Albisteak
Dispertsioarekin amaitzeko, uztailaren 2an 592km ekimena Orereta-Errenterian
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Legedi europearraren arabera 7 dira kalean beharko luketen euskal presoak
2008/675/Jal legedi europearraren arabera, 7 dira kalean beharko luketen euskal presoak.
Aurreko astean, Sare herritarrak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa juridikoen Ikasmirak zentroarekin batera, Bizkaiako Abokatuen eskolan euskal presoen eskubideen urraketen inguruko dossier argia aurkeztu genuen. Estatu mailako 100 juristek egindako informea, bi puntu nagusi salatzen zituena: dispertsio politika eta zigorren batuketa.
Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak 197/2006 doktrina bertan behera utzi ostean, Espainiako estatuak, martxan jarri zituen ahal bezainbeste trikimailu, euskal presoen etsaiaren eskubidea aplikatuz eskubide internazionala martxan jarri beharrean. 2008/675/Jal legediaren inguruan ari gara, zigorren batuketa aplikatuz.
Egun, guztira 7 dira kondena bete duten herritarrak, baina marko honen erabakiaren ondorioz, espetxean jarraitzen dute. Espetxean eta dispertsatuta.
Hauek dira lege hau ez betetzearen ondorioz egoera honetan dauden euskal herritarrak:
> Josu Arkauz Arana, Arrasate
> Jose Jabier Zabala Elosegi, Hernani
> Iñaki Etxeberria Martin, Iruñea
> Santi Arrozpide Sarasola, Lasarte
> Francisco Mugika Garmendia, Ordizia
> Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz
> Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Lemoa
SARE-k Espainiako Estatua salatzen du; legedi hau ez betetzeagatik eta giza eskubideen beste eremu batzuetan ere urraketak etengabe emateagatik. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak ez askatzeagatik, edo dispertsio politika aplikatzeagatik. Ozen eta argi salatu nahi dugu, instantzia ezberdinetara joz honetarako, Espainiako Estatuak etengabe urratzen dituela euskal presoen giza eskubideak. Presoenak, euren senideenak, eta euren ingurune sozial eta afektiboarenak.
Horretarako, gaurtik aurrera marko lokaleko lan plan bat martxan jarri nahi dugu. Hau, aipatutako zazpi euskal herritarren herrietan eramango da aurrera; modu honetan, neurri honek zer esan nahi duen eta euren bizilagunari azaldu nahi diegu herritarrei, egoera sozializatuz.
Azkenik, euskal jendartea euskal presoen giza eskubideen alde lan egiteko deia luzatu nahi dugu beste behin ere, sare herritar hau ehuntzen. Izan ere, guztion lana ezinbestekoa da konponbidera eta bakera pausoak eman ahal izateko.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
"Guk ibilitakoak, gureak dira" erakusketa ibiltaria Iruñera iritsi da
Ehun lagun inguru Iruñeko tren geltokira hurbildu ziren “Guk ibilitakoak, gureak dira” erakusketa ibiltariari harrera egiteko.
Ondotik, herri sare bat osatuz, tren geltokitik Katakrak espazioraino joan ziren eta bertan erakusketaren aurkezpena eta ekitalditxo bat burutu zuten larriki gaixorik dauden euskal presoen egoera zabalduz.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Kaiola hutsik bait da inoiz baino ederrago
Zigorra beteta eta larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasunaren aldeko manifestazioa uztailaren 9an Gasteizen.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Ostiral ezberdin bat izatea lortu zuten Gernika-Lumon
Joan den ostiralean 300 lagunek argi adierazi zuten dispertsio politika amaitu behar dugula.
Ekarriz Banaz lelopean buruturiko manifestazioa eta ondorengo Auditorioko ekitaldiaren bitartez Gernikako sarea hedatzeko konpromezua berretsi eta aktiboki inplikatzeko motibazioa islatu zuten.
Bertan, “Erradiografiak: Gernikako dispertsioaren ispilua” tresna berria aurkeztu zuten; egungo errealitatea ezagutarazteko euskarria. Orain bere zabalpenari helduko diote eta horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Abadiñoko udalak Gorka Fraile, larriki gaixorik dagoen euskal presoaren askatasuna eskatzen duen mozioa onartu du
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Kulturgileen bagoia bete egin zen Lasarte-Orian
Giza eskubideen aldeko trenari kulturaren bagoia erantsi dio Lasarte-Oriak
Sare Lasarte-Oriak antolatuta, ekitaldi bat burutu zuten herriko hainbat kultur eragile eta norbanakok. Horretan, salatu dute espetxe-politikak “kulturalki isolatu” egiten dituela presoak.
Kronika eta argazkiak: Txintxarri
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!
Euskal presoen eskubide urraketa Europaraino eramango dugu
“Euskal Herriko presoei eta Espainiako gobernuaren espetxe-politikari buruzko kontsiderazio laburrak” dosierra aurkeztu dugu Bilboko Bizkaiko Abokatuen Eskolan.
Sarek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta hainbat legelarik egindako dossierra aurkeztu dugu gaur. Aurkezpen hau, dosierra zabaltzeko egingo ditugun ekimenen hasiera besterik ez da izango. Besteak beste, dosierra Justizia eta Barne ministeritzetara bidaliko dugu, Ararketoari igorriko diogu, Madrilen eta Bartzelonan aurkezpenak burutuko ditugu, herrietan zabalduko dugu…
Jendartearen aurrean gaur aurkezten dugun dossier hau eta Europako instituzioei helaraziko dieguna, Espainiako estatuan funtsezko eskubideen arloan oso kezkatuta agertu garelakoaren ondorio zuzena da. Zehazki, euskal presoei ukatzen zaizkien funtsezko eskubideak urratuak direlako.
Demokrazian, funtsezko eskubideek politika publikoa osatzen dutela uste dugu. Ez dago funtsezko eskubideak defendatu barik egiten den politika publikorik. Funtsezko eskubideak eta botere banaketa ezberdinduta ez dituen gizarte bat, ez da demokrazia bat.
Printzipio honen bitartez, egun Europan dauden politika batzuk aztertu ahalko ditugu. Atzerriko polikarako baliagarria da hau; izan ere, Europako mugetan dauden pertsonen eskubideak ez dira betetzen ari. Eta baieztapen berdina egin dezakegu espetxe politikarekin eta euskal presoen eskubideekin.
Euskal presoak euren eskubideak ezagutzen ez dituen legedi baten biktimak izaten ari dira. Gainera, eskubideen urraketa honen larritasunik gorena, hauek errespetatzeko beharrezko tutela judiziala topa ezin dutenean ematen da.
Zehaztasunetan sartuta, euskal presoen urrunketa, milaka kilometrotara kokatuta dauden espetxeetan kokatuz, gaur egungo legediaren kontrakoa da; zehazki, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko legediaren aurkakoa da. Azken honek, argi adierazi du presoek duren etxeetatik hurbil bete behar dituztela zigorrak.
Europako legedia argia izan arren, badira presoen intimitate pertsonal eta familiarekiko intimitatea ukatuak direla dioten Esapainiako Auzitegiko sententziak. Are gehiago, gai honek iritzi publikoan eragina izan duenean, Europako Parlamentuan eta prentsan oihartzuna izan ostean.
Presoek euren etxeetatik hurbil kondena ez dutela bete behar ere esan da, Europako legediak guztiz kontrakoa esaten duenean. Guzti hau, Auziteko Konstituzionalaren presidenteak 2015ean Europako Giza Eskubideen Justizia ikasturtean Europako Auzitegien legedia betetzen duela esan zuenean.
Urrunketarekin hau gertatzen bada, zigorraren batuketarekin antzeko zeozer esan dezakegu. Europako lege baten arabera, Europan betetako zigorrak Espainiako Estatuan beteko diren zigorrei murriztu behar zaizkie. Horrela onartu zuen, hasteko, Auzitegi Gorenak, eta kasu puntual batzuetan Audientzia Nazionalak.
Guztion harridurarako, Espainiako Gorteetan, atzerapenarekin izan bazen ere, llegue baten berri izan genuen. 2010eko bauztutik aurrera betetako zigorrekin, zigor batuketa egiteko aukera zegoen.
Argi eta garbi, honek esan nahi zigorren batuketa ezin daitekela euskal presoengan aplikatu. Denboraren limitazio hau, Europako legediaren aurkakoa da. Europako legediarekin dagoen kontradizkio hau dela eta, Europako Juztizia Auzitegian hau horrela den edo ez galdetu beharko luke, zigorren batuketa ekiditen duen Espainiako legeak Europako legediarekin ea bateragarria den.
Espainiako auzitegiak, nahiz eta derrigortuta egon, ez diote galdera hau Europako Batasunaren Justizia auzitegiari helarazi. Legearen interpretazioa argia dela adierazi dute, Espainiako legediak ezarritakoa zuzena dela, nariz eta erabaki hau justizia auzitegiko 11 epailek 9ren aurka onartu, eztabaidatutako erabaki batean, ikus daitekeenez.
Interpretazioan zalantzarik badago, Espainiako auzitegiek Europako Justizia Auzitegietan galdetu ez dutelako da. Jarrera hau, Europako neurrien aurka agertzen da juridikoki; are gehiago, presoen tutela judizialaren ukatzailea erabat.
Arrazoi honengatik, manifestu hau sinatzen dugunok, auzitegiko erresoluzioetatik egiten dugun analisia Europara helarazi nahi dugu. Dossier honekin, Europako instituzioek euskal presoei ukatzen zaizkien eskubideen berri izatea nahi dugu; argi dugulako, haien aurka diharduen espetxe politika ez datorrela bat estatu demokratiko batekin.
1 Aberasturi Gorriño, Unai (UPV/EHU)
2 Aberasturi Gracia, Julian
3 Abrisketa, Francisco José
4 Agirre Ruiz, Esther
5 Aiartza Azurtza, Urko
6 Andrés, Estibaliz
7 Añua, Javier
8 Aparicio Lopetegi, Arantxa
9 Aranguren, Juana
10 Arriolabengoa, Andere
11 Arzallus, Xabier
12 Asensio Millán, Fernando
13 Asla, Aitzol
14 Atxa, Begoña
15 Baglietto Gabilondo, Ainhoa
16 Barandiaran, Juan Daniel
17 Barinagarrementeria Olaizola, Luix
18 Bizkarralegorra, Elisabete
19 Belaustegi Cuesta, Joseba
20 Bengoetxea, Aitor (UPV/EHU)
21 Bidarte, Juan Mª
22 Bilbao Gradilla, Lorea
23 Campos, Arantza (UPV/EHU)
24 Cañada, Félix
25 Carrera Ciriza, Jaione
26 Castells, Miguel
27 Chillón, Igor
28 Ciaurriz, Fermin
29 Ciaurriz, Bakartxo
30 Crespo, Begoña
31 Compains, Eneko
32 Compains, José María
33 Cuerda, Jose Angel
34 Dubois, Alfonso (UPV/EHU)
35 Eguskizaga Otazua, Iñaki
36 Elías Ortega, Angel (UPV/EHU)
37 Elosua, Jose María
38 Esnaola, Iñaki
39 Esteban Armentia, Jose
40 Fuente Lavín, Mikel de la, (UPV/EHU)
41 Garai Buztio, Endika
42 Garaikotxea Mina, Iban
43 Garaikotxea Urriza, Carlos
44 García Iricibar, Clara
45 García Ortega, Pazis
46 Garikano, Javier
47 Goirizelaia, Jone
48 Gómez Etxabe, Amaia
49 González Moyano, Diego Ignacio
50 Gorostiaga Mendizabal, Urtzi
51 Hernández Murga, Andoni
52 Hernandez Zubizarreta, Juan (UPV/EHU)
53 Irarragorri, Jasone
54 Iruin, Iñigo
55 Irurzun Ugalde, Koldo
56 Isasmendi, Arantxa
57 Ituño Pérez, Ane
58 Izko, Amaia
59 Jaka Goikoetxea, Aitzol
60 Jauregi Lejona, Eukene
61 Barandiarán, Joseba
62 Karrera Egialde, Mikel (UPV/EHU)
63 Kortabarria, German
64 Kortabarria, Haimar
65 Lasagabaster, Iñaki (UPV/EHU)
66 Larrarte Aldasoro, Aiert
67 Lazkano, Iñigo (UPV/EHU)
68 Lekue Tolosa, Nerea
69 Lopez de Alda, Alfonso
70 Lopez de Luzuriaga, Yolanda
71 Lozano Murga, Boxean
72 Mantzizidor Txirapozu, Kepa
73 Mariñelarena, Jose Manuel
74 Martín Pallín, José Antonio
75 Maza Peña, Xabier de la
76 Mendizabal Escalante, Maider
77 Miragaya Miragaya, Angel
78 Oleaga, Nazario
79 Oquiñena, Joaquín
80 Orbegozo Zurutuza, Nekane
81 Ortiz de Guinea, Cristina
82 Ostolaza Arruabarrena, Onintza
83 Otxoa, Isabel (UPV/EHU)
84 Piñol, Elixabete
85 Porres, Juan
86 Ruiz de Erenchun, Angel
87 Sainz de Rozas, Rafa
88 Sánchez Setién, Oscar
89 Santxo Uriarte, Iñigo
90 Talavera Etxeberria, Olatz
91 Ugarte, Olga
92 Unzueta Uzcanga, Mitxel
93 Urbina, Iker
94 Urrutia, Iñigo (UPV/EHU)
95 Valiente Montero, María del Mar
96 Zabala, Begoña
97 Zabala, Javiere
98 Zabaleta, Patxi
99 Zenon Castro, Alfonso
100 Ziluaga Larreategi, Haizea
ESTATU MAILAKOAK
- ESPAINIAKO GOBERNUA
- EAEKO JAURLARITZA
- NAFARROAKO GOBERNUA
- EUSKAL PRESOAK DITUZTEN BESTE GOBERNU AUTONOMIKO BATZUK, BEREZIKI ANDALUZIA
- ENBAXADAK
- ARARTEKOA
- ESPAINIAKO HERRIAREN ZAINDARIA
- ANDALUZIAKO HERRIAREN ZAINDARIA
- EUSKAL DIPUTAZIOAK
- EUSKAL UDALAK
- ESTATUKO ABOKATU ESKOLAK
- KONGRESUKO/SENATUKO TALDE PARLAMENTARIAK
- EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDE PARLAMENTARIAK
- NAFARROAKO PARLAMENTUKO TALDE PARLAMENTARIAK
- ANDALUZIAKO PARLAMENTUKO TALDE PARLAMENTARIAK
- ALDERDI POLITIKOAK.
- SINDIKATUAK.
EUROPAKO INSTITUZIOAK
- EB-KO ORGANO ADITUAK
- EUROPAKO KONTSEILUKO ORGANO ADITUAK
- NBE-KO ORGANOAK
- OSCDE-KO ORGANO ADITUAK
- GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO INSTITUTUAK
- EUROPAKO LEGEBILTZARREKO KOMISIOAK, GAIA LANTZEN DUTENAK
- EUROPAKO KONTSEILUKO ANBLADAREN ORGANOAK
GBEk
- AMNESTY INTERNACIONAL
- MUNDUKO MEDIKUAK
> Pretsan bildutakoak
Debako hainbat kulturgilek giza eskubideen trena hartu dute
Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!
Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

































Abadiñoko udalak Gorka Fraile, larriki gaixorik dagoen euskal presoaren askatasuna eskatzen duen mozioa onartu du zuen atzo aho batez.














































