sarenaiz
Sarek egungo gartzela politikak presoen seme-alabengan duen eragin larriaz ohartarazten du
Urruntzeak eta zigor neurrigabeek haurren osasunean duten ondorioak jasotzen dituen txostena ari da osatzen.
Prentsaurreko honen bidez, Sarek, orain arte ezkutuan egon den koletibo batez hitz egin nahi du: euskal presoen seme-alabez, hain zuzen ere.
Datu bilketa bat egin ostean, kolektibo hau 113 umek eta nerabek osatzen dutela jakin dugu: 102 umek ama edo aita dute espetxean, 9k ama eta aita, eta 2 haur amarekin bizi dira espetxean bertan: Xua, Picassenten eta Izar Madrilen. Duela bi egun arte, 3 ziren amarekin barruan ziren umeak, baina astelehenean Ametsek, Idoia Mendizabalen eta Ion Gonzalezen semeak, hiru urte bete zituenez Picassenteko espetxetik atera behar izan zuen.
Haurrak 3urte betetzean amarengandik bereizteak zein egoera gogorra eragiten duen ezagutzen dugu jada. Orain Amets, hilean behin edo birritan egon ahal izango da, gehienez ere, bere gurasoekin. Hori gutxi balitz, Ordiziatik Picassentera 1200-ko bidaia egin beharko du. Gainera, bere gurasoak urrunago eramateko arriskua ere badago, horrela egin baitute duela gutxi Josune Oña eta Asier Mardonesekin; 3 urteko alaba kalera atera eta Valentziatik Alicantera urrundu baitituzte. Bestetik, ezaguna da ere Izarrek bizi duen egoera. Lehengoan jakin genuenez, SARA –bere ama- ezin da arratsaldeko 5ak arte zentrutik atera eta Madrilen bizitza normal bat garatzea ezinezkoa zaio (bere nortasuna agertzeko ezintasuna, medikuetara joateko zailtasunak, isolamendua….). Honek ondorio zuzenak ditu Izarrengan.
Datu bilketa honetan bi ñabardura egin nahi ditugu. Batetik, 18 urte arteko haurrak eta nerabeak hartu ditugula soilik kontutan, eta ez dugu aipatu gabe utzi nahi badaudela gaur egun 21,23 urte dituzten gazteak, eta aita edo ama sekula kalean ezagutu ez dutenak. Bestetik, iheslarien seme-alabak ere badira, noski, eta haur-nerabe horien egoera ere argitara ekarri nahiko genuke. Alta, zailagoa egiten ari zaigu datuon bilketa, egoeraren berezitasuna dela eta. Horretan jarraituko dugu eta eskuartean ditugunean aurkeztuko dizkizuegu.
Ume hauek bizi duten egoera larriaz ohartarazi nahi dugu gaur
Batetik, urruntzea dela eta, gurasoak 600-800-1000 km.tara izatearen ondorioz, ume hauek asteburu askotan furgoneta, kotxe, tren… batean pasa behar izaten dute gaua. Horrek deskantsurik eza, estresa eta istripu arrisku handia dakar, bidaia hauek era jarraian hilabetean behin edo birritan egiten baitituzte.
Bestetik, bere egunerokotasunean, urrunketari ez ezik, ume hauek beste egoera zail bati egin behar diote aurre: bere gurasoen gabeziari. Estatu espainiar eta frantses nahiz nazioarteko artikulu desberdinek eskubide hau aitortu arren, haur horiek nekez jaso dezakete preso dauden gurasoen afektibitatea, eta ezin dira gurasoen ondoan hazi. Hilean behin edo gehienez bi aldiz egoten baitira haur hauek gartzelan dituzten gurasoekin, eta beti espetxeko espazio itxi eta txikietan. Hau, ikusten ari garenez, oso gogorra egiten zaie umeei.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, haur eta nerabaeek gurasoen maitasun, arreta eta kontaktua behar izaten dute; kontaktu fisiko zein emozionala. Zentzu honetan, bai haurtzaroan eta baita nerabezaroan ere, lehentasunezko beharra izango da ziurtasun emozionala. Eta, horretarako, beharrezkoa izango da haur eta nerabeek gurasoekin interakzio zuzenak eta kontaktu fisikoa izatea, izan ere, modu horretan jasotzen baitituzte afektuzko adierazpenak zein emozionalak. Adierazpen hauek guztiek, enpatiazko, ziurtasunezko, goxotasunezko lotura afektibo positiboak lortzea ahalbidetzen dute.
Alabaina, guraso hauetako askok 20 eta 30 urteetako kartzela zigorrak dituzte oraindik aurretik. Eta, normala denez, ume hauen ohiko galderatariko bat honakoa izaten da: Noiz aterako da ama/aita espetxetik? Zigorrok kontuan hartuta, guraso hauek umeak nagusi direnean geldituko dira libre. Ume hauek gurasorik gabe bizitzera kondenatu nahi dira, eskubide hori ukatzen ari zaie. Eta horrek, txostentean ikusten ari garen bezala, beraiengan ondorio larriak ditu. Ume hauen osasun fisiko-emozionala eta ongizatea kontutan hartuta, egoerari irtenbidea bilatu behar zaio. Ume hauek ORAIN behar dituzte gurasoak ondoan. Ez 30 urte barru.
Ume hauei, dagoeneko, “motxiladun umeak” deitzen dienik bada. Izan ere, ume hauek une oro ari baitira bidaiatzen eta beti baitute motxila soinean. Baina motxila honen esanahia haratago doa, noski. Motxila hauek ume hauek daramaten zama afektiboaren ikur ere badira.
Hain zuzen ere, egoera honek beraiengan duen eragina aztertzen duen dossierra ari gara osatzen. Horretarako, psikologo desberdinen laguntzaz gain, ume hauen zaintzaz eta heziketaz arduratzen diren ama, amona eta tutoren lankidetza ere ari gara izaten.
Bereziki interesgarriak eta xamurrak diren enkontruotan informazio asko ari gara jasotzen eta, gainera, elementu amankomun ugari gertatzen direla ohartzen hasiak gara. Adibidez, 3 urtetatik aurrera, umeek etengabe galdera hau egiten dutela jakin dugu: NOIZ aterako da nire ama/aita espetxetik?
Txostenaren ondorioak zabaltzearekin batera, ume hauen galderak –NOIZ ARTE- jendarteari luzatzeko asmoa dugu. Hortaz, laister jendarteko eragile, erakunde etab. egingo diegun galderak izango dira honakoak. Noiz arte egon behar dute guraso hauek espetxean?
Ume hauek ez dute komunikabideen aurrean hitz egiten, ez eta parlamentuetan ere. Baina oso modu zuzenean bizi dituzte hainbat politika. Horregatik, Sarek haur hauen guztien ahotsa izan nahi du. Sarek haur hauek aurpegia eta bizipenak dituztela erakutsi nahi du, ikusgarri egin nahi ditu, eta euren eskubide eta ongizatearen alde lan egingo du.
Gurasoen ondoan hazteko eskubidearen alde.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare visibiliza las consecuencias del alejamiento en los menores.
Sare está elaborando, con la ayuda de psicólogos, tutores y madres, un informe en el que queden recogidas las consecuencias que el alejamiento tiene en la salud de las niñas y niños cuyos padres están en la cárcel. Una vez finalizado será presentado a agentes y grupos políticos.
.
> BERRIA
Euskal presoen seme-alaben egoera “ikusgarri” egin nahi du Sarek
Ia 7.600 egun, 20 urte luze: "Fernan Euskal Herrira!" manifestazioa Sestaon
Fernando Alonso presoa Euskal Herrira ekartzearen aldeko manifestazioa egingo dute Sestaon ekainaren 3an.
Urte guzti hauetan bere senide eta hurbilekoek milaka ordu egin behar izan dituzte errepideetan Fernan bisitatu ahal izateko, honek dakarren arriskuarekin (euskal presoen 16 senide hil dira errepideetan sakabanaketa politika ezarri zenetik). Urteko bidaien kostua ere ez da makala: 9.134,92€. Senideei ezarritako zigor erantsia, eta odoluste ekonomiko larria, beraz.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko Sare herrutarretik deia luzatzen dizuegu gurekin batera Fernan Euskal Herrian behar duela aldarrikatzera. Giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen defentsan, eman ezazu urratsa eta zatoz ekainaren 3an (larunbata), 13:00etan Sestaoko La Pelako bidegurutzetik hasita antolatu dugun mobilizaziora.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko mosaikoa egingo dute Orereta-Errenterian
Mosaiko erraldoia egingo dute uztailaren 1ean Orereta-Errenterian, larriki gaixorik dagoen Aitzol Gogorza presoari 100.2 artikulua ezartzea eskatuz.
Orereta Errenteriako herritarrak gara eta gure ezberdintasunak alde batera utzita pertsona guztientzako ezinbestekoak diren giza eskubideak defendatzeak batzen gaitu.
Osasunerako eskubidea, oinarrizko eskubidea da,baina, horrez gain, eskubide unibertsala, ere, bada. Pertsona guzti guztiei zor zaie, aske zein preso egon. Inongo lege eta arautan ez da esaten pertsona batek, aske ez egoteagatik, osasuna eta tratu duina izateko eskubiderik ez duenik.
Hori kontutan hartuta, gure kezka adierazi nahi dugu gure bizilaguna den Aitzol Gogorzak bizi duen egoeragatik. Gaixotasun psikologiko larria eduki arren, espetxean mantentzen dute. Gure ustetan, Aitzolen egoera ez dator bat bere espetxeko egonaldiarekin. Legearen arabera, 100.2 artikuluaren arabera hain zuzen ere,larriki gaixo dauden presoek espetxealdi arin bat edukitzeko eskubidea dute, haien gaixotasunarentzat aproposa den tratamendua jaso dezaten.
Egia da gaixotasun larria duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ez duela gaitz larri bat sendatzea bermatuko, baina pertsona horrek hobera egin dezan eta bilakaera geldoago bat izan dezan lagunduko du, zalantzarik gabe.
Aitzolek eta bere gertukoek pairatzen duten sufrimenduarekin amaitu behar dugu. Horregatik, Aitzoli 100.2 artikulua ezartzea eskatzen dugu; espetxetik kanpo eta bere ingurune afektiboan tratamendu egokia jaso dezan. Giza eskubideen defentsan artisau asko beharko dira. Ezberdinen arteko zubiak eraikiz eta indarrak batuz, hain beharrezkoa zaigun, hainbestean amestu dugun konponbidea lortuko dugu.
Horregatik, dei egiten diegu giza eskubideen alde dauden lagun guztiei, uztailaren 1ean arratsaldeko 18:00etan Zumardian gauzatuko dugun mosaiko erraldoian era aktibo batean parte hartzeko; gure bizilaguna den AItzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko.
AITZOL ETXERA!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
“ZIGORRA JATORRIAN BETETZERIK?” jardunaldiak Iruñean
Sare eta Salhaketak antolatuta, zigorra jatorritik urrun betetzeak dakartzan ondorioak aztertzeko jardunaldiak Iruñean.
Espetxeen Lege Organiko Orokorrak bere 12. artikuluan dio ezen “establezimenduen kokapena izendatuko diren lurraldeen barnean finkatuko du espetxe administrazioak. Nolanahi ere, lurralde bakoitzak espetxe beharrei erantzuteko eta zigortuen deserrotzea saihesteko establezimendu aski izan dezan ahalegina eginen da”.
Legeak berak finkatzen dio, bada, administrazioari presoak, zigorra beren jatorritik urrun betetzea ahal den neurrian saihestuz, deserrotzea saihestu beharra. Arau orokor hori salbuespenezkoa bilakatu da Espetxe Administrazioak presoek zigorra beren jatorrian edo beren familia errotzea duten tokian betetzeko eskubidea ia salbuespen bihurtu baitu, eta horrek presoei erabateko deserrotzea ekartzen die.
Zigorra gizarte ingurunetik urrun, presondegian sartu aurretik pertsonak bizileku zuenetik urrun, betetzeak bidegabekeria eta arazo handiak ekartzen ditu, ahaide eta hurbilekoen bisita aukera murriztea eta bisitak ahaide eta hurbilekoen gehiegizko ahalegin pertsonal eta ekonomikoarekin egin behar izatea eta, gainera, askatasuneko bizitzara itzultzeko prozesua ikaragarri zailtzen du.
Estatuko Gobernuak emaniko kopuruen arabera, 2017ko otsailaren 9an 200 ziren estatuko hainbat espetxetan zigorra betetzen ari ziren nafarrak edo Nafarroan erroturiko lagunak.
Gainera, 14 gutxienez dira zigorra Frantziako estatuan betetzen ari direnak.
Jardunaldi hauek zigorra jatorritik urrun betetzeak ekartzen duen horren oraingo errealitatea ezagutarazi nahi dute, bai lehen pertsonako kontakizunen bidez bai hainbat ikuspegi profesionaletatik ikusita. Baina proposamenak egiteko aukera ere egonen da, beharbada berriak ez izan arren urruntzea bukarazteko beharrezkoak baitira.
Jardunaldiak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izanen dira Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia, 2, Iruña), 19:00etatik 21:00etara.
MAIATZAREN 31, 19:00etan
– Mertxe Txibite, preso ohia
– Preso ohi baten ahaidea
– Patricia Moreno: legelaria
– Ana Laura Gil: psikologoa
– Irakasle bat
EKAINAREN 1a, 19:00etan
– Libertad Francés: SALHAKETA NAFARROA-ko koordinatzailea
– SARE HERRITARRA
– Juanje Soria: Foro Soziala
– Josu Beaumont: abokatua eta preso ohia
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen egoera azaldu du Sarek Madrilen
Madrilen izan dira aste honetan Sareko hainbat ordezkari, euskal presoek bizi duten egoeraren berri emateko.
Bilerak egin dituzte hainbat alderdi politikoetako ordezkariekin eta hitzaldia eman dute Euskal Etxean, “ETAren armagabetzearen ondoren, zer?” galderaren haritik, presoen egoera hizpide hartuta. Justizia Sailburu ohi eta Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga, Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabaster eta espetxeko funtzionario ohi eta Saremo kide Pepe Mouliá izan dira hizlariak.
Hitzaldiaren aurretik Espainiako Kongresuan izan ziren Sareko ordezkariak, bertan PSOEko Margarita Roblesekin, ERCko Esther Capellarekin, PDECateko Lourdes Ciurorekin, EAJko Mikel Legardarekin eta Podemoseko Nagua Alba eta Eduardo Maurarekin bildu ziren. Batzuekin lehendik harremana bazegoen arren, Sarek Madrilen honelako bilera erronda egiten duen lehen aldia izan da; garrantzitsua izango da aurrerantzean ere harreman hauek mantentzea.
Madrilera egindako bidaia baliatuta Sara Majarenas eta Izarren egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan du Sarek. Egoera gogorrean bizi dira, eskubideak urraturik dituztela. Izarrek bere askatasunaren truke lortu du amarekin egotea, Izarrek preso jarraitzen du. Horregatik, Sareren ustez, amaren zein alabaren eskubideak errespetatuak izan daitezen ezinbestekoa da Sara eta Izar lehenbailehen Donostira ekartzea.
> Pretsan bildutakoak
> BERRIA
Euskal presoei «legedi berezia» ezartzen dietela salatu du Sarek Madrilen
> NAIZ
La denuncia de la política penitenciaria, en Madrid de la mano de Sare.
«Después del desarme, ¿qué?». Ese ha sido el título de la mesa redonda celebrada este miércoles en la Euskal Etxea de Madrid, organizada por Sare y con la participación de su portavoz, Joseba Azkarraga, del catedrático de Derecho Administrativo de la EHU-UPV Iñaki Lasagabaster, y del exfuncionario de prisiones Pepe Mouliá.
> Lo Que Somos
“Después del desarme de ETA, ¿qué?”.
“Después del desarme de ETA, ¿qué?”. Con esta pregunta de fondo se ha impartido este pasado miércoles 24 una conferencia en la Euskal Etxea de Madrid…
"Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!" manifestazioa Gernikan
“Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” manifestazioa Gernikan, ekainaren 9an
Agerraldi jendetsua egin zuten pasa den ostiralean Gernikan ekainaren 9rako antolatu duten manifestazioa iragartzeko. Hona hemen agerraldian esandakoa:
Erreboteraino heldu gara. Atzean ez dago gehiagorik. Ez dago koadrorik, ez dago kantxarik, ez dago harmailik. Ez dago ezer. Urteak eta hamarkadak pilota frontisera eramaten, eta erreboteraino bidali izan gaitu erantzun gisa. Gaurdaino. Erreboteak Puerto de Santa Maria du izena frontoi honetan; Almeria, A Lama, Moulins-Yzeure, Arles edo Murtzia dei dezakegun bezala. Eta ez dago jairik; kontrakoa baizik. Eta ez dago alaitasunik, goibeltasuna baita nagusi. Ta nekea… Pilota leku berera heltzeko nekea asterik aste.
Ia 30 urtez indarrean dagoen dispertsio politika amaitzeko, norbanako ugari eta ezberdinen indarra eta abiadura behar dugu. Indarra eta abiadura espainiar eta frantziar gobernu zentralek ez dutelako batere borondaterik egoera aldatzeko, giza eskubideak errespetatzeko; legea betetzeko; Euskal Herriko gehiengo sozialak adierazten duena gauzatzeko. Ezta aurtengo apirilaren 8-a eta gero ere. Beraientzat gauzak ez dira ezertan aldatu…ala bai? Guri, herritarroi, berdin zaigu haien usteak. Guk, premiaz eta urgentziaz giza eskubideak errespetatzea, konponbidean oztopo bat ez izatea eta euskal herritarroi bake eskenatoki bat bakean eraikitzen utz gaitzaten nahi dugu. Kitto.
Horregatik, datorren ekainaren 9an (ostirala) arratsaldeko 19,30tan Merkurio plazatik hasita burutuko dugun manifestaziora herritar guztiak bertoratzera deitzen ditugu. “Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” lemapean izango da, eta, ondoren, Auditorioan ekitaldia burutuko dugu.
Guztion artean lor dezakegulako, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Agerraldia Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean
Pasa den asteazkenean Joseba Azkarraga eta Luis Galdos Sareko ordezkariek Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean agerraldia egin zuten larriki gaixorik dauden presoen egoerari buruz hitz egiteko.
Hemen ikus dezakezue agerraldiaren bideo osoa, Sareko ordezkarien hitzartzea eta alderdi politikoetako kideek esandakoa bilduz.
*Argazkia eta bideoaren egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco
> Pretsan bildutakoak
> BERRIA
Sarek dei egin dio Eusko Legebiltzarrari gaixorik dauden presoak askatzeko eska dezan.
Espetxe Zuzendaritzaren azken agiria “heriotza zigorra” da gaitz larriak dituzten presoentzat, Sarek salatu duenez. PPk salbu, gainerako taldeek ongi ikusi dute eri dauden presoen aldeko testua adostea.
> NAIZ
Sare insta al Parlamento de Gasteiz a reclamar la excarcelación de los presos gravemente enfermos.
La red ciudadana Sare ha pedido al Parlamento de Gasteiz que vuelva a reclamar el fin de la «excepcionalidad» de la política penitenciaria que se aplica a los presos vascos y que solicite la excarcelación de aquellos que padecen enfermedades graves.
> DEIA
Sare pide la excarcelación de los presos de ETA gravemente enfermos
La red ciudadana Sare ha pedido al Parlamento Vasco que vuelva a reclamar el fin de la “excepcionalidad” de la política penitenciaria que se aplica a los presos de ETA y que solicite la excarcelación de los reclusos de la organización armada con enfermedades graves.
> EL DIARIO VASCO
Una parlamentaria del PP afea a Zoido que ponga plazos para excarcelar a presos enfermos
Bengoechea critica al ministro de Interior por establecer que solo un recluso con una esperanza de vida de dos meses sea puesto en libertad.
Gizakatea Iruñean larriki gaixorik dauden euskal presoen eskubideen alde
Pasa den larunbatean ehunka lagun bildu ziren Iruñean larriki gaixorik dauden euskal presoen eskubideen alde antolatutako gizakatean. Bi kilometroko luzera hartu zuen katea osatu zuten, Marcelo Zelaieta etorbidea eta Atarrabiako etorbidea elkartuz. Ondoren, ekitaldia egin zuten Antsoainen.
Hona hemen ekimenaren laburpen bideoa, Ahotsa.info bidez:
Hemen kus dezakezue Ekinklik-ek osatutako argazki galeria: http://www.ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/792-
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Milaka lagunek larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna exijitu zuten Gasteizen
SARE herritarrak eskerrak eman nahi dizkizue, lehenik eta behin, gaur Gasteizko kaleetan ibili zareten guztioi. Milaka eta milaka pertsona bildu gara Parisko eta Madrilgo Gobernuei eta herrialde horietako organo judizialei larriki gaixorik dauden presoentzako justizia eta gizatasuna eskatzeko.
Desde la Red Ciudadana SARE, eskerrik asko, en primer lugar, a todos y todas las que habéis caminado hoy por las calles de Gasteiz. Nos hemos reunido miles y miles de personas para exigir a los Gobiernos de París y Madrid, y también a los órganos judiciales de esos Países, justicia y Humanidad, justicia y humanidad para los presos y presas gravemente enfermos.
Salatzen dugu gobernu horiek eta beren organo judizialek ez dutela beren legeria eta Europako legeria betetzen, 2006ko Urtarrilaren 11n Europako Ministro Kontseiluko komiteak gomendatu bezala, nahiz eta estatu-kide gisa lege horiek betetzera behartuta egon.
Osasunerako eskubidea oinarrizko eskubidea da, baina, horrez gain, eskubide unibertsala ere bada, eta pertsona guzti-guztiei zor zaie, aske zein preso egon. Inongo lege eta arautan ez da esaten pertsona batek, aske ez egoteagatik, osasuna eta tratu duina izateko eskubiderik ez duenik.
Salatzen dugu. Denunciamos el incumplimiento que estos Gobiernos y sus órganos judiciales hacen de su propia legislación y también de las Reglas Penitenciarias europeas. Reglas adoptadas como recomendación del Comité de Ministros del Consejo de Europa, el 11 de enero de 2006. Reglas que como estados miembros, están obligados a cumplir.
El derecho a la salud es un derecho fundamental, pero es también un derecho universal, que debe de ser respetado para todas las personas, estén presas o estén en libertad. No existe ley, ni reglamento, ni norma alguna, que indique que cualquier persona, por el hecho de estar privada de libertad, debe ser, también, privada de su derecho a la salud y a un trato digno.
Salatzen dugu Espainiako Gobernuak duen mendekuzko jarrera; eta baita Justiziaren zati baten onespena ere, oso esaneko eta otzan jarduten baitu eta espetxean mantentzen baititu osasun faltagatik aske egon behar luketen eta beren gaixotasunak artatzea beharrezko duten pertsonak.
Salatzen dugu. Denunciamos, la actitud vengativa que desarrolla el Gobierno Español, con la aquiescencia de una parte de su Justicia, que actúa de manera obediente y sumisa, manteniendo en prisión a personas cuyo estado de salud exige ser puestas en libertad y ser tratadas de sus enfermedades, fuera de los muros de la prisión.
Salatzen dugu Espainiako Gobernua, xantaia eta salerosketa politikorako erabiltzen baititu pertsona horien osasuna eta bizitza. Gobernu horrek adierazi du egoera jakin batean soilik askatuko dituela larriki gaixo dauden presoak: laster hilko direla ziurtatuta dagoenean. Adierazpen horrek, Espainiako Gobernuaren mendekuzko izaera negargarria erakutsi ez ezik, argi eta garbi hausten ditu gai horri dagozkion bere legeak eta Europakoak. Larriki gaixo dauden presoak berehala askatu behar dira, baina ez hil daitezen, baizik eta, hain zuzen ere, ahal izanez gero, askatasunik gabeko urte horietan galdutako osasuna berreskura dezaten.
Egia da gaixotasun larri bat duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ez duela gaitz sendaezin bat osatzea bermatuko, baina pertsona horrek hobera egin dezan eta bilakaera geldoago bat izan dezan lagunduko du, zalantzarik gabe, baita une kritiko gutxiago izan ditzan ere, eta ez mediku-tratamenduagatik soilik, baita giro-aldaketak pertsona horrengan izango duen eragin positiboagatik ere.
Azkenik, SARE Herritarrak adi egon dadin eskatzen dio euskal gizarteari. Ez diezaiela utz isiltasuna berdin jarraitzeko babes gisa erabiltzen. Goratu dezala ahotsa eta esan dezala ozen:
SALATZEN DUT!
Salatzen dugu. Denunciamos, a quienes desde el ámbito de la política, la comunicación o la justicia… miran hacia otro lado. Denunciamos a quienes renuncian a levantar su voz contra tanta vulneración de derechos, que en casos como estos, están poniendo en grave peligro la vida de personas que se encuentran privadas de libertad.
Ojalá, no tengamos que lamentar en fechas próximas, el fatal desenlace de alguna de estas personas gravemente enfermas, pero si esto ocurre, será ya tarde para las lamentaciones. No solo serán responsables, aquellos que, de manera directa, se han negado a su puesta en libertad. Serán responsables, asimismo, aquellos otros, que han preferido obviar esta situación y han dejado que se continúe practicando una política penitenciaria que permite el aniquilamiento de estas personas. Personas a las que se puede privar de libertad, pero a las que no se puede, legalmente, privar de la salud.
Es verdad, que la excarcelación de una persona aquejada de un enfermedad grave, no garantiza la sanidad de un mal incurable, pero, sin duda, permite una mejoría y una evolución más lenta y con menos episodios agudos; no solo por el tratamiento médico, sino también por el cambio de ambiente que contribuye positivamente.
Por último, Desde la Red Ciudadana SARE, pedimos a la sociedad vasca, que se mantenga alerta. Que no permita que su silencio sea utilizado como apoyo para continuar igual. Que levante su voz, y diga con fuerza.
SALATZEN DUT. YO DENUNCIO.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Miles de personas reclaman en Gasteiz «justicia y humanidad» con los presos enfermos.
Miles de personas se han manifestado esta tarde en Gasteiz para reclamar la excarcelación de los presos gravemente enfermos. Al final de la movilización, ante una abarrotada Plaza de los Fueros, el periodista Xabier Euzkitze y la profesora de la UPV-EHU Estitxu Garai, han recordado que «no existe ley ni reglamento, ni norma alguna que indique que cualquier persona por el hecho de estar privada de su libertad pueda ser también privada de su salud».
> EITB
Gaixo dauden presoak askatzeko aldarrikapena Gasteizko kaleetatik hedatu da
Sarek salatu egin du bi hilabeteko bizi itxaropena besterik ez izan arte presoak espetxetik ez ateratzeko Espainiako Gobernuaren erabakia.
> BERRIA
Etxean nahi dituzte, osatzeko.
Gaitz larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute Gasteizen milaka lagunek. Sarek dei egin dio gizarteari presoen aferan «gidaritza» hartzeko. Madril eta Parisen «mendeku gosea» salatu dute.
> EL CORREO
Miles de personas reclaman en Vitoria excarcelar a presos de ETA muy enfermos.
Califican de «revanchismo y falta de humanidad» la política penitenciaria del Gobierno de Rajoy.
> 20 minutos
Miles de personas se manifiestan en Vitoria para reclamar la liberación de los presos de ETA con enfermedades graves
> DEIA
Miles de personas denuncian la “falta de humanidad” con los presos enfermos.
Acusan a Rajoy de actuar “vengativamente” al mantenerlos en prisión hasta casi el final de sus días.
Sarek Bizkaiko Osakidetzako hainbat sindikatuekin batera gaixo larrien askatasuna aldarrikatu du
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
















































