sarenaiz
Gaixo larrien egoeraren berri eman zen hainbat ospital eta anbulategietan
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Iruñerrian ere bai larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasunaren alde
“Larriki gaixorik dauden presoen egoera inhumanoa bukarazteko jendarte mobilizazioa beharrezkoa da”
Mahaiean gauden bi lagunak Marilo Gorostiaga eta Mikel Mundiñano gara, eta SARE-Nafarroaren izenean hitz egingo dugu.
Gaixotasun larriak dituzten presoen egoeraren berri emateko eta beraien osasun arreta duina bermatua izan dadin prentsaurreko honetara deitu zaituztegu, datorren maiatzaren 13an giza kate bat antolatuko dugula jakinarazteko, Atarrabiako eta Marzelo Zelaietako etorbideak lotuko dituena. Guztira, 3500 metro elkartasun, 3500 metro salaketa irmo, 3500 ahalduntze metro giza eskubideen eta mendeku politikak bukatzearen alde.
SARE Herritarrak azken urteetan arreta berezia eskaini die gaixotasun larriak dituzten presoei. Kartzelan dauden euskal presoen kopurua gero eta txikiagoa den arren, larriki gaixo dauden presoen kopuruak gora egin du. Gaur egun 22 preso dira gaixotasun larriak eta sendaezinak dituztenak (minbiziak eta gaitz degeneratiboak).
Horietako hiru nafarrak edo Nafarroan erroak dituztenak dira:
- Iñaki Etxeberria Martin: “Miopia magna” izeneko gaixotasuna du, baita bi begiak kaltetzen dizkioten beste gaixotasun batzuk ere; ikusmenari modu larrian eragiten diotenak. Itsu geratzeko arriskuan dago.
- Josetxo Arizkuren Ruiz: Kardiopatia iskemiko larria dauka, bihotzekoa jotzeko edota “bular angina” izateko arriskuari aurre egin behar diolarik egunero.
- Gorka Fraile Iturralde: Mingainean minbizia atera zaio, ebakuntza egin diote eta gaixotasunari aurre egiteko prozesuan dago.
SARE bezala, giza eskubideekiko hartu dugun konpromisoan eta herritar orori zor zaien eskubide eta askatasun demokratikoen defentsan berresten gara. Oinarrizko arau gisa aitortuak izan behar dira eskubide horiek guztiak; abagune politiko ororen gainetik egon behar direnak. Preso dauden pertsonak ere eskubideak dituzte, aitortu eta bermatu behar zaizkien eskubideen jabe dira.
Horregatik, gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzea; hauen egoera gainera are larriagoa den zigor luzeak ordaintzen dituztenean, espetxeetan osasun arretak dituen gabeziengatik eta sakabanaketak suposatzen duen zigor gehituagatik; oinarrizko eskubideen urraketa larria suposatzen du, bai presoentzat zein beraien senide eta lagunentzat ere.
Oier Gomez gasteiztarraren gaur salatzen ari garen horren adibiderik argiena da, sekula ez zen Oierren egoera muturreraino eraman behar izan, askoz lehenago espetxetik atera behar zelarik. Herritar mobilizazioak soilik lortu du honek bizi zuen giza eskubideen urraketarekin amaitzea. Oierren kasuak jarraitu beharreko bidea erakusten digu. Oierren osasun eskubideak bermatzeko eta honek behar bezala zaindua egotearen alde, bere hurbilekoengatik lagunduta, lan egin duen herritar orori eskerrak eman nahi dizkiegu.
SARE herritarrak euskal gizarteari borrokan jarraitzeko beharra eta deia luzatu nahi dio. Asko dira askatasuna berehala berreskuratu beharko luketen gaixotasun larriak dituzten euskal presoak. Espainiar Gobernuak espetxe politika mendekuan oinarrituta, osasun arazo larriak sortzen ari dizkie oraindik ere preso dauden lagunei.
Egoera latz honen aurrean, Nafarroako gizartea sentsibilizatzeko asmoarekin eta berariaz, 22 pertsona hauen, bereziki Iñakiren, Josetxoren eta Gorkaren eskubideak aitortuak izan daitezen eta lehen bait lehen, zor zaien osasun arreta duina bermatzeko; SAREk, datorren maiatzaren 13an, eguerdiko 13etan, Atarrabiako eta Marzelo Zelaietako Etorbideak lotuko dituen giza katea burutuko du. Giza Sarea, Antsoaingo Enparantza berrian, ekitaldi batekin bukatuko da.
Era berean, gogorarazi nahi dugu, datorren maiatzaren 6an, arratsaldeko 5.30etan, Gasteizen, manifestazioa burutuko dela, preso erien askatasuna aldarrikatzeko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Oierrek askatasuna bereskuratu ondotik, dei egiten diogu euskal jendarteari maiatzaren 6ko manifestazioa parte hartzera
Oierrek askatasuna bereskuratu ondotik, dei egiten diogu euskal jendarteari maiatzaren 6ko manifestazioa parte hartzera.
Atzo jaso genuen albistea, Oier Gomez, larriki gaixorik dagoen euskal presoa azkenean bere askatasuna berreskuratuko du. Berandu dator erabakia, Oier aspaldian kanpoan behar zuen dagokion tratamendua jasotzeko egoera eta bere bizitza muturreraino eraman gabe.
Gasteizen jaso genuen albistea, Oier etxera gunean, harremanetarako eta mobilizaziorako prestatu genuen karpan. Hainbat alderdi eta sindikatu izan ziren bertan baita eremu ezberdinetako eragileak ere: auzo elkarteak, ingurugiroaren babeserako eremua, mugimendu feminista, LGTBIQ mugimendua, gazte mugimenduak, lautadako bizilagunak, euskalgintza, hezkuntza, osasungintza…
Albistea jaso eta ondorio bateratua atera genuen, lanean jarraitu behar dugula beste larriki gaixorik dauden euskal preso guztiak askatu arte. Horretarako, hurrengo pauso bezala, maiatzaren 6an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera deia luzatu genuen.
> Pretsan bildutakoak
> GARA
Oier Gómez puede ya afrontar su enfermedad sin cadenas carcelarias.
Levantado el último obstáculo judicial –la suspensión de las tres euroórdenes–, Oier Gómez quedó ayer en libertad si bien seguirá por ahora en el hospital de París. Su familia y abogados han comenzado los trámites para que en los próximos días sea trasladado a Baiona y pueda así hacer frente al cáncer en Euskal Herria, cerca de los suyos.
> BERRIA
Aske gelditu da Oier Gomez, eta Baionako ospitalera mugituko dute aurki.
Bere kontra dituen hiru euroaginduei loturiko askatasun eskaerak onartu ditu epaileak. Eragileek urrats gehiago espero dituzte Frantziaren aldetik.
> DEIA
Francia decide liberar a Oier Gómez por su enfermedad terminal.
Permitirá que sea trasladado del hospital de París donde está internado desde enero a otro centro próximo a su familia.
> EITB
Oier Gomez presoaren aurkako hiru euroaginduak eten dituzte.
Datozen orduotan preso gasteiztarra aske utziko dute. Oiertxo SOS plataforma pozik agertu da erabakiarekin, eta ‘garaipen kolektiboa’ izan dela esan du.
OIER GOMEZEN KONTRAKO EUROAGINDUEI BURUZKO PRENTSA OHARRA
Aurreko astelehenean, Parisko Auzitegiak, Oier Gomez presoaren zigorra bertan behera uztea eskatzen zuen eskaera onartu zuen. Hau zuzenbide estatu batean soilik da posible, pertsona guztiek osasun eskubidea eta beren gaixotasuna tratatzeko baldintza duinak izatearen eskubidea duten estatuan.
Baina estatu frantseseko ebazpen honek, ez luke eraginik izango, Oierrek dauzkan hiru euroaginduak mantenduko balira. Orain, euroagindu hauek Frantziako justiziak bertan behera uztean, Oier bere etxetik gertuen dagoen ospitalera eraman eta bertan tratatzeko aukera hasten da.
Berri ona da zalantzarik gabe, baina ezin ahantz dezakegu, Oier bezala, larriki preso gaixo asko dagoela, eta hauek ere Oierren bide bera jarraitu beharko luketela. Bide honetan, eta ikuspegi juridiko batetik, Parisek emandako ebazpenari eutsi behar diogu. Ez soilik Parisek, baizik eta baita auzitegi goreneko epaile batzuek dioten bezala: horrelako kasuetan, egindakoa berriz ez errepikatzeko kriterioa aplikatu beharko litzateke, ETAk bere jarduera amaitutzat eman baitzuen duela sei urte.
Horregatik, SAREren ustetan, euskal gizarteak aktibo jarraitu behar du. Mendekuan oinarritutako espetxe politikarekin amaitu behar du espainiar gobernuak. Baita poltika honek dakarren gizatasun ezan ere, honek gaixotasunak larritzea dakarrelako eta presoen bizitza arriskuan jartzen duelako. Gainera, Oierren askatasuna, gaixotasuna jakin zenean emango balitz, ez ginateke orain gauden egoera larrian izango. Eta euskal gizarteak ezin du hau berriro gertatzen utzi.
Ondorioz, euskal jendarte guztiari dei egiten diogu berriro ere, maiatzaren 6ean Gasteizen egingo dugun larriki preso gaixo guztien askatasuna eskatzeko manifestazioan parte hartzeko..
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sareren iritzia Oierren kondena eteteko erabakiaren ondoren
Frantziako epaitegiak onartu eta publiko egin du OIER GOMEZ larriki preso gaixoaren zigorraren ezeztatzea, urtarrilaren 10tik ospitalizatua zeukan osasun egoera larria dela eta. SAREk begi onez hartzen du erabaki hau, naiz eta berandu datorren, pertsona guztiek bait daukate osasun eta beharrezko tratamendu bat izateko eskubidea.
Hala ere, Oierrek hiru euroagindu dituela esan beharra dago, eta erabaki hauen esku ere badago, estatu frantzesak erabakitako askatasuna. Horregatik, SAREk euroagindu hauek bertan behera geratzea eskatzen du, Oier bere senideen gertu ospitalizatua eta tratatua izan dadin.
Pariseko epaiak dion bezela, egun bizi den egoera berriak, eta ETAk bere jarduera armatua eten zuenetik 6 urte pasa direnean, presoak berriz ekiteko ezintasuna oso garrantzitsua da. Espainiako supremoan ere, horrela adierazi dute bozka partikular batzuek.
SAREk, euskal jendarteari, mobilizatzeko eta aktibatzeko beharra zabaldu nahi dio beste behin. Asko dira larriki gaixo jarraitzen duten presoak, eta berehalako askatasuna izan beharko luketeenak. Mendekuan oinarritzen den espetxe politika honi amaiera eman behar dio Espainiar Gobernuak, politika honek larriki gaixoen egoera areagotzen du, beraien bizia arriskuan jartzeraino.
Horregatik dei egiten diogu jendarte osoari, datorren maiatzaren 6ean Gasteizko kaleetan burutuko den larriki preso gaixo guztien askatasuna eskatuko duen manifestazioan parte hartzera.
Manifestaziorako egin diren deialdi ezberdinetan bezela, aurreko asteburuan ehundaka lagunek burutu dituzten mosaiko jendetsuetan adibidez, edota datozen egunetan burutuko direnetan bezela, denon aktibazioa eta konpromisoa beharrezkoa delako.
Presoen eskubideen defentsan eta kartzela politika honen aurka elkarrekin ozen azaldu behar garelako.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ekainaren 17an jendartea konponbidean parte hartzeko kanpaina berria abiatuko dugu
Ekainaren 17an jendartea konponbidean parte hartzeko kanpaina berria abiatuko dugu
Euskal jendarteak, Apirilaren 8aren ondotik sortu den egoera berri hau ezin dugula alferrik galtzen utzi uste degu SAREtik. Eremu politiko eta sozial ezberdinetatik, ETAri bakearen eta elkarbizitzaren bidean pauso gehiago emateko eskaera egin da behin eta berriz. Armagabetzearen pausua, duela denbora emateko aukera egongo zen, baldin eta Gobernuak ez luke modu ordenatu batean emateko prozesua boikoteatuko. Gizarte zibila izan da, gobernu batek hartu beharreko ardurak hartu dituena. egoera antzekoak bizi izandako beste herrialdeetan gertatu ez den moduan. Beraz, apirilak 8koa, euskal jendartearen garaipen bat izan da, denbora luzean egindako ahalegin handi baten ondorioa. Hamarkadak iraun duen sufrimenduari amaiera emateko helburuarekin aurrera egin nahi duen gizarte baten garaipena. SAREk euskal jendarteari sarean lan egiten jarraitzeko beharra zabaldu nahi dio, gure herriak bizitako gatazkak ekarritako ondorio guztiei amaiera emateko. Ondorio hoiek, biktimak dira, alde guztietako biktimak, baina baita konponbiderako klabeak diren preso, iheslari eta deportatua ere. Gizartearen zati bat, oraindik ez da konsziente gatazkaren arazoa oraindik amaitu ez dela, ez ETAk bere jarduera armatua amaitu zuenean, ez eta armagabetzea eman denean, ez eta, gertatzen baldin bada, disoluzioa ematen denean erez. Armagabetzeak, elkarrekin pausoak emateko balio behar du, amankomunean daukaguna bilatu eta aurrera egiteko. Duela egun batzuk eman zen argazkia, talde politiko zein sindikal ia guztiak zeuden argazkia, ezin da egun bateko kontu batean gelditu. Euskal jendartearen gehingo zabal baten islada izan behar da. Eta horregatik, eragile politiko eta sindikal guztiei dei egiten diegu, eremu honetan elkarlanean gabiltzan beste eragileei bezela, ahots batez zabal dezagun aurrera egiten jarraitu behar degula beharrezko elkarbizitza bat lortu ahal izateko. Horretarakon SAREk, ekainaren 15ean 3 urte betetzen ditugula baliatuz, euskal gizarteari, talde politikoei, sindikalei, aldarrikapen egun batean parte hartzera dei egiten die, adostasun osoa duen BAKEA, GIZA ESKUBIDEAK ETA KONPONBIDEA lelopean igaroko den egun batetara. Donostian izango da, aldarrikapen egun bat bai, baina festa eta denek gozatzeko moduko egun bat, famili osoak parte hartzeko ekimenekin, eta gizartearen alderik zabal eta anitzenekin, eremu ezberdinetako pertsonekin, kirolari, kulturgile….SAREri bere ibilbidean lagundu dioten pertsona ezberdinekin Ekitaldi zabal bat izango da, etorkizuna itxaropenez eta ilusioz ikusi nahi dugun guztiontzako ekitaldi anitz bat.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sare Gernika-Lumok "Oroimenen Erradiografia 1937-2017" aurkeztu zuen pasa den larunbatean
Gaur, apirilak 8, Oroimenen Erradiografia 1937-2017 aurkeztu dugu, ekitaldi baten bitartez. 80 urtetan Gernikan eta inguruko herrietan izandako preso eta iheslarien datuen bilduma bat burutu dugu eta dossier forma eman diogu. Hainbat sarekidek egindako lanari esker informazio anitza eta ugaria jaso izan dugu eta gaur horrelako emaitza bat eskutartean izateko aukera badugu, beraiei esker da, hein handi batean. Eskerrik asko zuei!
Oroimenen Erradiografia, funtsean, datu base bat da. Bi norabidetan eraikia: jakin bagenekien datu guztiak eskuratzea ezinezkoa izango genuela, eta horregatik amaitu gabea dela aitortzen dugu. Zentzu horretan, inork bertan azaltzen ez den daturen bat balu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genioke. Aldi berdinean, euskarri honen zabalpenaren bitartez, Gernikaren oroimenari gure ekarpena eskeini nahi izan diogu, hainbat pertsonek urte eta hamarkada ezberdinetan pairaturiko giza eskubideen urraketa sistematikoaren erradiografia baten osaketarekin. Eta noski, amaitu gabea ere bada, gaur egun preso dauden pertsonen etxeratzea gauzatu gabe dagoelako. Lanean jarraituko dugu bai fitxategi honetako hutsuneak betetzen jarraitzeko eta Gernikako hainbat etxetan dauden hutsuneak guztion artean betetzeko ere.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Orereta-Errenteriako zinegotziek Aitzol Gogorza, larriki gaixorik dagoen euskal presoaren askatasunaren alde
Orereta-Errenteriako zinegotziek Aitzol Gogorza, larriki gaixorik dagoen euskal presoaren askatasunaren aldeko adierazpena egin zuten.
OSASUN ESKUBIDEA PERTSONA ORORENTZAT
Gaur,apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna den honetan, Errenteriako Udaleko alderdi politiko ezberdinetako hainbat hautetsi bildu gara, pertsona ororentzat osasun eskubidea aldarrikatzeko.
OMS-k (OrganizaciЧn Mundial de la Salud), 1948 urteko bere eraketan onartutako definizioan, osasuna erabateko ongizate fisiko,mental eta sozialaren egoera dela dio. Ez soilik gaixotasunik eta minik ez edukitzea.
Definizio hori gurea eginez, bildu gara gaur; gure herrikidea den Aitzol Gogorzak bizi duen egoera larriak kezkatzen baikaitu. Aitzolek Desoreka Obsesibo Konpultsiboa du, baita depresio aldia eta autolisis arrisku handia ere. Gaur egun, Basauriko espetxean dago, eta azken urteotan 28 aldiz ospitalaratu dute bere gaixotasunaren ondorioz. Horien artean, 2 ingreso, biriketako tronbo baten eraginez izan dira.
Gure iritziz, Aitzolen egoera ez dator bat bere espetxeko egonaldiarekin. Legearen arabera, 100.2 artikuluaren arabera hain zuzen ere, larriki gaixo dauden presoek espetxealdi arin bat edukitzeko eskubidea dute, haien gaixotasunarentzat aproposa den medikamentua jaso dezaten.
Gure ezberdintasun ideologikoak baztertu, eta giza eta osasun eskubideekiko esrrespetua hartu behar ditugu oinarritzat. Aitzoli 100.2 artikulua aplika diezaioten akdarrikatzen dugu, bizi duen egoera konplexu honi laguntza mediku aproposa eman diezaioten.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Jagoba Codok preso donostiarra jarraituko du, espondilitis ankilosantea izan arren
Jagoba Codok preso jarraituko du, gaixo larria egon arren. Espondilitis ankilosantea dauka Codok. Zoritxarrez berria ez den beste ankerkeria baten aurrean gaude, berriz ere. Gaixo larria eta preso egotea giza eskubideen urraketa garbia izateaz gain, legearen kontrakoa ere bada.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 14 hilabeteko zigor extra bat ezarri zion Codori, baina Espainiako Auzitegi Gorena zigor batuketa honen aurka agertu da orain. Gauzak horrela, ez ditu 14 hilabete gehiago bete beharko Codok, baina preso jarraituko du: gaixo larria eta preso.
Euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko legediekin amaitu beharra dago. Hasteko, euren bizitzaren kontrakoak direlako neurri hauek; eta berriz ere, senideak ere salbuespeneko egoeran kokatzen dituelako honek, azkenengo hauen eskubideen contra ere jokatuz.
Preso gaixoak gorroto eta mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politika batean baino ezin dira kokatu. Eta bata zein bestearekin amaitu beharra dago; beharrezkoa da, premiazkoa da. Larriki gaixo dauden herritarrak ezin daitezke preso egon, eta espetxe politika ezin daiteke mendekuan edota gorrotoan oinarritu. Soilik horrela berma daitezke giza eskubideak.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sarek, Arabako Hiesaren aurkako Komisioak, Salhaketak eta Etxeratek gaixo larrien asktasuna eskatu zuten Gasteizen
Ekitaldi honetan parte hartzen ari garen entitateak, SARE, COMISIÓN ANTI SIDA DE ALAVA, SALHAKETA eta ETXERAT, berretsi egiten dugu gure konpromisoa printzipio humanitarioekiko eta pertsonen eskubide eta askatasunen defentsarekiko.
Printzipio eta eskubide horiek bere horretan aitortu behar dira, alde batera utzita egokitasunak, egoerak eta interes politikoak. Askatasuna kendu zaien pertsonak eskubide-subjektu dira eta eskubide horiek aitortu eta bete egin behar dira justiziaz. Alde horretatik, espetxean larriki gaixorik, kondena luzeekin, osasun-asistentzia txarrarekin eta sakabanaturik egoteak, zuzenean eragindakoen oinarrizko eskubideen urraketa larria izateaz gain, zigor anker bat gehitzen die haien senide eta lagunei.
Egoera horretan daude, beste batzuen artean, Oier Gomez Mielgo (Parisen preso) eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko (Villabonan preso) gasteiztarrak.
Giza Eskubideen Europako Epaitegiak dio ezen pertsona kondenatuen osasuna kontuan hartu behar dela askatasuna kentzeko modalitateak erabakitzerakoan, espetxeratzea baterazina izan baitaiteke gaixotasun larri batekin, baldin eta pertsonari espetxeratzeak berez eta nahitaez dakarren sufrimendua baino handiagoko arrisku eta sufrimendua eragiten badio.
Alde beretik esan daiteke gaixotasun larri bat duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ezin duela bermatu kalte sendaezin bat sendatzea baina bai halabidetzen du hobekuntza erlatibo bat eta eboluzio geldoago bat, jazoera akutu guxiagorekin, ez soilik mediku-tratamenduarengatik, espetxe barruan ere jaso baitzezakeen, baizik eta giro-aldaketagatik, horrek positiboki laguntzen baitu.
Gogoeta horietan oinarriturik hemen gaudenok Oier, Abetxuko eta larriki gaixorik dauden preso guztien askatasuna exigitzen dugu.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Tolosako udalak bere babesa adierazio Sareri, Sare Tolosak aurkeztutako mozio baten bidez
Tolosako udalak bere babesa adierazio Sareri, Sare Tolosak aurkeztutako mozio baten bidez
Bide batez, Tolosako udalean ordezkatua dauden alderdi politikoekin bilera bat egiteko eskaera egin dugu. Bilera horretan, SAREren helburuen, dinamiken eta asmoen berri emateaz gain, ideologia eta ideia politiko ezberdinen gainetik elkarlanerako gure erabateko prestutasuna azalduko dugu. Izan ere, gaur egun horrenbeste sufrimendu sortzen duten eskubide urraketen aurrean, bai euskal presoen dispertsioa eta urrunketak, bai eta larriki gaixo dagoen Manu Azkarate Tolosako presoaren egoerak, ezberdinen arteko elkarlana eskatzen du. Behingoz egoera hau gaindituz; giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen bidean pausuak ematen jarraitzeko.
Aurkeztutako mozioa:
Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak Tolosako Udalak ondorengo mozioa eztabaidatu eta onartzea eskatzen du:
Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017) Autuan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez
onartzea. 104 000€ konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela arguditu du ebazpenean.
2015eko urtarrilean presoen eskubideen defentsan Bilbon nazio manifestaldi jendetsua burutu zen, bertan euskal gizarteak pertsona hauen eskubideen errespetua ozen aldarrikatu zituen. Manifestazio horretan, parte hartu zuten gizabanakoek beren borondatez gastuen ordainektarako emaniko dirua espainiako Guardia Zibilak konfiskatua izan zen.
Manifestaldia antolatzeko behar izan ziren montai, ekipo, eta bestelako gauza guztiak ordaintzeko ezinbestekoa zen herritarrek emaniko diru kopuru hori. Diru guzti hau, 104,000 € hain zuzen, konfiskatua izatean, ezinezko egin zaio sareri zor guzti hauei aurre egitea.
Ondorioz, 2015. urtean egindako lapurretaren egunetik, SARE zorretan dago hainbat enpresekin, eta erabaki honekin, SARE ito nahi dute. Baina argi daukagu SAREk aurrera egin behar duela eta herri honek, konponbiderantz pausoak emateko, presoen eskubideak errespetatzea behar beharrezkoa dela ozen esan nahi du, eta SAREk horretan lagundu nahi du. Giza eskubideen errespetua, oinarrizko pauso bat izan behar delako, eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek horrela sentitzen duelako, SAREk sentsibilizazio guzti horiek elkartzeko eta aktibatzeko lanetan jarraitzeko erabakia eta konbentzimendua dauka.
Horregatik, eta egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko, elkartasun astea martxan jarri dugu. 2015. urtean egin bezela, orain ere jendartearen babesa eta elkartasuna behar degu. SAREa ehuntzen jarraitu behar dugu, eta horretarako denok sare honen parte sentitu behar gara, eta ahal dugun heinean gure aletxoa jarri.
Presoen eskubideen defentsan, asko dira landu ditugun eskubide urraketak ezberdinetan, jaso ditugun babes eta konpromisoak. Bereziki urrunketa, larriki gaixoen egoera eta zigorren batuketen aplikazio eza izan dira gure jardun nagusiak, eta eskubide hoiek errespetatzetik urruti gaude egun. Horregatik lanean jarraitu behar dugu eta zuen laguntza behar dugu, denon laguntza egoera ekonomiko honetatik atera eta bidean jarraitzeko.
Horrela, norbanakoen aletxoa eskatzen ari garen bezala, erakunde, udal eta bestelako eragileen laguntza eskatzea ere beharrezkoa da. Kasu honetan, Udalei, herri bakoitzetik manifestaldi horretara antolaturiko autobusetan joandako pertsona bakoitzeko euro bat eskatzen ari da Sare.
Tolosaren kasuna, egun horretan 7 autobus irten ziren, guztira 385 lagun.
Guzti hau kontutan hartuz, Tolosako udalak ondorengoa onartzea eskatzen du Sarek:
- Tolosako Udalak pertsona guztien eskubideen aldeko aldarriarekin bat egin eta Sarek lan egiten duen preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzea eskatzen du.
- Tolosako udalak bere elkartasuna adierazten dio Sareri eta bera ekonomikoki ittotzeko eraso hau gaitzesten du.
- Egoera ekonomiko gogor honi irtenbide emateko, egun horretan Bilboko manifestaldira joaniko pertsonen kopurua adina € Sareri diru laguntza moduan ematea onartzen du, kasu honetan 385 €.
- Mozio honen berri Euskal Herriko komunikabide desberdinei zabaltzea adosten du.
Tolosako Sare
2017/3/22
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!






















































