Berriak

Hainbat pertsona esanguratsuk beraien babesa eskeini diote Sareri

Sentsibilitate ideologiko ezberdinetako eta hainbat lan eremuetako erreferentziazko hainbat norbanakok, manifestu bat babestu dute SARE Herritarrari babesa adieraziz eta 2015eko urtarrilean auzitegi nazionalaren aginduz kenduriko diruaren itzulera eskatuz.

Carlos Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak; Xabier Arzallus EAJ-ko lehendakari ohia, Begoña Errazti EA-ko lehendakari ohia; Dani Arranz Bizkaiko Gobernadore Zibil ohia; Andoni Aizpuru, Pili Kaltzada, Xabier Euzkitze, Juan Kruz Lakasta, Mirentxu Purroy, edota Martxelo Otamendi, kazetariak; Iñigo Iruin, Felix Cañada, Juan Daniel Barandiaran, Miguel Castells, Bego Atxa, Jone Goirizelaia, Jose Mari Conpains, Elisabete Bizkarralegorra, Iñigo Santxo, Arantza Campos, Begoña Crespo, Pedro Ibarra, o Alvaro Reizabal, abokatuak; Paul Rios, Maite Aristegi, Txutxi Ariznabarreta eta Juan Mari Olano, elkarte ezberdinetakoak; Jesus Uzkudun edota Xabier Anza, sindikalistak; Iñaki Zarraoa, Getxoko alkate ohia eta Juan Karlos Goienetxea, Bermeoko alkate ohia; Ramon Zallo, Paco Letamendia, Iñaki Lasagabaster, Aitor Bengoetxea, Jule Goikoetxea, Yolanda Jubeto, unibertsitateko irakasleak; Xabier Oleaga, Kepa Junkera, Gontzal Mendibil o Eñaut Elorrieta, kultur mundukoak; Jesus Mari Zamora edota Iker eta Eneko Pou, kirolariak; Karmen Galdeano, biolentziaren biktima; Bixente Serrano Izko, Geroa Baiko Diputatu ohia eta Iñaki Aldekoa, Aralarko batzarkide ohia; Tontxu Campos o Javier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiekin batera. Hauek dira SARE une hauetan babestu nahi izan duten norbanako ugarietako batzuek.


Duela bi urte, 2015eko urtarrilak 12ko astelehen batean, guardia zibilak auzitegi nazionalaren aginduz 104.000€ konfiskatu zizkion SARE-ri, inongo sostengu legalek gabe.

104.000€ horiek, Sare herritar horrek euskal presoen urruntze politikaren aurka urtero deitzen duen manifestazio jendetsuan egindako diru bilketa herrikoian jasoak izan ziren. Zehazki, 150 poltsetan zeuden jasoak, eta Bilboko LAB-eko egoitzan gordailutuak izan ziren. Larunbat arratsaldea izanik(2015-1-10), banketxeak itxita egonik, eta martxa Zabalburu plazan amaitu zenez, sindikatu horren egoitza handik gertu zegoelako izan zen gordailu leku gisa aukeratua.

SARE-k publikoki jakinarazi zuen diru bilketa hori manifestazioaren antolaketak eragindako gastuak ordaintzeko zela (eskenatokia, soinua, iragarkiak, sareetan zabaltzea…). Jendarte zibilak, ez baitu Gürtel gisakorik izaten bere ekitaldiak ordaintzeko. Soilik, norbanako bakoitzak egin ahal duen elkartasun ekonomiko keinuarekin kontatu oi du. Honek, jasangaitzagoa bihurtzen du, ahal bada, epaitegi batek milaka pertsonen borondatezko ekarpena gupidarik gabe eramatea.

Eta guzti hau, enbarazu egiten duelako SARE-k. Hain justu, arbitrarioa eta injustua den espetxe politika salatzen duelako, eta mendekuan ainguratuta, sufrimenduan betikotu nahi dutenak agerian jartzen dituelako egiten du enbarazu.

Finean, jendarte zibileko erakunde baten aurkako erasoa izan zen. Bere adierazpen eta antolakuntza eskubideen aurkakoa gainera. Baina SARE-k horrela erantzun zion erasoari: “Mobilizazioan zehar jasotako dirua konfiskatzean gu beldurtzen edo kikiltzen saiatu badira, oso argi eta oso ozen esaten diegu kontrakoa lortu dutela” (2015-1-14). Izan ere, SARE-k bizirik irautea edo ez, ez dago, ez PP-ko gobernuaren eskuetan, ezta maniobra edo estrategia antidemokratikoen esku ere. Baizik eta, SARE-ren biziraupena, euskal herritarren eskuetan dago. Horren lekuko, euskal jendarteak Sarek salatzen dituen injustiziekiko duen sentsibilitatea, eta hori medio, behin eta berriro bere babesa ematen dioela.

Sinesgarritasun handiz irudika ditzakegu, orain ministro ohia den politikaria eta garai hartako fiskala, lehenaren gotorlekuan bildurik, justizia politikoki erabiltzeko konspirazioan. Eta bilkura horren emaitza denok ezagutzen dugu: gaur salatzen ari garen, SARE-ren aurkako 2015eko erasoa.

Orduan konfiskaturiko diru hura itzuli edo ez erabakitzeko, datorren otsailak 23an Auzitegi Nazionalean ikusiko da SARE-ren helegitea. Harritzekoa egiten zaigu, jarraiki irizpide independente ezagatik barregarri gelditu direnek, oraindik ere injustuki atxikituriko dirua ez itzuli izana. Are, urte bat geroago, 2016an, beste manifestazio bat ospatu zela eta bertan eginiko diru bilketa herrikoia ez zela konfiskatua izan jakinda. Nahiz eta, berriro lorturiko dirua judizializatu asmoz, neurrira eta fundamenturik gabe eginiko akusazioekin, saiakerarik ez zen falta izan. Baina ez zuten lortu ordea. Eta azkenik, 2017an ere ez da konfiskaziorik izan. Azken bi urteotako adibideek, ulergaitzagoa egiten digute, lehen esan bezala, dirua oraindik ez itzuli izana.

Hilaren 23an, justiziaren politizazioan, gobernuaren eskua noraino iristen den ikusi ahal izango dugu. Eta, estaldura juridikodun erabaki politiko berri batek, SARE-ri inoiz kendu behar ez zitzaiona, eta ekonomikoki itoz ahultzeko xedez kendu zitzaiona, berreskuratzea oztopatzen duen edo ez egiaztatzeko aukera izango dugu.

Dokumentu hau sinatzen dugunok hainbat ideologiatako pertsonak gara. Baina baturik gaude, bakean izango den euskal jendartea eta elkarbizitza bidean aurrera egingo duena, aldarrikatzeko helburuan. SARE-ren jarduera babesten dugu, preso diren pertsonen Giza Eskubideen urraketen amaieragatik lan egiten duelako; bereziki senideak kaltetzen dituen urrunketa politikarena, preso gaixoen egoera, edota salbuespeneko legediena. Bakea eta elkarbizitzaren eraikuntzan, eta etorkizun kolektibo justuago eta hobeagorako apustuan, eskubide hauen eta beste batzuen errespetuarena ere, egin beharreko langintza bat da. Jakin dezatela, SARE erortzen utziko ez dugun ondare kolektibo bat dela, eta preso diren pertsonen eskubide guztiak errespetatu arte zentzua izango du.

Baina badakigu ere, bere ondasun ekonomikoen desjabetzeak muturreko egoera eragin duela SARE-ren kontuetan, eta hain justu, horrek guztioi eragiten digulako, hauxe da jendartearen aurrean salatu nahi duguna. GU ERE, SARE GARA.

Puntu honetan, gogora ekarri behar dira herri honetan egon diren hainbat aurrekari. Ikerketa fasean hartutako hainbat erabaki judizialek, nahiz eta ondoren baliogabe edo zuzenduak izan, beldurtzeko moduko injustuak izan dira eta. Egin edota Egunkaria bezalako proiektu komunikatiboak eta enpresak, atzera bueltarik gabe lur jota utzi zituzten, ondoren Estatuak eragindako kaltea inolako moduetan konpondu gabe utzirik gainera. Arrazoi politikoengatik desjabetzen duen Estatu arduragabe bat dugu aurrean, eta gainera, bere akatsengatik edo gehiegikeriengatik, ez duena ez kalteordainik ematen, ez eta barkamenik eskatzen ere. Ondorioz, Zuzenbide Estatu batentzat hain iraingarri diren astakeria hauek, gure oroimen kolektiboan geratu dira.

Bestalde, badago itxaropenerako tarterik. Duela gutxi, zehazki 17-1-17an, Goioaga auzirako Auzitegi Goreneko sala bateko Candido Conde-Pumpido, Francisco Monterde eta Joaquin Gimenezen sinadura daraman auto batek, «pertenentzia» eta «kolaborazioa» bezalako kasuetan gehiegikeriazko oiko interpretazioak alboratzen ditu. ETAk «bere ekinbide armatua utzi zuela bost urte baino gehiago direla eta amaitze fase batean dagoela» argudiatu eta iada honek zentzurik ez duela azpimarratuz. Ikuspegi hau SARE bezalako eskubide zibilen erakundeak, eta bere ondare apala, susmopean egotea uztera gonbidatzen duena da. “Dena da ETA” teoria beldurgarriaren biktimak izan baita SARE.

Hau guztiagatik, otsailak 23an Auzitegi Nazionalean gertatu ahal denarekin adi egongo gara. Zuzentzen badute, normalizaziorantz emaniko urrats gisara ospatuko dugu; eta horrela ez balitz, eta herritarren sare honekiko jazarpenean berresten badira, auzitegi nazionala bera izango da, bere burua gutxiestean sakonduko duena. Eta aldiz, euskal jendarteak, traba guztien gainetik bere ahotsa entzunarazten jarraituko du, eta bidegabekeria hauek babesten dituztenak bere lekuan jarriko ditu ere, bai hautetsontzietan eta baita kalean ere.

GU ERE, #SareaGara

> Prentsan bildutakoa

> NAIZ

Amplio y plural llamamiento para que Sare recupere el dinero confiscado por la Guardia Civil.

Un nutrido grupo de personas referenciales, de diferentes sensibilidades ideológicas y de diversos ámbitos profesionales, han suscrito un manifiesto en el que transmiten su apoyo a la red ciudadana Sare y exigen la devolución del dinero que, a instancias de la Audiencia Nacional española, se incautó la Guardia Civil tras la masiva manifestación que se celebró en enero de 2015 en la capital vizcaina.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Guardia Zibilak Sareri bahitutako dirua itzultzeko eskatu dute hainbat ezagunek

Garaikoetxea, Ibarretxe, Etxaide, Arzalluz eta Iruin azaldu dira eskaeraren alde, besteak beste. Auzitegi Nazionalak hil honen 23an aztertuko du.

 

Jarraitu irakurtzen

> PÚBLICO

Dos jueces afines al PP decidirán si devuelven el dinero incautado a la red ciudadana Sare

Los conservadores Concepción Espejel y Enrique López tienen en sus manos el futuro de esta organización, dedicada a trabajar por los derechos de los presos abertzales. En enero de 2015, los 104.000 euros que habían sido recaudados en una multitudinaria manifestación fueron requisados por la Guardia Civil. La plataforma está hoy al borde de la quiebra.

Jarraitu irakurtzen

> ARGIA

“Sareri 2015ean konfiskatutako dirua itzultzeko eskatzen dugu”

Otsailaren 23an Espainiako Auzitegi Nazionalean Sarek jarritako helegitea aztertuko dutela eta, Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek, tartean bi lehendakari ohik, eskatu dute itzultzeko euskal preso politikoen eskubideen alde lanean ari den elkarteari 2015ean Guardia Zibilak inkautatutako 104.000 euroak.

Jarraitu irakurtzen

> AHOTSA.INFO

Personalidades vascas piden que se devuelva el dinero requisado a Sare tras la manifestación de 2015

Los ex lehendakaris Carlos Garaikoetxea y Juan Jose Ibarretxe, políticos como Xabier Arzalluz, abogados, periodistas, deportistas, profesores universitarios, sindicalistas y personas relacionadas con la cultura han firmado un manifiesto en el que piden que se devuelva el dinero que la Guardia Civil requisó tras la manifestación de enero del 2015.

Jarraitu irakurtzen

> Noticias de Álava

El lehendakari Ibarretxe muestra su apoyo a Sare

Jarraitu irakurtzen

> Noticias de Gipuzkoa

Piden que la Justicia devuelva los 104.000 euros de Sare

Distintas personalidades apoyan a la red ciudadana en vísperas de la vista por el recurso.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Sare y personalidades exigen la devolución del dinero retenido

Sare,apoyada por diversas personalidades exige  la devolución del dinero recaudado en la manifestación de 2015 y que la Audiencia Nacional retuvo.Garaikoetxea e Ibarretxe están entre los firmantes.

Jarraitu irakurtzen


Giza katea Tolosan, Manu Azkarateren askatasuna eskatzeko

Sare Tolosaldeak antolatuta, Manu Azkarateren askatasunaren aldeko giza katea egin dute ostiral iluntzean; 200 lagun inguru elkartu dira.

Manu Azkarateren senitartekoek eraman dute pankarta Manu etxera, larriki gaixoak etxera lelopean; atzetik, 200 lagun inguru elkartu dira Manu Azkarateren askatasuna exijitzeko. Triangulo plazatik abiatu, eta San Frantzisko pasealekutik barrena, erreka ondotik Triangulora bueltatudi. Alde zaharra igaro eta Trianguloan amaitu dute mobilizazioa.

Bertan, Tolosako Sareko kide batek hitz egin du, eta Manu Azkarateren egoera salatzeaz gain, bere berehalako askatasuna exijitu du. Bestalde, jakinarazi dute hurrengo larunbatean, otsailaren 18an, agerraldia egingo dutela Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Tolosako hainbat herritarrek eta eragilek hartuko dute parte eta Manu Azkarateren egoeraren berri emateaz gain, egun horretatik aurrera antolatuko dituzten mobilizazioak aurkeztuko dituzte.

Ondoren, Manu Azkarateren senitarteko batek hartu du hitza eta informazio “falta” salatu du: “Informazio eskubidea urratu digute”. Igandean informazio gehiago izatea espero dutela adierazi du, eta nabarmendu du Frantziako poliziak “zapaldu” ziola hanka Azkarateri. Hain zuzen, Soto del Real kartzelatik Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten asteartean, ultzeratuta zeukan hankan duen isipula batengatik.

> Kronika eta Argazkiak: Ataria.eus

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Sare Gernikak ATERABIDETIK dispertsioametraia estreinatu du

Pasa den ostiralean, otsailak 10, Lizeo Antzokia bete zen Sare Gernikak egindako ATERABIDETIK ikus-entzunezkoaren estreinaldi egunean.

Erronka handia jarri genion geure buruari eta helburua bete genuela esan dezakegu: 30 bat gernikarren artean egindako 29 minututako  film laburraren estreinaldiaren bitartez dispertsioaren distantzia apur bat laburtu eta Gernika dispertsioa amaitzearen alde dagoela modu koralean adierazi genuen.

Eskerrik asko bertoratu zineten sarekide guztioi, zuek barik ezinezkoa izango zelako. Esker bereziak berton parte hartu zuten artistei; eta zelan ez, dispertsiometraia honek argia ikusteko bere hoberena eman duten sarekide sortzaile ugariri: musikari, errealizatzaile, gidoilari, grafista, marrazkilari, soinu teknikari, partaide, senide etab luze bati.

 

Bertoratu ezin zenutenok, edo berriz ikusi nahi dugun guztiok, jakin dezagun www.saregernika.eus atarian ikusgai eta deskargatzeko dagoela jada, Aterabidetik atalean: https://www.saregernika.eus/proiektuak/aterabidetik/

Pasa mezua zuen lagun, senide edo lankide-ikaskideei. Tresna bat izatearen bokazioarekin sortua izan da eta zenbat eta zabalpen gehiago izan, oihartzun handiago izango du gure aldarrikapenak.

 

Ia urte batez garatu dugun proiektua izan da honokoa. Agian ez dimentsio berekoak, baina garrantzi berdineko ekimenak egiten jarraituko dugu; sarea ehunduz, dinamika sustatuz, gernikarron ahotsa dispertsioa amaitzearen alde batuz. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldekoa delako.

+ ARGAZKIAK

ATERABIDETIK


Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Larriki gaixorik dauden euskal presoen giza eskubideen aldeko mobilizazioak

Espainiar eta frantziar espetxeetan berriro alarma guztiak piztu direla uste du SAREk. Horren adierazle dira, Oier gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkaraten inguruan jaso ditugun berri kezkagarriak.

Oraingoan bat izan ordez, hiru izatea, ez da kasualitatea. Baizik eta, logika gaizto baten ondorioa. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak espetxean mantentzearen logikarena.

Kartzela eta larriki gaixo egotea ez direla bateragarriak ohartarazten, denbora darama SAREk. Horrek, gaixotasuna okertzera bakarrik daramala, ondorio larriak izan ahal dituelarik.

Denbora daramagu ere, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen bizitzarekin “errusiar erruleta”-ra jolastea utz dezatela ohartarazten. Gizagabea eta giza eskubideen bortxazko urraketa izateaz gain, nazioarteko arau eta itunen, nahiz beraien legeen aurkakoa, eta euskal jendarte guztiarekiko eraso zuzen bat ere badelako honakoa.

Jendarteari dagokiolako, pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermatzea, preso diren pertsonenak barne. Indar gehiagoz, ahal bada, beraien legeen eta nazioarteko araudien gainetik jokatzen ari direnean.

Mendekuzko espetxe politika honen bidez eskubideak urratzen jarraitzen dira. Beraz, behar beharrezkoa da, eragile sozial, sindikal eta alderdi politiko ezberdinetatik, instituzio eta komunikabideetaraino, finean euskal jendarteak bere osotasunean, giza eskubideen defentsan gure ahotsak baturik altxa ditzagun.

Hori zen urtarrilak 14ean Bilbon, milaka eta milaka pertsonek eman ziguten mandatua. Eta gure ahaleginak, hori lortzera bideratuak jarraituko dute.

Hori dela eta, borondate ezberdinak saretzen jarraituko du SAREk. Ere, euskal presoen eskubideak errespetatu arte, eta bereziki, duen urjentziagatik, gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen askatasuna lortu arte, mobilizatzen jarraitu dugu.

Zentzu horretan, asteburu honetarako antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Ostiral honetan Manu Azkarateren herrian 19:00etan Tolosako triangeluan; eta larunbatean, Oier Gomezen hirian, Gazteizko Andra Mari zurian 13:00etan. Modu berean, Ibon Iparragirreren herrian, Ondarroan, IparraGalduBaik plataformak antolatu ahal dituen ekimenetan ere parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Otsailaren 23an atxikitako dirua itzultzeko aurkeztutako helegitea aztertuko da Auzitegi Nazionalean

Otsailaren 23an atxikitako dirua itzultzeko aurkeztutako helegitea aztertuko da Auzitegi Nazionalean

Sare, herritarren sare gardena da. Hori dela eta, euskal jendartearen aurrean kontuak azaltzeko betebeharra eta konpromezua du; urtarrilak 14ko manifestazioan zenbat diru bildu dugun, zertara bideratua izango den, eta finean, gaur egun zein egoera ekonomiko den duguna.

Gure alboan, diruaz arduratu ziren pertsonetako batzuk daude gaur hemen.

Ezer baino lehen, urtarrilak 14ko manifestazioan, laguntza ekonomikoan ekarpena egin zuten pertsona guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu.

Baina tamalez, aurreko urtean baino diru bilketa txikiagoa izan da. Pertsona gehiagoko manifestazioa eta diru bilketa txikiagokoa. Zehazki, aurten 43.000 euro jaso ditugu, lehengo urtean aldiz 70.000 euro.

Horren arrazoiak hainbat izan daitezke. Batetik, eguraldi txarra, beste ezertaz baino aterkiaz kezkatuago egotea eragin zuelako. Bestetik, bildutako dirua berriro guardia zibilak audientzia nazionalaren aginduz kendua izateko oraindik hainbatek duten beldurra.

Nahiz eta, bildutako dirua aurtengo manifestazioaren antolaketa gastuena baino gehiago izan, egia esan, 2015eko urtarriletik zor garrantzitsu bat dugula geure gain. Guardia zibilak, auzitegi nazionalaren aginduz 104.000 euro kentzean egin zigun kalteagatik. Eta, Sare herritarraren egoera oso prekarioa izaten jarraitzen du. Gainera, aldarrikatzen ditugun helburuen inguruko ekimenak egitea zailtzen digun egoera.

Egun, egoera oso zailean gaude beraz. Baina aurre egiteko animo eta borondatez. Egiten dihardugun lana eta milaka pertsonentzat Sarek ordezkatzen duen erreferenteak, esfortzua merezi duelako ustea baitugu.

Badakigu ere, milaka herritar direla sare honetako parte sentitzen direnak. Ez dutenak utziko logika demokratikotik kanpo eginiko ekinbide judizial eta polizial batek, Sare ahultzea ahalbideratzea.

Horregatik, jaio ginenean publiko egin genituen helburuengatik lanean jarraituko dugu: GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA eta BAKEA.

Ere, ideologien gainetik sare zabala izaten jarraituko dugu, euskal jendartearen babes zabala jaso duen sare zabala.

Baina bai jakinarazi nahi dugula, otsailak 23ko data SARE-ren etorkizunera begira data garrantzitsua izango dela.

Egun horretan, hain injustuki atxikitako dirua itzultzeko aurkeztutako helegitea aztertuko da auzitegi nazionalean.

Gogora ekarri nahi dugu, eskaera honen inguruan erabaki behar duten 3 epaileetatik 2-ren aurka aurkeztu genuen errekusazioa ukatu digutela. Beste behin, Justizia honek dituen neurgailu ezberdinak baieztatzen dira. Epaile hauen PP-rekiko lotura errekusazio oinarri bezala onartzen da alderdi hau inplikatua den gaietan, baina gu garenean kaltetuak ez zaigu onartzen.

Guzti honegatik diogu otsailaren 23a data funtsezkoa izango dela.

Egun horretan, gure dirua eta eskubideak lapurtzeko erabaki politiko judiziala gauzatzen bada, euskal jendartea izan beharko da bere elkartasunarekin, Sare herritarraren etorkizuna erabakitzen duena.

Hori dela eta, euskal jendarteari otsailak 23an gertatu ahal denaz adi egon dadin deitzen diogu. Eta hartzen den erabakiak injustizian sakontzen jarraitzen badu, SARE-ren lana babesten duena euskal jendartea bera izan dadin eskatzen dugu, erantzun jendetsu eta irmo baten bidez.

DOHAINTZA

DOHAINTZA bat eginez ondorengo kontu honetan:

Laboral Kutxa ES90 3035 0060 44 0600143604

BAZKIDEA

BAZKIDE egiteko eskaera orria betez.

FORMULARIO BETE


Sare Gernika-Lumok dispersioaren erradiografia bildu du ikus-entzunezko batean "Aterabidetik"

“Aterabidetik”. Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala. Sarea film laburra egina. 25 gernikar baino gehiagoren artean sortua. Gernikako eta Gernikarren dispertsioaren erradiografia  irudi eta soinuetan islatua.

Puzzle bat egin dugu. Ikus-entzunezkoetan lanean murgilduak dauden hainbat gernikarren artean garatua. Norberak bere begirada eskaini dio, bere ekarpena. Berea egin du partaide bakoitzak eta emaitza 28 bat minututako film labur hau da.

Dispertsioa. Urte luzez gernikar ugariren bizitzak baldintzatu ditu. Gaurdaino. Amaitu beharrekoa da, ordea. Giza legezkoa delako. Konponbiderako lagungarria delako. Film labur honek errelitate hori ikusaraztea du xede, ez besterik.

Has dadila bada norberagandik aterabidea.

INFORMAZIO GEHIAGO

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare


Sara Majarenas kalean beharko luke, bere alaba Izarrekin

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde milaka eta milaka lagun Bilbon elkartu eta egun gutxira, Sare behartuta egon da JUSTIZIA eta GIZATASUNA aldarrikatzeko deialdi hau egitera.

Inolako zalantzarik gabe, Izar erailtzeko saiakera, ekintza kriminal matxista izan da eta bere egileak justiziaren aurrean erantzun beharko du.

Baina gertaera larri honi, Izarren amaren, Sararen, egoera gehitu behar zaio. Sara, espainiar gobernuaren espetxe politikaren, nahiz Justiziaren, adibide argiena da.

Emakume euskaldun preso honengan, urrunketaren zigorra ikus dezakegu. Bere etxetik, bere gertukoengandik, 500 km.etatik gora egotea alegia. Krudelagoa ahal bada, egunotan bizi duen egoerarekin.

Baina ez hori bakarrik. Egoera horri gehitu behar baitzaio baldintzapeko askatasuna eskuratzen uzten ez dion salbuespen legediapean dagoela, nahiz eta, 2/3k eta 3/4k soberan beteak izan, legeak agintzen duen modura. Zehazki, zigorturiko 13 urteetatik 12 beteak baititu dagoenekoz.

Guzti honegatik, mendekuaren amaiera eskatzen dugu.

Eta kasu zehatz honetan, gizatasunagatik bada ere, berehalako askatasuna exijitzen dugu, eta bien bitartean, Martuteneko espetxera ekar dezatela.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare-albistea

Sara Majarenas eta bere alabak pairaturiko gertaera larriaren aurrean Sarek elkarretaratzea deitzen du larunbaterako

Sare herritarrak, Picassent-eko espetxean urrundua dagoen euskal emakume preso baten alabak pairaturiko gertaera larriaren aurrean, indarrean dauden eskubide urraketekin amaitu beharraren garrantzia adierazi nahi du. Hori salatu asmoz, elkarretaratze bat deitzen du larunbatean Alderdi Ederren, Donostiako udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan.

Milaka eta milaka lagunek Bilboko kaleetan euskal presoen eskubide urraketekin amaitu behar dela eskatzetik 48 ordu igaro ez diren honetan, IZAR haurrak, SARA MAJARENAS euskal presoaren alabak, jasandako erailketa matxista saiakerak, gogorarazten digu, larunbatean erakutsi gisara, euskal jendarteak aktibaturik jarraitzearen beharra, eta espainiar gobernutik ezartzen den giza eskubideen urraketa sistematikoa amaitzeko eskatzearen beharra. Preso diren pertsonen eskubideen aurka, beraien legeei eta nazioarteko araudiei muzin egiten dieten horiek salatzen ditugu.


Igandean "Zama doinuz arindu" jaialdiaren bigarren edizioa ospatu zuten Etxarrin

Pasa den igandean Etxarri Aranatzen “Zama doinuz arindu” II. Elkartasun Jaialdia ospatu zen.

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolatzeko erabakia hartu eta zalantzarik gabe, merezi izan duela esan liteke. Bi emanaldietarako sarrerak agortuak zirela, 450 ikuslek Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hutsun, Gozategi, El Deseo del Doctor, Hesianeko Fran eta Zuriñe, Anje Duhalde eta Zopilotesekin gozatu ederra hartu zuten. Antolakuntza eta produkzio lan txukuna, kalitate handiko emanaldia bukaeran hainbatek azpimarratu bezala. Pozik ikusleak, pozik antolakuntza eta pozik parte hartu zuten musikariak ere. Soka izan zen emanaldiaren protagonista. Sokak handi batek inguratzen zuen agertokia eta soka zegoen pantallan irudikatua. “saiatzen gara korapiloak askatzen, sarritan asmatuz, gehiegitan okertuz, batzuetan asmatuz…eta tira, eta tira, eta tira…, egin behar dela badakigu…barroteak hautsi arte.” Horixe izan zen mezua. Musika berriz, mezu horretara iristeko giltza…. Zama arintzea zelako helburua. Presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatzeko eta sufrimentu hori arintzeko, nota, akorde zein melodiek badutelako gaitasuna. Halaxe izan zen behintzat atzo Etxarri Aranatzen bizi izan zena.

Sare zein senide eta lagunen izenean eskerrik beroenak jaialdi hau posible egin duen orori. Zertxobait arindu genituen minak, baina oraindik badago zer eginik.

Bide horretan berriz ere elkar ikusiko dugulakoan,

Eskerrik asko guztioi…

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare