presoen giza eskubideen urraketaren salaketa Europako instituzioetara emango dugu.

Dispertsioaren eta zigor-kontaketen ukazioarekin amaitze-bidean Europa modu aktiboagoan inplikatzea lortuko dugu.

SALATZEN DUT-en bidez, euskal norbanako bakoitzak dossier hau bere egin ahal izango du eta nahi duen adina instituzioetara bidali.

SALATZEN DUT-ek, manifestazio itxura ere hartuko du urriaren 15ean Donostian, GAIXO LARRIAK ETXERA lelopean.

Ahaztu gabe, urtarrileko zita eta herri ezberdinetan sortzen joango diren askotariko ekimenak.

SALATZEN DUT lerroak, aurpegi askotarikoa izan nahi du, ezaugarri eta formatu ezberdinetako ekimenez hornitua. Denak bat etorri ahalko garenak. Denok geure ezberdintasunetik eroso sentitu ahalko garenak.

Euskal presoen eskubideen errespetua, gutariko bakoitzaren, denon, borroka-bandera bihurtu behar dela uste dugu; gizarte zibiletik, alderdi politiko eta instituzioetaraino.

Sentsibilitate guztiek konpartituriko minimo komuna izan behar du.

Jakitun gara hauteskunde-prozesu baten sartuak garela. Hori dela eta, gure jardunbidearen baitan alderdi bakoitza eta beren lehendakari-hautagaiei dei egingo diegu, SALATZEN DUT bandera bere egin dezaten. Giza eskubideen bandera. Beraien agendetan eta lehentasunetan sar dezaten.

Legegintzaldi-hastapenetik akordioak bilatzera, elkarlanera, konprometitu daitezen.

Giza eskubideen aldeko gehiengo zabal batez osaturiko legebiltzar bat iragarri ahal dugu, baina borondateak batzeko urratsa eman beharra dute, hau ezin delako jendartearen zati baten helburua  soilik izan, baizik eta guztiona. Bakea guztiontzat da.

SAREk norabide horretan lan egingo du eta beharrezko diren zubiak eraikiko ditugu, inor ez dadin dinamika honetatik kanpo geratu.

SALATZEN DUT jardunbideak baditu beharrezko osagaiak, euskal presoen eta beraien senideen eskubideen errespetuaren aldeko gehiengo sozial, politiko, sindikal eta instituzionala artikulatzeko, aktibatzeko eta arazo hau agendaren erdigunean ipintzeko, eta ondorioz, ikasturte hau erabakiorra izan dadin lortzeko gatazka gainditze bidean.

Azkenik esan, aurre egin beharreko erronka asko ditugunez, gure oinarriak berrindartzea beharrezko delakoan gaude, gure esfortzuak biderkatu ahal izateko.

SARE oraindik indartsuago izatea da gure asmoa. Eta hori lortzeko, gaurtik, Otsailean burutuko dugun Batzar Orokorra bitarte, pertsona ezberdinei, sare herritarrera gehitu daitezen proposatuko diegu.

Batetik,  SARE herri guztietara hel dadin lortzeko.

Eta bestetik, gehitze kualitatibo horiei esker, sentsibilitate ezberdinekin, eta orohar jendartearekin, egin asmo dugun interlokuzioan eraginkorrago izatea lortu asmoz.

> Pretsan bildutakoak

> GARA

Sare busca acuerdos políticos y denuncia social desde ya.

La red ciudadana emplazó ayer a los partidos y a los candidatos a lehendakari a incluir los derechos humanos de los presos y presas vascas en su agenda, «entre sus prioridades».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

‘Salatzen dut’ kanpaina abiatu du Sare plataformak, gizarte zibila euskal presoen eskubideen alde aktibatzeko.

Euskal presoen eskubideen alde herritarrak “artikulatu, parte egin eta aktibatzea” da kanpainaren helburua. Urriaren 15erako manifestaziora deitu dute Donostian.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek presoen eskubideak lehenesteko eskatu die hautagaiei.

Kolektiboak eskatu du aldarrikapen hori “lehentasunen agendan” egotea. Gainera, ‘Salatzen dut’ ekimena aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

> Argia

Urriaren 15ean preso gaixoen aldeko manifestaziora deitu du Sarek

 Euskal preso politikoei sakabanaketa eta salbuespenezko beste arau batzuk ezartzearen aurkako Salatzen dut kanpaina aurkeztu dute, Sare plataformaren izenean, Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak. Horrekin batera, larriki gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa iragarri dute; urriaren 15ean egingo dute, Donostian, Gaixo larriak etxera leloarekin.

Jarraitu irakurtzen

> El Correo

Sare pedirá a los partidos que reivindiquen los derechos de los presos de ETA.

 

Jarraitu irakurtzen


Zigor batuketa aplikatuz 7 euskal preso kalean beharko lukete

sare-prentsaurrekoa

Gaur SARE HERRITARRArekin batera,  hemen aurkitzen diren lagunak,  epaileek ezarri dieten zigorra beteak duten, eta kalean behar luketen: Pako Mujika, Josu Arkauz, Iñaki Bilbao, Jose Jabier Zabaleta, Iñaki Etxeberria, Xanti Arrospide eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoen senitartekoak dira.

SAREtik denbora daramagu kartzela politika aldatzeaz gain, Estatu espainiarrak bere legea zein Europako legedia betetzeko eskatzen. Lege hauek bete behar dituela uste dugu europako beste estatu guztiek bezela.
Europako marko erabaki bat dago, zeinak beste europako estatuetan aurrez betetzen diren zigorrak kontutan hartu behar direla dioena.

Kasu hauetan, preso hauek Frantziako estatuan zigortuak izan ziren, bertan bete zuten zigorra eta Espainiara estraditatuak izatean, Espainiak ez zuen Frantziakoa kontuan hartu eta Espainian berriro zigorra betetzera derrigortuak izan dira.

Ez ditugu balorazio judizial gehiegirik zabaldu nahi, baina argi utzi nahi dugu; Espainiar gobernua oinarrizko eskubide urraketa bat ematen dagoela, Europak kontrako erabaki marko bat hartu ondoren Espainiak lege bat atera baitzuen ETArekin harremana duten presoei ez aplikatzeko. Hain zuzen, Auzitegi Gorena, erabaki marko hau aplikatzen hasi zenean, Frantzian betetako zigorrak, espainiakoei deskontatzen. HAU GUZTIZ ILEGALA DA!

Kasu honetan, SALA k martxan jarri zuen Europako tribunalei planteamendu bat egiteko prozedimendua, ea nola jardun behar zuen erabaki marko hau aplikatzeko edo ez. Erabaki hau aplikatzen, edo Corte orokorretan ateraatako legeari kasu egin behar zion.

Prosezidemndua martxan jarri behar zuen SALAk eta Audientzia Nazionalak bertan behera utzi zuen bozkaketa baten bitartez, bozkaketan, 19 magistradok hartu zuten parte, 9k Europako tribunalei galdetzearen alde bozkatuz eta 11k kontra.

Ondo begiratuz gero, ez da galdetzen nola aplikatu, baizik eta nola egin behar den ere ez galdetzea esaten da. Argi dago. Ez zaio Europari galdetu nahi,  erantzuna argi dagoelako Europako tribunalen aldetik.

Beraz, delitu baten aurrean aurkitzen gara, epaile batzuen aldetik, zeina beraien ardura justizia zabaltzea den eta ez mendekuzko politika bat ezartzea.

Preso hauen abokatuek, beharrezko errekurtsoak aurkeztu dituzte espainian eta baita Europan ere. Arazoa, europan justizia ere motela dela da. Europear tribunalak zerbait esan arte, mendekua aplikatzen jarraituko da eta pertsona hauek, kartzelan jarraituko dute legeak dioenaren kontra.

Egoera honen aurrean, SARE herritarrak, egoera hau salatu nahi du giza eskubideen urraketa honen aurrean, urraketa politiko zein judiziala honen aurrean.

Euskal herriko alderdi politikoei eta instituzioei salaketa hau egin dezaten eskatzen diegu. Ezin da beste alde batera begiratzen jarraitu, bere burua estatu demokratikotzat duenaren aurrean.

SARE herritarrak,,Giza eskubideen Europako tribunalera salaketa hau eramango du, tramiteak azkartzeko eskatuz euren legea bete dadin.

Konbentzituta gaude, Parot doktrinakin gertatu zen bezela, Europak Espainiar Estatua lotsaraziko duela berriro, baita espainiar justiziari ere, baina hau gertatzeko urte batzuk pasa behar dira, eta bitartean euren mendekua jasaten egongo dira preso hauek.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare llevará a Estrasburgo los casos de siete presos a los que no se les ha aplicado el cómputo de penas.

Sare llevará al Tribunal Europeo de Derechos Humanos los casos de siete presos políticos vascos que cumplieron condena en el Estado francés pero no se les ha computado en el Estado español los años que estuvieron en prisión.

Jarraitu irakurtzen

> DIARIO VASCO

Sare denunciará en Estrasburgo el caso de siete presos de ETA

Se trata de reclusos a los que no se les ha aplicado el cómputo de penas. «Esto es algo absolutamente ilegal porque ningún Estado puede modificar la legislación Europea», asegura su portavoz, Joseba Azkarraga.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Zazpi presoren egoera salatuko du Sarek irailean Europan.

Pilatutako zigorrak aintzat hartu ez zaizkien presoak dira. “Legez kanpokoa da erabat, Estatu batek ezin duelako Europako legedia moldatu”, azaldu du Azkarragak.

Jarraitu irakurtzen