Berriak

Larriki gaixorik dauden presoak etxera!

Sarek deituta milaka herritarrek Kursaal eta Sagues arteko bidea egin dute gaur arratsaldean, indarrean dagoen espetxetako legedia bete, kartzelan gaixo dauden presoak askatu, eta euren giza eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.


Bakearen usoaren aurrean egin den ekitaldian, Sareko kidek kartzeletan zenbait presok bizi duten egoera dramatikoa salatu dute, “Kartzeletako legeak larriki eri direnak askatzeko agintzen du. Hala ere, ez dute araudia betetzen euskal presoen kasuan. Eta jokabide anker horren ondorioz, hiltzeko arriskuan jarri dituzte. Bizitza osorako kartzelarik ez dute onartzen legeetan, baina bai errealitatean; euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen egoera eta baldintzen ondorioz, kartzela zigorra bizi osorako zigor edota heriotza zigor bilakatzen da preso batzuentzat”.

Herritarren Sareak ez du zalantzarik giza eskubideak ezabatu dituela espetxe politika latz horrek. “Munduaren begien aurrean ipini behar dugu errealitate hau. Gaixo dauden euskal presoei espreski ukatzen zaie legeak berak ahalbidetzen duen kaleratzea, erabaki politikoa eskubideen gainetik jarri dute, alegia”.

Sareren iritziz, herritarren mobilizazioa behar beharrezkoa da egoera irauli eta konponbidea emateko: “sare handi bat ehundu behar dugu giza eskubideen urraketa eta gehiegikeria horiek guztiak indargabetzeko. Argi dugu, giza eskubideak konponbidearen oinarrizko zutabe direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak. Bakea lortzeko bidean, guztiok elkarrekin, lehenengo, gaixo dauden presoak berehala kaleratzea lortu behar dugu, egunero pairatzen dituzten arau urraketa, istorio beltz eta latz horiei, amaiera ona eta zoriontsua emateko”.

Giza eskubideen errespetua da bake iraunkorraren eta elkarbizitza oparoaren osagai nagusiena.

Herritar ugari eta askotarikoak etorri gara, gaur, hona, horixe aldarrikatzera. Herri-sare sendoa osatuko dugu guztion artean, preso daudenen eskubideak zaindu daitezen; gaixo daudenak aska ditzaten, eta, etxe ondora, hona ekar ditzagun espetxeratu, errefuxiatu, deportatu eta erbesteratuak.

Zineman errealitate gordinak erretratatzen dira, egia da. Eta, film bezainbat istorio ezagutzeko aukera izan dugu egunotan Donostian. Testuinguru honetan, fikziotik errealitatera jauzi bat eman nahi dugu, eta euskal presoek bizi duten egoera latzaz gogoratu.

Gaixorik egotea beti da dramatikoa; are gehiago, larriki, itxaropen handirik gabe, gaixo baldin bazaude. Egoera muturrera heltzen da, larriki eri eta kartzelan baldin bazaude…

Kartzeletako politikaren arduradunek zer egiten dute honen aurrean? Muturreko egoeran denari lagundu? Ez.

Kartzeletako legeak larriki eri direnak askatzeko agintzen du. Hala ere, ez dute araudia betetzen. Eta jokabide anker horren ondorioz, hiltzeko arriskuan jarri dituzte. Bizitza osorako kartzelarik ez dute onartzen legeetan, baina bai errealitatean; euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen egoera eta baldintzen ondorioz.

Si, compañeros y compañeras, la aplicación excepcional de las leyes a los presos vascos convierten las penas de cárcel de algunos en cadena perpetua o pena de muerte. Las autoridades penitenciarias vulneran reiteradamente el derecho de excarcelación del enfermo para ser atendido fuera de la prisión en el caso de los presos y presas vascas.

Ez dugu bizitza osorako kartzela aldirik onartuko, ezta kartzelan gaixo larririk ere, are gutxiago, heriotzarik. Ikusi dugu Madrileko agintariek ez dutela jokabidea aldatzeko borondaterik, eta, beraz, bidegabekeria horien aurrean, egoera iraultzeko ezinbestekoa da herritarron mobilizazioa eta gehiengoaren aldarrikapena.

Eskerrik asko, beraz, hemen elkartu zaretenoi. Sare handi bat osatuko dugu gehiegikeria horiek guztiak indargabetzeko. Giza eskubideen urraketa eta neurrigabekeria horiek guztiak mundu osoari ezagutaraziko dizkiogu, behingoz atzean gera daitezen.

Madril eta Pariseko arduradun politikoek presoen sakabanaketa baliatzen dute, presoak eurak eta haien senideak zigortzeko. Nahiz eta sendatu ezinik gaixo egon, askatzen ez dituzten presoak oso baldintza latzetan daude:

  • Senideen eta konfiantzako pertsonen babesik gabe, bakardadean sufritzen dituzte gaixotasunak.
  • Oinarrizko osasun eskubideak ukatzen zaizkie, oro har: ez dute medikuen arreta jasotzen, diagnosi eta azterketak hilabeteak luzatzen dira. Eta, bien bitartean, gaixotasunak aurrera, gehienetan okerrera, egiten du.

El incumplimiento de la legislación sobre la liberación de los presos enfermos pone en peligro su vida. Prevalece la decisión política de las autoridades por encima de la ley , los derechos y la adecuada atención sanitaria. Tenemos que dar a conocer al mundo entero esta realidad.

Irudiaren garaian bizi gara, zinea hizkuntza unibertsala da, eta gaur salatzen dugun pelikula mundu osora zabalduko dugu, oinarrizko giza eskubideen urraketa eten dadin.

Aldaketa eta konponbidea bultzatu ditzagun denok! Izan ere, argi dugu, giza eskubideak konponbidearen oinarrizko zutabe direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak.

Bakea lortzeko bidean, guztiok elkarrekin, lehenengo, gaixo dauden presoak berehala kaleratzea lortu behar dugu, egunero pairatzen dituzten istorio beltz eta latz horiei, amaiera ona eta zoriontsua emateko.

Denok zabaldu behar dugu mezu hau, norberaren konpromisoa, mugimendu zabal bilakatzeko, erabaki politiko desegoki horiek hartzen dituztenak, zentzugabekeriaz ohartu eta jokabide bihozgabe horri amaiera emateko.


Zinema arloko hainbat eragilek atxikimendua adierazi diote larunbateko herri sareari

Zinema arloko hainbat eragilek atxikimendua adierazi diote Sare plataformari eta larunbat arratsaldeko mobilizazioari. Besteak beste , bat egin dute deialdiarekin:

 

  • Patxi Biskert
  • Belen Cruz
  • Joxe Mari Agirretxe
  • Aiora Zulaika
  • Asier Hernandez
  • Dorleta Urretabizkaia
  • Ramon Agirre
  • Mikel Laskurain
  • Bego Zubia
  • Miren Gojenola
  • Niko Lizeaga
  • Lander Garro
  • Eñaut Gantxegi
  • Josu Trueba
  • Iñake Irastorza
  • Eneko Trueba
  • Asier Sota
  • Joxan Bengoetxea
  • Eneko Olasagasti
  • Arrate Rodriguez
  • Edi Naudo
  • Mertxe Rodriguez
  • Amaia Merino
  • Eloi Beato

Osasungintzako langileek bat egiten dute Donostiako deialdiarekin

> Bidalitako atxikimendua:

 

Euskal presoei ezartzen zaien dispertsio politika krudela eta mendekaria da, eta are gehiago, larriki gaixorik dauden presoen kasuetan. Oinarrizko osasun eskubideak ukatzen zaizkie. Gaixotasun larriaren lehenengo zantzuak agertzen direnetik, azterketa eta diagnosi sendoa lortu arte urteak pasatzen dira, eta bitartean, gaixotasunak bere bidea egiten jarraitzen du. Ez dira beraien gorputzen eta osasunaren jabe, ezin dute familiaren babesa sentitu, ezta une larrietan ere. Kideen laguntza ukatzen zaie. Bakardadean eraman behar dute gaixotasunaren zama astuna eta mingarria, eta egoera hau bereziki grabea da gaixotasun psikologikoz jota daudenentzat.

Esklerosiak, minbizia, muturreko arazo psikologikoak, bihotzeko gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoak, ikusmen arazo larriekin daudenak... Egoera muturrekoa da eta preso hauen familia eta inguruneak beti kezkan, beti erne, beti telefono dei baten beldur, beti ezinean bere senidea zaintzeko, beti sufritzen.

Giza eskubideak urratzen ditu espetxe politika krudel honek. Erabaki politikoak oinarrizko giza eskubideen gainetik jartzen dira.

Ezin dugu egoera krudel honekin jarraitu. Osasungintzako langile gisa, gaixorik dauden presoen oinarrizko osasun eskubidea urratzen diren bitartean ezin dugu geldirik geratu.

Beraz, irailaren 26an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Kursaalen, SAREk egiten duen deialdiarekin bat egiten dugu eta bertara agertzeko gonbidapena luzatzen dugu.


Mendiz mendi Etxera! ekimena Lizartzan

Lizartzan, MENDIZ MENDI ETXERA lelopean, irailak 20rako 24km.tako mendi martxa antolatu dugu, herriko presoen elkartasunaz gain, dispertsio politikak sortzen dituen ondorioei aurre egitea du helburu. Era berean Lizartza inguruak ematen digun naturaz gozatzeko aukera emanez.


Antolatzaileak gaur egun preso dauden Gari (Sevilla II) eta Aitor Agirrebarrenan (Puerto III) lagun eta senideak gara. Ibilaldi hau ezta lasterketa eta beraz 5.7 ordun egiteko aukera egonen da. Ondoren bazkaria izango dugu,  ibilbidea amaitu dutenen artean hainbat produktu zozketatuko dira! Bestalde famili giroan egiteko beste ibilbide sinbolikoa egongo da 3km.takoa, eta ondoren umeentzako puzgarri zein ohe elastikoak ere egongo dira. Bi ibilbideetan apuntatzeko epea IREKIA DAGO:

> HELDUENA

> 3km-tako IBILBIDEA

 

MENDIZ MENDI ETXERATU ARTE!!!


Aldharrikatuz erakusketa Durangon

Irailaren 14tik 20ra bitartean, Aldharrikatuz erakusketa jasoko du Durangoko San Agustin kulturguneak. Bertan, Alaitz Areitio preso politiko iurretarrak parte hartu du, bertso batzuk landuz. Zigor Merodio presoaren eskulturak dira erakusketaren oinarri, eta pieza horiei eskainitako bertsoak dira Areitiorenak. Yon Troitiñok ere idatzi ditu bertso batzuk.


Erakusketan, presoek bizi duten egoera eta euren aldarrikapenak islatzen dira, bai eskulturen bai bertsoen bidez. Hiru presoak euren etxeetatik ehundaka kilometrotara daude, euren senide eta gertukoengandik urrun.
Horregatik, Sarek dispertsio politikaren berri eman eta salbuespenezko neurri hori amaitzea eskatzeko aprobetxatuko du erakusketa. Izan ere, presoen eta senideen giza eskubideak urratuta daudela uste du sare herritarrak.
Erakusketak iraun bitartean, hiru ekitaldi garatuko dira:
-Irailak 14, 19:00etan: Erakusketaren inaugurazioa. Teresa Todaren hitzartzea.
-Irailak 17, 19:00etan: Dispertsioa ezagutzen, Durangoko senideen eskutik.
-Irailak 19, 20:30ean: ‘Burdin hariak eta plastikozko gorailak’. Musika eta poesia ikuskizuna.

Erakusketaren ordutegia:
Irailaren 14tik 20ra, 18:00etatik 20:30era.
19an eta 20an, 12:00etatik 14:00etara ere bai.