Albisteak
Sarek agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan larriki gaixorik dauden presoei buruz
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak agerraldia egin zuen asteartean Nafarroako Parlamentuan larriki gaixorik dauden presoen egoeraz hitz egiteko. Azkarragarekin batera, preso gaixoen egoera zuzenean ezagutzen duten beste hainbat pertsonak ere parte hartu zuten.
Hona hemen eztabaidaren bideoa osorik, eta Azkarragak ordezkari politikoei azpimarratu zizkien zenbait ideia:
Iparraldeko mankomunitateko hautetsiak Oier Gomezen kaleratzearen alde eginiko ekimen sozialetara atxiki ziren. Ea jarrera hori baliagarri zaion Hegoaldeari hitzarmenak egiteko, behintzat gizatasunaz, duintasunaz eta justiziaz ari garenean.
Zaila da ulertzea, ikuspuntu demokratiko batetik, giza eskubideez ari garenean badela oraindik garbi hitz egiten ez duenik, guztion akordio-gaia izan beharko bailitzateke. Ezin
dugu utzi gorrotoak eta mendekuak, gaur egun kartzeletan zigortzat erabiltzen diren horiek, akordiorako eta elkarbizitzarako espazioak ordezkatzea.
SARErentzat, kartzelak inpunitaterako eta zigorrerako espazioak dira, eta injustuak eta gizatasun gabekoak dira, definizioz. Bergizarteratzeko gune moduan saldu nahi dizkigute, presoa gizartetik isolatzeak dakarren kontraesana ezkutuan gordeta. Baina errealitatea bestelakoa da. Justizia penalak bere aurpegi iluna agertzen digu behin eta berriro: zigorrarena eta mendekuarena.
Zigor kodeak eta Espainiako espetxeetako arautegiak arau bereziak dauzka larriki gaixo dauden presoentzat, gaixotasun horiek sendaezinak izaki. Alta, espainiar Legeak larriki gaixo dauden presoak askatzea baimentzen badu ere, espainiako gobernuak bide hori itxi die euskal presoei.
Osasunerako eskubidea oinarrizko eskubide bat da, eskubide unibertsala, pertsona guztientzako errespetatu beharrekoa, preso ala aske egon. Ameriketako heriotza zigorraz hitz egiten dugunean, kontuan izan beharko genuke Espainiako kartzeletan ere 411 pertsona hil direla azken bost urteotan.
Espetxe instituzioek eta barne ministroak diotenez, hiltzear daudela ziurra denean bakarrik askatzen dira presoak, baina hori legeen aurkakoa da. Ahalik eta krudelkeri handenarekin jokatzen dute. Zentzugabekeria handia da, gizatasunaren eta etikaren ikuspuntutik.
Tribunalek ezarritako zigorrek askatasuna ukatzen diete presoei, baina ezin diete osasun eta bizitza eskubidea ukatu. Ez dago legerik ez arautegirik dioenik preso egoteagak osasun eskubidea galtzea dakarrela, edo tratamendu duina jasotzeko eskubidea galtzea dakarrela.
Egia da larriki gaixo dagoen preso bat askatzeak ez duela ziurtatzen sendatuko denik, baina, zalantzarik gabe, zaildu egiten du gaixotasuna garatzea, ez soilik beharrezko tratamendua jasotzea ahalbidetzen duelako, baizik eta gertukoen berotasunak ere era positiboan laguntzen duelako.
Estatuak ez luke pentsatu behar Espetxeetako legeak betetzea amore ematea dela. Larriki gaixo dauden presoak askatzea ez da huts egitea, legea betetzea baizik, estatuaren barne legea eta baita europarra ere.
Gaur, gobernuek eta legegintza organoek sentipenen eta irudipenen bidez aplikatzen dituzte arauak; bihar, edozein argudio aurkituko dute presoei tratamendu parekidea ez emateko.
Gizatasunagatik, duintadunagatik eta justiziagatik, larriki gaixo dauden presoak aske utzi behar dira.
> Pretsan bildutakoak
> AHOTSA.INFO
Sare comparece en el Parlamento foral para denunciar la situación de los presos enfermos.
Joseba Azkarraga informó a los grupos parlamentarios navarros de la preocupante situación de los y las presas políticas gravemente enfermas. Por otro lado, Sare ha presentado la campaña km0, que exigirá el fin de la dispersión y convocó un acto para el 17 de junio en Donostia.
> NAIZ
Sare pide en el Parlamento navarro unidad política por la libertad de los presos enfermos
El portavoz de Sare Joseba Azkarraga ha comparecido esta tarde ante la Comisión de Relaciones Ciudadanas e Institucionales del Parlamento de Nafarroa para hablar de la situación de las personas presas gravemente enfermas.
> NOTICIAS DE NAVARRA
Sare pide en el Parlamento la excarcelación de presos navarros gravemente enfermos.
El portavoz de la asociación Sare, Joseba Azkarraga, ha pedido a los grupos parlamentarios que aprueben un pronunciamiento favorable a la puesta en libertad de los presos navarros con enfermedades graves por motivos de “dignidad, humanidad y justicia”.
Sarek 0km kanpaina aurkeztu du eta konponbidearen aldeko parte aktibo izateko dei egin dio euskal gizarteari
Sarek prentsaurrekoa eman du gaur 0km kanpaina aurkeztuz eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei eginez.
Zergatik 0 km eta zergatik ekainaren 17an?
Pasa den apirilaren 8an ETAk urrats bat gehiago eman zuen, armagabetzea gauzatuz. Urrats honen bidez, 2011an bere ekinbide armatuari amaiera ematen ziola iragarri zuenean abiatu zuen bidean jarraitu du ETAk.
Sareren ustez, erabaki hauek, Espainiar Gobernuak eta epailetzaren zati batek erakutsi duten inmobilismoa gainditzen lagundu behar lukete, modu honetan giro politikoa arinduz sakoneko aldaketa politikoak eman ahal izateko giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alorrean.
Ez gara politikaz ari. Giza eskubideen errespetuaz ari gara eta, eskubide diren heinean, ezin daitezke momentuko interes politiko edo gobernuaren txantaiaren araberakoak izan.
Behin eta berriz errepikatu beharko da, argi gera dadin: giza eskubideak errespetatzen ez dituen gizarte bat ez da benetako demokrazia bat.
Hau ez da esaldi huts bat. Euskal presoei eta hauen familiei behin eta berriz egiten zaizkien eskubide urraketetan oinarritutako baieztapena da:
- Presoak ere gizartearen parte diren heinean, botere judizialak ez ditu herritar guztien eskubideak bermatzen. Botere judiziala botere politikoari erabat subordinaturik agertzen da.
- Argi eta garbi esan behar dugu: Botere Judizialak presoen eskubideak urratzen ditu, eskubide oinarrizkoenak ukatzen dizkie. Honela, esan dezakegu Botere Judizialak ez duela bere funtzio garrantzitsuenetakoa betetzen: pertsona guztiek eskubideak betetzen direla bermatzea, baita preso diren pertsonenak ere.
Datorren ekainaren 15ean hiru urte beteko dira Sare sortu zenetik. Euskal gizarteak argi dauka zein momentutan aurkitzen garen eta baikor dago. Hala ere, badaki bidea luzea dela. Horregatik Sarek badaki indarra hartu eta bide egiten jarraitu beharra dagoela. Hau medio, Sarek, ekainaren 17an jai giroan egingo den ekitaldi aldarrikatzailera batzeko deia egin dio euskal gizarteari:
- Jai giroan gauzatuko da, armagabetzeak behin betiko konponbidera gerturatzen gaituelako.
- Eta aldarrakatzailea izango da, ozen esango diegulako bai judikaturari, bai alderdi politiko eta instituzioei ez dugula gehiago itxaron nahi, prest gaudela jadanik. Espainiar Gobernu eta Justiziaren mehatxu eta txantai jarreraraz aspertuta gaude eta hori ekiditeko bide egiten segituko dugu.
0 Km, euskal preso exiliatu eta deportatuak etxean nahi ditugulako.
0 Km, gaixo dauden presoak bizirik eta etxean nahi ditugulako.
0 Km, salbuespenezko legedi guztiari amaiera eman nahi diogulako.
0 Km, benetako bakearen alde konponbidean aurrera egiten segitu nahi dugulako.
Hau medio, euskal gizarteari dei egiten diogu, edozein ideologia edo jarrera politikotakoa izanda ere, konponbidearen alde egin dezan eta honen parte aktibo izan dadin. Ekainak 17ko egunak inpultsoa hartzeko balio behar digu, Madrilgo eta Pariseko Gobernuari ez dugula amore emango eta ekiten segituko dugula esango diegu.
Itxi diezaiogun atea konfrontazio eta gatazkari, eta ireki diezaiogun bakeari, giza eskubideen defentsari eta konponbideari.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare presenta la campaña 0Km y llama a una movilización en Donostia el día 17
> BERRIA
“Konfrontazioari ateak itxi eta konponbideari ireki” nahi dizkio Sarek
> EITB ALBISTEAK
Sarek ‘mobilizazio handi bat’ egingo du ekainaren 17an Donostian
> EITB NOTICIAS
Sare convoca una ‘gran movilización’ en San Sebastián el 17 de junio
Manu Azkarate larriki gaixorik dagoen presoaren egoera salatu dute Tolosan
Manu Azkarate larriki gaixo dagoen preso tolosarrak, azken hilabete hontan bizi izandako egoera eta eskubide urraketak salatzera gatozkizue gaurkoan.
Diligentzi juridiko batzuek medio, Manuk bi lekualdatze izan zituen, Alcalatik Zaballara lehena, Alcalatik Martutenera ondoren. Zuzenean ekarri ordez, tarteko beste espetxe batzuetan geldialdia eginarazi diote.
Zaballatik Alcalara bueltan, Burgosko espetxean 5 egunez egon zen. Bertan, sarrera moduluan eduki zuten, ez zen herizaintzara eramana izan bost egunez, horrela arautua duen arren. Egun horietan medikazioa aldatu zioten, berak Alcalan hartzen duena bertan ez zutela argudiatuz. Egun horietan ez zioten INR analitikarik egin, odolaren koagulazioa neurtzen diona, medikazio dosia neurtzeko beharrezko duena. Gatzik gabeko dieta onartua eta arautua duen arren, dieta normala eman zioten. Tentsio altua du gaixotasunaren ondorioz, neurtu beharrekoa, egun hauetan ez zioten tentsiorik hartu. Espetxe erakundearen utzikeria guzti hau gutxi ez eta bere mediku txostena Burgos-Alcala bidean galdu egin zen. Emandako erantzuna: “cosas que pasan, ya aparecerá”. Burgos-Alcala bidaiak 14 ordu iraun zuen, bere gaixotasunarekin bateragarri ez den egoera batean.
Bere bigarren bidaian, 5 eguneko geldialdia eginarazi zioten Valdemoron. Ez zen herizaintzara eramana izan egun horietan. Berriro utzikeria. Gainera, bere eskubidea den arren, ez zioten utzi senideei deirik egiten.
Azpimarratu nahi genuke azken hilabetean eduki dituen lekualdatzeetatik, legeak arautu bezala, tratamendu egoki bat jaso duen zentro bakarrak Zaballa eta Martutene izan direla. Azken hontan mediku azterketa sakon bat egin zezan onartu dute, horretarako Donostia hospitalean bost egunez egon delarik frogak egiten.
Guzti honekin, salatu nahi dugu, Espainiako Espetxe Erakundeak duen utzikeria larrikin gaixo dauden presoekiko. Agerian geratzen da berriro ez dela baldintzarik ematen espetxeetan larriki gaixo dauden presoen trataera eta jarraipen egokia egiteko. Espainiar zein nazioarteko legediek argi diote gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoek kalean behar dutela.
Salatzen dugu Zoido ministroaren azken asmakizuna, non esaten digun hilotzak ekarriko dizkigutela etxera. Ze arautan jartzen du bi hilabeteko kontu hori? Nola neurtu behar du infarto edo enbolia bat eman diezaiokeen preso baten bizi itxaropena?
Ozen diogu zorigaiztokorik gertatu ezkero, erantzunkizuna, egoera hau posible egiten dutenez gain, beste aldera begiratzen dutenek ere badutela. Bada garaia euskal erakunde gorenek esku har dezaten, beranduegi izaterako. Guk gizarteko alor guztietan adostasunak bilatzeko konpromisoari eutsiko diogu.
SALATZEN DUGU
LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Sarek egungo gartzela politikak presoen seme-alabengan duen eragin larriaz ohartarazten du
Urruntzeak eta zigor neurrigabeek haurren osasunean duten ondorioak jasotzen dituen txostena ari da osatzen.
Prentsaurreko honen bidez, Sarek, orain arte ezkutuan egon den koletibo batez hitz egin nahi du: euskal presoen seme-alabez, hain zuzen ere.
Datu bilketa bat egin ostean, kolektibo hau 113 umek eta nerabek osatzen dutela jakin dugu: 102 umek ama edo aita dute espetxean, 9k ama eta aita, eta 2 haur amarekin bizi dira espetxean bertan: Xua, Picassenten eta Izar Madrilen. Duela bi egun arte, 3 ziren amarekin barruan ziren umeak, baina astelehenean Ametsek, Idoia Mendizabalen eta Ion Gonzalezen semeak, hiru urte bete zituenez Picassenteko espetxetik atera behar izan zuen.
Haurrak 3urte betetzean amarengandik bereizteak zein egoera gogorra eragiten duen ezagutzen dugu jada. Orain Amets, hilean behin edo birritan egon ahal izango da, gehienez ere, bere gurasoekin. Hori gutxi balitz, Ordiziatik Picassentera 1200-ko bidaia egin beharko du. Gainera, bere gurasoak urrunago eramateko arriskua ere badago, horrela egin baitute duela gutxi Josune Oña eta Asier Mardonesekin; 3 urteko alaba kalera atera eta Valentziatik Alicantera urrundu baitituzte. Bestetik, ezaguna da ere Izarrek bizi duen egoera. Lehengoan jakin genuenez, SARA –bere ama- ezin da arratsaldeko 5ak arte zentrutik atera eta Madrilen bizitza normal bat garatzea ezinezkoa zaio (bere nortasuna agertzeko ezintasuna, medikuetara joateko zailtasunak, isolamendua….). Honek ondorio zuzenak ditu Izarrengan.
Datu bilketa honetan bi ñabardura egin nahi ditugu. Batetik, 18 urte arteko haurrak eta nerabeak hartu ditugula soilik kontutan, eta ez dugu aipatu gabe utzi nahi badaudela gaur egun 21,23 urte dituzten gazteak, eta aita edo ama sekula kalean ezagutu ez dutenak. Bestetik, iheslarien seme-alabak ere badira, noski, eta haur-nerabe horien egoera ere argitara ekarri nahiko genuke. Alta, zailagoa egiten ari zaigu datuon bilketa, egoeraren berezitasuna dela eta. Horretan jarraituko dugu eta eskuartean ditugunean aurkeztuko dizkizuegu.
Ume hauek bizi duten egoera larriaz ohartarazi nahi dugu gaur
Batetik, urruntzea dela eta, gurasoak 600-800-1000 km.tara izatearen ondorioz, ume hauek asteburu askotan furgoneta, kotxe, tren… batean pasa behar izaten dute gaua. Horrek deskantsurik eza, estresa eta istripu arrisku handia dakar, bidaia hauek era jarraian hilabetean behin edo birritan egiten baitituzte.
Bestetik, bere egunerokotasunean, urrunketari ez ezik, ume hauek beste egoera zail bati egin behar diote aurre: bere gurasoen gabeziari. Estatu espainiar eta frantses nahiz nazioarteko artikulu desberdinek eskubide hau aitortu arren, haur horiek nekez jaso dezakete preso dauden gurasoen afektibitatea, eta ezin dira gurasoen ondoan hazi. Hilean behin edo gehienez bi aldiz egoten baitira haur hauek gartzelan dituzten gurasoekin, eta beti espetxeko espazio itxi eta txikietan. Hau, ikusten ari garenez, oso gogorra egiten zaie umeei.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, haur eta nerabaeek gurasoen maitasun, arreta eta kontaktua behar izaten dute; kontaktu fisiko zein emozionala. Zentzu honetan, bai haurtzaroan eta baita nerabezaroan ere, lehentasunezko beharra izango da ziurtasun emozionala. Eta, horretarako, beharrezkoa izango da haur eta nerabeek gurasoekin interakzio zuzenak eta kontaktu fisikoa izatea, izan ere, modu horretan jasotzen baitituzte afektuzko adierazpenak zein emozionalak. Adierazpen hauek guztiek, enpatiazko, ziurtasunezko, goxotasunezko lotura afektibo positiboak lortzea ahalbidetzen dute.
Alabaina, guraso hauetako askok 20 eta 30 urteetako kartzela zigorrak dituzte oraindik aurretik. Eta, normala denez, ume hauen ohiko galderatariko bat honakoa izaten da: Noiz aterako da ama/aita espetxetik? Zigorrok kontuan hartuta, guraso hauek umeak nagusi direnean geldituko dira libre. Ume hauek gurasorik gabe bizitzera kondenatu nahi dira, eskubide hori ukatzen ari zaie. Eta horrek, txostentean ikusten ari garen bezala, beraiengan ondorio larriak ditu. Ume hauen osasun fisiko-emozionala eta ongizatea kontutan hartuta, egoerari irtenbidea bilatu behar zaio. Ume hauek ORAIN behar dituzte gurasoak ondoan. Ez 30 urte barru.
Ume hauei, dagoeneko, “motxiladun umeak” deitzen dienik bada. Izan ere, ume hauek une oro ari baitira bidaiatzen eta beti baitute motxila soinean. Baina motxila honen esanahia haratago doa, noski. Motxila hauek ume hauek daramaten zama afektiboaren ikur ere badira.
Hain zuzen ere, egoera honek beraiengan duen eragina aztertzen duen dossierra ari gara osatzen. Horretarako, psikologo desberdinen laguntzaz gain, ume hauen zaintzaz eta heziketaz arduratzen diren ama, amona eta tutoren lankidetza ere ari gara izaten.
Bereziki interesgarriak eta xamurrak diren enkontruotan informazio asko ari gara jasotzen eta, gainera, elementu amankomun ugari gertatzen direla ohartzen hasiak gara. Adibidez, 3 urtetatik aurrera, umeek etengabe galdera hau egiten dutela jakin dugu: NOIZ aterako da nire ama/aita espetxetik?
Txostenaren ondorioak zabaltzearekin batera, ume hauen galderak –NOIZ ARTE- jendarteari luzatzeko asmoa dugu. Hortaz, laister jendarteko eragile, erakunde etab. egingo diegun galderak izango dira honakoak. Noiz arte egon behar dute guraso hauek espetxean?
Ume hauek ez dute komunikabideen aurrean hitz egiten, ez eta parlamentuetan ere. Baina oso modu zuzenean bizi dituzte hainbat politika. Horregatik, Sarek haur hauen guztien ahotsa izan nahi du. Sarek haur hauek aurpegia eta bizipenak dituztela erakutsi nahi du, ikusgarri egin nahi ditu, eta euren eskubide eta ongizatearen alde lan egingo du.
Gurasoen ondoan hazteko eskubidearen alde.
> Pretsan bildutakoak
> NAIZ
Sare visibiliza las consecuencias del alejamiento en los menores.
Sare está elaborando, con la ayuda de psicólogos, tutores y madres, un informe en el que queden recogidas las consecuencias que el alejamiento tiene en la salud de las niñas y niños cuyos padres están en la cárcel. Una vez finalizado será presentado a agentes y grupos políticos.
.
> BERRIA
Euskal presoen seme-alaben egoera “ikusgarri” egin nahi du Sarek
Ia 7.600 egun, 20 urte luze: "Fernan Euskal Herrira!" manifestazioa Sestaon
Fernando Alonso presoa Euskal Herrira ekartzearen aldeko manifestazioa egingo dute Sestaon ekainaren 3an.
Urte guzti hauetan bere senide eta hurbilekoek milaka ordu egin behar izan dituzte errepideetan Fernan bisitatu ahal izateko, honek dakarren arriskuarekin (euskal presoen 16 senide hil dira errepideetan sakabanaketa politika ezarri zenetik). Urteko bidaien kostua ere ez da makala: 9.134,92€. Senideei ezarritako zigor erantsia, eta odoluste ekonomiko larria, beraz.
Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko Sare herrutarretik deia luzatzen dizuegu gurekin batera Fernan Euskal Herrian behar duela aldarrikatzera. Giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen defentsan, eman ezazu urratsa eta zatoz ekainaren 3an (larunbata), 13:00etan Sestaoko La Pelako bidegurutzetik hasita antolatu dugun mobilizaziora.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko mosaikoa egingo dute Orereta-Errenterian
Mosaiko erraldoia egingo dute uztailaren 1ean Orereta-Errenterian, larriki gaixorik dagoen Aitzol Gogorza presoari 100.2 artikulua ezartzea eskatuz.
Orereta Errenteriako herritarrak gara eta gure ezberdintasunak alde batera utzita pertsona guztientzako ezinbestekoak diren giza eskubideak defendatzeak batzen gaitu.
Osasunerako eskubidea, oinarrizko eskubidea da,baina, horrez gain, eskubide unibertsala, ere, bada. Pertsona guzti guztiei zor zaie, aske zein preso egon. Inongo lege eta arautan ez da esaten pertsona batek, aske ez egoteagatik, osasuna eta tratu duina izateko eskubiderik ez duenik.
Hori kontutan hartuta, gure kezka adierazi nahi dugu gure bizilaguna den Aitzol Gogorzak bizi duen egoeragatik. Gaixotasun psikologiko larria eduki arren, espetxean mantentzen dute. Gure ustetan, Aitzolen egoera ez dator bat bere espetxeko egonaldiarekin. Legearen arabera, 100.2 artikuluaren arabera hain zuzen ere,larriki gaixo dauden presoek espetxealdi arin bat edukitzeko eskubidea dute, haien gaixotasunarentzat aproposa den tratamendua jaso dezaten.
Egia da gaixotasun larria duen pertsona bat espetxetik ateratzeak ez duela gaitz larri bat sendatzea bermatuko, baina pertsona horrek hobera egin dezan eta bilakaera geldoago bat izan dezan lagunduko du, zalantzarik gabe.
Aitzolek eta bere gertukoek pairatzen duten sufrimenduarekin amaitu behar dugu. Horregatik, Aitzoli 100.2 artikulua ezartzea eskatzen dugu; espetxetik kanpo eta bere ingurune afektiboan tratamendu egokia jaso dezan. Giza eskubideen defentsan artisau asko beharko dira. Ezberdinen arteko zubiak eraikiz eta indarrak batuz, hain beharrezkoa zaigun, hainbestean amestu dugun konponbidea lortuko dugu.
Horregatik, dei egiten diegu giza eskubideen alde dauden lagun guztiei, uztailaren 1ean arratsaldeko 18:00etan Zumardian gauzatuko dugun mosaiko erraldoian era aktibo batean parte hartzeko; gure bizilaguna den AItzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko.
AITZOL ETXERA!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
“ZIGORRA JATORRIAN BETETZERIK?” jardunaldiak Iruñean
Sare eta Salhaketak antolatuta, zigorra jatorritik urrun betetzeak dakartzan ondorioak aztertzeko jardunaldiak Iruñean.
Espetxeen Lege Organiko Orokorrak bere 12. artikuluan dio ezen “establezimenduen kokapena izendatuko diren lurraldeen barnean finkatuko du espetxe administrazioak. Nolanahi ere, lurralde bakoitzak espetxe beharrei erantzuteko eta zigortuen deserrotzea saihesteko establezimendu aski izan dezan ahalegina eginen da”.
Legeak berak finkatzen dio, bada, administrazioari presoak, zigorra beren jatorritik urrun betetzea ahal den neurrian saihestuz, deserrotzea saihestu beharra. Arau orokor hori salbuespenezkoa bilakatu da Espetxe Administrazioak presoek zigorra beren jatorrian edo beren familia errotzea duten tokian betetzeko eskubidea ia salbuespen bihurtu baitu, eta horrek presoei erabateko deserrotzea ekartzen die.
Zigorra gizarte ingurunetik urrun, presondegian sartu aurretik pertsonak bizileku zuenetik urrun, betetzeak bidegabekeria eta arazo handiak ekartzen ditu, ahaide eta hurbilekoen bisita aukera murriztea eta bisitak ahaide eta hurbilekoen gehiegizko ahalegin pertsonal eta ekonomikoarekin egin behar izatea eta, gainera, askatasuneko bizitzara itzultzeko prozesua ikaragarri zailtzen du.
Estatuko Gobernuak emaniko kopuruen arabera, 2017ko otsailaren 9an 200 ziren estatuko hainbat espetxetan zigorra betetzen ari ziren nafarrak edo Nafarroan erroturiko lagunak.
Gainera, 14 gutxienez dira zigorra Frantziako estatuan betetzen ari direnak.
Jardunaldi hauek zigorra jatorritik urrun betetzeak ekartzen duen horren oraingo errealitatea ezagutarazi nahi dute, bai lehen pertsonako kontakizunen bidez bai hainbat ikuspegi profesionaletatik ikusita. Baina proposamenak egiteko aukera ere egonen da, beharbada berriak ez izan arren urruntzea bukarazteko beharrezkoak baitira.
Jardunaldiak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izanen dira Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia, 2, Iruña), 19:00etatik 21:00etara.
MAIATZAREN 31, 19:00etan
– Mertxe Txibite, preso ohia
– Preso ohi baten ahaidea
– Patricia Moreno: legelaria
– Ana Laura Gil: psikologoa
– Irakasle bat
EKAINAREN 1a, 19:00etan
– Libertad Francés: SALHAKETA NAFARROA-ko koordinatzailea
– SARE HERRITARRA
– Juanje Soria: Foro Soziala
– Josu Beaumont: abokatua eta preso ohia
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen egoera azaldu du Sarek Madrilen
Madrilen izan dira aste honetan Sareko hainbat ordezkari, euskal presoek bizi duten egoeraren berri emateko.
Bilerak egin dituzte hainbat alderdi politikoetako ordezkariekin eta hitzaldia eman dute Euskal Etxean, “ETAren armagabetzearen ondoren, zer?” galderaren haritik, presoen egoera hizpide hartuta. Justizia Sailburu ohi eta Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga, Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabaster eta espetxeko funtzionario ohi eta Saremo kide Pepe Mouliá izan dira hizlariak.
Hitzaldiaren aurretik Espainiako Kongresuan izan ziren Sareko ordezkariak, bertan PSOEko Margarita Roblesekin, ERCko Esther Capellarekin, PDECateko Lourdes Ciurorekin, EAJko Mikel Legardarekin eta Podemoseko Nagua Alba eta Eduardo Maurarekin bildu ziren. Batzuekin lehendik harremana bazegoen arren, Sarek Madrilen honelako bilera erronda egiten duen lehen aldia izan da; garrantzitsua izango da aurrerantzean ere harreman hauek mantentzea.
Madrilera egindako bidaia baliatuta Sara Majarenas eta Izarren egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan du Sarek. Egoera gogorrean bizi dira, eskubideak urraturik dituztela. Izarrek bere askatasunaren truke lortu du amarekin egotea, Izarrek preso jarraitzen du. Horregatik, Sareren ustez, amaren zein alabaren eskubideak errespetatuak izan daitezen ezinbestekoa da Sara eta Izar lehenbailehen Donostira ekartzea.
> Pretsan bildutakoak
> BERRIA
Euskal presoei «legedi berezia» ezartzen dietela salatu du Sarek Madrilen
> NAIZ
La denuncia de la política penitenciaria, en Madrid de la mano de Sare.
«Después del desarme, ¿qué?». Ese ha sido el título de la mesa redonda celebrada este miércoles en la Euskal Etxea de Madrid, organizada por Sare y con la participación de su portavoz, Joseba Azkarraga, del catedrático de Derecho Administrativo de la EHU-UPV Iñaki Lasagabaster, y del exfuncionario de prisiones Pepe Mouliá.
> Lo Que Somos
“Después del desarme de ETA, ¿qué?”.
“Después del desarme de ETA, ¿qué?”. Con esta pregunta de fondo se ha impartido este pasado miércoles 24 una conferencia en la Euskal Etxea de Madrid…
"Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!" manifestazioa Gernikan
“Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” manifestazioa Gernikan, ekainaren 9an
Agerraldi jendetsua egin zuten pasa den ostiralean Gernikan ekainaren 9rako antolatu duten manifestazioa iragartzeko. Hona hemen agerraldian esandakoa:
Erreboteraino heldu gara. Atzean ez dago gehiagorik. Ez dago koadrorik, ez dago kantxarik, ez dago harmailik. Ez dago ezer. Urteak eta hamarkadak pilota frontisera eramaten, eta erreboteraino bidali izan gaitu erantzun gisa. Gaurdaino. Erreboteak Puerto de Santa Maria du izena frontoi honetan; Almeria, A Lama, Moulins-Yzeure, Arles edo Murtzia dei dezakegun bezala. Eta ez dago jairik; kontrakoa baizik. Eta ez dago alaitasunik, goibeltasuna baita nagusi. Ta nekea… Pilota leku berera heltzeko nekea asterik aste.
Ia 30 urtez indarrean dagoen dispertsio politika amaitzeko, norbanako ugari eta ezberdinen indarra eta abiadura behar dugu. Indarra eta abiadura espainiar eta frantziar gobernu zentralek ez dutelako batere borondaterik egoera aldatzeko, giza eskubideak errespetatzeko; legea betetzeko; Euskal Herriko gehiengo sozialak adierazten duena gauzatzeko. Ezta aurtengo apirilaren 8-a eta gero ere. Beraientzat gauzak ez dira ezertan aldatu…ala bai? Guri, herritarroi, berdin zaigu haien usteak. Guk, premiaz eta urgentziaz giza eskubideak errespetatzea, konponbidean oztopo bat ez izatea eta euskal herritarroi bake eskenatoki bat bakean eraikitzen utz gaitzaten nahi dugu. Kitto.
Horregatik, datorren ekainaren 9an (ostirala) arratsaldeko 19,30tan Merkurio plazatik hasita burutuko dugun manifestaziora herritar guztiak bertoratzera deitzen ditugu. “Erreboteraino eta buelta, denak Euskal Herrira!” lemapean izango da, eta, ondoren, Auditorioan ekitaldia burutuko dugu.
Guztion artean lor dezakegulako, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Agerraldia Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean
Pasa den asteazkenean Joseba Azkarraga eta Luis Galdos Sareko ordezkariek Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean agerraldia egin zuten larriki gaixorik dauden presoen egoerari buruz hitz egiteko.
Hemen ikus dezakezue agerraldiaren bideo osoa, Sareko ordezkarien hitzartzea eta alderdi politikoetako kideek esandakoa bilduz.
*Argazkia eta bideoaren egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco
> Pretsan bildutakoak
> BERRIA
Sarek dei egin dio Eusko Legebiltzarrari gaixorik dauden presoak askatzeko eska dezan.
Espetxe Zuzendaritzaren azken agiria “heriotza zigorra” da gaitz larriak dituzten presoentzat, Sarek salatu duenez. PPk salbu, gainerako taldeek ongi ikusi dute eri dauden presoen aldeko testua adostea.
> NAIZ
Sare insta al Parlamento de Gasteiz a reclamar la excarcelación de los presos gravemente enfermos.
La red ciudadana Sare ha pedido al Parlamento de Gasteiz que vuelva a reclamar el fin de la «excepcionalidad» de la política penitenciaria que se aplica a los presos vascos y que solicite la excarcelación de aquellos que padecen enfermedades graves.
> DEIA
Sare pide la excarcelación de los presos de ETA gravemente enfermos
La red ciudadana Sare ha pedido al Parlamento Vasco que vuelva a reclamar el fin de la “excepcionalidad” de la política penitenciaria que se aplica a los presos de ETA y que solicite la excarcelación de los reclusos de la organización armada con enfermedades graves.
> EL DIARIO VASCO
Una parlamentaria del PP afea a Zoido que ponga plazos para excarcelar a presos enfermos
Bengoechea critica al ministro de Interior por establecer que solo un recluso con una esperanza de vida de dos meses sea puesto en libertad.






































