Albisteak
Motxiladun haurren Dossierra eta bideokliparen aurkezpena
Gurasoak preso dituzten haurren inguruko Dossierra osatu dute bi psikologo, pedagogo eta irakasle batek.
Iñaki Barrutia psikologo klinikoak aita, ama ala biak preso diztuzten eta izan dituzten haurren bizipenen azterketa egin du beste kide batzuekin batera. Gaur Ibaetako filosofia eta psikologia fakultatean aurkeztu dugu Dossierra, Ekain Prieto eta Olatz Iglesias motxiladun haurrak eta Porrotxekin batera.
Iñaki Barruti psikologoak adierazi duenez, gurasoak espetxean dituzten haurrei infantzia zati bat lapurtzen zaie, aurretiazko heldutze bat emanaz. Haurrek bisiten aurretik antsietate egoerak bizitzen dituztela argitu du psikologoak, bidaian zehar estres handia izaten dutela eta behin bisita amaituta eta etxera helduta, nekeari eta bizitza normalerako berriro prestatzeari egin behar diote aurre. Haurrek asteburuetan bisiten eta asteburuko planen arteko aukeraketa egitera behartuak daudela eta horrek eurengan eragina dutela nabarmendu du. Inpotentzia, frustrazioa eta amorrua sentimendu ohikoak direla ziurtatu du. Ekain Prieto eta Olatz Iglesiasek euren azalean bizi izan dute egoera hau. Olatzek bi gurasoak izan ditu espetxean eta garai batez gurasoak ikusi ahal izateko, asteburu bat frantziara eta bestea espainiara bidaiatzen igaro behar izan ditu. Iñaki Barrutiak nabarmendu du urruntze politikak, ama eta aita espetxe ezberdinetan izateak eta baita espetxeko giro erasokorrak aurrengan eragin zuzena duela. Honekin batera, gogorarazi du espetxean jaiotzen diren haurren kasuan, hiru urterekin amagandik banatzeak haurren izaera osatze prozesua kaltetzen duela, amarekin egunero egotetik tartean behin ikustera igarotzeaz gain, konfiantzazkoa duten heldu horren babesa galtzen dutelako euren izaera garatzeko adin tarte horretarako.
Dossierraren aurkezpenaz gain, Porrotxek Motxilak gora! abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Katxiporretak produzitutako abestiaren musika Karlos Osinaga «Txap»ek eta Joseba Poncek egin dute eta hitzak Miren Amurizarenak dira. Egin klik hemen Dossierra deskargatzeko.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Informe sobre «motxiladun umeak», vulneraciones de derechos sobre el papel.
Un equipo de profesionales ha elaborado un informe en el que han recogido la situación de las niñas y niños que tienen a su madre, a su padre o a ambos en prisión, y han detallado las consecuencias que tiene en su salud: estrés, ansiedad, transtornos del sueño… los expertos hablan de la pérdida de una parte importante de la infancia.
> BERRIA
‘Haur motxiladunen’ ondorio psikologikoak aztertu ditu Sarek
Haur motxiladunen inguruko txostena aurkeztu dute, eta gurasoak kartzelan izateak haurrengan dituen ondorio nagusiak bildu dituzte: antsietatea, estresa…
Egilea: Katxiporretak produzitutako abestia, Karlos Osinaga «Txap»ek eta Joseba Poncek egindako musika, Miren Amurizaren hitzekin
Hasi da abenduaren 9a arte luzatuko den espetxe bira
Bagoaz, Etxerat eta Sarek antolatutako espetxe bira hasi da gaur Baionatik Mont Parnaseko espetxera lehen martxa eginez.
Gaur hasi da bi aste eta erdiz luzatuko den espetxe bira. Datozen egunetan zehar 20 espetxe eta 8 hiri zeharkatuko ditugu furgonetan baten laguntzaz.
Lehen ibilaldi honetan Etxerat Elkartea, Bagoaz, Bakegileak, EH Bai, EH Bildu, CFDT, LAB eta Sortuko kideekin batera izan gara, besteak beste. Vicent Bruk Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatua eta Landetako en Marche alderdiko Fabien Lainé diputatua espetxeko zuzendariarekin bildu dira.
Bileraren ostean agerraldia egin dugu eta bertan Bagoezeko bozeramaileak eta Mixel Berhokoirigoien Bakegileak espetxe biraren nondik norakoak azaldu eta espetxeen auziari irtenbidea eman behar zaiola nabarmendu dute. Salbuespen neurriekin behin betiko amaitu behar dela agertu dute eta Frantziako Estatuak urratsak emateko abenduaren 9an Pariseko kaleak bete behar ditugula.
Belen Gonzalezen heriotzaren aurrean Sareren irakurketa
Belen Gonzalez Peñalva presaren heriotza gorrotoa eta mendekuan oinarritzen den espetxe politikaren ondorioem adibide garbia da.
Belen, bere gaixotasunaren aurka zortzi urte igaro ostean askatasun osoa eskuratu gabe hil da gaur.
Demokraziaren ikuspegitik ulertezina da ETAk ekintza armatuak egiteari utzi ziola 6 urte igarota, Gobernu epainiarrak egun duen jarrera inflexiblea mantentzen jarraitzea.
Larriki gaixo diren presoei askatasuna ukatzeak eta baita etxean kondena betetzeko aukera bera ere ukatzeak preso diren herritarren heriotza kopurua igotzen joatea dakar.
Gaur Belen hil da espetxean zela sortutako minbiziaren ondorioz eta bere askatasuna osoki eskuratu gabe. Bihar Ibon Iparragirre edo Manu Azkarate edo larriki gaixo den beste preso bati gerta dakioke. Ez dugu salbuespen egoerak heriotz zigorra izan daitezen utzi, ezin dugu predoak halako muturreko egoeretsra eraman ditzaten utzi.
Sare herritarrak Euskal Herriko jendarteari bere ideologia modu batekoa ala bestekoa izan arren ere, aktibatzeko eta mobilizatzeko deia egiten dio. Finean, giza eskubideez ari garelako, konponbidearen eta bakearen bidean ematea ezinbestekoak diren urratsez.
Sarek “Jendartea, espetxe politikaren aldaketarako motorra” jardunaldiak antolatu ditu
Iaz abiatutako ekimenari segida emango dion bigarren edizio honek jendarteak duen eta izan behar duen protagonismoa aldarrikatu nahi du
Sare Gasteizek antolatu dituen jardunaldien bigarren edizioa “Jendartea, espetxe politikaren aldaketarako motorra” aurkeztu du, mugimendu sozial eta sindikalen eragilekin batera. Jardunaldi hauek iaz abiatutako ekimen bat dira eta iazkoak izandako harrera ona dela eta aurten ere errepikatzea erabaki dugu. Bai iazkoan bai aurten Gasteizko udalaren laguntzarekin kontatu dugu ekimen hau aurrera eramateko.
Hiru helburu nagusirekin abiatu ziren iaz, eta hiru helburu nagusi horiek mantentzen dituzte aurten ere. Lehenik, giza eskubideen alde jendartearen parte hartze iraunkorra sustatzea; horrez gain, giza eskubideen urraketaren berri ematea eta hauekin amaitzeko proposamenak aztertzea eta, azken helburu bezala, bizikidetza sustatzeko ekarpena egitea.
Hiru hitzorduen xedea “Jendartea, espetxe politikaren aldaketarako motorra” leloa esanahiez osatzea da; jendarteak bere protagonismoaz jabetu eta ahalduntzea giza eskubideak urratzen dituen espetxe politika aldatzeko, alegia. Horretarako, aurten zehazki, komunikabideek alor honetan egin dezaketen ekarpena aztertu nahiko genuke. Horrez gain, dispertsioa pairatzen duten umeen kasuan sakondu nahi dugu, motxiladun umeak deitutakoen egoera ezagutzera eman era hurbil batean. Azkenik, bakearen artisauek armagabetzean egindako ekarpena aztertu nahiko genuke, ostean, presoen eremurako ondorioak atera ahal izateko.
Jardunaldiak hiru eguneko iraupena izango dute: azaroaren 21, 22 eta 23, hau da, hurrengo asteko astearte, asteazken eta osteguna. Ordutegiari dagokionez, 19etan hasi eta 21ak aldera bukatuko diren saioak izango dira. Lehen bi egunak Goiuri jauregian egingo ditugu eta hirugarrena Gasteizko Europa Jauregian; “Gasteiz aretoan”, hain zuzen.
Lehen egunak, Azaroak 21, “Komunikabideak eta elkarbizitza eskenatoki berrian” gaia jorratzeko balioko du. ETAk hartutako aldebakarreko erabakien ondoren, elkarbizitza guneak sortzeko bidean komunikabideek duten papera aztertuko da. Bertan Edurne Portela idazlea; El País-eko kazetaria den Luis Aizpeolea; Garako zuzendaria, Iñaki Soto eta idazle eta EHUko irakaslea den Laura Mintegi arituko dira hartu-emanean, Naiz-eko kazetari den Ion Telleriaren dinamizazioarekin.
Bigarren egunak era bereziki gordinean dispertsioa pairatzen duten umeen kasua ezagutzeko balioko du. Era hurbilean landuko da gai hau; motxiladun umeak dokumentala ikusi ahalko dugu, eta ostean solasaldia egingo da. Bertan parte hartuko dute Kontxi Ibarreta (Izar-en amona), Peru del Hoyo (espetxean hil den Kepa del Hoyoren semea) eta Maite Diaz de Heredia preso ohia, espetxean ama izandakoa eta bere semea, motxiladun haur bat dena. Belen Arrondok, EH Bilduko biltzarkide ohia eta egun irakaslea dena izango da moderatzailea, Sareko kideek azaldu duten bezala egun hau bereziki interesgarria izan daitekelako hezkuntza munduko lagunentzat.
Azken eguneko izenburua “Bakearen artisauak: Gizarte zibila bakearen konponbidean” da. Gizarte zibilaren ekarpena ETA-ren armagabetzean ikusita, presoen eskubideen defentsan eta zehazki dispertsioaren bukaeran jendarteak egin lezaken ekarpena aztertuko da. Horretarako Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzailea, Anaiz Funosas, Bake Bidean-eko presidentea, Fernando Armendariz, Giza Eskubideen aldeko aktibista eta arlo honen eta nazioarteko gaien irakasle, eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramalea gonbidatu ditugu. Egun horretan Teresa Todak, kazetari, aktibista eta Egin egunkariko zuzendari ohia, gidatuko du saioa
Sarek epaileak Ibonen auzian hirugarren iritzi bat eskatu izana salatzen du
Ibon Iparragirre larriki gaixo den presoaren auzia daraman epaileak hirugarren iritzi bat eskatu izana gogor salatu du Sarek
Sare herritarrak gogor salatu nahi du epaileak hartutako jarrera. Mediku informeek garbi utzi dute behin eta berriro Ibonen egoera denboran aurrera egin ahala okerrera doala espetxeratua jarraitzen duen bitartean. Azken informeek gainera, Ibonek 20 defentsa soilik dituela eta bere bizia arriskuan dela agertzen dute. Honen aurrean, Ibon espetxean mantentzeko erabakia berau heriotza zigorrera zigortzeko erabakia da, mendekuan eta gorrotoan oinarritutako erabakia.
Egoera larri honen aurrean espainiar justiziak eta Espetxe Zuzendaritzak ezin dute beste aldera begiratu. Ibonen eta larriki gaixo diren presoen etxeratzeaz ari garenean giza eskubideen eta legearen aplikazioaz ari baikara. Baina egoera horrela izanik, Sarek argi du herritarrak garela egoera honekin amaitzeko giltzarria, herritarrak prest gaudelako elkarrekin aurrera egiteko.
Bide honetan, Sarek dei egiten die herritarrei euren ideologia delakoa izan da ere, giza eskubideen defentsan datorren larunbatean, azaroak 11, eguerdiko 12:00etan Basauriko kartzelatik osasun zentrora egingo den giza-katean parte hartzera, Ibonen berehalako etxeratzea eta baita gainontzeko 12 preso gaixoena ere eskatzera.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Motxiladun haurrak gurasoekin egon behar dute
Haitzek, gainontzeko motxiladun haurrek moduan, gurasoekin egoteko eskubidea du
Badira hilabete batzuk euskal presoen seme-alaben egoera argitara ekarri nahi izan dugunetik. Aita, ama edo biak espetxean dituzten haur-nerabeak motxiladun haur moduan ezagutzen ditugu jada Euskal Herrian. Izan ere, preso duten gurasoaren hutsunearekin egin behar izaten diote aurre egunerokotasunari; eta gainera, eurekin egon ahal izateko milaka kilometrotako bidaiak egitera zigortzen dituzte hilero. 113 horien artean badira euren amarekin preso bizi diren txikiak ere. Sare lanketa hau egiten hasi denetik birritan salatu dugu haur hauei 3 urte betetzean amengandik banatzeak eragiten dien egoera larria; 24 orduz amarekin egotetik hilean aurrez aurreko batean egotera pasatzen baitira. Bestalde, hainbatetan salatu dugu Izarrek bizi duen egoera ere: aitak ia hil ondoren amarengandik bereizi nahi izan zuten, eta amak kalean beharko balu ere, preso darraite biek etxetik 450kilometrora.
Gaurko ohar honen bidez, espetxean jaio den beste haur baten berri eman nahi dugu. Urriaren 19an Alicanteko ospitalean jaio zen Haitz, Aitziber Coello eta Asier Aginako euskal presoen haurra. Orain, Valentziako Picassent espetxean daude Haitz eta Aitziber; Asierrek, berriz, Alicanteko kartzelan jarraitzen du.
Sare-k Haitzek bere gurasoekin Euskal Herrian egon behar duela adierazi nahi du; gainera, Aitziber eta Asierrek 3/4k beteta dituztenez kalean egon behar lukete. Izan ere, espetxe politika gizagabe honek haurrek euren gurasoekin hazi eta hezteko duten eskubidea urratzen du. Esaterako, Asier Aginakok 20minutuz baino ezin izan du Aitziber eta umearekin egon. 20 minutu horiek agerian uzten dute Haitzi ukatu egiten zaiola hasi-hasieratik aitarekin behar bezalako harremana garatzea.
Bestalde, azken hilabetean aita preso duten beste bi haur ere jaio dira Euskal Herrian; 113 motxiladunei jaiotzen diren unetik beretik ukatzen zaie gurasoekin bizi, hazi eta harreman iraunkorra izateko oinarrizko eskubidea.
Sarek hartua du euskal presoen seme-alabek euren gurasoen ondoan hezteko duten eskubidea aldarrikatzeko konpromisoa. Horretan jarraituko dugula berresten dugu gaur ere, eta konpromiso horrekin batera azaroaren 20ean egoera hau osotasunean lantzen duen DOSSIERRA kaleratuko dugula jakinarazi nahi dugu.
Elkarbizitzan eta benetako bakean oinarrituko den etorkizun koloretsua eraiki nahi dugulako 0km ren ordua da. Prest gaude!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Datorren urtarrilaren 13an Bilboko kaleak beteko ditugu #PrestGaude
Prest gaude/Estamos dispuestas lemapean SAREK euskal gizarteari dei egiten dio, ideología atzean utzita, urtarrilak 13 an Bilboko kaleak bete ditzan, hiria, urterolez, mobilizazio gune bilakatu dezan,bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen islada izan dadin.
Baina aurtengo mobilizazioa berezia izatea nahi dugu batik bat: gatazkaren ebazpena bideratzen duen hori Euskal Gizartea izatea ezinbesteko ikusten du SAREK, horregatik egiten diogui dei euskal gizarteari, izan ere giza eskubideekiko babesa denoi dagokigu, izan ere gizarte batek ezin du aurrera egin baldin eta guztioi dagozkigun giza eskubide hoiek urratzen badira. Izan ere, guk, gure bizipen eta esperientziak medio, inork baino hobeto dakigu egoera honi amaiera eman behar zaiola, eta guztiok batera aurrera egitea proposatuz gero, lortzea badagoela.
Ezenatoki eta momento berri baten aurkizten gara. Gizartaek gatazkaren ebazpenean aurerra egiteko pausuak eman ditu ETAren armagabetzea egiaztatuz. Erakunde frantsezak ere gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen hari dira. Hemen, Euskal Herrian ere, Gateizeko eta Iruñeako parlamentutan emandako gehiengoek ere honen inguruan akordio berriak lortzea eta pausuak ematea bideratzen dute.
Zentsu hontan alderdi politiko, sindikal eta eragile social guztiei, inolako salbuezpenik gabe, dei egiten diegu giza eskubideen defentsan, ebazpen eta bakean murgil daitezan. Urtarrilak 13 ko mobilizazioa infezio puntu garrantzitsua bilakatu dadin, ziklo berri honetan lehen eta oraina markatu dezan.
Inori ez diogu bortizkeri desberdiñek eragindako miña ahazterik eskatzen, baina etorkizunari begiratu eta aurrera egiteko eskatzenn dugu, guztion artean, mendeku eta gorrotorik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Eta zentsu hontan, euskal presoek jasotzen dituzten eskupideen urrapenei amaiera ematea ezinbestekoa da, hurruntze politikari amaiera ematea ezinbestekoa da, hauen eskubideak ez ezik, beraien familien eskubideak ere urratzen baitira. Beharrezkoa da salbuezpeneko legediari amaiera ematea, gaixo dauden presoak gartzeletan mantentzea bideratzen duen mendeku politikaria amaiera ematea.
Hau da, SAREK euskal guizarteari dei egitearen arrazoi nagusia. Euskal gizarte orori, adzkripzio edo ideología ez dadila eragozpen izan gatazkaren ebazpenerako ez eta giza eskubideen betearazpena eskatzeko.
Urtarrillak 13 an burutuko den manifeztazio hontarako indarra hartuko dugu Azaroak 9 an, helburu berdiñekin, Parisen, Bakearen artisauek, Bagoaz ek, Etxerat eta SAREK deitutako manifestazioan, Giza eskubideak, ebazpena eta bakea helburu, Madrilen bai eta Parisen entzuak izan gaitezen. Beraz, Euskal gizarteari, zuok guztioi dei egiten dizuegi, gurekin parte har dezazuen.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Urtarrilaren 13an manifestazioa egingo du Sarek Bilbon, «inflexio-puntu» izatea nahi duena
«Ideologia atzean utzita», urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin dio Sarek euskal jendarteari. ‘Prest gaude’ lemapean egingo den manifestazioa «bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen islada» izatea nahi dute antolatzaileek. Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.
> BERRIA
‘Prest gaude’ lelopean egingo da urtarrilaren 13an euskal presoen aldeko manifestazioa
> HAMAIKA TELEBISTA
Sarek urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du
Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Sareak, konponbidean aurrera egin eta giza eskubideak errespetatzeko.
Mendekuak ezin ditu legea eta demokrazia ordezkatu; Ibon Iparragirre etxera
Sarek, Etxerat Elkartea, Iparra Galdu Baik Plataforma eta Ibon Iparragirreren auzia lantzen duten abokatu eta medikuarekin batera egerraldia egin dute Bilboko La Bolsan, Ibonek bizi duen egoera larria salatu eta bere kaleratzea eskatzeko.
Ezin dugu gorrotoak eta mendekuak legalitatea eta demokrazia ordezka dezaten utzi. Eta Ibon Iparragirrerena horren adibide garbi da; Ibonek espetxean jarraitzen du bere osasun egoera larria izan arren eta gainera berarekin batera bere senide eta lagunak zigortzen dituen urruntze politika aplikatzen zaio. Iboni mendekuan oinarritzen den espetxe politika aplikatzen zaio.
Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu hemen, pertsona orok, presoak barne dituzten eskubideak errespetatuak izatea hain justu eta guztiz kezkagarria da horren kontrako jarrera mantentzea.
Egun desarmatua dagoen erakunde bateko kide izatea leporatuta dago preso Ibon Iparragirre, beraz, ez dago berrerortze aukerarik. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.
Arau horien arabera eta dagokion mediku informearekin, Ibonek hirugarren gradua jaso behar luke arrazoi humanitrioengatik eta duintasun pertsonalagatik. Eta baita justiziagatik ere, halaxe adierazten baitu Espetxe Araudiko 100.4 artikulua edo 91.3 (preso baten bizitza arriskuan bada kaleratua izan behar duela dioen artikulua). Espainiar legediak argi dio; Ibonek tratamendu duina jasotzeko eskubidea du eta tratamendu hori espetxetik kanpo jaso behar du.
Ibonek beraz, legeak ezarritako baldintzak betetzen ditu, baina gaur gaurkoz espetxean darrai eta ondorioz heriotz arrisku bizian da.
Agerraldian hainbat deialdi egin dira:
-
Ibonen egoera salatzeko eta kaleratzea eskatzeko: Urriak 22, igandea, 13:00etan Manifestazioa Alamendatik (Ondarrua)
-
Preso gaixoen kaleratzea eskatzeko: Azaroak 11, larunbata, 12:00etan Giza-katea Basauriko kartzelatik osasun etxera
- Presoen auziari irtenbidea emateko urtero egiten den mobilizaziorako deia: Urtarrilak 13, mobilizazioa Bilbon.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Exigen la libertad de Iparragirre porque la «venganza» no puede sustituir a la legalidad.
La situación crítica de Ibon Iparragirre ha sido hoy de nuevo expuesta por su familia, que ha denunciado que años de desasistencia médica han abocado al preso de Ondarroa a que su vida penda de un hilo. Su hermano Gotzon ha desvelado que su madre mantuvo ayer una conversación con el médico de Alcalá-Meco en la que este reconoció que si fuera otra persona ya estaría en libertad pero trató de eludir cualquier tipo de responsabilidad en lo que puede suceder.
> BERRIA
«Ibon hiltzen bada, alferrik izango dira gaitzezpenak eta malkoak»
Gaixo handi den Ibon Iparragirreren egoeraz ohartarazi dute haren senideek. Esan dutenez, «amildegiaren ertzean» dago, eta haren bizia «hari batetik zintzilik» dago.
> HITZA
Iparra Galdu Baik: «Ibonen bizia hari batetik zintzilik dago»
Horrela laburbildu du Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarraren egoera: “Ibon amildegiaren ertzean dago”.
#0km dokumentuaren aurkezpena Legebiltzarreko lehendakariari
Sare, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin bildu da #0km dokumentua aurkeztu eta, Nafarroako Parlamentuan egin moduan, presoen auzia askatzeko bi insitutzioen arteko akordioa eskatzeko.
Sare, Eusko Legebiltzarrean izan da Bakartxo Tejeria lehendakariarekin bilduta #0km dokumentua azaldu eta presoen auziaren baitan, zein konponbidearen bidean instituzio gisa urratsak emateko eskatzeko. Horrekin batera, Bakartxo Tejeriari urtarrilaren 13an Bilbon izango den mobilizazioan parte hartzeko gonbidapena egin dio.
Aurreko astean Sare Nafarroako Parlamentuan izan zen dokumentu bera aurkezten bertako indar politiko guztiei eta bertan ere, gaur Legebiltzarreko lehendakariari adierazi moduan, bi instituzioen arteko akordioak beharrezkoak direla azpimarratu zuen, eta akordioa lehenik hemen egin eta ondoren espainiako Kongresura eramateko eskatu zuen.
Sareren hurrengo urratsa #0km documentua Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aurkeztea izango da.
> Pretsan bildutakoak
> EITB
Sarek kartzela politika eraberritzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari.
Sarek «Zero Kilometro» dokumentua eman dio gaur goizean Bakartxo Tejeriari. EAEko eta Nafarroako Parlamentuek ekimen bat onartu eta Kongresura bidaltzea nahi du Sarek presien egoera aldatzeko.
Sarek 0km dokumentua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan instituzioei urratsak emateko eskatzeko
Sarek Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du gaur, bertan ordezkatuak dauden talde politiko guztiei 0km dokumentua aurkeztu eta instituzioei, bai EAEkoei zein Nafarroako Parlamentuari, gorrotoa eta mendekua alde batera utzita, giza eskubideak, konponbidea eta bakea gauzatzeko akordioak egiteko eskatzeko. Zentzu honetan, Sarek argi du “memoria, biktima guztieikiko arreta eta espetxeen auziari irtenbidea ematea, normalizaziorako eta elkarbizitzarako ezinbesteko baldintza” direla.
0km, ideologia anitzeko hainbat pertsonen lanean oinarritutako dokumentua da. Unibertsitate munduko zein zuzendaritza munduko pertsonen lana jaso da bertan, baita indarkeria mota ezberdinak jasan dituzten hainbat biktimaren ekarpenak ere, euren bizipen eta kezkak plazaratuz. Dokumentuak zortzi zatitan sailkatzen ditu proposatzen dituen urratsak. Bide honetan, atzera begiratzeko beharra azpimarratu du Sarek Parlamentuko kideen aurrean “zalantzarik gabe, guztiok egin izan ditugun akatsetatik ikasteko”.
Bere agerraldian, Sarek nomalizazio sozio-politikoan oinarritutako justizia baten beharra azpimarratu du, mendekuan eta amnesian oinarritutako justiziak albo batera utzita. “Ezin izango dugu aurrera egin Estatu estrukturetatik, politiko zein judizialetatik, azken urteetan ezer aldatu izan ez balitz bezala jokatzen jarraituz gero”. Sarek “egun ematen den mendeku jarreratik urrun, hausnarketa sakona” eskatu du eta , gaineratu du, ezinezkoa izango dela konponbide bidean aurrera urratsak ematea “indarkeria mota guztien biktima guztiak” kontuan izan gabe.
Zentzu honetan, Sareren ustetan, biktimen gehiengo handia ez da gorrot edota mendeku grinagatik mugitzen, baina aldi berean, saltu du badirela “hainbat elkarte indarkeria aroan geratu direnak, biktimak diskriminatzen dituztenak eta gatazka eta sufrimendua mantentzearen alde egiten dutenak, behin eta berriz, elkarbizitzarako prozesua dinamitatuz eta gobernuen politikak baldintzatzearen aldeko apustua eginez, bereziki espetxe politiken auzian”. Sareren arabera “euskal jendarteak etapa luze eta mingarri hau gainditu nahi duela erakutsi du eta hau, ahaztu gabe baina gorrotorik gabe egin nahi du”. Ideia honi eutsiz, egun “uste dugu inork ezin diola eutsi, are gutxiago biktimen izenean, euskal presoen senideei ezartzen zaien mina mantentzearen aldeko jarrera, zeinak duela 29 urtetatik, astero astero, ehundaka kilometro egitera behartuak dauden euren senideak ikusi ahal izateko”.
Orainari begira
Sarek, gaur Nafarroako Parlamentuan egin duen agerraldian, azken urteetan eman diren urratsen inguruko irakurketa positiboa egin behar dela nabarmendu du, hala nola, “ETAren ekintzen amaiera eta gizarte zibilaren konpromisoaren fruitu izan den bere armagabetzea”, edota “EPPKk hartutako erabakia, zeinak 2013an Durangon hartutakoarekin bat egin eta, eginiko mina onartzeaz gain, espetxe legedia jarraitzea erabaki zuten”.
Sarek “espetxe legediaren interpretazio trantsizional eta flexiblea” egin behar dela uste du “justizia printzipioei, bakegintza eta elkarbizitzaren normalizazioari begira egongo dena”. Baina, bake prozesuaren aldebakartasunaz kontziente izanik, “justizia trantsizional hori akordioen fruitu izan beharko da, lehenik EAE eta Nafarroako Parlamentuen arteko akordioak eginez eta ostean Gorte Nagusietara joz”. “Gehiengo parlamentarioek injustiziei amaiera emateko balio behar dute”. Arrazoi honengatik Sarek, bi abiapuntu hauek onartzean “aurrera urrats garrantzitsu bat” emango litzakeela uste du:
BAT: Giza eskubideen eta integrazio sozialaren lehentasunean inspiratzea
BI: alde guztien inplikazioa eskatzen duen indarkeria eta konfrontazio estadio batetik, bake, elkarbitzita eta adiskidetze estadio baterako igarotze une batean gaudela onartzea.
Sareren arabera, honek “memoria, biktima guztieikiko arreta eta espetxeen auziari irtenbidea ematea, normalizaziorako eta elkarbizitzarako ezinbesteko baldintza” direla esan nahi du.
Printzipioak
Sarek, gaurko agerraldian “printzipio oso zehatzen baitan” lanean jarraitzeko asmoa duela adierazi du:
-
Memoriaren errelatoa gauzatzea. Inklusiboa izango dena. Hainbat errelatoren batasunean oinarritua.
-
Biktima guztiek justizia, memoria, errekonozimendu eta erreparaziorako duten eskubidea errespetatzea.
Horrez gain, preso diren pertsona guztiak “eta ondorioz, baita ETAko kide izatea edota ETArekin kolaboratzea egotzita kartzelan diren pertsona guztiak, errespetuaren eta gizarteratzen planoan euren eskubideen jabe” direla eta gaineratu du. Hori hala, Sarek presoak “normalizazio eta adiskidetza prozesuan parte hartu behar” dutela baieztatu du.
Asmoak
0km dokumentuaren aurkezpenaren azken tartean, Sarek, normalizazioan eta konponbidean aurrera urratsak emateko beharrezkotzat jotzen dituen helburuak proposatu ditu:
-
Bake eta normalizazioa oinarri dituen kultura kolektiboa bultzatu.
-
Gaixotasun larriak dituzten edota adin tarte nagusia duten presoen kaleratzea eta euskal preso guztien gerturatzea euren etxeetatik gertuen diren kartzeletara.
- Salbuespen legedia ezarri izan zaien prozesu penalen berrikustea, giza eskubideekin bateragarriak diren moduak ezarriz, hau da, salbuespen legedia bertan behera lagatzea atzeraeraginezko izaerarekin eta legedi arruntaren ezartzea.
- Tortura edo tratu txar umiliagarrien salaketa izan diren kasuen sententziak berrikustea.
- Oinarrizko eskubideen aurka doazen espetxe politikaren baitako neurrien desaktibazioa.
- LO 7/2014 modifikazioa, zeinak aurrez akusazio berdin baten baitan beteak diren zigorrak espainiar Estatuan haintzat hartua izatea ukatzen duen, kasu honetan, frantziar Estatuan bete diren zigorrak.
- Isolamendu neurrien amaiera.
-
Zigorrak bere osotasunean betetzearen inguruko 7/2003 legearen indargabetzea.
Amaitzeko, Sarek, Foro Sozialaren parte den heinean, honen dokumentuetan jasotako aholkuak bere egiten dituela adierazi du:
-
Oinarrizko giza eskubideen eta nazioarteko estandarren aurkakoak diren espetxe neurri guztien desaktibazioa. Honek hurrengoa esan nahi du:
-
gaixo larrien eta adin tarte handiko presoen kaleratzea
- lege oinarririk ez duen eta duela 29 urtetatik indarrean den urruntze politiken amaiera. Honekin batera, hirugarren graduen ezartzea, baldintzapeko askatasunena eta kaleratzea errazten duten bestelako neurrien ezartzea. Honela, bereziki, inolako deliturengatik inolako zigorrik jasan ez duten, senideen kolektiboaren gain ezartzen den eta mendekuan oinarritzen den espetxe politika ankerrari amaiera jarriz.


































































