sarenaiz

Oier azkena izan dadin, gizarte zibilari dei egin nahi diogu, larunbatean, Gasteizen egingo dugun Manifestazioan parte hartzera

Gaur, gizarte zibilari dei egiteko batu gara, igaro berri den larunbatean jazotakoa berriro sekula errepika ez dadin. Gasteiztarrontzat, asteburu lazgarria izan da. Oier Gomez herrikidea hil zaigu, hainbat urtez gaixo egon ostean. Heriotza honek, ordea badu sufrimendu atxiki bat gehitzen dion zergatia; egungo espetxe politika eta giza eskubideen urraketa. Oierri Hodking linfoma bat diagnostikatu zioten 2012. urtean, espetxean zela. Orduztik espetxean egin behar izan zion kantzerrari aurre, senide eta lagunengandik urrundua, konfiantzazko medikuen artatzerik gabe eta euskal presoei atxikitzen zaizkien espetxe baldintza berezituekin. Baldintza horietan, gaixotasunak okerrera egin zuen eta 2017ko urtarrilean gaixotasunak atzera bueltarik ez zuela eta sendaezina zela adierazi zioten medikuek. 2017ko apirilean, ETAren armagabetzearen ostean, Pariseko tribunalak kondena eten zion eta orduztik Lapurdiko hiriburuan igaro zituen azken egunak.

Oierri espetxealdiak heriotza zigorra ekarri dio. Kantzerra jasan duen edonork daki gaixotasunaren artatzea baldintza ahalik eta onenetan jasotzearen garrantzia zein den; senideen eta lagunen babesa gertu izanez, kasua ongi ezagutzen duen eta konfiantza osoa duen mediku baten jarraipena jasoz eta gaixotasuna gainditzeko eta berari indarrez aurre egiteko baldintzak lagun izanik. Oierri ordea horretarako aukera ukatu zioten. Oierrek bizitako egoera bera pairatzen dute egun oraindik 21 euskal presok: kantzerra, esklerosia, eskizofrenia paranoidea, desoreka depresiboa, hernia diskala, hiesa, bihotzeko gaitz larriak eta baita ikusmen arazoak ere...

Larriki gaixo diren presoak ahalik eta artatze egokiena jasotzeko eskubidea dute. Pairatzen duten gaixotasuna gainditzeko ahalegin handiena eta aukera gehien izango dituzten baldintzetan artatze lanak jaso ahal izatekoa. Eta ez gaixotasunak atzera bueltarik ez duenean, sendaezina denean, kaleratuak izatekoa, horrek, heriotzera zigortzea suposatzen baitu.

Horregatik, Oier azkena izan dadin, gizarte zibilari dei egin nahi diogu, datorren larunbatean, otsailak 2, Gasteizen arratsaldeko 17:00etan Iparralde Gizarte Etxetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Larriki gaixo dauden presoen espetxealdia eten eta dagozkien baldintzetan euren gaixotasunari aurre egiteko artatzea jaso dezaten. Finean, euskal presoen osasun eskubidearen alde, sufrimendu atxikiarekin amaitzearen alde, heriotza zigorraren aurka eta elkarbizitzan aurrera egin ahal izatearen alde batzeko deia egin nahi dizuegu gaur.

Gaurko tarte hau ere, larriki gaixo diren beste hiru presoren egoeraren inguruan aipamena egiteko baliatu nahi dugu:

Batetik, agerraldi hau probestuz, larunbat eguerdi honetan Galdakaoko herrian ere, Txus Martin larriki gaixo den presoaren egoera salatu eta bere kaleratzea eskatzeko Txus Martinen aldeko Plataformak deituta manifestazioa egingo dela jakinarazten dugu, eta bertaratzeko deia luzatu. Txus Martinek eskizofrenia paranoidea eta antsietate desoreka orokortua du eta bakartua egoteak nahasmena okertzen dio. Horrez gain, bihotzeko gaitza ere diagnostikatu diote.

Bestetik, gogorarazi, Ibon Fernandez de Iradik, laster epaiketa izango duela. Ibonek esklerosi anizkoitza du, gaitz degeneratibo, sendaezin, kroniko eta progresiboa. Epaiketa honen aurrean, Fernandez de Iradiren osasun egoera aintzat hartu eta espetxealdia eteteko eskaria egiten dugu, bere gaitzari dagokion moduan aurre egin ahal izateko.

Azkenik, Aitzol Gogortzaren kasuari aipamena egin nahi genioke. Aitzolek eboluzio kronikoa eta ezgaitasunezkoa duen obsesio konpultsio desoreka eta desoreka depresiboa du. Suizidio arrisku larria dela eta, medikuen gomendioz, espetxetik kanpo egoteko beharra ezinbestekoa da.

Txus, Ibon eta Aitzolen kasuak benetan larriak dira, baina baita beste 18 euskal presoenak ere. Horregatik, eta Oierren heriotzak, espetxe politika honen azken ondorio krudel eta mingarria izan behar duelako, larunbat honetan, 12:00etan Donostian eta 13:00etan Galdakaon egingo diren mobilizazioetan eta, bereziki, 17:00etan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxetik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.


Oier Gómez preso ohi gasteiztarra zendu da

Gaur Oier Gomez gasteiztarra zendu da. SARE Herritarrak bere doluminak bidali nahi dizkie Oierren senide eta lagun guztieu. Oier 2017ko apirilean askatu zuten pairatzen zuen gaixotasuna sendaezina zelarik. Oierrek bere gaixotasuna era egokian, konfidantzazko profesionalekin eta senideen alboan artatua izateko eskubidea zuen. Sarek larriki gaixo diren preso guztiak beraien gaitzak sendatzeko espetxetik atera behar dituztela gogorarazi nahi du, ez gaixotasunak atzera bueltarik ez duenean, heriotzera kondenatuak. Espainiar eta frantziar gobernuei bide honetan pausoak emateko eskatzen diogu eta sufrikario guztiekin amaitzeko.


Izadi jaio da Espetxean, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba.

Motxiladun haur gisa izendatu ditugun, ama, aita edo bi gurasoak espetxean dituzten umeek bizi duten errealitate gordina jendarteratzeari ekin zion Sarek iaz.

Ama-aita espetxean duten haur-nerabeek zigor hirukoitza pairatzen dute; egunerokoan ama-aita presoarekin egon ezina, guraso presoei aplikatzen zaien ez ohiko legedia eta araudia dela eta etxera etorriko direnaren esperantzaren ukazioa eta eurak ikusteko egin beharreko milaka kilometroak. Errepidean astero bizitza arriskuan jartzera kondenatzen dituzte motxiladun haurrak ere; horren erakusle, duela aste batzuk Gari Aspiazu euskal presoaren bikotekide eta haien 23 hilabeteko semeak etxetik 665kmra izandako istripua.

Gaur ohar honen bidez espetxean jaio den beste haur baten berri eman nahi dugu. Urtarrilaren 23an jaio zen Izadi; Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba. Duela hilabete batzuk Alicanteko Villena espetxetik Valentziako Picassent espetxera lekualdatu zituzten bi presoak eta Valentziako ospitalean jaio da txikia.

Sarek Izadik bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi nahi du eta ez espetxean dauden beste 4 umeak bezala euren herritik 500-600kmtara. Izadiren etorrerarekin 5 dira espetxe barruan bizi diren umeak; horietako bat gainera, Aranjuezeko espetxean bakarrik dagoela nabarmendu nahi dugu eta beste 4ak Valentzian.

Espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazteko eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Iñigo Gutierrezek 30 minutuz baino ezin izan du Maria eta umearekin egon. 30 minutu horiek agerian uzten dute Izadiri ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea. Motxiladun umeen lanketa egiten hasi ginenetik hainbat guraso preso kalera atera badira ere, motxiladun haurren kopurua ez da ia aldatu. Izan ere, espetxe barruan zein kanpoan umeek jaiotzen jarraitzen dute eta jaiotzen diren unetik beretik ukatzen zaie gurasoekin bizi, hazi eta harreman iraunkorra izateko oinarrizko eskubidea.

Duela aste batzuk Baiona eta Bilbon argi eta ozen aldarrikatu zuen beste behin euskal jendarteak “Orain presoak!” aldarria. Espetxe politika honen amaieraren alde 85.000 lagun baino gehiago batu ziren bertan, urruntze politikak eta ezohiko legediak dakartzan sufrimendu egoerekin amaitzearen alde. Motxiladun haurren egoera ere sufrimendu horren lekuko da. Horregatik, Bilbo eta Baionan adierazi moduan, egoera hau aldatzeko beharra mahaigaineratu ekartzen dugu gaur ere, Izadiren jaiotzarekin batera. Izadik eta gainontzeko motxiladun haurrak zigor erantsia pairatzeari utzi ahal izateko jendarte osoaren bultzada behar beharrezkoa delako.


Gaur Grande Marlaska barne ministroak sakabanaketaren inguruan eginiko deklarazioak direla eta Sare Herritarrak osatutako oharra:

Gaur Grande Marlaska barne ministroak sakabanaketaren inguruan eginiko deklarazioak direla eta Sare Herritarrak osatutako oharra:

  • ETAren disoluzioaren ostean sakabanaketak zentzurik ez duela adierazi du Marlaskak. Grande Marlaskaren hitzak, aurrez Pedro Sanchezenak bezala, positiboki baloratzen ditugu. Urteetan esan dugun moduan, sakabanaketa ez da legean oinarritutako neurri bat izan, euskal presoei zigor gehigarri gisa ezarritako salbuespen neurri bat baizik.

 

  • Deklarazioak positiboki baloratu eta esperantzaz jasotzen ditugun arren, zuhurtziaz hartzen ditugu, hitzak praktika nola bilakatzen diren ikusi beharra dago. Izan ere, Pedro Sanchezen lehen deklarazioen ostean, ikusi ahal izan dugu ekintzak ez datozela hitzekin bat, ez baitira euskalherriratzeak gauzatu.

 

  • Aurreko larunbatean Bilbon eta Baionan izaniko manifestazio jendetsuen ostean, Grande Marlaskari bilera eskaria luzatu diogu aste honetan. Zentzu honetan, hitz hauek errealitate bilakatzeko urgentziaz eta prozeduraz hitz egitea beharrezkoa ikusten dugu.

Balorazio politikoa egin dute Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak Bilbon, antolatze lanetan dabilen taldekide batzuen azken bilera teknikoaren ostean.

Orain Presoak dinamikaren baitan larunbat honetan antolatu den manifestazioan parte hartzeko azken deia luzatu, Bilboko manifestazioaren nondik norakoak azaldu eta balorazio politikoa egin dute Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak Bilboko La Bolsan, antolatze lanetan dabilen taldekide batzuen azken bilera teknikoaren ostean.

Azkarraga eta Aldezabalek bi puntu jorratu dituzte prentsaurrean:
Lehenik, azken hilabeteetako balorazio politikoa.
Bigarrenik, larunbateko antolaketari dagozkion xehetasun garrantzitsu batzuk.

Irakurketa politikoa:
Lehen puntuari dagokionez, 2018a Euskal Herriaren bake-prozesuaren bidean bereziki garrantzitsua izan dela azpimarratu dute: “aurreko maiatzean, gure herrian urte luzez min eta sufrimendua sortarazi duen indarkerietako bat behin betirako desagertu zen. Kanboko ekitaldi historiko hartan, herritar askok eta askok garai ilun bati amaiera eman zitzaiola sentitu genuen, baina jakitun izanik horrekin ez zela sufrimendu guztiarekin amaituko eta oraindik bide luzea dugula aurretik bizikidetza baketsu iraunkor bat lortzeko”.

2019a, beraz, itxaropenaren urtea dela azaldu dute, baina baita kezka adierazi ere “orain arteko aldaketa txikiak ikusita, eta aldaketa horien erritmoa ikusita, zuhurtzia eta ezjakintasunen urtea” izaten hasi dela esanaz. Horrekin batera, pasaden urtean eginiko lanaren ondorioz aurrera urratsak eman direla azpimarratu dute, adibide gisa Gasteiz zein Iruñeko Legebiltzarretan lortutako akordioak gogora ekarriz. Baina “tamalez”, aurreko abuztuan Gobernu sozialistaren ahotik entzundako “espetxe politika berriaren inguruko mezu itxaropentsu horiek, oraingoz errealitatean hitzetan besterik ez dira geratu”.

Bestalde, larunbateko manifestazioan parte hartzeko asmoa adierazi duten alderdi politikoei, eta baita sindikatu, eragile sozial eta norbanako guztiei, eskerrak eman nahi izan dizkiete eta baita “errespetu eta begirunea adierazi” bertan ez egotea erabaki duten horiei. Izan ere, “mobilizazioan egongo ez diren arren, badakigu egungo espetxe-politikaren aldaketaren alde daudela, goian aipatu ditugun akordio instituzionalak horren lekuko izanik, eta hori da garrantzitsuena” dinamikako kideentzat. Eta beraz, mobilizazioan parte hartzearen erabakia norberaren esku geratzen dela gogorarazi dute: “gutako bakoitzak, pertsona, herritar bezala, gai honen inguruan gogoeta egin eta barruak eskatzen diona egin dezala”.

“Emozioak sentitu eta esker oneko keinu eta begiradak jaso nahi badituzue ETORRI, zalantzarik gabe” esan du Aldezabalek eta aldiz, larunbata arratsaldean bere etxean geratzea erabaki duen pertsona horri, “eskatuko genioke enpatia-ariketa bat egitea eta une batez, laburra bada ere, euskal presoen senide hauen larrutan jartzea, imajinatuz nolakoa den euren sufrimendua”.

Horrez gain, alderdi politikoei zera adierazi nahi izan diete, “hauteskunde-giroan murgilduta dauden bitartean, ez dezatela presoen egoera kezkagarri hau euren arteko ika-mikak edo desadostasunak elikatzeko tresna gisa erabili”, eta euren arteko akordioen agendaren lehentasunezko gaia izan dadila, “eskubideez hitz egiten ari garelako, eta hauen barnean, giza eskubideez, hauek betearazteko konpromiso eta bermean baitatza demokrazian bizitzea”.

Puntu honekin amaitzeko, Gasteizko Legebiltzarrean Estatus berriaren testua idazten ari den lan-talde horri eskari berezi bat luzatu diote: eskubideen errekonozimenduaren bidean, salto kualitatiboa emateko garaia dela sinistuta, euskal presoen eskubide hauek ere jasota gera daitezen testuan.

Antolaketaren xehetasunak:

  • 11:00 La Bolsan goizeko deklarazioak prentsaurrean

  • 11:30 mahaingurua: Bel Pozueta (Adur Ramirez de Alda preso gazte altsasuarraren ama) + Laura Masvidal (Quim Forn Kataluniako presoaren bikotekidea) + Maider Viso (Harrieta Iragi euskal presoaren bikotekidea). Joseba Azkarraga moderatzaile.

  • 16:00 Gonbidatuen harrera Hotel Silken Indautxun. Zuzenean emitituko da gure sareetatik, eta aukera emango zaio nahi duen guztiari (komunikabide, blogari, eta bestelako plataforma digitalei) esteka hartu eta zuzenean emateko. Emisio honetan ordezkari politiko, sindikal eta sozial desberdinen deklarazioak ere emango dira, bai hoteleko harrerari dagozkionak eta bai manifestazioan bertan egingo direnak.

  • 17:00 manifestazioaren hasiera La Casillan

  • 17:30-18:00 manifestazioa gelditu eta deklarazioak Zabalburun

  • 18:30-19:00 Ekitaldia Udaletxean


Datorren larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan sindikalgintza osoaren ordezkaritza egongo da

Dakizuen moduan Orain Presoak dinamikako kideok eta Bakegileak datorren larunbatean Bilbo eta Baionako kaleak beteko dituen manifestaziorako deia egin genuen duela hilabete batzuk. Gaur, Bidasoaren bi aldeetan agertu gara prentsa aurrean, manifestazioaren inguruko hainbat xehetasun emateko.

Irunen egin genuen agerraldian, aurreko urriaren 20ean Donostiako kaleak zeharkatu zituen manifestazio anitz eta zabalaren ostean, Orain Presoak dinamika eta iparraldean Bakegileek aurrera eramandako dinamikak batu eta urtarrilean egingo den manifestaziorako deia luzatu genuen. Asmoa argia da, elkarbizitza eta bakerako ezinbestekoa zaigun presoen arazoari irtenbidea emateko, ezberdinen arteko elkarrekintza oinarri, gizarte zibila aktibatzea. Bake iraunkor integral baterako oinarriak gizartearen aktibaziotik etorri behar baitira eta horrek denon ardura eta ahalegina behar du.

Izan ere, Irunen esan genuen moduan, garai berri baten aurrean aurkitzen gara, urte luzeetan ezinezko izan ditugun aukera berriak zabaldu dizkigun garai berri baten aurrean, eta jendarte bezala aurrera egiteko probestu beharra dugu. Horretarako baina, bakoitzaren bizipen, min edota ideologiak albo batera utzi gabe, elkartzen gaituen horretan jarri behar dugu indarra, behin betikoz sufrimendu ororen sorrerarekin amaitu ahal izateko.

Batasun hau da, hain zuzen ere, datorren asteko manifestazioan agertu nahi genukeena eta bide horretan, urriaren 20ari begira egin genuen moduan, oraingoan ere norbanako, sindikatu, alderdi eta eragileei bertaratzeko gonbidapena luzatu diegu. Miramar Jauregian elkarbizitzaren alde eginiko ekitaldia eredu hartuta, arratsaldeko 16:00etan Silken Indautxu Hotelean gonbidatuentzako harrera txiki bat egingo dugu, ostean guztiok batera manifestazio burura gerturatzeko.

Gonbidapenei dagokionean, gaurkoan, lehenekoz, Bilboko manifestazio honetan sindikalgintza osoaren ordezkaritza izango dugula nabarmendu nahi dugu. Sindikatuekin batera, Donostiako manifestazioan egin moduan, beste eragile zein alderdi politikoei ere parte hartzera gonbitea luzatzen diegu, guztiok baikara beharrezkoak. Alor instituzionalean lortutako espetxe politikaren aldaketa eskatzeko adostasunek egin bezala, gizarte zibil osoa batu behar dugu Bilbo eta Baionan, horregatik alderdi eta instituzioetako kidego osoari luzatzen diegu bertaratzeko gonbitea.

Honekin batera, jakinarazi nahi dizuegu ere Herrialde Katalanetatik ordezkaritza politikoa ez ezik, preso diren politikarien senideak ere manifestazioan izango direla.

Azkenik, eta azken hilabeteetan Orain Presoak dinamikaren baitan egin dugun moduan, alor ezberdinetan lanean ari diren berrehundik gora norbanakoren atxikimenduak batzen aritu gara eta, guztiak datorren larunbateko manifestazioan egon ezin izango diren arren, bakoitzak emandako urratsa eskertu eta txalotu nahi dugu.

Beraz, Baionan eta Bilbon batuko gara datorren astean, elkarbizitzan bizitzeko dugun nahia eta bakerako dugun desira oinarri, etorkizun hobe bati ateak zabaltzeko. Baina baita, espainiar eta frantziar estatuei oraindik bake justu eta iraunkor baterako baldintzak ez direla bete esateko, horretarako, espetxe politika honekin amaitzea behar beharrezkoa baita.

Inor atzean utzi gabe, aurrera egin nahi dugu. Horregatik, gaurko azken hitzak ere, datorren larunbatean Bilbon eta Baionan egingo den manifestaziora herritar oro gonbidatzeko probestu nahi dugu. Urtarrilak 12, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Bilboko La Casilla edo Baionako Errepublika plazan elkartuko gara.


Bizkaia mailako alor ezberdinetako pertsonek urtarrilaren 12ko manifestazioarekin bat egin dute

Gaur hemen, gizarte zibila ordezkatzen dugun alor ezberdinetan lanean gabiltzan hainbat lagun batu gara. Gutako bakoitzak bere bizipen eta ideiak ditu, baina bada elkartzen gaituenik ere; elkar bizitzeko nahia eta bakerako desira. Etorkizun hobe bat eraiki nahi dugu eta horretarako, sufrimendua sortzeari utzi behar diogu. Zauri irekiak itxi eta mina sortzen jarraitzen duten korapiloak askatu behar ditugu.

Horretarako sortu genuen Orain Presoak dinamika. Elkarbizitzaren eta bakearen alde lan egin eta elkar batzea helburu duena. Bide horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu, euskal preso eta senideen eskubidea urratzen dituen espetxe politikarekin amaitzea. Etorkizunari begira ezberdinen arteko zubiak eraikitzea beharrezkoa dela ustea dugu. Bake iraunkor integral baterako oinarriak gizartearen aktibaziotik etorri behar baitira eta horrek denon ardura eta
ahalegina behar du.

Horregatik diogu bakegintza eta elkarbizitzaren bidean, orain espetxe politikaren arazoari irtenbidea emateko unea dela. Eta horixe da urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo dugun aldarria eta gaur hemen batu garenok zabaldu nahi dugun deia. Izan ere, eta aurrera urratsak ematen hasiak bagara ere, gaur gaurkoz ez dira bake justu eta iraunkor baterako baldintzak bete.

Bakearen bidea alde guztien eginkizuna da: jendartearena bere aniztasunean, elkarteena, instituzioena eta estatuena. Aktore guztien eginkizuna da eta horregatik, gu gaur hemen batu garen moduan, urtarrilaren 12an ere jendarte osoari eta baita, herri ordezkariei, eragileei, alderi eta sindikatuei, Bilboko eta Baionako kaleetan gurekin batera etorkizun berri baten alde urratsak ematera gonbidatu nahi ditugu.

Iraganaz ezer baztertu eta ahaztu gabe, egin behar dugu bidea. Indarkeria guztien biktima guztiei zor diegu egia, errespetua eta errekonozimendua. Zor diegu iragana ez errepikatzea, eta, horretarako lan egitea, edozein izanik ere gure arteko ezadostasuna.

Aspaldiko urteetan posible izan ez zen elkarbizitza, azkenean posible ikusten da gure herrian. Orain arte batu ahal izan ez garenen ariketa kolektiboa izango da.

Urtarraileran 12an batu gaitezen guztiok Bilbon eta Baionan

 

>> Bizkaia_ atxikimenduak _ Bizkaia_adhesiones


"Begirada bat barrutik" Balorazioa

Pasa de abenduaren 28 eta 29an Iruñeko Sarasate pasealekuan “Begirada bat barrutik” ekimenean parte hartu eta ekimenean beste mila modutara lagundu zuten guztiei gure esker eta zorionak helarazi nahi dizkiogu.

Elkarbizitzarako, konponbiderako eta bakerako bidean oraindik lan asko daukagu egiteko. Guk bide horretan lanean jarraituko dugu, gizarte osoaren ardura delako errespetuan oinarritutako jendarte bat eraikitzea. Arlo desberdinetan eman behar dira aurrera pausoak, iragana kontuan izanik etorkizuna eraiki behar dugu, eta hori guztion artean, elkarrekin, egin behar dugula uste dugu.

Badakigu ez dela lan erreza, eta tamalez gertakari batzuek erakutsi digute oraindik elkar ulertzeko, errespetatzeko, bide bat egiteke daukagula. Gu, orain arte egin bezala, jendarte osoari zuzentzen gara, guztiekiko errespetuz, are gehiago sufrimendua pairatu dutenekiko.

Honekin batera, nafar jendarte osoari dei egiten diogu, datorren urtarrilaren 12an, pauso bat eman eta Bilbo eta Baionako kaleak betetzeko. Sufrikario guztiekin amaitu behar delako, orain da presoen egoera aldatzeko unea, Orain Presoak.


SARE HERRITARRAREN OHARRA 3/2017 INSTRUKZIOAREN INDARGABETZEA DELA ETA:

Sare Herritarraren iritziz, espainiar Gobernuak 3/2017 instrukzioa indargabetu izana, pauso positiboa da. Instrukzio horrek, larriki gaixo diren presoen kaleratzea oztopatzen zuen, eta “berehalakoan hil” behar zirenean soilik ahalbidetzen zuen kaleratzea. Sarek, adierazi moduan, indargabetzea positiboki baloratzen duen arren, susmoa du “Zaplana kasuak” bultzatuta datorrela.

Hala izan bada ere, Sarek ongi etorria eman nahi dio larriki gaixo diren presoen egoera konpontzeko emandako pauso orori. 21 dira egun espetxean diren eta larriki gaixo diren euskal presoak. Sarek, espero du, urte luzez gaixo dauden presoen egoera konpontzeko tresna izango dela indargabetze hau, eta ez soilik Zaplanaren kasuari aterabide emateko.

Bide honetan, gogora ekarri nahi dugu, urtero Espainiako kartzeletan 100 preso inguru hiltzen direla, eta datu beltz hauekin amaitu beharra dagoela.

Gobernu honek, urrunketa politikarekin egin ez bezala, oraingoan, pauso hau, idatzietatik harago joango dela espero dugu eta praktikan aldaketak ekarriko dituela. Gaur egun, aurreko gobernuak ezartzen zituen baldintza berdinekin mantentzen baitu espetxe politika gobernu honek ere.

Instrukzio berri honen mamia aintzat hartu behar dela uste dugu, baina norabide orokorra balioan jarri nahi dugu. Baina, argi adierazi nahi dugu ere instrukzioek ezin dutela bizitzeko eskubidea arautu eta urratu, orain artean gertatzen ari den moduan. Presoen osasunaren eta honen trataeraren gaineko erabakiak osasun arloko adituei dagozkiela uste dugu.

Dena den, lehen berehalako balorazio honetan, SAREk, tentuz, bere garrantzia azpimarratu nahi du, eta inongo desberdintasunik gabe, preso guztientzat honen berehalako aplikazioa eskatzen du.

Gure lanarekin aurrera jarraituko dugu eta bide batez gizarte osoari gurekin batera jarraitzeko deia luzatzen diogu. Urtarrilaren 12an, Bilbo eta Baionako kaleetan, larriki gaixo diren presoen kaleratzea aldarrikatzen jarraituko dugu.


Araba mailako alor ezberdinetako pertsonek urtarrilaren 12ko manifestazioarekin bat egin dute

Gaur Gasteizen Araba mailako arlo ezberdinetako pertsonak batu dira Orain Presoak dinamikaren baitan, gizarte zibilari urtarrilaren 12ko manifestaziora deia luzatzeko. Ciudad de Vitoria Hotelean elkartu dira, eta bertan Ane Guevara ipuin kontalariak eta Juan Ibarrondo idazleak Irunen dinamikako kideek eta Bakegileek urtarrilak 12rako deialdia egitean irakurritako deklarazioa irakurri diete bertaratutako kideei eta euren atxikimendua adierazi duten norbanakoen zerrenda jakitera eman dute.

Guevara eta Ibarrondok gogorarazi dute ezberdinen arteko batasunean dagoela dinamika honen oinarria eta espetxe politika aldatu eta elkarbizitzaren eta bakearen bidean aurrera urratsak emateko giltza.

ATXIKIMENDUAK/ADHESIONES

ADOLFO MUÑOZ TXIKI (Secretario General de ELA)

AGUSTIN GIL (Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak)

AITOR OROBIOGOIKOETXEA (Gazte Mugimendua)

AITZIBER PORRAS (Exjugadora de rugby internacional / nazioarteko rugby jokalari ohia)

AMAIA ANDRIEU (Movimiento Feminista – Profesora UPV / Mugimendu Feminista – EHUko Irakaslea)

AMAIA TXURRUKA (Medica de familia / Familia Sendagilea -JAIKI-HADIko kidea)

AMETS MARTINEZ (LGTBIko Mugiemendua LUMAGORRI)

ANDONI OLARIAGA (Filosofoa)

ANE GEBARA (Cuenta cuentos / Ipuin kontalaria)

ANE IBAÑEZ (Palista / palista)

ALFREDO REMÍREZ (Tuitero)

ANDONI TXASKO (Martxoak 3 Elkartea)

ARANTZA ARMENTIA (DUE -ESK Osakidetza)

ARANTZA VAZQUEZ (LABeko kidea)

AZAITZ GARTZIA (EHE)

BELEN ARRONDO (Ex – parlamentaria de EH Bildu / EH Bilduko parlamentari ohia)

BEGOÑA VAZQUEZ (Secretaria Comarcal de Álava ELA)

BEÑAT GOITIA (Músico / Musikaria)

BERTHA GAZTELUMENDI (Miembro de Argituz -Ex corresponsal de EITB en América Latina / Argituzko kidea – EITBko berriemaile ohia Latinoamerikan)

BINGEN MENDIZABAL (Músico / Musikaria)

CARMELO ORTIZ DE ELGUEA (Pintor / Margolaria)

CESAR MANZANOS (Sociólogo – Portavoz de Salhaketa / Sozilologoa – Salhaketako bozeramailea)

CHELO SOCORRO RINCON (Congreso de los pueblos – Pais Vasco)

EDURNE AGIRRE (DUE – LAB Osakidetza)

ELISABETE ETXEBERRIA (Movimiento Feminista / Mugimendu Feminista)

ELOINA MAYO (Movimiento Feminista – Ex Directora de Promoción Social de la Diputación Foral de Álava / Mugimendu Feminista – Arabako Foru Aldundiko Gizarte Sustapenerako Zuzendari Ohia)

ERNESTO MURILLO “SIMONIDES” (Dibujante TMO) ESTI BESA (Bodegas Cándido Besa)

ENEKO POU (Escalador / Eskalaria)

IKER POU (Escalador / Eskalaria)

EVARISTO (Músico /Musikaria)

ESTIBALIZ GOROSTIAGA (Medica de familia / Familia Sendagilea )

FELIX PLACER (Coordinadora de Curas de Euskal Herria / Euskal Herriko Apez Koordinakundea)

GARAZI ARRULA (Escritora / Idazlea)

GIXANE MORAGUES (HALA BEDI)

GLADIS GIRALDO (Movimiento feminista / mugimendu feminista)

GORKA BASTERRETXEA (Galería de Arte TALKA)

HASIER ARRAIZ (Ex – parlamentario EH Bildu / EH Bilduko parlamentari ohia)

IÑAKI IRIONDO (Periodista / Garako kazetaria)

IÑAKI OLASOLO (Periodista Radio Vitoria / Kazetaria)

IÑAKI RUIZ DE PINEDO (Ex – parlamentario HB / HBko parlamentari ohia)

IÑIGO VELEZ DE MENDIZABAL (Ex – futbolista / Futbolari ohia)

IRANTZU LEKUE (Artista y Activista Cultural)

IZAR MENDIGUREN (Periodista y Bertsolari / Kazetari eta Bertsolaria)

IZASKUN GARCIA BORDAGARAI (LABeko Idazkaritzako Nazionala)

JESUS GARAY (Asociación Amigos y Amigas de la RASD de Álava – Profesor UPV / Arabako SEADen Lagunen Elkartea – EHUko Irakaslea)

JESUS PÉREZ DE VIÑASPRE (Medico de familia / Familia Sendagilea)

JON ARANBURU (Músico /Musikaria)

JOSEBA AZKARRAGA (Ex – consejero de Justicia / Justizia sailburu ohia)

JOSE MARI LÓPEZ DE ARBINA (Ex – concejal Euskal Herritarrok / EHko zinegotzi ohia)

JOSE MIGUEL OLLORA “TXAPELA” (EAJko kidea)

JUAN ARROSAGARAY (Profesor de la Escuela de Artes y Oficios / Arte Eskolako Irakaslea)

JUAN IBARRONDO (Escritor – Miembro de Argituz / Idazlea – Argituzko kidea)

JUAN MIEG (Pintor / Margolaria)

JUANITO OIARZABAL (Alpinista)

JUAN SAGASTIZABAL (Pintor / Margolaria)

IÑAKI LAZKANO (Oihaneder Euskararen Etxea)

ITZIAR REKALDE (Actriz)

LADY VIVIANA TORO PELAEZ (Movimiento Feminista / Mugimendu Feminista)

LUIS GALDÓS (Neurólogo – Neurologoa)

MADDI ISASI (Gazte Mugimendua)

MANEX AGIRRE (Bertsolaria)

MARIXA OSES (Actriz)

MARTA ALDANONODO (Abogada de Salhaketa / Salhaketako abokatua)

MIKEL MINTEGI (Ex – Diputado Foral de Cultura/ Kulturaren Diputatu ohia)

MIKEL URDANGARIN (Músico – Musikaria)

MIREN ARANA (Medica de familia / Familia Sendagilea -JAIKI-HADIko kidea)

MUHAMADU LADUR (Gazte mugimendua)

NEREA MARTINEZ (Martxoak 3 Elkartea)

NIEVES CAMENO (Unidad de Atención Urgente del HUA / HUAko Larrialdetarako Unitatea)

OSKAR BAÑUELOS (Kazetaria)

PABLO GOROSTIAGA (Ex – alcalde de Llodio / Laudioko Alkate ohia)

PATXI BISQUERT (Actor / Aktorea)

PATXI ZUBIZARRETA (Escritor – Idazlea)

RAMÓN ARRIZABALAGA (Radiólogo – Programa detección cáncer de mama del HUA / Erradiologoa -Bularreko minbizia detektatzeko HUAren programa)

RUBEN SANCHEZ (Bertsolaria)

SANTOS IÑURRIETA (Pintor / Margolaria)

SUSANA EGIA (STEE-EILAS)

TXEMA RAMIREZ DE LA PISCINA (Profesor UPV / EHUko Irakaslea) TXERRA BOLINAGA (Músico / Musikaria)

UNAI LÓPEZ DE ARMENTIA (Actor / Aktorea)

VICTOR PUENTE (Psiquiatra / Psikiatra)

XABIER IZAGA (Escritor / Idazlea)

ZIGOR OLABARRRIA (Herri Mugimenduko kidea)

ZURIÑE ESTIVARIZ “TXIKI” (LGTBIko kidea)

ZURIÑE RODRIGUEZ (Periodista y miembro del movimiento feminista / Kazetaria eta mugimendu feministako kidea)

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare