Albisteak

Jagoba Codók preso jarraituko du, espondilitis ankilosantea izan arren

Jagoba Codok preso jarraituko du, espondilitis ankilosantea izan arren

Jagoba Codok preso jarraituko du, gaixo larria egon arren. Espondilitis ankilosantea dauka Codok. Zoritxarrez berria ez den beste ankerkeria baten aurrean gaude, berriz ere. Gaixo larria eta preso egotea giza eskubideen urraketa garbia izateaz gain, legearen kontrakoa ere bada.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 14 hilabeteko zigor extra bat ezarri zion Codori, baina Espainiako Auzitegi Gorena zigor batuketa honen aurka agertu da orain. Gauzak horrela, ez ditu 14 hilabete gehiago bete beharko Codok, baina preso jarraituko du: gaixo larria eta preso.

jagobaEuskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko legediekin amaitu beharra dago.  Hasteko, euren bizitzaren kontrakoak direlako neurri hauek; eta berriz ere, senideak ere salbuespeneko egoeran kokatzen dituelako honek, azkenengo hauen eskubideen contra ere jokatuz.

Preso gaixoak gorroto eta mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politika batean baino ezin dira kokatu. Eta bata zein bestearekin amaitu beharra dago; beharrezkoa da, premiazkoa da. Larriki gaixo dauden herritarrak ezin daitezke preso egon, eta espetxe politika ezin daiteke mendekuan edota gorrotoan oinarritu. Soilik horrela berma daitezke giza eskubideak.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Atxikimendu ugari bildu ditu Sare Arrasatek u9rako

BILBO ETA BAIONAN HARRIAK MUGITZEN HASTEKO, ABENDUAK 31an EBATU SOKA!

7 preso daude Arrasaten eta beste hainbat iheslari ere. Senide edo lagun bakoitzak, batezbeste, 1646km egiten du astero herriko presoak 40 minutuz bisitatzeko. Sakabanaketak, astero 1526,16 € ko diru kostua eragiten die Arrasateko senideei.Bereziki larria da Iosu Arkauzen kasua, ia 25 urte espetxean doan Arrasatear honi Espainiar estatuak ez dizkio Frantzian bete zituen zigor urteak kontatu nahi, Europako legeek diotenaren aurka. Beste lege urraketa bat.
Hemen bildu garen sentsibilitate eta ibilibide desberdineko herritarrok zera adierazi nahi dugu:

> Presoen urruntzea ahalbidetzen duen sakabanaketa politikaren amaiera, pertsona hauek euskal herriratuz. 25 urtez iraun duen neurri hau mantentzeak, presoentzat ez ezik, beraien ingurune hurbilarentzat sufrimendua, eta ondorio larriak, dakartza, heriotza barne. Mendekuan oinarritutako neurri politiko bat izan zen sakabanaketa. Garai berri honetan, neurri politiko berri batek sufrimendu guzti honekin amaitu behar du.

> Presoa, pertsona gisa suntsitzea ahalbidetzen duen isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea.

> Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea.

> 70 urtetik gorako adina duten presoak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea.

> Bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak indargabetzea. Hala nola, “perpetuite” estatu frantsesean eta 40 urtetako espetxealdia estatu espainolean.

Oraintxe aipatu ditugun salbuespen neurriez gain, espetxean egoteak ahalbidetzen dituen eskubide urraketei amaiera ematea bilatzen dugu. Hala nola, ama, aita eta umeen eskubideak bermatzea, presoaren intimitatea.

babestuz harremanak eta komunikazioa gauzatzea, euskaraz mintzatu, komunikatu eta ikasteko eskubidea errespetatzea, ikasketak inolako trabarik gabe gauzatzeko eskubidea izatea eta emakume presoen kasuan emakume izate hutsagatik ematen diren urraketak amaitzea.
Era berean, deportatu eta iheslarien giza eskubideak ere errespetatuak izan behar dira.

Baina espetxe politikaren harritzarra mugitu behar dugu. Euskal herrian bakea eta konponbidea lortzeko ezinbesteko urratsa da. Harri haundi hori mugitzen hasteko ahalik eta esku gehien behar ditugu. Herritarrak gonbidatu nahi ditugu Abenduaren 31an, 19etan herriko plazan egingo dugun elkarretaratzera. Gurekin batera Urtarrilaren 9an Bilbon harria mugiaraziko duen soka ebatzera.

ATXIKIMENDUAK


  • KIROLA

    • Nerea Arregi

    • Beñat Arnaiz

    • Endika Donnay

    • Jonatan Perez

    • Julen Eraña

    • Inaxio Kortabarria

    • Ane Herrero

    • Beñat Barberena

  • HEZKUNTZA-UNIBERTSITATEA

    • Iosu Zabala

    • Aitor Elizaran

    • Pio Azkarate

  • KAZETARITZA

    • Oihan Vitoria

    • Mikel Arregi

    • Maialen Arratibel

  • TABERNARIAK

    • Ion Lasagabaster (EKaitz)

    • Karmelo (Haizea)

    • Araceli (Txitxinpe)

  • KULTURA

    • Jose Mari Velez de Mendizabal

    • Susana Roa

    • Juncal Perez

    • Marga Mercader

    • Xeli Arregi

    • Ines Osinaga

    • Iagoba Domingo

    • Ane Zuazubiskar

    • Utzune Urrizalki

    • Harristi

    • Edu Abarrategi

    • Lander Olazabalaga

    • Juan Jose Nafarrate

BESTE BATZUK

  • Oxel Azkarate ( Iheslari politiko ohia)

  • Garratz Zabarte ( Preso politiko ohia)

  • Ramon Arkauz( Senidea)

  • Jone Usobiaga (abokatua)

  • Iose Uribesalgo

  • Mikel Makazaga ( Bake epailea)

  • Miren Arginzoniz (Medikua)

  • Iñaki Barrutia ( Psikologoa)

  • Paco Morales (ESKko afiliatua)

  • Amaia Garai (LABeko afiliatua)

  • EH Bilduko zinegotziak

  • Baleikeko zinegotziak

  • Ines Aldai ( EAJko ziengotzi ohia)

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sare Tolosaldea

Araitz-Beteluko egunean 1.000 kg harria mugitu zuten

1.000 kg harria baietz mugitu!

Pasa den asteartean, abenduaren 8an, Araitz-Beteluko egunaren barruan,  dispertsioaren amaiera aldarrikatzeko, Beteluko plazan dagoen 1.000 kiloko harria mugitu zuten hainbat lagunek, azken 100 urte baino gehiagotan mugitu ez den harria mugitu zuten denok batera tiratuz.

Modu honetan, urtarrilaren 9an Bilbo eta Baionara joateko deialdia egin zuten.


Aske eta bizirik nahi ditugu, larriki gaixorik dauden presoak etxera

Milaka pertsonek parte hartu dute Durangoko manifestazioan.

Durangon, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak askatzeko eskatuz eguerdian burutu dugun manifestazioa oso jendetsua izan da. Bi mila lagun inguruk “Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” leloarekin bat eginik Durangoko kaleak zeharkatu ditu, besteak beste, “etxean nahi ditugu libre eta bizirik”, “Giza Eskubideak non daude” eta “gaixo larriak etxera” ohikatuz. Ondoren, ekitaldian, egoeraren larritasuna nabarmendu dugu. Teresa Toda eta Maika Tameron Sareko ordezkariek Euskal Herritik jendarteak zein erakundeek egindako eskaerei entzungor egiten dioten Madril eta Parisko agintarien jarreraren aurrean, denon indarrak batzearen garrantzia ere aldarrikatu dute: “Behar beharrezkoa da indarrak batzea, hemen elkartu garen guztiona eta baita etorri ez diren guztiena ere. Iñurrien lanarekin segi behar dugu, soilik horrela lortuko baitugu harriak mugitzea”.

 

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta dispertsio politikarekin amaitzeko eskaera zabala da euskal jendartean, erakundeek ere sarri aldarrikatu dute; bakearen eta konponbidearen aldeko urrats garrantzitsua izango litzateke. Baina, Madril eta Parisko gobernuek entzungor segitzen dute, kartzeletan sufrimendurik ez da arindu eta beraz, argi adierazi dugu oinarrizko eskubideei egiten zaizkien erasoei erantzuten eta urraketak salatzen jarraituko dugula. “Guztiok batera tiratuta lortuko dugu etxera ekartzea.”

 

Jakina da kartzela politika arintzeko ez dutela Gobernuek, ez asmorik ez borondaterik. Ozen salatu dugu eguerdiko ekitaldian giza eskubideak urratzen jarraitzen dutela, _horren adibide latzena da gaixorik egon arren preso dauzkatenen egoera_ eta hori aldatzeko, komeni dela herritar gehiagok bere ekarpena egitea. “Gutako bakoitzak gure eremuan egin behar dugu lan, gure lagun artean lehenengo, eta baita inguruan, lankide, eskola edo unibertsitateko kide zein gure auzoko bizilagun guztien artean. Horiek guztiak aldarrikapen honi lotuta soilik lortuko dugu erronka, eta utziko dute gaixo diren presoak kartzela. Aukerak izango ditugu parte hartzeko. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen adierazpen unibertsalaren 67 urteurrenean hainbat herritan burutuko ditugu ekimenak. Eta urtarrilaren 9an manifestazioak Bilbon eta Baionan, “Mugitu daitezen harriak. Euskal Presoak Euskal Herrira. Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea” leloarekin.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Reivindican en Durango la puesta en libertad de los presos gravemente enfermos.

Unas 2.000 personas han secundado, según el recuento de GARA, la manifestación convocada por Sare para reivindicar la puesta en libertad de los presos gravemente enfermos. Han remarcado la importancia de aunar esfuerzos alrededor de esa reivindicación.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Manifestazio jendetsua egin dute Durangon, gaixo dauden presoak aska ditzatela eskatzeko.

Sare plataformako bozeramaile Teresa Todak dei egin die herritarrei urtarrilaren 9an Bilboko eta Baionako mobilizazioetan parte har dezaten.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

‘Gaixo dauden presoak etxera ekartzeko’ deia egin du Sarek Durangon.

“Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” lelopean, manifestazioa egin dute milaka lagunek.

Jarraitu irakurtzen

> Deia

Sare llama a aunar esfuerzos para “traer a los presos enfermos a casa”.

Alrededor de dos mil personas, según los organizadores, han secundado la manifestación convocada por Sare que ha recorrido al mediodía las calles de Durango para pedir la excarcelación de los presos de ETA con enfermedades de gravedad.

Jarraitu irakurtzen


Abenduaren 8an manifestazioa Durangon

sare3“Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” aldarrikatuko dugu abenduaren 8an eguerdiko 12:30etan Durangoko Liburu eta Diska Azokatik abiatuta egingo dugun manifestazioan. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera muturrekoa dela salatuko dugu: “pertsona hauen bizia arriskuan dago, osasuna galtzen ari dira, kartzelako baldintza gogorren ondorioz eta, han, ezin dutelako tratamendu egokirik jaso. Gainera une latz horietan, etxekoen eta lagunen babes zein maitasunarengandik urrun daude”.

Egoeraren larritasuna nabarmendu dugu Sareko ordezkariek gaur goizeko 11:00etan emandako prentsaurrekoan. “Egoera urgentea da eta konponbiderik ezean okerrera egingo du. Gaixotasunak ez daude erritmo politiko eta batzuen zein besteen interesei begira. Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude eta pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere”. Guztira 12 dira gaixotasun larriak izan arren kartzelan dauzkaten presoak.

Aipagarria da gure ustez euskal jendartean bakearen eta konponbidearen aldeko urratsak nagusi direla. “Aldiz, Madrilgo eta Parisko gobernuek sufrimendua eragiten segitzen dute. Ez dute jarreraz aldatzeko asmorik. Giza eskubideen alde konprometituta gaudenok, harri eta oztopo asko gainditu beharko ditugu, hala ere, bide horretan; hainbat urraketen karga astuna; sakabanaketaren harritzarra eta gaixo dauden presoen askatasuna galarazten duten harriak”.

Beraz oztopo guzti horiei aurre egiteko jendartearen aktibazioa behar beharrezkoa da. “Denok batera tiratuta mugituko ditugu harririk astunenak ere. Bideko oztopoak garbitu eta etxera ekarriko ditugu”. Esan bezala abenduaren 8an manifestazioa deitu dugu eta abenduaren 10ean hainbat ekimen egingo ditugu herriz herri euskal presoen giza eskubideak urratzen direla salatzeko. Duela 67 urte Parisen abenduaren 10ean aldarrikatu zen Giza Eskubideen adierazpen unibertsala. “3. puntuak dio pertsona orok duela bizitza, askatasuna eta segurtasuna izateko eskubidea”.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea aldarrikatuko du Sarek Durangon, abenduaren 8an.

Abenduaren 8rako mobilizazioa deitu du Sarek Durangon. Larriki gaixo dauden presoak etxeratzea aldarrikatuko dute eta horretarako jendearen aktibazioa eskatu dute. «Urgentea da eta konponbiderik ezean okerrera egingo du», nabarmendu dute.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Gaixo dauden presoak aska ditzatela eskatzeko manifestazioa izango da Durangon gaur zortzi.

Abenduaren 8an izango da manifestazioa (12:30), Sarek deituta. Euskal preso guztien egoera gogorra dela baina bereziki gaixo dauden presoen egoera muturrekoa dela nabarmendu dute; “haien bizia arriskuan dago”. Hamaika preso gaixo daude egoera larrian.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek eritasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko du Durangon.

Herritarren sareak manifestazioa antolatu du hurrengo astearterako, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso berehala aska ditzaten eskatzeko.

Jarraitu irakurtzen

> ANBOTO

Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak askatzea eskatuko du Sarek Durangon.

Abenduaren 8rako manifestazioa deitu du Sare mugimenduak. Eguerdiko 12:30ean hasiko da Landakon. “Egoera urgentea da, minutu oro da erabakigarria”, adierazi dute Teresa Toda Sareko ordezkariak eta Gotzone Lopez de Luzuriaga gaixotutako preso ohiak.

Jarraitu irakurtzen


Giza eskubideen alorreko adituak bildu ditugu Estibalitzen

Giza eskubideen alorrean lan egiten duten hainbat pertsona bildu ditugu gaur Estibalitzeko santutegian, eremu horrekin lotutako hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko.

Beste gai batzuen artean, euskal presoen egoeraz, gaixotasun larriak izan arren kartzelan daudenenaz, edo pertsona hauei aplikatzen zaizkien ohiz kanpoko arau eta legediaz jardun gara.

Besteak beste, CEAR, Salhaketa eta Argituz elkarteetako ordezkariekin batera, giza eskubideen inguruan lanean diharduten beste hainbat pertsonek hartu dute parte bileran, esaterako, Paco Etxeberria forentseak, Paul Rios Lokarriko ordezkariak, Iñaki Lasagabaster EHUko irakasleak eta Patxi Ormazabal Euskal Gobernuko sailburu ohiak.

Gogoeta ariketaren ondorioak dokumentu batean jaso eta zenbait erakunde publiko zein jendarte osoarekin partekatzeko asmoa dugu.

Guztiok bat egiten dugu gaurko hausnarketaren osagai batekin: euskal jendarteak, eta baita espainiarrak ere, jabetu behar du, afera ez dela eztabaida ideologiko alderdikoi soila, Giza Eskubideen urraketa larria baizik.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare elaborará un documento sobre la vulneración de los derechos de los presos.

La red ciudadana Sare elaborará un documento sobre la situación de los presos vascos, que enviará a las instituciones públicas y hará público para concienciar a la sociedad de que se trata de «un grave problema de vulneración de derechos humanos».

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Presoen egoeraz dokumentu bat landuko dute hainbat eragilek

Sarek bildu ditu, besteak beste, CEAR, Salhaketa eta Argituz elkarteetako kideak eta Paco Etxeberria auzi medikua eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia. Presoen egoeraz eta giza eskubideen urraketez aritu dira.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sarek presoen egoerari buruzko txosten bat landuko du.

Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin.

Jarraitu irakurtzen


Sareren aurkezpen jendetsua Iruñean

Sareren proiektua azaldu dugu Iruñean, arratsaldeko 18:00etan Condestable jauregian eginiko ekitaldian. Joseba Azkarraga eta Teresa Todak sare herritarraren izaera, ibilbidea, ildo nagusiak eta ondorengo hilabetetarako erronkak azaldu dituzte, nagusia, Bagoaz-ek eta Sare-k elkarrekin urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan presoen, iheslarien eta deportatuen giza eskubideen alde burutuko ditugun manifestazioak. Condestableko aretoa bete egin da Sareko ordekarien hitzaldia ikusteko. Iruñeko politika eremuko eta mugimendu ezberdinetako ordezkariak ere hurbildu ziren Sareren aurkezpen ofizialera.


Dispertsioarekin amaitzeko eskatu du Portugaleteko Udalak

Portugaleko Udalaren gehiengoak bat egin du euskal presoak jaioterrira hurbiltzeko eskatuz, Sare Portugaletek aurkeztutako proposamenarekin. Lehenengo aldiz, dispertsioaren aurkako jarrera azaldu du aipatutako Udalak, -adierazgarria da euskal jendartean giza eskubideen aldeko jarrera ugaritzen ari dela- proposamenean adierazten denez, presoek senide eta lagunen ondoan egon behar dutelako. Beraz, udal ordezkariek erabaki dute, frantziar eta espainiar gobernuei abian duten espetxetako politika indargabetzeko eskatzea.

Gainera, bai herriko lau presoak bai euskal presoak, oro har, lehenbailehen jaioterrira hurbiltzeko neurriak hartzeko eskatuko die Udalak, bi gobernuetako kartzela politiken arduradunei eta espainiar Entzutegi Nazionaleko zaintza epaileari.


Danborradako kideek Azkoitiko giza-sarearekin bat!

Hilabete honetan San Andres jaiak direla eta, egingo den danborradako hainbat kide batuko dira Sare Azkoitiak hilabetero antolatzen duen giza sarera.

Ostirala 27- 19etan eliz ataritik.

Giza Eskubideak | Konponbidea | Bakea
Euskal Presoak Euskal Herrira!


Aitzol mendira! ekimena Orereta-Errenterian

AItzol mendira mendi martxa antolatu zuen Sare Orereta-Errenteriak

Pasa den igandean Orereta-Errenteriako Panierreko zubian goizeko 8etan elkartu ginen.

Handik kotxeetan Bexabi jatetxeruntz habiatu ginen eta bertan Oiartzundik etorritako beste talde batekin elkartu ostean mendian gora hasi ginen. Ordu batez izerditan mendian gora aritu ondoren talde osoa gailurrera iritsi zen. Ohikoak eta merezitako hamaiketako eta ur tragoa edanda pankarta eta Aitzol Etxera aldarrikatzen zuten banderolak atera eta argazki batzuk atera genituen. Adarra inguruan dauden zenbait monumentu megalitiko bixitatu ostean berriz ere beherako bidea hartu genuen.